Musikagintza 22

  • Uploaded by: anjaritoi
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Musikagintza 22 as PDF for free.

More details

  • Words: 1,799
  • Pages: 4
M U S I K A G I N T Z A euskal kantuzaleen elkartearen buletina

22. zenbakia

2008ko iraila ALE HONEK DAKARRENA :

Ba al zenekien? Pablo Sarasate eta Etxahun Irurik amankomunean zer izan zuten kontatuko du Fermin Irigoienek. Didaktika eta informatika atalean Band in a Box programa erabiltzeko jakin beharreko gutxienekoak dakartza Antton Jauregik. Elkartetik. Aurten izango den Gipuzkoako Kantu Txapelketako datan eta parte hartzeko baldintzak. MUSIKAGINTZATIK : EDITORIALA

Aurki web gunea edukiko dugu

A

urrekoan aipatu eta dagoeneko urrun gelditzen bada ere, ekainaren 15ean, jokatu zen, Bilboko Arriaga antzokian Euskal Herriko Kantu Txapelketako finala. Bi urtez behin egiten den txapelketako ekitaldi horretan, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako kantariak izan ziren. Zorionak irabazleei eta parte hartu zuten guztiei, lehia estua izan baitzen. Urnietan Lurdes Iriondo zenari egindako omenaldi hunkigarria ez BA AL ZENEKIEN ...

O

2008an Pablo Sarasate hil zela eta Etxahun Iruri jaio?

rain dela ehun urte, bat hil eta bertzea sortu zen: Pablo Sarasate (18441908) eta Pierre Bordazaharre Etxahun Iruri (1908-1978). Biak herrizaleak ziren.

Hala esan zuen behin Sarasatek: “Bizirik ala hilik, sekulan ez dut nere herrira joatea utziko, eta hantxe hiltzen banaiz, hobe!”. Eta ezagunak dira

zen bakarra izan eta 2008ko uztailaren 18an Zaldibian gisa bereko jaialdia egin zen arrakasta handiarekin. Bestalde, Musikagintza aldizkari honetan argitaratzen ari diren lan hauek jarraipena izatea itxaro dugu eta bide batez esan egile gehiagorenak jaso eta orrialde hauen bitartez zabaldu nahi genituzkeela. Dei berezia beraz, irakasle, musikagile, kantari, musikari, kantagile eta gainerako zale guztioi, zeuon esperientziak, lanak eta gainerakoak, bakarka edota taldeka, lerro hauetan konta ditzazuen. Posta elektronikoz helbide honetara bidaltzea besterik ez duzue: [email protected] edo

Etxahun Iruriren hitzok ere: “Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena... Ene azken egünetan han iragaitera…”.

Hau kointzidentzia! Sarasatek, munduan zehar ibili ondoren, Iruñean nahi zuen hil. Etxahun, ametsetan Parisen, bihotzez Irurin. Sarasate, munduko antzokiak betetzen eta Etxahun, goxo goxo nostalgiaz beterik abesten. Sarasaterentzat bere aberria Iruñea zen, Etxahunentzat zazpi

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA GUDARIEN ETORBIDEA Z/G, 20140 ANDOAIN

[email protected] helbideetakoren batera.

Iragarpen gozo bat ere egin nahi dizuet. Laster, webgune jantzi samar bat ere izango du Euskal Kantuzale Elkarteak eta bere garaian emango dizuegu haren berri. Zuek guztiontzat baliagarria eta interesgarria izatea espero dugu eta bide batez, musikazale eta kantuzale guztiokin harremanak estutzea eta elkarlana egitea.

Honenbestez, lan asko egin. Ondo izan.

ANDONI SARRIEGI

probintziak ziren. Behin baino gehiagotan kantatu zituen Oi ama Eüskal Herri goxua eta Ez bazüntüdan hain maite ükan, oi ama Eüskal Herria. Sarasate, Etxahun, eskerrak eta aintza zuei!

Hementxe duzue herri kantaria: Zaharrak…kantuen jaun eta jabe; gazteak….kantuen hedatzaile; haurrak…kantuen ikasle.

943 593302

FERMIN IRIGOIEN WWW.KANTUZALE.NET

MUSIKAGINTZA, 2008ko iraila

2

DIDAKTIKA ETA INFORMATIKA : BAND IN A BOX

I

Nola sor daitezke MIDIak Band in a Box programarekin? 9

4

7

10

8 1

6 3

5

2

O

so programa interesgarria dugu honako hau, batez ere, midiak sortzeko. Interneten eskura dezakegu doan epe baterako: http://band-in-abox.softonic.com

Musika irakasleen artean aski ezaguna da, HIKHASIko ikastaroetan eta GARATUkoetan behin baino gehiagotan antolatu baitira saioak. Gure helburua ez da ikastaro bat ematea, jakinmina sort-

Hizkuntza musikala lantzeko edo karaokeak egiteko balio dezake Band in a Boxek Programa honekin lan egiteko gida bat www.aulaactual.com web gunean dago

zea baizik, beraz aurreko zenbakietan hasitako bideari ekingo diogu. Beti ere, kontuan izan akordeak eta partitura editore bat erabiltzen baldin badakigu (Encore, Finale) etekin handiagoa aterako diogula programa honi. Zertarako erabil daiteke?

1.Hizkuntza musikala lantzeko. 2.Txirula estilo desberdinetako musikekin jotzeko 3.Karaokeak egiteko. 4.Konposiziorako 5.Midiak zabaldu, sortu eta kudeatzeko. Funtzio nagusiak

Midiekin lanean hasiak gaudenez, daukagun bat irekiko dugu. Sakatu “File” eta barruan “Open midi file”. Aukeratutako midia irekiko dugu eta akorde eta guzti azalduko zaigu. Guztia pista bakarrean azaltzen da, beraz, instrumentuen aldaketak ezingo ditugu egin, baina tonua aldatu ahal izango dugu (1) eta abiadura ere bai (2). Gogoratu aurreko

alean ikusitako “Anvil Studio”rekin behar ez dugun pistaren bat ken dezakegula. Entzuteko betiko ikurrak erabili behar dira (3). MIDI bat sortzeko

Gelarako midi bat sortu behar badugu (Googlen izenburua eta mid edota midi jarriz gero, dexente aurki ditzakegu) pauso hauek jarraitu. Sakatu “Style” eta aukeratu eskaintza zabal horretako bat. Ikusten duzunez, musika estilo bat entzun dezakezu. Orain akordeak sartu behar dituzu. Horretarako izendegi ingelesa erabili behar duzu. C (do) sakatu eta teklatuko “introri” eman.

Abestia doinu eta guzti nahi badugu, lehenik musika editore batean idatzi beharko dugu (Encore, Finale...) eta gorde midi formatuan. Ondoren ireki lehen esan bezala (File, open midi file). Azaltzen zaizkigun akordeak ez dira egokiak izaten, beraz, behar direnak guk sartuko ditugu.

Instrumenturen bat aldatu nahi badugu, edo bere bolumena, aukeratu berori (6) eta aldatu (7). Ezabatu nahi izanez gero, berriz, sakatu bi aldiz bertan.

Azken pausoa gordetzea litzateke. Programako dokumentu bezala gordetzeko sakatu Save as (8). Midi bezala gordetzeko, Mid (9). Eta ez ordenagailuan, baizik eta edozein musika erreproduktoretan entzun nahi badugu, sakatu. Wav(10) eta hor “Render to Wav file”. Hor irekiko zaigun leihotxoan “grabaketa kontrola (control de grabación)” jartzen du eta aukeratu “stereo mixer”.

Programa honekin lan egiteko gida bat: http://www.aulaactual.com/ayuda/guiaband/band0 1.php

Youtuben programaren izena sartuz gero, zenbait adibide ikus ditzakezue. ANTTON JAUREGI

MUSIKAGINTZA, 2008ko iraila MUSIKA ETA EUSKARA

Hots altuerak eta beren mugak: notak

N

aturan sortzen diren hotsaltueren kopurua mugagabea da. Hala ere, gure musikan hots-kopuru mugatu bat besterik ez dugu erabiltzen; ahotsez edota musika-tresna batzuen bidez egin daitezkeen hotsetatik kopuru mugatu bat alegia. Gure kulturan musika-tresna batzuek ez ditugu aintzakotzat hartzen; erabiltzen ditugun musika-tresnen hots guztiak ez ditugu aintzakotzat hartzen; eta ahotsez sor ditzakegun hots guztien artean ere, bakar batzuek besterik ez ditugu aintzakotzat hartzen.

Hots-kopurua kulturalki mugatua da: Europako musikan gaur egun erabiltzen diren hots-altuera zehatzak ez dira Erdi Aroan edo Pizkunde garaian Europan erabiltzen ziren bertsuak eta ez dira beste kultura batzuetan, egun, erabiltzen direnak ere. Euskal Herriko kantu herrikoietan eta hainbat musika tresnen musikatan (txanbelan eta txistu eta alboka klasikoetan, adibidez) ez dira hots altuera zehatz horiek erabiltzen.

Hots-kopurua fisiologikoki mugatua da: gizakiok ditugun fisiologia gaitasunen bidez ezin ditugu entzun, ezin ditugu bereizi eta ezin ditugu kantatu horiek guztiak. Hori dela eta, gure kulturan usadiozko erabilera duen hots kopurua, gure entzumenak atzeman dezakeena eta gure ahotskordek eta gure musika-tresnek sor dezaketena besterik ez da. Kantuetan eta musika egitean darabilzkigun hotsak identifikatzeko notak erabiltzen ditugu; hau da, hots-altuera zehatzak izendatzeko erabiltzen ditugun hitzak edo izenak: do, re, mi, fa, sol, la eta si. JOSE INAZIO LOPEZ DE LUZURIAGA

D

KANTARIKETA : MAGALY

agoeneko pasa den uda honetan denetik egin izango duzue seguru... Gu ere saiatu gara ahalik eta zuku gehien ateratzen, bai horixe! Kantariketa honetan udako pasarte bat aurkituko duzue... Baina kontuz, ez baitago ordenaturik! Ea zer egin dezakegun pasarte hauek berez duen hurrenkeran jartzeko... Aizue, ez al duzue uste Akelarreren Magaly kanta aitzakia ona izan daitekeela uda honetako zuen pasarteren bat beste guztioi kontatzeko? Ariketa

1. Launaka jarri. 2. Istorioa irakurri eta ordenatu (6 kopla). 3. Entzun kantua. 4. Denek batera abestu. 5. Animatzen zarete zerbait kontatzera? Abestia: Magaly (Akelarre)

1 Quel heure est-il? esan zigun eta guk ulertu ez hegoaldetik gatozela eta frantsesez ezer ez bere eskumuturra ikutuz berriro: - Quel heure est-il? Bostak zirela jankin ta gero esan zigun: -Je m'appelle Magaly

3 2 Eguzki izpiak itzali heinean, tabernaz taberna eroso da fidatza gitarrazale baten melodiak entzun eta tarteka ere neska baten ahotsa 3 Magaly badoa kaleetan zehar gitarra zintzilika lepotik betaurreko ilunaz begiak estalirik

4 Uda batez Azureko kostaldean aste beteko oporraldi beroenak surfeko eskaparate baten aurrean inguraturik bat-batean atzetik neska bat ordua galdezka: 5 Magaly, edonoren ondotik igaro eta denok begira atzetik batzutan entzun arren adio Magaly

6 - Clap your hands - esan zigun eta guk ulertu ez hegoaldetik gatozela eta -Oui, Oui yo no sé. bertako gazteak reggae dancing eta gu ere berdin erdara ezin ulertu baina, agurtu genuen Magaly! ITZIAR IRIGOIEN

ALBISTEA

Gipuzkoako Kantu Txapelketan izena emateko baldintzak

D

agoeneko zabalik dago Gipuzkoako Kantu Txapelketan izena emateko epea, eta hala egongo da irailaren 30a arte ere.

Aurtengo edizioan parte hartu nahi duenak, onena elkartearekin harremanetan jartzea du, posta elektronikoa bidaliz ([email protected]) edo telefonoz deituta

(943 593302). Parte hartzeko baldintza nagusienak gutxienez 16 urte edukitzea eta argitaratutako diskorik ez izatea da. Bestalde, bakarka, binaka nahiz taldeka har daiteke parte (gehienez 12 laguneko taldea). Kanporaketarako gehienez bi kanta presta daitezke, baina finalera pasaz gero, bakarra abestu ahal izango da. Bestalde, laguntza instrumentala librea da. Izan ere, kantari kopuruak da kontatzen dena, ez laguntzaileena.

MUSIKAGINTZA, 2008ko iraila

4

ELKARTETIK

Urrian jokatuko da Gipuzkoako Kantu Txapelketa

Zumaian, Billabonan eta Azkoitian izango dira kanporaketak; finala, berriz, Donostian

D

atorren urtean Euskal Kantu Txapelketa eta Haur Kantari Jaialdia, biak ospatuko dira Gipuzkoan eta Nafarroan. Euskal Kantu Txapelketa

Dakizuen bezala, aurten jokatu da Euskal Herriko Euskal Kantu Txapelketaren Finala, Euskal Herri osoko kantari berriak elkartzen dituena. Lau urtetik behin jokatzen da Txapelketa hori, baina herrialde bakoitzak bere bidea egiten du tarteko urte horiek kantuz betetzeko. Nafarroan eta Gipuzkoan, helduen mailako Txapelketa urtero egiteko erronkari gogor eusten diogu eta, udazken honetan jokatuko dira 2008ko Txapelketak. Ez da Txapelketa horietan Euskal Herriko Finalerako txartelik jokoan egongo, baina irabaz daitekeena handia da. Kantuak jendea elkartzen du eta urtean zehar elkarlanerako bidea zabaltzen dute Txapelketa hauek. Euskal kantuak gure herrietan duen leku murritza ikusita, merezi du kantuz bazterrak bustitzeak! Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketa urrian zehar jokatuko

da; urriaren 11tik azaroaren 1era bitarteko larunbatetan, hain zuzen ere. Zumaian, Billabonan eta Azkoitian izango dira kanporaketak eta Donostian jokatuko da finala. Nafarroan, berriz, azaroaren 8an eta 15ean izango dira kanporaketak Elizondon eta Altsasun, eta azaroaren 22an

bukatuko da, Burlatan jokatuko den finalean. Haur kantari txapeketa edo jaialdia

2009. urtean Euskal Herriko Haur Kantari Txapelketa jokatuko da 15 urtetik beherako haur eta gaztetxoekin. Bi urtetik behin jokatzen da Txapelketa hori Euskal Herriko haur kantariak bilduz. Gipuzkoan eta Nafarroan, ordea, txapelketek jaialdi izena hartu dute, kantatzea eta ongi pasatzea helburu hartuta, euskal kantutegian belaunaldi berriak zeharo bustitzeraino murgiltzeko.

Ikasturtea hastearekin batera, beraz, 4-15 urte bitarteko haur eta gaztetxoek eta euren irakasleek kontuan hartu beharreko datua honakoa duzue; 2009ko Aste Santuaren jiran Haur Kantari Jaialdi edo Txapelketak izango direla herrialde guztietan. Euskaraz abestea da eskatzen dena eta, herri kantakera bultzatu nahi dugu! Bakarlari, bikote nahiz talde kategorian parte har daiteke, musikaren laguntzarekin edo ahots hutsez. Buletin honetan baduzue gurekin harremanetan jartzeko bideen berri. Deitu eta eskatu informazioa! Hasi prestatzen!

Garazi Egigurenek iazko Haur Kantari Jaialdian lehen saria eskuratu zuen bakarkako sailean.

HARPIDETZA

2009tik aurrera MUSIKAGINTZA buletina harpidedunei bakarrik banatuko zaie, urtean 5 euroren truke. Harpidetza egin edo berritu nahi baduzu bidali datu hauek posta@kantuzale helbidera edo gure egoitzara (helbidea lehen orrialdean): Izen-deiturak............................................................................................................................................. Helbidea..................................................................................................................................................... Herria .................................................................................P.K. ............................................................... Telefonoa......................................Posta elektronikoa...................................................................... Kontu korronte zenbakia.................................................................................................................... Buletina etxean jaso nahi dut Buletina posta elektronikoz jaso nahi dut

Informazio gehiago izango duzue Elkartearen web gunean: www.kantuzale.net. AINHOA ANSA

ZUK ESAN ...

MUSIKAGINTZAn

irakurleek ere baduzue lekua . Hausnarketaren bat plazaratu nahi baduzu Zuk esan atalerako gutuna idatz dezakezu [email protected] posta elekronikora edo gure egoitzara (helbidea lehen orrialdean dago), zure izen-abizena eta helbidea adieraziz. Testuak ezin izango ditu 1400 karaktere baino gehiago izan.

Related Documents

Musikagintza 22
May 2020 0
Musikagintza 24
May 2020 4
22
June 2020 54
22
October 2019 49
22
April 2020 50
22
October 2019 58

More Documents from ""

Ume-kantak
June 2020 12
Agenda21urnieta 08-09
May 2020 10
Aldizkaria 1.alea
December 2019 10
Pentagrama Enea
May 2020 12
Egapenews 2
December 2019 13
Musikagintza 24
May 2020 4