09ko Urria Getxoko Berbalagunei Gutuna

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 09ko Urria Getxoko Berbalagunei Gutuna as PDF for free.

More details

  • Words: 394
  • Pages: 3
“dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen”

urrian 11 kontu egiteko!

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA

Urrian hamaika kontu egiteko!

Ikasi eta erabili edo bizi eta maite Hizkuntza bat ikasi edo erabili baino gehiago, bizi egin behar duzu, maite egin behar duzu. Konfiantza horrek eta ez beste ezerk emango dizu hitz bakoitzaren pisua sentitzeko aukera eta beraiekin jolasaraziko”

Justin Webster Erlea aldizkari berrian agertu dira Webster-en hitzak. Katalunian bizi den kazetari ingeles hau, hizkuntzekiko usteak eta pertzepzioez ari da, giro eleaniztunean haietan gertatzen den bilakaeraz. Artikulua irakurtzeko http://atoan.karrajua.org/aipua/091012-1683-ra jo ezazue.

URRIKO AGENDA Berbalaguna: eman duzu izena? Aurten parte hartu nahi baduzu eta zure ordutegia oraindik ez badiguzu zehaztu, mesedez, ahalik eta lasterren egin ezazu. Matrikulazio epea urriaren 30era arte zabalik egongo da eta bidaltzen dizugun esku-orriko datu guztiak beharrezkoak ditugu. Izena eta datuak telefonoz (94 491 43 57 / 619 935 541), e-postaz ([email protected]) edota bulegoan (Karitatea 1, sotoa 10. Bulegoa) eman ditzakezu. Gurasolaguna bazara eta umeekin bazatoz, esaiguzu euren adina, kontuan izateko.

18

igandea

Urbasan Urederraren jaiotza bisitatuko dugu datorren domekan. Algortako metro plazako parkinean 8:15ean geratuko gara. Bakedanora joango gara autoz eta han Mentxu eta Lizarra aldeko mintzakideekin elkartuko gara. Urbasan bi bide egingo ditugu, Urederraren jaiotza eta iturrien ibilbidea. Betiko moduan, bazkaria norberak eraman behar eta autoz joango garenez deitu ea prest zauden zurea eramateko edota izena emateko.

25

igandea

Burdinazko Gerrikoan zehar

Berbalagunaren aurkezpena azaroaren 5ean

egingo dugu Aldai patronatuan arratsaldeko 20:00etan. Bertan izena eman duten berbalagun guztiak elkartuko gara ikasturte berriari hasiera emateko. Proiektuari buruzko aurkezpen txikia egin ostean merienda egingo dugu.

ibilbide gidatua prestatu dute Bilbo eta Txorierriko berbalagunek. Algortako metroan geratuko gara 8:30ean. Irteera goizeko 9:30tan izango da, Santutxun, Basarrateko metro geltokian eta handik apurka-apurka Txorierrira joango gara. Ibili ostean, bazkaria Zamudioko "Zortzi" jatetxean (20 € urriaren 16ra arte txartelak salgai). Bazkalostean Joseba Tapia izango da "Agur Intxorta Maite" kontzertuagaz.

29

Aldez aurretik esan etorriko zaren, pintxoak eta edaria kalkulatzeko.

osteguna

Guztiak elkar ezagutzeko aparteko aukera izango da. Hortaz, animatu zaitezte gure programan parte hartzen! Herriko euskaldunak harremanetan jarriko gara euskaldunon mundua ikusgarri egingo dugularik!

lotuko gara “Nora ez dakizun hori” bere eleberriaz berba egiteko. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza animatu! Urriaren 29an, eguena, arrastiko 20:00etan, Aldai Patronatuan izango gara. Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren eskutik.

Irati Jimenezegaz

Azaroaren 26an Unai Elorriaga izango dugu “Londres kartoizkoa da” bere azken nobelarekin.

Eman duzu izena berbalagunan?

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA

Related Documents