Zehar estiloa - ariketak Lotu bi esaldiak: 1. zuretzat zaila izango da / uste dut 2. ez dut uste / haiek irabaziko dute 3. Idoia iaz ezkondu zen / esan didate 4. ez dakigu / norekin ezkondu zen Idoia 5. itzal ezazu telebista / agindu dio 6. eguraldi txarra egingo du / irakurri dut egunkarian 7. badakigu / nola prestatu marmitakoa
8. futbol taldeak hiru gol sartuko ditu / esan duzue / esan duzue 9. ez dugu uste / berandu itzuliko gara menditik 10. etorri azkar etxera / esan zion amak seme txikiari
11. irratian ez dute esan / non izan da txapelketa 12. zuek antzokira berandu iritsi zineten / konturatu ginen 13. Karmelek ez daki / non bizi gara
14. badakit / Koldo ez da etorriko gure festara 15. Amaiari ez zaio iruditzen / matematika zaila da 16. atzo kontzertua hamarretan hasi zen / entzun dugu ESAMESAK IRAKASLEEK: “Haurrek lehen telebista gutxiago ikusten zuten” Zer esan dute irakasleek?______________________________________________ GURASOAK: “Gazteei ez zaie hainbeste edatea komeni” Zer esan dute gurasoek? ______________________________________________ AUZOKOAK: “Orain dela 12 urte hobeto bizi ginen?” Zer galdetu dute auzokoek: GAZTEAK: “Etxebizitza merkeagoak behar ditugu” Zer esan dute gazteek?________________________________________________ AGINTARIAK: “Ez utzi zaborra kaleetan!” Zer esan dute agintariek?______________________________________________ ZUZENKETAK: BI ESALDIAK LOTZEA 1. Zuretzat zaila izango dela uste dut; 2. Ez dut uste haiek irabaziko dutenik; 3. Idoia iaz ezkondu zela esan didate; 4. Ez dakigu norekin ezkondu zen Idoia; 5. Telebista itzaltzeko agindu dio; 6. Eguraldi txarra egingo duela irakurri dut egunkarian; 7. Badakigu nola prestatu marmitakoa; 8. Futbol taldeak hiru gol sartuko dituela esan duzue; 9. Ez dugu uste berandu itzuliko garela menditik; 10. Etxera azkar etortzeko esan zion amak seme txikiari; 11. Irratian ez dute esan non izan den txapelketa; 12. Zuek antzokira berandu iritsi zinetela konturatu ginen; 13. Karmelek ez daki non bizi garen; 14. Badakit Koldo ez dela etorriko gure festara; 15. Amaiari ez zaio iruditzen matematika zaila denik; 16. Atzo kontzertua hamarretan hasi zela entzun dugu. ESAMESAK 1. Haurrek lehen telebista gutxiago ikusten zutela esan dute irakasleek; 2. Gazteei ez zaiela hainbeste edatea komeni esan dute gurasoek; 3. Orain dela 12 urte hobeto bizi ziren galdetu dute auzokoek; 4. Etxebizitza merkeagoak behar dituztela esan dute gazteek; 5. Zaborra kaleetan ez uzteko esan dute agintariek.
Txistea - teknologia New Yorkeko hotel batean, alemaniarra, japoniarra eta tolosarra. Afalorduan, telefono-dei bat entzun da. Alemaniarrak eskua aurpegira eraman eta hizketan hasi da: behatz txikia luzatuta ahoan jarrita eta behatz potoloa belarrian. Hizketa-saioa amaitu, behatzak bildu eta tolosarrak ea zertan ari ___(1)___ galdetu dio alemaniarri. Alemaniarrak erantzun dio teknologia ___(2)___. Behatz-puntetan txipak jarri ___(3)___, eta horrela ez ___(4)___ telefono-aparailurik behar. Handik gutxira, beste dei bat, eta japoniarra eskuak patrikan dituela hasi da hizketan. Orduan, tolosarrak galdetu dio ea zer ___(5)___ hori. Eta japoniarrak erantzun dio teknologia ___(6)___ . Berak txipak ahoan eta belarrian jarri ___(7)___. Tolosarrak, orduan, demasako puzkerra bota du —Prrrrtttt— eta beste biek galdetu diote ea zer izan ___(8)___ hori. Eta tolosarrak erantzun du teknologia ___(9)___, eta eskatu die paper puska bat ____(10)___, faxa iritsi ___(11)___ eta.
1. SINONIMOAK: Elkartu bi zutabeetako hitzak 1 HIZKETAN
A
POLTSIKO
1
2 PATRIKA
B
ZATI
2
3 DEMASA
C
HITZ EGITEN
3
4 PUSKA
D
HANDIA
4
2. HUTSUNEAK BETE: Aukeratu forma egokia 1. den / dela; 2. dela / den; 3. dituela / dituen; 4. duen / duela; 5. dela / den;
6. dela / den; 7. dituen / dituela; 8. dela / den; 9. den / dela; 10. ekarriko diela / ekartzeko; 11. zaiola / zaion 3. GRAMATIKA: -(e)N, -(e)LA, -T(z)EKO. Zein forma behar dut… 1. Beste batek esan duen zerbait birkontatzeko? 2. Beste batek galdetu duen zerbait birkontatzeko? 3. Beste batek eskatu edo agindu duen zerbait birkontatzeko?
4. TXISTEA ESTILO ZUZENEAN JARRI.
5. BINAKA. Ikaskideari beste txiste bat kontatu.
Txistea New Yorkeko hotel batean, alemaniarra, japoniarra eta tolosarra. Afalorduan, telefono-dei bat entzun da. Alemaniarrak eskua aurpegira eraman eta hizketan hasi da: behatz txikia luzatuta ahoan jarrita eta behatz potoloa belarrian. Hizketa-saioa amaitu, behatzak bildu eta tolosarrak: • •
Zertan ari zara? Teknologia. Behatz-puntetan txipak jarri ditut, eta horrela ez dut telefono-aparailurik behar.
Handik gutxira, beste dei bat, eta japoniarra eskuak patrikan dituela hasi da hizketan: • •
Eta hori? —tolosarrak—. Teknologia. Nik txipak ahoan eta belarrian jarri ditut.
Tolosarrak, orduan, demasako puzkerra bota —Prrrrtttt— eta beste biak: • •
Zer izan da hori? Teknologia. Ekarri paper puska bat, faxa iritsi zait eta!
Irakurri txistea, ulertu eta berriz kontatu. Lagunen artean une umoretsu bat pasatzeko aukera emango dizu txisteak; baina, horregatik, ezinbestekoa izango da txistea ongi ikastea eta behar bezala entrenatzea. Txistea kontatzen hasi baino lehen, arin bada ere, presta ezazu esan beharrekoa. Horretarako, hona hemen kontuan hartzeko aholku batzuk: 1.- Irakurri txistea eta, ulertu ondoren, ikusi zein pasartetan trabatzen zaren. Moldatu zure modura. Adibidez: a) "... eta hizketan hasi da: behatz txikia luzatuta ahoan jarrita eta behatz potoloa belarrian" esan ordez, b)"... behatz txikia ahoan eta potoloa belarrian jarri ditu, eta hizketan hasi da". Kontuan izan garrantzizkoena mamia ongi azaltzea dela, ez forma. 2.- Traba guztiak gainditu ondoren, ispilu aurrean jarri eta konta iezaiozu txistea zeure buruari. Kontu egin keinuak egitea laguntza handikoa izaten dela. Gainera, ez etsi lehenengoan. 3.- Entrenamendu horretan, azter ezazu zein unetan egingo dituzun etenaldiak. Era berean, ez ahaztu doinu egokian kontatu behar direla txisteak (erdaraz bezala), gora eta behera egiten dugula horrelakoetan. 4.- Nahi baduzu, graba itzazu zeure hitzak eta, gero, entzun. Lehenbizi, bakarka. Gero, iritzia eska diezaiokezu hurbileko baten bati (bikotekide, lagun, irakasle...).
Zer iruditu zaizu? Kontatuko al diozu baten bati? Txistea kontatzea erabakitzen baduzu, kontuan hartu bi modu daudela: a) zuzenean esandakoa errepikatzea (adibidez: "zertan ari zara?", galdetu du tolosarrak...), b) edo zehar-estiloa erabiltzea (adibidez: tolosarrak galdetu dio ea zertan ari den).
c) Dena dela, gure gomendioa da txistea irakurri duzun bezala kontatzea, askoz ere biziagoa baita estilo zuzena.