Bergarako epaitegiko mintza saioak P UNTUK AKO G I D AB AI ME N A
2007ko uztailaren 1ean jarri zen indarrean Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian, Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40 gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta egindako trafiko urraketek puntuak galaraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da, karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte izango.
Ba al dakizu zenbat puntu galdu daitezkeen? Bete ondoko taula: 6 puntu Alkoholemia kontrol batean 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu.
4 puntu
3 puntu
x
Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik
x
Zebrabideak ez errespetatzeagatik
x
Geratze arriskutsuak egiteagatik
x
Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik
x
Drogatuta gidatzeagatik
x
Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira
x
Argiak ez pizteagatik
x
Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik
x
Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan,
2 puntu
x x
136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan. Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik
x x
Bergarako epaitegiko mintza saioak
SAIOA GIDATZEKO GALDERAK
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.
Ba al duzu gidabaimenik? Noiz atera zenuen? Asko kostatu al zitzaizun? Ziur orduko pasadizoren bat gogoratzen duzula. Kontatu, mesedez. Gaur egun asko gidatzen al duzu? Gustatzen al zaizu? Zer iruditzen zaizu puntukako gidabaimenaren legea? Beharrezkoa al da? Galdu al duzu punturen bat? Zergatik? Istripu kopurua jeitsiko dela uste al duzu? Eraginik izan al du indarrean izan den epean? 8. Zigorrak gehiegizkoak al dira? 9. Jendeak egoki gidatzen duela iruditzen al zaizu? 10. Oker gidatzeak ekar ditzakeen kalteetaz benetan ohartzen al gara?