LAUBURUA jokua (galdera horiak “sena”ri dagozkionak)
1. “Herenegun 5 urte nituen baina datorren urtean 7 izango ditut”, bota die Katixak bere lehengusu txikiei Gabonetako bazkari handietako batean, eta ez du gezurrik esan. Nola liteke? Erantzuna: Bazkaria Urte Berri egunean egin dute, hau da urtarrilaren lehenean. Antza denez, Katixak abenduaren 31n betetzen ditu urteak. Urtarrilaren 1a baino bi egun lehenago (abenduaren 30ean) 5 urte zituen, urtarrilaren 1ean 6 ditu eta hurrengo urtean 7 beteko ditu.
2. 2 euroko txanpon kopurua euro batekoen bikoitza da. Guztira 50 euro baldin baditugu, zenbat txanpon ditugu 2 eurokoak eta zenbat euro batekoak? Erantzuna: 2 euroko 20 txanpon eta euro bateko 10 txanpon.
3. Zenbat urte bisiesto daude 1000 eta 2000 urteen artean biak barne? Erantzuna: 250 urte.
4. Apeztegi-Irureta familiak arkume-txuletak ditu bazkaltzeko. Bakoitzak 6 txuleta jaten baditu bost soberan geldituko dira. Aldiz, zazpina jan nahiko balituzte, daudenak baino 8 gehiago beharko lirateke. Zenbat lagun elkartu dira bazkaltzeko? Erantzuna: 13 lagun.
5. Zenbaki sekuentzia bat emango dizugu eta sekuentzia horren hurrengo zenbakia zein izan beharko lukeen asmatu beharko duzu. Errazago egingo zaizu zenbakiak papertxo batean ipintzen badituzu. Hauxe da sekuentzia: 11 109 1089 10889 Zein da, bada, atzetik etorri beharko lukeen zenbakia? Erantzuna: 108889. Logikari jarraiki, hurrengo zenbakia lortzeko, azken zenbakia bider hamar ken bat egin behako dugu.
6. Izaskunek eta Iñigok diru-kopuru berdina dute. Iñigok berea Izaskuni eman dionean, Izaskun hamar euro gehiagorekin gelditu da. Zenbat diru eman dio Iñigok Izaskuni? Erantzuna: 5 euro.
7. Auzoko okindegian mota askotako ogia egiten dute: barra arrunta, ogi integrala, zekalezkoa... Ogi biologikoa besteak baino zertxobait garestiagoa da: kilo eta erdik hiru euro balio du. Zenbat balio dute kiloko dozena erdi ogi biologikok? Erantzuna: 12 euro.