Teknologiako Txostena Mireia Eta Olatz

  • Uploaded by: olatz
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Teknologiako Txostena Mireia Eta Olatz as PDF for free.

More details

  • Words: 2,365
  • Pages: 15
TEKNOLOGIAK O TXOSTENA IKT-EN KONPARAKETA EGILEAK: OLATZ MUGARZA AGIRRE ETA MIREIA ONANDIA PIÑEIRO HAUR HEZKUNTZA 08/09/2009

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

AURKIBIDEA SARRERA

3

ANAITASUNA IKASTOLA

5

EKIPAMENDUA TAULA MANTENTZEA WEB GUNEA FORMAKUNTZA

5 7 7 7 8

ONGARAI ESKOLA

9

EKIPAMENDUA TAULA MANTENTZEA WEB GUNEA FORMAKUNTZA

9 10 10 10 11

BI ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA

13

KLIK ETA KLIK PROIEKTUA

15

BIBLIOGRAFIA

17

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

SARRERA Lan honetan, Ermuko bi ikastetxe konparatuko ditugu, izan ere, gu bertan bizi baikara eta bertan gauzatu baititugu praktikak. Dena dela, ikastetxe ezberdinetan egon gara eta elkarrengandik oso gertu egon arren, IKT-en inguruan dituzten ezberdintasunez eta bizi duten egoeraz jabetzea izan da gure helburua. Lanean zehar konturatu gara irakasleek teknologia berriei buruz duten iritzia eta jarrera oso ezberdina dela. Honetan faktore ezberdinek dute eragina baina batez ere, irakaslearen adinak du garrantzia, izan ere,nagusiagoak diren irakasleak arazo gehiago izaten dituzte teknologia berrien aurrean eta horregatik behar bada haien klaseetan eta geletan kontziente edo inkontzienteki ez dituzte gazteek beste erabiltzen. Hala nola, uste dugu, teknologia berrien erabilera oso positiboa eta beharrezkoa dela baina beti ere helburu zehatz batzuekin, hau da, ez da nahikoa esatea: -Ordenagailu bat jarriko dut gela honetan! Hori egiteko, ordenagailu horrek beteko dituen funtzioak, bere erabilera nolakoa izango den eta abar zehaztu beharko dira gure ustez. Bestalde, garrantzitsua iruditu zaigu, eskolek argazkiekin egiten duten tratamendua, azken urteotan arazo asko egon direlako gai honekin. Beraz, galdetzerakoan gure aurre ideiak baieztatu ditugu; kamera erabiltzen dute, baina beti ere kontu handiz eta argazkiak haurren gurasoei banatzeko helburuarekin. Era honetan, web gunean dauden argazki zaharretan haurrak hurbiletik ikusten dira, baina, gaur egunekoetan aldiz, urrutitik. Hor ikusten da gure gizartean egon den arazoetako bat. Internetek milaka baliabide eskaintzen dizkigula, baina, aukera txarrak ere badituela eta aukera txarren artean, tipo batzuek argazkiei egiten dieten tratamendu txarra dago. Hortaz, ikusi ahal izan dugu eskolek ardura handia dutela eta gai hau oso ondo daramatela. Gaia hau alde batera utzita, lanean zehar, egingo duguna azalduko dugu, lehenengo, Anaitasuna Ikastolaren egoera azalduko dugu, ondoren, Ongarai eskolarena eta bukatzeko konparazio bat egingo dugu bata eta bestearen artean dauden antzekotasun eta ezberdintasunak hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko. Jarraian, guk aukeratutako praktika onen arteko klik eta klik proiektuaren inguruan hausnarketa bat gauzatuko dugu gure praktika-aldiko esperientziekin alderatuz.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

ANAITASUNA IKASTOLA Nik Anaitasuna Ikastola izeneko ikastetxean burutu nituen praktikak. Ikastetxe hau Ermuko Ongarai auzoan kokatuta dago eta nire taldekideak praktikak burututako ikastetxearen alboan dago. Ikastetxe publikoa da eta D eredua soilik eskaintzen da bertan. Ikastetxe honetan egin nituen batxilergo arteko nire ikasketak eta hori dela eta ez nuen uste inolako arazorik jarriko zidatenik informazioa lortzerako orduan. Dena

dela,

nuen

ez uste

informazio handirik

jasoko

nuenik, izan ere, nire

egonaldian

ez bainuen ikusi esparru honetan lan handirik egiten zutenik. Baina, hara heltzean konturatu nintzen gai honetan ere gogotsu ari direla lanean eta badituztela medioak. Eskolara heldu nintzenean ni egondako gelara joan eta bertako irakasleari nire lanaren berri eman nion eta honek IKT-koarduraduna idazkaria zela eta berarekin hitz egiteko esan zidan, eta hala egin nuen. Ea zertarako zen azaldu eta nire galderak erakutsi ondoren elkarrizketarekin hasi ginen eta ondorengoak azaldu zizkidan.

EKIPAMENDUA

Ikastetxe honetako ekipamenduari dagokionez, esan daiteke, ordenagailu gela bakarra dagoela gaur egunean, nahiz eta orain arte hiru ordenagailu gela izatera iritsita dauden. Aldaketa eta murrizte honen arrazoi nagusia, espazio falta izan delarik. Hala

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

ere, gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Bai H.H.-ko geletan, baita L.H.-koetan ere. Eta azkenik, hiru ordenagailu dituzte zuzendaritza eta idazkaritzaren artean, zuzendariak, idazkariak eta ikasketa-buruak soilik erabiltzen dituztenak. Ikastetxean bideo kamera bat dago eta esan zidatenez, modu konstruktibistan erabiltzen saiatzen dira, baina, dena dela, gehienbat haurrek irteerak egiten dituztenean edota egun bereziren bat ospatzen dutenean erabiltzen dute. Gainera, esan zidan, gaur egun, duela urte batzuk baino kontu handiagorekin erabili behar dela bideo kamera, gurasoek jar ditzaketen arazoak direla eta. gauza bera gertatzen da argazki makinarekin ere, baina, hala ere, ikastetxean bi makina dituzte. Bi makina izan arren, IKT-ko arduradunak esan zidan, soilik bat dagoela operatibo momentuz. Gehienbat inauteri egunean erabiltzen dute berau edo baita ere, web gunean argazkiak zintzilikatu ahal izateko. Honetaz gain, ea eskanerrik bazuten galdetu nion eta hiru zeudela esan zidan. Hiru hauek, irakasle gelaren eta PT-aren gelaren artean banatuta zeudela esan zidan. Proiektorerik bazuten galdetu nion eta berak baiezkoa eman zidan. Bost kanoi zituztela aipatu zidan eta areto nagusian nahiko leku fijoa zutela beronentzat. Izan ere, kasu honetan ere, espazio falta antzeman baitaiteke. Telebista bat dute operatibo eta bideo gelarako berez ez dago gela berezi bat. Liburutegi nagusian egoten da telebista normalean eta gurpilak dituen mahai baten gainean dagoenez, gela batetik bestera erabiltzen dute irakasleek falta egiten dienean. Arazorik egon ez dadin, nolabait aurrez txanda hartzen saiatzen dira. Gainera, normalean nahiko antolatua egon ohi da, praktiketan ikusi ahal izan nuenez, izan ere, hiru urteko gelan adibidez, ostiralero, ordu berean behar izaten baitzuten telebista DVDren bat ikusteko. Ekipamenduaz

gain,

interesgarria

iruditu

zitzaigun

mantentzeari

eta

formakuntzari buruzko zenbait galdera burutzea.

TAULA Gutxi erabiltzen da Ordenagailua Bideo kamera

Nahiko erabiltzen da bai

Asko erabiltzen da bai

Etangabe erabiltzen da

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA Argazki makina Eskanerra Proiektoreak Telebista Irrati kasetea korreo elektronikoa DVD CD, CD ROM Web orrialdeak Altabozak Fotokopiagailua

bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai

MANTENTZEA

Ordenagailuen eta gainontzeko tresnen mantentzeaz idazkaria eta era berean, IKT-ko arduraduna den emakumea arduratzen da. Dena dela, esan zidanez, ordenagailuak izan ohi dira mantentze aldetik arazo gehien ematen duten tresnak. Kontuan izatekoa da, esku gehienetatik pasatzen diren tresnak direla eta gainera, sarrien erabiltzen direnak. Hori kontuan izanda, esan zidan, bazutela enpresa baten nolabaiteko laguntza. Tecnokon izeneko enpresa batekin kontaktuan jartzen da idazkaria web orrialde baten bitartez. Modu honetan jokatzen du, sortutako arazoa konpontzeko gai ez denean. Web orrialdearen bitartez soluzioa lortzen saiatzen da, baina, lortu ezean, enpresa honetako teknikari bat joaten da ikastolara, bertara. Era honetan, mantentzea zenbatera egiten den galdetuz gero, esan daiteke, asistentzia falta egiten duen bakoitzeko egoten dela.

WEB GUNEA

Ikastolako web guneaz ere idazkaria bera arduratzen da. Bere semeak ere hartzen du parte orrialdea sortzerako orduan, baina, kudeaketa bere esku soilik dago. Ikastolako web gunea, IKT-aksortzeko asmoarekin eta aurrerantzean beste funtzionamendu bat emateko asmoarekin sortzen da. Helburua, batez ere informazioa eskaintzea da eta era honetan, gurasoentzat interesgarria izan daitekeen informazioa zintzilikatzen dute bertan. Esate baterako, jantokiko asteroko menua, gelako batzarren datak eta abar. Egia esan, nire ustez, web orrialdea pixak bat kuxkuxeatu eta gero, esan dezaket nahiko pobre dagoela iruditu zaidala. Dena dela, IKT-ko arduradunak aipatu zidanez, oraindik orrialdea berritzen ari dira eta beraien helburua haurren argazki eta abarrez gain, beraiek burututako lanak txertatzea ere bada.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

FORMAKUNTZA

Jarraian, irakasleen formakuntzari eta berauen teknologia berriekiko ikuspegiari erreparatu genion. Aipatu zidanez, gaur egun, jada irakasleek duten jarrera eta ikuspegia nahiko positiboa da. Duela urte batzuetatik hona, ezberdintasun eta hobekuntza handia nabari dela esan zidan. Dena dela, argi utzi zuen, zenbat eta gazteagoa, orduan eta hobeto moldatzen direla teknologia berriekiko, salbuespenak salbuespen. Honetan, badu ziur asko formakuntzak zerikusirik. Era honetan, kontuan izatekoa da formakuntza urte askoan zehar jasotzeko aukera izan dutela eta orain ere, puntualki ikastaroren bat eta abar jasotzen dutela. Bere formakuntzari dagokionez, esan zidan, berak premiakoa jaso zuela eta IKT dinamizatzailea dela. Era berean, esan zidanez, mintegiak eta berritzeguneak izaten dituzte, berritzeko eta hobetzeko asmoz.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

ONGARAI ESKOLA Ongarai eskola Ermuan kokatua dagoen eskola publiko bat da, bertan 400 ikasle inguru daude eta “B” eta “D” ereduak eskaintzen dituzte. Ni bertan ikasia naiz eta bertan egin izan ditut praktikak. Giroa orokorrean oso ona da, horregatik ez zidaten arazorik jarri bertara joatean galderak egiteko, baina ala eta guztiz ere jasotako erantzunak ez ziren oso luzeak eta zehatzak izan.

EKIPAMENDUA

Ordenagailu gela eta kopuruari dagokionez, ordenagailu gela bakarra dago, bertan, 20 ordenagailu daudelarik. Bestalde, ordenagailu bat dago gela bakoitzean, bi urtekoen gelan izan ezik. Irakasle gelan 2 ordenagailu daude, beste bat zuzendariarena eta beste bat idazkariarena. Ordenagailuak alde batera utziz, ekipamendu teknologikoari dagokionez, 2 argazki makina daude, 3 eskaner, bi proiektore, bi fotokopiagailu, musika aparatu txiki bat gela bakoitzean eta handi bat ekitaldietarako hiru bozgorailu mugikorrekin, bideo gela nagusi bat (telebista eta bideo mugikorrak) eta bideo gela txiki bat haur hezkuntzakoa, bukatzeko irratia dago eskolan eta astero 5. eta 6.mailakoek saio bat egiten dute, bere izena Sorgin Irratia da.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

TAULA

Ordenagailua Bideo kamera Argazki makina Eskanerra Proiektoreak Telebista Irrati kasetea korreo elektronikoa DVD CD, CD ROM Web orrialdeak Altabozak Fotokopiagailua

Gutxi erabiltzen da

Nahiko erabiltzen da

x

x

Asko erabiltzen da bai x bai

Etengabe erabiltzen da x

bai bai bai bai bai bai bai bai bai bai

MANTENTZEA

Ordenagailuen konponketari dagokionez, zerbitzu tekniko bat dute kontratatua eta hauekin kontaktuan jartzeko, bai e-maila eta bai telefona erabiltzen dituzte. Hauek, duten lanaren arabera lehenbailehen joaten dira eskolara. WEB GUNEA

Eskolak web gune bat dauka eta web gune hori egitearen ardura, denda bati egokitu zitzaion baina gaur egun zuzendariak egiten ditu mantentze lanak, informatika munduan oso trebea delako. Bestalde, idazkaria da web-gunean argazkiak eta aldizkari berriak sartzearen arduraduna adibidez. Web gunea, eskolaren eskaparate bezala erabiltzen dute, bertan, ekitaldietako argazkiak jartzen dituzte eta hauei buruzko komentarioak, hilero egiten den aldizkaria ere igo egiten dute eta gurasoentzako interesgarriak izan daitezkeen datuak, adibidez, eskolaren hezkuntza proiektua.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA FORMAKUNTZA

Teknologia berrien inguruan, irakasleek orokorrean ikuspegi ona dute, hala nola, gazteek hobea eta baliagarritasun gehiago ikusten diote. Baina, nagusiagoek ere baliabide asko dituztela uste dute eta ate asko zabaltzen dizkietela. Eskola aurten ez da egin informatika ikastaro espezifikorik, bakoitzak dakiena sustatu egin da eta kideen arteko elkarlanean, batzuk besteei laguntzea arazoak egotekotan. Eskolan IKT proiektuan murgilduta daude. Teknologia berriek eskolan duten garrantziari buruz eta eduki beharko luketen garrantziari buruz, oso erabilgarriak direla deritzo, baina hezkuntzarako erabilgarritasun egoki bat egin behar dela beti ere gure helburu eta kontzeptuekin bat datorren erabilera sustatzen hain zuzen. Bestalde, esan beharra dago teknologia berrien etengabeko erabilera dagoela, argazkiak ia egunero ateratzen dira, musika aparatuak, telefonoa eta baita ere ordenagailua.

Bestalde, etapa amaierari begira, ez dituzte haurren gaitasun teknologikoak ebaluatzen. Momentuz behintzat, ez dute noten txostenean gaitasun teknologikoekin lotutako atalik bereizten. Hala ere, aktan ez agertu arren, horren inguruan mintzatzen dira ia ze lorpen izan dituzten etapa osoan zehar eta zer gauza hobetu edo aldatu daitezkeen hurrengo belaunaldiei begira. Hori bai, haurren bat oso gaizki moldatzen dela ikusiz gero, beti saiatzen dira harekin hobeto moldatu arte jarduten.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

BI ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA Guk praktikak egin genituen ikastetxeak aztertu ditugu eta ondorio batzuetara heldu ondoren, bi kasu desberdinen aurrean aurkitzen garela konturatu gara eta hauek beren artean konparatu ditugu. Hasteko ekipamendu kopuruari eta erabilerari ekingo diogu, Anaitasuna ikastola, ordenagailu kopuru aldetik hobeto egokitua dago, izan ere, Ongarai eskolan bi urteko haurrek

ez

baitute

ordenagailurik.

Eta

gainontzeko

geletan

biek

baitituzte

ordenagailuak. Erabilera aldetik, haur hezkuntzan erabilera antzekoa egiten da, gela bakoitzean ordenagailu bat dago eta bertan haurrak beren kaxa, beti ere urtxintxako materiala erabiliz eta baita beste jolas didaktiko informatiko batzuk ere adibidez clic, ibiltzen dira. Lehen hezkuntzan ere antzeko erabilera egiten da, informatika dute astean birritan. Honetaz

gain,

ordenagailua

era

konstruktibistan erabiltzen dute gelarako beharrezkoa duten informazioa interneten bilduz eta batzuetan proiektoreaz baliatuta, lanen aurkezpenak egiteko. Argazki

makinei

dagokienez,

aurrerago esan bezala, gaur eguneko erabilera murritzagoa da, izan ere, zenbait arazo egon baitira gurasoen aldetik, haurren segurtasuna eta pribazitatea dela eta. Dena dela, gehienbat urtebetetze ospakizunetan, inauteri antzeko jaialdietan eta irteeretan erabiltzen dira. Bideo gelaren erabilera, batez ere, haur hezkuntzan oso ohikoa da bi eskoletan, hala ere, esan bezala, Anaitasuna ikastolak ez du horretarako gela propiorik, bideo mugikor bat dute eta irakasle bakoitzak bere gelara eramaten du. Gaiz aldatuz, ordenagailuaren mantenuari buruz arituko gara. Ikastetxe bietan falta egiten duen bakoitzean gauzatzen da ordenagailuen zaintza eta mantentzea. Horretarako, bi ikastetxeetan, enpresa bat kontratatuta dute eta honekin kontaktuan jartzen dira e-mail edo telefono bidez ikastetxeko IKT arduradunak.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

Ikastolako web gunea idazkariaren semeak sortua da, nahiz eta berak kudeatzen duen, Ongarai eskolan, aldiz, enpresa batek sortu zuen eta idazkaria da gaurkotzeaz arduratzen dena. Bestalde, aipatzekoa da, bi ikastetxeen helburua bera dela web gunea sortzerako orduan. Biek informazioa igortzea dute helburua. Kontuan hartzekoa da, Ermua ez dela oso herri euskalduna eta guraso batzuek euskara ez dakitenez, web guneko informazioa bi hizkuntzetan eskaintzen dela. Ikastetxe bietan antzeman ahal izan dugunez, orokorrean teknologia berriekiko ikuspegia ona da, baina, argi ikusten da adinak baduela zerikusirik honetan. Izan ere, zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta ikuspegi positiboagoa baitute IKT-ekiko. Dena dela, aipatu daiteke, garai batean baino emaitza positiboagoak lortzen direla arlo honetan, askoren ustez, jaso duten formakuntza dela eta. Bukatzeko, aipatu beharra dugu eskola bien arteko ezberdintasunak ez direla oso nabarmenak. IKT-en artean, ikuspegi antzekoa dutelako. Azkenik, esan dezakegu, atera ditugun ondorioen artean, gure ustez, garrantzitsuena bide on bat jarraitzen ari direla dela eta denborarekin bai ekipamendu aldetik, bai formakuntza aldetik hobetuz joango direla.

Grafiko honetan ikus daitekeen bezala, bi eskolak antzera daude ekipamendu aldetik.

KLIK ETA KLIK PROIEKTUA Egokitu zaigun proiektu, Klik eta Klik proiektua hain zuzen, Digital Vasca enpresak sortua eta garatua izan da. Proiektu hau guraso eta hezitzaileen esku ipini tresna pedagogikoa da, eta era berean ikasleentzako erronka bikaina.

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

Gure

eskolak

Klik

eta

klik

proiektuak

konparatzerako orduan ez dugu aurkitu antzekotasun handirik, izan ere, gure ikuspegia batez ere haur hezkuntzara orientatua dago eta proiektu hau DBH-ko neska mutilekin jarduteko egina dago. Oso positiboa iruditu zaigu proiektuaren barruan sariak ematearen sisteman, izan ere, neska mutilek bide honetatik gogotsu egiten dutelako lan eta lan egiten duten bitartean asko ikasi egiten dutelako bai euskara arloan eta baita ere interneten erabileraren inguruan. Ikastetxe ugari daude Bizkaia eta Gipuzkoa artean proiektu honetan sartuta eta Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Herrien artean adibidez: Errenteria, Hernani, Zornotza eta Balmaseda daude. Klik eta kliken motibazio nagusienetako bat erronka honetan parte hartzen duten gazteei ondorengo giza balioa unibertsalak igortzea da:

- Gure munduan dauden arazo handien inguruan hausnartu eta eztabaidatzearen garrantzia hobekuntza proposamen bat egin ahal izateko. - Irizpide sendoa eraikitzeko, inguruan gertatzen denari buruzko informazioa jasotzearen garrantzia. - Gauzei buruzko ikuspegi ezberdinak erkatzeko, informazio iturri ezberdinak bilatzearen egokitasuna. - Gauzak zehazki osatzeko, galderak egitearen beharra. Erantzun onak jasotzeko, galdera onak egitearen beharra. Gure irizpidea eraikitzeko, jasotako erantzunak sakontasunean aztertzearen beharra. - Helburuak eta asmoak betetzeko funtsezko oinarriak: ilusioa, irmotasuna eta lana gogoz egitea. - Taldean lan egiteak eragiten duen aberaste pertsonala.

Gure ustez, balio hauek oso garrantzitsuak dira hausnarketa bultzatzen delako eta baita bakoitzaren ezagutza ere, iritzi pertsonala askotan eskatzen delako

TEKNOLOGIAKO TXOSTENA

BIBLIOGRAFIA http://www.anaitasunaikastola.net/ http://www.ongaraieskola.net/ http://www.kliketaklik.com/

Related Documents

Olatz Eta June
June 2020 9
Maria,andrea Eta Olatz
June 2020 11
Mireia
May 2020 13
Txostena
August 2019 11
Txostena
November 2019 15

More Documents from ""