LEHEN UNITATEA (lehen eguna) LEHEN PARTEA
a) b) c) d) e) f) g) h) i) j) k)
ESKOLA: Irakurketa bakardadea, konzentrazioa, isiltasuna, mugikortasun fisikorik eza, isolamendua eta beste edozein jarduera behin betikoz alde batera uztea eskatzen duen jarduera kontemplatiboa da. Irakurketa multzoka egiten da eskolan, irakurle homogeneo eta unibertsala hartzen du eskolak, esistitzen ez dena. Etorkizuneko benetako oinarria hizkuntza eta literatura arloetan prestakuntza aberatsa izatea da. Irakurleak egiteko biderik zuzenena idazleak egitea da. Irakurtzen irakurriz ikasten da. Irakurriaren ulermena garatzeko irakurtzerakoan erabiltzen diren abilidadeak garatu behar dira estrategien bidez. Estrategia hauek erakutsi egiten dira. Eta irakurtzen duena hobeto ulertzeko idatzi egin behar dugu. Bigarren egun osoa dedikatuko diogu: asmoak, aurre-jakintzak, funtsezkoenari so egitea, testuaren koherentzia aurkitu, inferentziak egin. Irakurketa ulertzeko klase zuzenak. Estrategiak erakutsi. Irakurzaletsuna jolasen bidez bultzatzen da, motibazioa askotan jolasetan dago eta ez irakurketan. Leer es comprender, de intelligere, leer dentro, leerse. Ulertzen ez dena ez zaigu erakargarri suertatzen, beldurra eta nagia sortzen digu. Benetako arazoa irakurketa eskolaren curriculumean egituratuta ez egotea da. Irakasleek gutxiago hitz egin eta ikasleei hitza hartzen utzi behar zaie. Eskolan irakurriaren ulermena garatzeko testuaren inguruan eginiko galderak ez dituzte lantzen abilidade kognitiboak. Alderdi lexikalak, semantikoak, estilistikoak, ideia nagusiak dena sartzen da zaku berean eta dena nahasten da.
1
2)- PARTE HARTZEN DUTEN ELEMENTUAK: IRAKURLEA, TESTUA ETA TESTUINGURUA. A) Irakurketa prozesu konplexua da: alde pertzetikoak, kognitiboak eta linguistikoak parte hartzen dute.
a) Irakurketa testua eta irakurlearen arteko interakzioa da. Irakurleak helburu bat du eta helburu horrek gidatzen du irakurketa. Irakurketa diferenteak daude. Irakurketaren bidez bidaiatu, aisialdia pasa eta gozatu, informazio zehatz bat bilatu (zer egin aste bukaeran), semearentzako Nintendo DS-aren instrukzioak irakurri uler dezan nola demonio funtzionatzen duen. Foucambert (1976) horrela sailkatu egin zituen irakurtzeko era diferenteak: Isila eta integrala, ideia orokorra lortzeko irakurketa, batzuetan azkarra eta besteetan geldia, arakatzailea, daturen edo informazio zehatzen bilaketa; motela ikasteko asmoz, informatzailea. Ikusi behar da helburu ezberdinek irakurketaren abiadura ezberdina dakartzatela. Bataz beste 400 hitz minutuko. Gaia ondo landua. Erantsi kuadroak J.J Brunet (técnicas de lectura eficaz) Era berean irakurle konpetentea edo efikaza izango litzateke.
• azkar irakurtzen du. • irakurtzen duena ulertu egiten du. • abiadura eta ulermena egokitzen die irakurtzen duen testu motei eta irakurtzen duen asmo edo helburuei. • ondo akordatzen da irakurritakoaz.
Irakurlearen ezaugarriak
Testuaren ezaugarriak
Kontestua 2
o Asmoa o Jakintzak gaiaren inguruan o Egoera komunikatiboaren berri du: parte hartzaileak, erregistroak, kanalak. o Hizkuntza ezagutu behar ditu:
Egitura: testu tipologia. Gaitasun diskurtsiboak. Hiztegia: analogia formalak, genero eta zenbakiak. Hitz konposatu, sinonimiak, homonimiak. Hitzen familiak Eremu semantikoak.
Gaitasun soziolinguistikoak Testua eta testuinguruaren arteko egokitasuna. Testuak koherentzia eta kohesioaz gain egokitasuna behar du,
elementu paralinguistikoak: tipografikoak, testuak nola antolatzen diren: aurkibidea, sarrera, bukaera, bibliografiak…; linguistikoak; osagai grafofonikoak Fith( 1989) hiru etapa, morfografikoa Testuinguruarekin lotuta ulertu; sinu grafiko= fonikoa alfabetoaren etapa eta azkenik ortografikoa, morfemak, hitzak talde sintatikoak. Ezagutza morfologiko, sintatiko eta semantikoak, ezagutza testualak;
o Irakurketa estrategien ezagutza.
a. Interaktiboa da. Deskodifikazioa eta ulermena orokorra ematen dira une berean. Gure aurre-jakintzak aktibatzen ditugu. Bilatzen dugun helburuen baitan eraikitzen dugu esanahia. Ez da gauza bera testu bat adin jakin batekin edo beste batekin irakurtzea. Testuen ezagutzak ere gaitasun berezia emango digute ulertu ahal izateko. Hau hirugarren egunean landuko dugu. Testuak ulertzeko, tipografiak, negritak, puntuazioak, espazio txuriak, testuraren osagaiek denak laguntzen digute, baina osagai linguistikoen ezagutzak bezain inportanteak ditugu diskurtsiboak ondo ulertzeko. Beste egun bat dedikatuko diogu.
3
“Para leer necesitamos, simultáneamente, manejar con soltura las habilidades de descodificación y aportar al texto nuestros objetivos, ideas y experiencias previas; necesitamos inplicarnos en un proceso de predicción e inferencia continua, que se apoya en la información que aporta el texto y en nuestro propio bagaje, y en un proceso que permite encontrara evidencia o rechazar las predicciones o inferencias de que hablaba.”
b. Irakurriaren ulermena eta ikasketa esanguratsua (Ausubel, 1963). Eskema kontzeptualak Munduaren ezagutzak. Irakurtzeak interpretatzea esan nahi du. Errealitatea ulertzen dugu informazioa interpretatzen dugun modu berean. c. Harreman dialektikoa. Aurre-jakintzen bidez interpretatzen dugu testu bat, eta esanahi berri honek, aldi berean lagun gaitzake lehen genituen eskemak aldatzen, garatzen, jakintza berriak gehitzen edo eskemak apurtzen. e. Cassanyk irakuketaren hiru interpretazio egiten ditu: a.-Linguistikoa, hitzen esanahi semantikoekin geratuko litzatekeena. Testuan oinarrituko litzateke. Horrela, esanahi bakarra du testuak eta berdin dio nork irakurtzen duen eta noiz beti gauza bera adierazten du. b-Psikolinguistikoa. Bakoitzak testuan datorren testuari bere aurre-jakintzak eransten dizkio. Horrela, San Ferminak esanahi ezberdina dauka Iruñeako batentzat edota Australiako batentzat. Hau da, testu bera modu diferentean interpreta dezakete bi irakurlek. c.-Soziokulturala. Hitzen esanahia nahiz eta gure aurre-jakintzak jaiotze kulturala dute, horrela, katalanek nahiz euskaldunek edota ketxuek modu diferentean interpretatuko dituzte diskurtsoek. Diskurtsoak identitate eta kultura ezberdinen baitan eraikitzen dira.
4
3) INFORMAZIOAREN INTERPRETAZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN MEKANISMOAK PSIKOLOGIA KOGNITIBOAREN IKUSPUNTUTIK. SMITH, F.
Informazio bisuala, pertzepzioaren bidez, zentzumenen bidez egiten da (musika, hitz batzuk idatzita, semaforoaren argi bat. Estimulu hauek oso gutxi irauten dute, segundu erdia ikusmenaren kasuan, beste mekanismoak ez badituzte behintzat bereganatzen. Irakurtzearen kasuan abiadurak neurtuak daude, baina abiadura oso markatua dago irakurleak dituen irakurketa estrategia gaitasuna eta gaiaren inguruko aurre-jakintzekin, zenbat eta garatuagoak izan azken hauek orduan eta azkarragoa izango da irakurketa. Beraz, ez dago abiadura optimorik, testuaren zailtasunak eta irakurlearen abilidadeak markatuko dute irakurketa abiadura. Kasua da zenbat eta fijazio gutxiago eta kanpo bisual handiago eduki orduan eta gehiago irakurtzen eta ulertzen dela. Halere, ulermenerako azkartasuna eskatzen den bezala, memoria aktibatzeko geldotasuna behar da. a) Memoriak lau ezaugarri ditu: sarrera, kapazitatea, kantitateari dagokionez, persistenzia, zenbat denboran dagoen eta errekuperazio, datuak berreskuratzeko gaitasuna. Jakintza eta ulermena batera doaz. Gure informazio ez bisuala + epe luzerako memoriak munduaren barruko teoria edota EZAGUTZAREN EGITURA osatzen dute. Zerebroak KATEGORIAK behar ditu. Kategoria hauen arteko harremanei SINTAXIA deitzen zaio, eta eta harreman multzo honek guk dugun barruko mundu horrekiko harremanei, berriz, SEMANTIKA. EGITURA KOGNOSZITIBOA. Informazio ez bisuala+ epe luzerako memoriak eta aurre-jakintzek osatzen dute. Predikzio edo hipotesien bidez galderak eginaz goaz eta erantzunak aurkitzen ditugun neurrian ulertzen goaz. Ulermena ez da kantitate bat egoera bat baizik. Ulermena predikzioa da, hau da, aukera inprobable guztien ezabaketa. Predikzio azkarrak ikusmenaren sistema nahiz memoriarenak arintzen ditu. Ikasketak ezagutzen denaren aldaketa o garapena da, hau da, egitura kognitiboaren garapena. Kategoriak, kategoriak ezartzeko arauen eta kategorien arteko harremanen elaborazioa.
5
IRAKURLEA: Bisio tubularra ekiditeko predizkziokein asmatu azkar, horrela epe motzerako memoriak ere lan gutxiago du. Epe luzerako memoriak irakurketa esanguratsua denean bakarrik funtzionatzen du. Itsu funtzionalak edota analfabeto funtzionalak. Informazio ez bisuala da ikasketarako nahiz oroitzapenerako oinarrizko elementua.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
(1): Ideia nagusiak, galderak, debatea. Ondoren, sistematizatu eguneroko lanean zer aplikatu daitekeen. Victor M., Lectores competentes in Revista de educación. “ ., Transcodificaciones in Leer para comprender, Gob. De Navarra, 2003 Colomer T., & Camps A., Que es leer in Enseñar a leer enseñar a comprender. Colomer T., Enseñanaza de la lectura. Estado de la cuestión, Cuadernos de Pedagogia 216 aldizkaria. Smith F., La lectura y su aprendizaje in Comprensión de la lectura: Análisis psicolingüístico del a lectura y su aprendizaje. Solé I)., Comprensión lectora y y aprendizaje significativo in Estrategias de lectura. Cassany D., Leer desde la comunidad in Tras las líneas. Sobre la lectura contemporánea. Brunet J.J, & Défalque A., La facilidad lectora in Técnicas de lectura Eficaz. TESTU LANKETA (2) aurre-jakintza aktibatu gabe eta bakoitzari arrotz egiten zaion gai batean.
6
A) Articulo científico sobre odontología. B) Sentencia judicial. C) Simone de Beauvoir-en testu filosofiko bat. D) Literatur kritika bat. E) Saiakera bat (feminismos literarios)
. 12:30tatik 13:00tara ATSEDENALDIA.
. 1) Bakoitzak bere testua traskodifikatuko du, eskema, diagrama, mapa kontzeptual, poema, ipuin, errezeta edo nahi duen best edozer genero erabiliz. 2) Laburpena nahiz izenburua jarri blogean sartzeko.
BIBLIOGRAFIA: Comprensión de la lectura: Análisis psicolingüístico de la lectura y su aprendizaje; Frank Smith; Ed. Trillas; 1983, Mexiko. Técnicas de lectura eficaz, Juan José Brunet Gutiérrez, Alain Défalque, Bruño 1991. Enseñar a leer, enseñar a comprender, T. Colomer; A. Camps; Celesta/M.E.C, 1990. La enseñanaza de la lectura. Estado de la cuestión; Teresa Colomer, Cuadernos de Pedagogía 216, 1993, 15-18 orri. 7
Irakurketa, liburuak eta irakurketa bultzatea: Hausnarketak eta proposamenak; Victor Moreno. Nafarroako Gobernua Hezkuntza eta Kultura Departamendua. Lectores competentes. V.M.; Revista de educación, 2. 2005 153-167 orri. Eñseñaza de la pomprensión lectora; T.H. Cairney; M.E.C, Ed Morata, S.A, 1992 Taller de textos, Daniel Cassany; ed. Paidós, Barcelona. Tras las lineas, Sobre la lectura contemporánea, “ , Anagrama, 2006, Barcelona.
8