Aurkibidea
1.-Sarrera..............................................................................................................1 2.-Historia.............................................................................................................1-3 3.-Rastafariak.......................................................................................................4-5 4.-Euskal reggae taldeak 4.1.-Negu Gorriak.......................................................................................8-9 4.2-Betagarri.............................................................................................10 4.3-Fermin Muguruza...............................................................................10 4.4-Hertzainak..........................................................................................11 4.5-Kortatu................................................................................................12
Sarrera Reggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.
Historia Jaiotza Reggaea, gaur egun ezagutzen dugunaren aitona, 1960ko hamarkadan jaio zen. AEBetako R&Ba eta Jamaikako mentoaren arteko maitasun harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Urte alaiak ziren haiek. Jamaikak ingelesen kolonia izateari utzi zion, formalki bada ere, 1962an independentzia lortu zuenean. Etorkizun hobe baten esperantzarekin sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraungo. Kolonialismo batetik bestera pasa ziren eta berehala AEBetako dirudunek, eguzki izpien egarri, uhartea bereganatuko zuten. Rocksteady deitu zioten, turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxoak, azukrez gainezka, zituen musikari. Urteak pasa eta sendi boteretsu batzuk kenduta, miseria gorrian eta esperantzarik gabe bizi ziren jamaikarrak. Independentziak ez zien espero zuten bizimodua ekarri eta musika bihurtu zen, erlijioa eta ganjarekin batera, aurrera egiten laguntzen zien euskarria. Marcus Garveyren esanek begiak ireki zizkien eta beltza izatea ona zela eta beltz izateagatik arro sentitu behar zirenaren mezuak reggae musikaren bidez sukarra bezala zabaldu ziren, irrati eta sound systemen bozgorailuak lagunduta. Garai berri baten sorrera zen.
Jamaika karibe itsasoan dago,Amerikan.
Urrezko aroa 1970ko hamarkada, gure ustez, reggae musikaren urrezko aroa izan zen; bai musikalki eta baita eduki eta sentimenduei dagokienean. Musika jaioberriaren indarra geldiezina zen eta besteak beste, Bob Marley bezalako abeslari eta musikari apartei esker, mundu osora zabalduko zen, zeharkatzen zuen mundu hori eraldatzeko gogo biziarekin. Diskogintza alorrean, garai ilunak izan ziren reggaearentzat, baina, zorionez, gaur egun, hainbat reggae zaletu eta diskoetxeen arkeologi lan izugarriari esker, ustez galduta zeuden edota lortzeko oso zailak ziren garai hartako altxor ugari berreskuratzen ari dira. Azpimarratzekoa da Blood & Fire, Pressure Sounds edota, azken aldian, Trojan bezalako diskoetxeak egiten ari diren lana.
Bob Marley.
1980ko hamarkada 1980ko hamarkadaren etorrerarekin eta Bob Marleyren heriotzak suposatutako kolpearekin, gauzak nahasten hasten dira reggae munduan. Sound systemetan animatzaile bezala hasi ziren hizlariek edo toasterrek estilo propioa sortu dute eta dagoeneko U-Roy, Big Youth, Dennis Alcapone eta antzeko aintzindariek belaunaldi berriaren etorrera ezagutzen dute; Dillinger, Scotty, Yellow Man, Charlie Chaplin, e.a. Jarrerak aldatzen hasi dira. Dancehall-ak lehen pausoak emango ditu eta produkzio berriak nagusitzen dira. Sugar Minott, Don Carlos, Barrington Levy, Triston Palmer, Michael Prophet... Hamarkadaren azken urteekin batera eta teknologi berrien aurrerapenekin, reggaeak janzkera berria ezagutuko du; erritmo kaxak, sintetizadoreak, samplerrak... jamaikarrak maisu dira soinuekin jolastu eta esperimentatzeko garaian.
Gaur egun Euskal Herrian (Hegoaldean bereziki) apenas entzuten den arren, gaur egun reggae musikaren adarra den dancehall-ragga estiloak arrakasta komertzial izugarria du, AEBetan bereziki, nahiz eta oraindik Bob Marleyren doinuak nonahi entzun daitezken.
Reggae abeslaria.
"Belarra erretzen duzunean zure burua nolakoa den erakusten duzu. Belarrak egiten dituzun gauza txar guztiak erakusten dizkizu. Zure kontzientzia da. Zure buruaren argazki zehatza erakusten dizu. Belarrak pentsatzen jartzen zaitu, meditatzen jartzen zaitu. Agian, pertsona lasaia eta orekatua bazara, posible duzu belarrik gabe meditatzea. Mendira bazoaz, txorien kantuak entzungo dituzu. Baina belarra erretzen baduzu, txorien kantuak ederragoak irudituko zaizkizu eta meditatzen lagunduko dizute. Belarra gauza naturala da, zuhaitzak bezala hazten da. Biblian, liburu santuan, idatzita dago gizakiak behar bezainbeste belar erre behar duela Jainkoarekin komunikatzeko." -Bob Marley
Rastafariak Sinistu behar duzu. Kale gorrian zaude, txabola zikin batean, sosik gabe, lanik gabe, eta etorkizuna zure azaleko kolore iluna baino ilunagoa da. Beltza zara, basatia, historiarik gabea, oroimenik gabea eta duintasunik gabe bizi zara kale gorrian. Sinistu beharra duzu, sinistu nahi duzu. Entzun al duzu? Afrikan Ras Tafari Makoken izeneko etiopiar bat koroatua izan da. Haile Selassie da! Erregeen Errege, Jaunen Jaun, Judako Lehoi Konkistatzailea... Jainkoaren semea! Munduan zehar indarrez sakabanatutako afrikar esklabo guztiak askatu eta Afrikara, etxera bueltan eramango ditu. Etxera bueltatuko zara eta aske izango zara. Rastafariren gotzainek bidea erakutsiko dizute, Jah da zure jainkoa, Babilonian bizi zara eta infernu honetatik aterako zaitu. Erlijio gehienekin gertatu bezala, rastafarismoak ere interpretazio asko ditu, eta urteekin aldatuz joan dira. Aldaketarik gabe mantendu direnak ere egon badaude, eta rasta gehienek errespetatzen dituzte, gutxi gorabehera. Adibidez, rastafariek debekatuta dute alkohola edatea, tabakoa erretzea eta arraina edota haragia –bereziki txerrikia– jatea. Gatza ere debekatuta dute. Gorputzaren eta arimaren garbitasuna adierazteko Ital hitza erabiltzen dute, naturala, garbia ez den guztiak izpiritua zikintzen duelako eta ezin dute onartu. Rasta erlijioaren jarraitzaileen paradisuak Zion du izena. Hiltzen direnean, beraz, Zion izeneko lurraldera doazela uste dute. Elikadura kontuetan dituzten debekuez gain, rastafariek debekatua dute ilea, bizarra edota gorputz-atalak moztea ere. Hau dela eta ilea neurrigabe hazten zaie, eta beltzek ilea oso kizkurra dutenez, txurroak sortzen zaizkie. Txurro hauei “dreadlock” deitzen diete rastafariek. Arau eta betebehar hauek zintzo jarraitzea konpromiso erlijiosoaren eta fededun zintzoaren adierazgarri dira. Hala ere, azkenean bakoitzak ahal duen neurrian edota nahi duen heinean betetzen ditu eta ezin da orokortu. Txurroak daramatzaten guztiak ez dira rastafariak. Estetikoki gustatzen zaizkielako eramaten dituzte askok eta gauza bera gertatzen da marihuanarekin. Erretzaile guztiak ez
dira rastak eta belar “sakratua” erretzen duen guztiari ez zaio derrigor reggae musika gustatu behar. Eta alderantziz: reggaearen zale guztiek ez dute nahitaez erretzaile amorratuak izan beharrik, nahiz eta askok hala uste duen. Ukaezina da, ordea, reggae musikak, rasta erlijioak eta marihuanak lotura estua dutela.
Ganja Rastafarientzat marihuana jakinduriaren belarra da eta belar hori erretzea Jainkoarekin harremanetan jartzeko bitartekoa da, errito erlijiosoa. Erretzeaz gain, belarrari erabilpen ugari ematen diote: janariari botatzeko, infusioak egiteko, sendabelar modura...
Euskal reggae taldeak Negu Gorriak
Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren rock taldea zen. Haien estiloan, rock, hip-hop eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten.
Historia
Negu Gorriak, Kortatu ska taldetik sortu zen. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten. 1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren disketxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik. 1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen, eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zuten. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta disketxea koronelen esku gera litezke. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artista Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, espresio eskubidea arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea abslobitu egin zuen.
Gora Herrian hurrengo diskoan Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (titulua Bernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek eragin handiagoa izan zuten, eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, eta agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hop, punk, ska eta rock naturaltasunez nahasten dira. Askoren iritziz, hauxe da taldearen diskorik osatuena. Izen bereko jira egin zuten orduan. Hartatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten. Hurrengo urtean Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Hego Amerikan egindako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea jaio izanak eragina izan zuten diskoan. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen. Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta influentziak omentzen dituzte. Hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen sormen musikala geldirik gera ez zedin. Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak salgai atera dituzte 2005ean.
Betagarri Betagarri 2009ko Korrikaren amaiera-ekitaldiko emanaldian, Gasteizen. Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1992an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.
Fermin Muguruza
Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 20) euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da. Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin ( gerora Treku Armendaritz sartuko zen) 1982an Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1988an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren berriro 1990ean, Negu Gorriak osatzeko. 1997an Dut taldearekin aritu zen. Hala ere hainbat disko atera ditu bakarlari gisa.
Hertzainak Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Radikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden. 1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Police taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen. Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen Donostiko Anoeta polikiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute (Txanpi, Dr. Deseo), Gari bakarka eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan.
Kortatu Kortatu ska eta punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen. Hasieran batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago. Pixkanaka ska mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala. Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere Juan Carlos I erregea robot bezala atera nahi zutenean. Public Enemy-k Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.