LA –TZEKO –(E)N OSA EZAZU ELKARRIZKETA. Mikelek bihar Gorbeiara joango (gu) ________ eta horregatik gauza guztiak prestatu behar (guk) ________ esan digu; bitartean janaria (erosi) _________ ere esan digu. Gero, ziur aski, dena erosi (guk) ______ galdetuko digu eta guk (bai) _________ erantzungo diogu.
Orain mendian gaude eta janaria prestatu behar (guk) _______ konturatu gara. Batbatean, Kikek zartagina non (egon) ______ badaki______ esan dio. Zartagina aurkitzeko motxila berdean begiratu behar ______ esan dio. Kike motxila berdearen bila ibili da baina ez du ikusi. Badirudi motxila hori herrian ahaztu (guri) _______ eta ezer frijitu ezin izango (guk) ______ uste dut.
Gaur etxera itzuli gara. Gurasoek galdera pila egin didate: ea nola pasatu (guk) ______ , nortzuk joan ______, non egin ______ (guk) lo, nola konpondu ______ dendak altxatzeko, zer jan ______ e.a. Nik galdera guztiak erantzun dizkiet: oso ondo pasatu (guk) ______, bost lagunekin joan (ni) _______ . Arraban geratu (ni) _______. Ez dakit zer egin behar (nik) ______ : egia esan ala ez esan. Beno... ondo jan (guk) ______ esango diet eta beharbada ez dute zer jan (guk) ______ galdetuko, horrela ez diet zartagina herrian ahaztu (guri) _______ esan beharko eta hurrengoan ere joan ahal izango (ni) ________ uste dut.
H1-EST:8- ZEHAR NORENTZAT H1-EST:13 ESTILOA NAHASIAN: (-N)(-LA)(TZEKO)
ZUZENKETA
LA –TZEKO –(E)N OSA EZAZU ELKARRIZKETA. Mikelek bihar Gorbeiara joango (gu) GARELA eta horregatik gauza guztiak prestatu behar (guk) DITUGULA esan digu; bitartean janaria (erosi) EROSTEKO ere esan digu. Gero, ziur aski, dena erosi (guk) DUGUN galdetuko digu eta guk (bai) BAIETZ erantzungo diogu.
Orain mendian gaude eta janaria prestatu behar (guk) DUGULA konturatu gara. Batbatean, Kikek zartagina non (egon) DAGOEN badakiELA esan dio. Zartagina aurkitzeko motxila berdean begiratu behar DUELA esan dio. Kike motxila berdearen bila ibili da baina ez du ikusi. Badirudi motxila hori herrian ahaztu (guri) ZAIGULA eta ezer frijitu ezin izango (guk) DUGULA uste dut.
Gaur etxera itzuli gara. Gurasoek galdera pila egin didate: ea nola pasatu (guk) DUGUN , nortzuk joan GAREN, non egin DUGUN (guk) lo, nola konpondu GAREN dendak altxatzeko, zer jan DUGUN e.a. Nik galdera guztiak erantzun dizkiet: oso ondo pasatu (guk) DUGULA, bost lagunekin joan (ni) NAIZELA . Arraban geratu (ni) NAIZELA. Ez dakit zer egin behar (nik) DUDAN : egia esan ala ez esan. Beno... ondo jan (guk) DUGULA esango diet eta beharbada ez dute zer jan (guk) DUGUN galdetuko, horrela ez diet zartagina herrian ahaztu (guri) ZAIGULA esan beharko eta hurrengoan ere joan ahal izango (ni) NAIZELA uste dut.