Sopelana - Ibilaldia 2009-05-24 Eusk

  • Uploaded by: Itxartu Taldea
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Sopelana - Ibilaldia 2009-05-24 Eusk as PDF for free.

More details

  • Words: 378
  • Pages: 2
SOPELANAKO XXIV IBILALDI HERRIKOIA 2009/ 05/ 24 Maiatzaren 24ean, igandea, Ibilaldi honen irteera-ordua goizeko 9:00etan zenez, Itxartu Taldeko kideok 08:50etan geratu ginen Sopelanako Batzokian, bakoitza bere erara joanda. Ordu horretan, denok oso garaiz, Itxartu Mendigoizale Taldeko 32 pertsona elkartu ginen, batzuk kotxez eta beste batzuk metroz bertaratuta. Urko Mendi Taldeak urtero antolatzen duen ibilaldiari ekin aurretik, talde-argazkia egin genuen eta, askotan gertatzen den bezala, joan ginen guztiak ez dira agertzen argazkian.

Batzokiaren inguruan oso giro handia zegoen irteera orduan eta horrek burura ekarri zigun eta hizketagai izan genuen gure artean iazko egoera, eurite gogorrek kostalde osoa jipoitu zutenean, uholdeak nonahi gertatu zirenean. Bai, Bizkaiaren zati handian uholde gogorrak gertatu ziren iaz. Suziriak bota eta berehala abiatu ginen, oso azkar, kaletik behera eta, metroaren trenbide azpitik igaro ondoren, Sopelana-ren behealdera joan ginen. Handik gure ezkerretik bide batetik jarraitu genuen, lehendabizi asfaltotik eta gero lurrezko pistatik, Santa Marina Harkaitzetarako norabidean, Sopelanako Ikastolaren goialdetik igaroz. Inguru horretan Sopelanak eta Urdulitzek partekatzen duten eta bere gunerik garaiena Santa Marina Harkaitzak duen Freidemendi mendi-tontorretik ibili ginen. Eremu horretara iristean, Sopelana – Unbe errepide nagusira jaisten den bideari ekin genion.

Harantzago errepidea utzi eta Munarrekolanda-ra (184 m.) joateko bidetik jarraitu ginen. Handik mendibizkarretik, toki hauetatik beti izaten diren ikuspegi politez gozatuz, bideratu genituen gure urratsak, bien bitartean trumoiak ageri zirelarik eta ekaitza gure gainera zetorrelarik. Kontrol bat zegoen Urko gailurrera iritsi ginen eta, jakina, joan zitzaigun Luisen gure laguna izan genuen berriro gogoan. Berango aldera, jan-edariak hartzeko tokira, jaisten ari ginela denbora dexentean zehar gurekin izan genituen euri-zaparrada bortitzak botatzen hasi zuen. Berriro metroaren trenbide eta autobide azpitik igaro ondoren Azkorrira hurbildu ginen pinudi batean zehar. Kostaldera heldu ondoren, Sopelanako itsaslabarretatik aurrera joan ginen. Labar hauek hamaika aldiz ikusi ditugu eta hala ere beti gertatzen dira politak, nahiz eta egun horretan euriak eta lokatzak asko zaildu zuten gure ibilera. Barrikara hurbildu ginenean, eskuin aldera jo genuen, Algorta – Plentzia errepidea zeharkatu genuen eta Goierri auzora inguratu ginen. Azken toki honetatik Sopelanako erdigunera jaitsi ginen eta zuzenean ibilaldiaren helmuga kokatuta zegoen Udaletxera heldu ginen. Antolatzaileek banatutako oparitxoak (mendi txanoa eta kamiseta) jaso ondoren, karpa baten barruan jarri zuten hamarretako ona hartu genuen, beste talde batzuetako kideekin hitz egiten aritu ginen bitartean. Ibilbideak 17,7 kilometro izan zuen eta gutako gehienok 3 ordu eta erdi eman genuen.

Related Documents


More Documents from ""