Wq Zubitik Zubira

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Wq Zubitik Zubira as PDF for free.

More details

  • Words: 633
  • Pages: 3
TEKNOLOGIA DBH 1.m __________________________________________________________________________

WEBQUEST Zubitik zubira SARRERA Noizbait pentsatu duzu maiz zeharkatzen duzun zubi hori ez balego nola luzatuko litzatekeen zure ibilbidea? Bururatu zaizu noizbait nolako mesedegarriak diren zubiak gure egunerokotasunean? Gizakiok egin nahi dugun ibilbidean aurrera egiteko zenbaitetan lurrazalaren erliebeak oztopoak jartzen dizkigu. Ibaiak, errekak, amildegiak, aranak nahiz sakonerak zeharkatzeko gizakiak historiaren zehar eraikin artifizialak sortu izan ditu, eraikin hauei zubiak deitzen diegu. Aurkezten dizuegun lantxo honetan zubiak aztertzea proposatzen dizuegu: zein motakoak dauden, zein materialez eginak, noiz eraikiak izan diren, zein eraikuntza elementu garrantzitsu dituzten e.a. ATAZAK Taldeka egingo duzuen jardun honen amaieran Worden idatzita egongo den lan bat (testua eta irudiak) aurkeztu beharko duzue alde batetik. Lan honen egitura honelakoa izango da: 1.- ZUBIEN SAILAKAPENA: materialen arabera eta egituraren arabera (finkoak eta mugikorrak). Mota bakoitzetik azalpen labur bat eta irudi bat ager dadila. 2.- ZUBI BATEN AZTERKETA: aukeratu zubi bat eta azaldu atal hauek zubi horretaz. • Kokapena • Noiz egin zen • Nork diseinatu zuen • Materialak • Zubi mota • Oinarrizko osagaiak eta beraien funtzioa (habeak, zutabeak, arkuak eta tiranteak) *Argazkia derrigorrezkoa da Beste alde batetik, lanari amaiera emateko, gelakideen aurrean eta taldeko kide guztion artean, ahoz aurkeztuko duzue. PROZESUA •

• • •

Irakasleak lauko taldeak osatuko ditu. Lanaren bi atalak egiteko taldea bitan banatuko duzue eta ordenagailuan binaka jarriko zarete. Lehenik zubi mota desberdinak agertzen diren bideoa ikusiko duzue, ezaugarrietan (materialak eta egitura) arreta jarriz eta antzekotasunak eta desberdintasunak antzematen saiatuz. http://es.youtube.com/watch?v=2TUOO5en8P8 Informazio guztia gazteleraz dagoenez, irakasleak emango dizkizue zubi mota desberdinen izenen itzulpenak. http://www.esnips.com/doc/f577d7c1-ecac-454489e4-f1b5e00fa67b/zubi-motak Taldeko bikote batek zubi motetaz informazioa bilatuko du irakasleak proposatzen dizkizuen helbideetan, eta Word dokumentu bat osatuko du. Taldeko beste bikoteak zubi ezagun bat aukeratuko du, eta behe aldean dituzuen helbideetan informazioa aurkitu ondoren, ATAZA atalean emandako gidoiean oinarrituz osatuko du lana. Informazio gehigarriak ongi etorriak izango dira!

/var/www/apps/pdfcoke/pdfcoke/tmp/scratch3/8647727.doc

TEKNOLOGIA DBH 1.m __________________________________________________________________________



Bikoteek bere lana burutu ondoren taldea elkartuko da. Bi azpiatalak irakurri ondoren, norberak bere iritzi eta iradokizunak emango ditu, eta azkenik, guztien artean lan bakarra osatuko duzue. • Ondoren, gelakideei ahozko azalpena egiteko taldekideok antolatuko zarete: aho adierazmenak egiteko jarraibideak irakurri, nork zer azalduko duen, zein baliabide erabiliko dituzuen ... Azkenik, lanaren aurkezpena burutuko duzue gelakideen artean. Ahozko azalpenetarako jarraibideak: http://www.esnips.com/doc/3dda395c-7e23-473b-be9c-49892a4df2be/AHOZKOAZALPENA-orokorra Ahozko azalpenean erabiltzeko txantiloia: http://www.esnips.com/doc/b245e3d4-bc96-4b77-a318-19883b5df3cc/hitzaldiarengida-txantiloia

Zubien historia eta sailkapena: *http://www.geocities.com/jescud2000/lospuentes/clasifica.htm *http://es.wikipedia.org/wiki/Puente Bilboko zubiak: *http://www.soydesanturtzi.com/riadebilbao.htm Munduko zubiak: *http://tuvida.aol.com/familia/viajes/galerias/grandes-puentes-mundo *http://www.anfrix.com/?p=952 *http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Puentes_de_Espa%C3%B1a EBALUAZIOA Irakasleak egingo duen ebaluazioa irizpide hauen arabera izango da: Idatzizko aurkezpena: • lanaren atal guztiak osatuta egotea • informazioa idatziz argi azaldua eta irudiz lagundua • informazio osagarri edo gehigarririk badagoen Ahozko azalpena: • sarrera eta amaiera egitea • hizkuntz egokitasuna, zuzentasuna eta aberastasuna • berbaldiaren KOHERENTZIA (gaiaren antolaketa) eta hitzaldiaren atalen arteko KOHESIOA (lotura partikulak erabiltzea) • garbi ahoskatzea, erritmo, doinu eta ahots intentsitate egokia erabiliz • ziurtasunez eta naturaltasunez adieraztea * erabilitako baliabideak Taldekideek irizpide hauen arabera egingo dute partaide bakoitzaren ebaluazioa: • parte hartzea, ekarpenak eta interesa Gelakideek talde bakoitzaren ahozko azalpena irizpide hauen arabera egingo du: • ulergarria eta interesgarria izan den

ONDORIOAK Bukatu da lantxo hau ikasle! Buru-belarri lanean ikusi zaituztet. Jakin-minez aritu bazara jabetuko zinen antzinako nahiz gaur egungo gizartearentzat ‘zubiak’ zein garrantzitsuak ziren, eta diren. Lurrazaleko erlibearen oztopo desberdinak gainditzeko gizakiak irtenbide

/var/www/apps/pdfcoke/pdfcoke/tmp/scratch3/8647727.doc

TEKNOLOGIA DBH 1.m __________________________________________________________________________

desberdinak aurkitu ditu, egitura desberdin batzuk bururatu zaizkio, eta horregatik sortu ditu zubi mota desberdinak. Ikusi duzu gaur egungo zubiak gero eta luzeagoak, altuagoak eta konplexuagoak direla. Guzti hau teknologiaren garapenari esker izan da. Ziur nago ikusi duzun zubi horietako batek zirrara bereziren bat sorraraziko zizula, eta zubi horietako bat gurutzatzeko gogo ere sortu zaizula. Bukatzeko, espero dut hemendik aurrera zubi batetik pasatzerakoan kontuan izatea zelako egitura duen, zein eraikuntza elementuz osatzen den edota zein materialez egina dagoen. Hori egingo bazenu lan honen xedea bete dela esango genuke. _______________________________________________________________________________ Beste helbide batzuk: http://www.geocities.com/jescud2000/lospuentes/pontsvigas.htm http://aula2.elmundo.es/aula/laminas/lamina1078308155.pdf http://www.miliarium.com/monografias/Puentes/TiposPuentes.asp http://w3.cnice.mec.es/recursos/secundaria/tecnologia/archivos/u03.pdf Argazkiak: http://www.construaprende.com/Trabajos/Puentes/Tapiz.html http://www.construaprende.com/Trabajos/Puentes/sld002.htm http://fotos.construaprende.com/v/tipos-puente/

/var/www/apps/pdfcoke/pdfcoke/tmp/scratch3/8647727.doc

Related Documents

Wq Zubitik Zubira
November 2019 14
Wq
December 2019 15
Modelos Wq
April 2020 7
Wq Bulling Final
April 2020 8
Comparativa Wq Mq
October 2019 12
Historia Roma Wq
December 2019 9