baduzuplanik
udaberrirako?
Kaixo lagunok, Udaberrian guztiz murgildurik gauden honetan zuengana jo dugu berriro ere Bizarra Lepoaneko kide eta Berbalagun maiteok. Garai honetan kultur eskaintza eta bestelako ekitaldien jarioa biderkatu egiten dela guztiok nabaritzen dugu urtetik urtera; beraz, aukera egitea gero eta zailagoa egiten zaigu euskaltzaleoi. Bada, aukera egiteko trantze hori horren dramatikoa izan ez dadin eta antolaketa errazago egin dezazuen, orain hasi eta uztailera bitartean Getxon eta inguruan izango ditugun euskarazko kultur jarduera guztien (edo gehienen) agenda bat prestatu dugu. Barruko orrialdeetan ahalik eta zehatzen eta argien azalduta duzue, aipatutako denbora tarte honetan izango duzuen eskaintza guztia. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta asko disfrutatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, badakizue non gauden! Ondo segi, Beñat, Lander eta Rozio
irristaketaikastaroa
yoga&palataldea Udaberriak eguraldi ona dakar eta garaia da patinak armairutik ateratzeko. Praktikatu eta zure teknika hobetu nahi baduzu, Ander irakasleak lagunduko digu gazte eta helduentzat antolatu dugun ikastaroan. Ekainaren 14, 21 eta 28an (igandeak), Portu Zaharreko orubean geratuko gara 11:00etatik 13:00etara. Animatu eta etorri! Berbalagunek eta Bizarra Lepoaneko kideek doan duzue, besteok 10 euroren truke. Gogoratu yoga ikastaroa martxan egongo dela ikasturtea amaitu arte eta gonbidatuta zaudetela nahi duzuenean hasteko. Ommmm! Dakizuenez, 2 pala talde ditugu, astelehen eta astezkenetan. Frontoizaleak baldin bazarete, badakizue zuen gosea non ase!
Apirila 23 osg 25 lar
Kirmen Uribe - Mikel Urdangarin: “Internet Kafe”
20:30
Mezu elektronikoak egungo bizipenen gordeleku hartuta, elkarri igorritakoak hartu dituzte ikuskizun berri honen ardatz gisa, beti ere hitzez eta soinuz apainduta.
ALGORTAKO LIBURU AZOKAN GETXOKO KULTUR ETXEA
Algortako Bertsolari Eskolako gogoeta
Goiza
VILLAMONTE KULTUR ETXEAN Bi hitzaldi antolatu dituzte ALBEko lagunek. 10:30ean “Euskalgintza mundu globalizatuan” izenburupean berba egingo du Gotzon Loberak, eta 12:00etan Koldo ALGORTAKO BERTSO ESKOLA Tapiak “Bertso-eskolen erronkak XXI. mendean” gaia jorratuko du. Hitzaldi bien ondoren eztabaidarako tartea egongo da.
26 iga
Ordunteko urtegiari buelta, oinez
26 iga
“Kanpanila eta Peter Panen itzala” antzezlana
26 iga
“Euskal Herriko Itsasoa” haur antzerkia
13:00
Antzezlanak Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak elkartzen ditu. Antzezkizuna Ginol taldearen eskutik.
ALGORTAKO LIBURU AZOKAN GETXOKO KULTUR ETXEA
27 asl 28 asr
9:00
ALGORTAKO PARKINEAN Burgos eta Bizkaia arteko mugatik oso hurbil dagoen urtegi ezaguna bisitatuko dugu. 10 kilometroko ibilbide laua da ( 2,5 ordu) eta paisaia ikusgarri horretan egun EGIZU pasa egingo dugu. Eman izena kotxeak antolatzeko (619 935 541).
12:30
AREETAKO A. ISASI MUSIKA ESKOLAN Antzezlan hau J.M. Barrieren jatorrizko kontaketari egindako omenaldi txikia da; heldu zein gaztetxoek istorio magiko batez gozatzeko aukera izan dezaten aitzakia GETXOKO KULTUR ETXEA 3,50 € polita da. Abentura, umorea eta eta dibertsioa ardatz dituen ikuskizun honek haurrei gozaraziko die eta nagusiak berriro ere Sekula Santako lurraldean murgilduko ditu.
SENDIren maiatzeko jarduerak: informazioa
Egunean zehar
Egun honetan zehar SENDIren informazio berria banatuko da. 7 tailer egingo ditugu maiatzean: irristaketa, argazkigintza digitala, txalaparta, musika jaialdia Bizkaiko Xirula-Mirulakoekin, euskal dantzak eta zaldiz ibiltzekoa.
GETXOKO IKASTETXEETAN EGIZU + GETXOKO UDALA
Arte Ederretako Museora Bisita gidatua
18:00
BILBOKO ARTE EDERRETAKO MUSEOAN Inguruko herrietako berbalagunekin batera Bilboko museo hau beste era batean ezagutu ahal izango dugu; Txorierriko berbalagun batek erakutsiko dizkigu bertako EGIZU + TXORIERRIKO BERBALAGUNAK artelanak eta istorioak. Sarrera doan da, eman izena hilaren 23ra arte.
Maiatza 03 iga
Hizkuntza-eskubideen eguna
05 asr
Euskararen toponimia ibilbidea Getxon
07 osg
Kirmen Uriberekin “Bilbao-New York- Bilbao” eleberriaz solasaldia
iga
11 & 18
19:00
XX. mendeko euskararen ibilbide hau laburra da (kilometro bat). Portu Zaharrean PORTU ZAHARREKO ETXETXUN BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA hasita, San Nikolas Plazara joango gara, Basagoiti etorbidetik Kasino plazara, Amezti kalean UK aldizkaria eta Koska irratia bisitatuko ditugu eta ibilbidearen amaiera Aldai patronatuan izango da (Itxasgane), bertan ukberri, ALBE, EGIZU eta Bizarra Lepoan elkarteen berri izateko bertatik bertara. Gogoratu 9 toponimia ibilbide gehiago dituzuela Getxoko izenak eta historia hobeto ezagutzeko.
Irakurle kluben funtzionamendua ezagutzen duzue: idazle baten lana proposatzen dugu, irakurri eta bi aldetako esperientziak konpartitu gero. Idazleak bertatik bertara ezagutu, lanez gain euren bizipenak, motibazioak ezagutu nahi ditugulako. Animatu, eta irakurri “Bilbao-New York-Bilbao”, Kirmenen lehenengo nobela.
09 10 lar
Egun pasa
"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da egun osoko ONDARROAN festa eta aldarrikapenerako eguna. Egun osoan zehar euskaraz bizi eta gozatzeko EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, kontzertu eta abarrekin. Uribe kostako euskaltzaleok autobusa aterako dugu bertara joateko; joan nahi baldin baduzue apirilaren 24a baino lehen eman izena.
Asteburu pasa Urepele eta inguruetara
20:00 ALDAI PATRONATUAN URIBE KOSTAKO IRAKURZALEEN TXOKOA
Asteburua
NAFARROA BEHEREAN Urepeleko Iban Getxon dabil berbalagun; izan ere, zuetako batzuek ondo EGIZU ezagutzen duzue. Berak gidatuko gaitu asteburu honetan. Mendi irteera egingo dugu zapatu goizean, herriko aterpetxean afaldu eta gaua pasatu. Domekan inguruko baserri batera joango gara bertako produktuak eta jendea ezagutzera. Bazkaldu eta gero buelta. Bidaia autobusez izango da. Izena emateko 50 € ingresatu behar dira EGIZUren kontuan (3035 0067 66 0670062588) eta guri esan.
Bapiruke udaleku irekietan izena emateko epeak
Goiza
5-12 urte bitarteko umeek aukera dute udan aisialdia euskaraz gozatzeko, 3 txandatan: ekainak 24-30, uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Udalekuotan izena emateko epeak hauek dira: maiatzak 11-14 (bazkideentzat) eta maiatzak 18-21 (bazkideak ez direnentzat). Informazio gehiago: 94 491 4357 eta
[email protected].
ALDAI PATRONATUAN BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA
23 lar
Mendi irteera Iruñerriko berbalagunekin
8:30
Arabako Aratz mendira joango gara Iruñea aldeko berbalagunekin batera. Araia inguruan 4 orduko ibilbidea egingo dugu bazter horiek ezagutzeko.
ALGORTAKO PARKINEAN EGIZU
29 osr
Ipuin laburren sariketa & diploma banaketa
19:00
Aurtengoa ipuin laburren II. lehiaketa izan da, eta oso pozik gaude 70 lagunek baino gehiagok parte hartu dutelako. Irabazleak eta parte hartzaile guztiak zoriontzeko geratuko gara hilaren 29an; eta sariak emateaz gain, guztientzako diplomak banatuko ditugu. Amaieran merienda gure kontu!
ALDAI PATRONATUAN URIBE KOSTAKO IRAKURZALEEN TXOKOA
Ekaina 06 lar 13 14 lar
iga
14 iga
Mintza Eguna Gasteizen
9:00
Euskal Herri osoko berbalagunak elkartzeko eta egun alaia pasatzeko aukera ezin aproposagoa. Bazkari eta autobuseko txartelak 25 €an izango dira eta izena emateko azken eguna maiatzaren 20a izango da.
GASTEIZEN TOPAGUNEA
Bizikleta asteburua Arabako Donejakue bidean
Asteburua
Urtero legez, 2 eguneko ibilbidea egingo dugu bizikletaz. Aurten zirkularra izango da, eta Arabako mendebaldea ezagutuko dugu. Gasteiztik Zalduondoraino eta buelta. Barriako aterpean egingo dugu lo. Berbalagun eta bazkideek 40 € eta besteek 50 €. Eman izena apirilaren 30ra baino lehen.
ARABAKO LAUTADAN EGIZU
Patinaje ikastaroaren hasiera
11:00-13:00
Ander irakaslearen eskutik eta 3 igandetan (14, 21 eta 28) gazte eta helduentzako ikastaro hau egongo da. Portu Zaharreko orubean hasiko da. Berbalagunek eta bazkideek doan duzue, besteok 10 euroren truke.
PORTU ZAHARREKO ORUBEAN EGIZU
19 osr
Balkoitik balkoira bertso saioa
22:00
Urteroko zita huts egin ezinekoa bilakatu zaigu. Aspaldiko legera egindako bertso saio mota hau leku gutxitan ospatzen da gaur egun, baina Algortako Portu Zaharreko hau benetan berezia izaten da.
ETXETXUN (PORTU ZAHARRA) ALGORTAKO BERTSO ESKOLA
20 lar
Gure bazkaria
13:00
23 osg
Getxoko umeen San Juan sua
Arratsaldean
San Nikolas plazan umeentzako arratsalde-gau berezia prestatuko dugu herriko kultur elkarteekin batera. Egongo da zer ikusi, entzun eta egin. Ondo etorri, uda!
SAN NIKOLAS PLAZAN HERRIKO HAINBAT ELKARTE
27 lar
Bilbo - Laudio, mendian zehar
9:00
Hileroko ohiturari jarraituz, hirugarren larunbat honetan mendi ibilbide polita egingo dugu: Bilbotik irten eta Laudiora, Ganekogortatik. Garraio publikoa erabilita, ederto moldatuko gara oinez egingo ez ditugun tarteak egiteko. Metroz Bilboraino, eta Laudiotik buelta trenez zein autobusez egin dezakegu.
ALGORTAKO PARKINEAN EGIZU
ALGORTAN Berbalagunok eta Bizarra Lepoaneko kideok kurtsoari bukaera emateko era ezin EGIZU + BIZARRA LEPOAN hobea izango dela otu zaigu, eta lehenago inoiz ez bezala, aurtengo honetan bazkaria egingo dugu. Kurtsoan zehar izandakoaren errepasoa egiteko eta kantuan gustura egiteko aukera aparta izango da. Aurrerago izango duzue non egingo dugun eta detaile gehiagoren berri.