Laborategiko Oinarrizko Segurtasun Eta Sun Arauak

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Laborategiko Oinarrizko Segurtasun Eta Sun Arauak as PDF for free.

More details

  • Words: 804
  • Pages: 5
LABORATEGIKO OINARRIZKO SEGURTASUN ETA GARBITASUN ARAUAK Arau pertsonalak: 1. Talde lan bakoitza laborategiko bere esparruaz eta dagokion materialaz arduratuko da. 2. Txabusinaren erabilera oso garrantzitsua da: hainbat sustantzia kimiko azalera iristea ekiditen du.

3. Ile luzea izanez gero, jasota eramatea gomendatzen da, baita zintzilikaririk ez eramatea ere. 4. Laborategian ezingo da erre, edan ezta jan ere. 5. Laborategian, produktu kimikoen bidez kutsatzeko arriskua beti dagoenez esperimentu baten ondoren eta laborategitik irten aurretik eskuak garbitu behar dira. Ordenarekin erlazionatutako arauak: 1. Sustantzia toxikoak armairu batean egon behar dute, giltzapean. 2. Ezinbestekoa da laborategiaren eta bertako materialaren garbiketa zein txukuntasuna mantentzea. 3. Laborategietako mahaietan zein zoruan arropa, apunte edota lana oztopa dezakeen beste ezer ez uztea gomendatzen da. Produktu kimikoen erabilerarekin erlazionatutako arauak: 1. Konposatu zehatz bat erabili aurretik, erabili beharrekoa dela ziurtatu. Horretarako, ontziak edo flaskoak daraman etiketa pare bat aldiz irakurriko dugu. 2. Arau orokor gisa, ez hartu inoiz produktu kimiko bat ere ez zure kontu. Beti irakasleak eman arte itxaron. 3. Irakasleari aurrez galdetu gabe, ez bueltatu inoiz soberan geratutako produktu kimikoak jatorrizko ontzira. 4. Produktu

kimikoak

behar

bezala

neutralizatuta

badaude

ere,

oso

garrantzitsua da soberakinak harraskatik behera ez botatzea. 5. Produktu kimikoak ez ukitu inoiz eskuekin, are gutxiago ahoarekin. 6. Ez dastatu, usaindu edo inhalatu produktu kimiko ezezagunak.

7. Produktu urragarriak ez inoiz pipeteatu ahoarekin. Horretarako, eskuzko bonba edo xiringa batez baliatu. 8. Azidoek zaintza berezi bat behar dute. Diluitu nahi baditugu, azidoa beti uraren gainera botako dugu; inoiz ez ura azidoaren gainera.

9. Su

hartu

dezaketen

produktuak

ez

dira

bero

iturrietatik

(adibidez

berogailuak, estufak...) hurbil egon behar.

10. Zure gainera edozein azido edo produktu korrosibo eroriz gero, ur askorekin garbitu berehala eta irakasleari deitu. 11. Edozein disoluzio prestatzeko momentuan, beti ontzi garbi bat erabili eta hau behar bezala izendatu. Beirazko materialaren erabilerarekin erlazionatutako arauak:

1. Beirazko objektu eta hodien izkina eta puntekin kontu handia izan. Begiengandik eta ahotik urrun mantendu. 2. Beira beroa eta hotza ezin dira begi bistaz desberdindu. Erredurak ekiditeko, ukitu aurretik hozten utzi. 3. Eskuak goanteekin edo zapiekin babestu beirazko hodi edo tutu batean tapoi bat sartzerakoan. Balantzen erabilerarekin erlazionatutako arauak: 1. Akatsen bat ondoriozta dezakeen edozein aldaketa ekidin behar da, hala nola kolpeen edo funtzionamenduan dauden beste aparailu batzuen ondorioz sortzen diren bibrazioak, balantzaren platerei putz egitea... Gasen erabilerarekin erlazionatutako arauak: 1. Butano gasaren erabilerarekin kontu handia izan behar da: usaia nabarituz gero, giltza itxi eta irakasleari esan behar zaio. 2. Produktu

sukoiren

bat

eroriz gero, gasaren

giltza orokorra

itxi eta

laborategia ondo aireztatzeaz ziurtatu behar da.

Laborategiko tresnen eta elementuen erabilera: 1. Esperimentu bat hasi aurretik, muntaia ondo eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatu behar da. Zalantzarik badago irakasle-arduradunari galdetu. 2. Ekipo edo tresna baten funtzionamendua ezagutzen ez bada, ez erabili. 3. Esperimentua ez da bukatuko hondakinak kendu eta erabilitako material guztia garbitu arte. 4. Ezin egin daiteke inolako esperimenturik irakaslearen baimenik gabe.

SUSTANTZIA KIMIKO ARRISKUTSUAK Produktu

kimikoek

dauzkaten

propietate

pozoitsuengatik,

korrosiboengatik,

sukoiengatik edo lehergarriengatik arriskutsuak izan daitezke, eta beraz, kontu handiz manipulatu behar dira. Hala, sustantzia kimikoak berauen arriskuaren arabera ondoko sailkapenaren arabera desberdintzen dira:



Lehergarriak: su gar baten ondorioz leher egin dezaketen sustantziak dira.



Erregarriak: beste sustantzia batzuekin kontaktuan jartzean (batez ere sustantzia sukoiekin) oso erreakzio exotermikoa sortzen duten sustantziak dira.



Oso sukoiak: Su-hartze tenperatura 0ºC baino baxuagoa eta irakitetenperatura 35ºC edo baxuagoa duten sustantzia eta produktu kimikoei deritze.



Aise sukoiak: talde honen barne egongo dira, o

Giro tenperaturan eta airean inongo energiarik eman gabe berotu eta erre daitezkeen sustantziak.

o

Egoera likidoan su-hartze tenperatura 0ºC edo altuagoa denean eta 21ºC baino baxuagoa.

o

Su iturri baten eragin labur baten ondorioz su hartzen duten sustantzia solidoak, eta iturritik urrundu arren, erretzen jarraitzen dutenak.

o

Presio

arruntaren

pean

eta

airean

sukoiak

diren

sustantzia

gaseosoak. o

Urarekin

eta

aire

umelarekin

kontaktuan

jarriz

gero,

neurri

arriskutsuan gas sukoiak askatzen dituzten sustantziak.



Sukoiak: su-hartze tenperatura 21ºC edo altuagoa eta 55ºC baino baxuagoa duten sustantziak.



Oso toxikoak: arnastu, jan edo azalarekin kontaktua izanez gero arrisku larriren bat edota heriotza ekar dezaketen sustantziak.



Kaltegarriak:

arnastu,

jan

edo

azalarekin

kontaktuan

egonez

gero

larritasun murritzeko arriskuak dakartzaten sustantziak.



Korrosiboak: ehun biziekin kontaktuan egonez gero, eragin suntsitzaileak izan ditzaketen sustantziak.



Narritagarriak: korrosiboak ez diren sustantziak baina azalarekin edo mukosekin

berehalako

kontaktuak,

kontaktu

luzeak

edo

errepikatuak

hanturazko erreakzioa eragin ditzaketen sustantziak.



Ingurugiroarentzako arriskutsuak: Ingurugiroarentzat arrisku zuzen edo zeharkakoa aurkezten duten sustantziak.



Kartzinogenoak: arnastu, jan edo azalarekin kontaktuan egonez gero minbizia sortu edo beronen maiztasuna handitu dezaketen sustantziak.



Teratogenikoak: arnastu, jan edo azalarekin kontaktuan egonez gero, garapenean zehar fetuarengan lesioak sor ditzaketen sustantziak.



Mutagenikoak: arnastu, jan edo azalarekin kontaktuan egonez gero, zelulen material genetikoarengan aldaketak sor ditzaketen sustantziak.

Sustantzia hauetako batzuk produktu kimikoen etiketetan sinbolo baten bidez islatuta azaltzen dira, produktua erabiliko duen pertsonaren arreta deitzeko asmoz.

GOGOAN IZAN LABORATEGIA EZ DELA JOLASTOKIA EZ IBILI TXANTXETAN, ETA ZENTZUZ ETA ZUHURTASUNEZ JOKATU

LABORATEGIKO MATERIALA

Related Documents

Arauak
October 2019 8
Laborategiko Praktikak
October 2019 19
Oinarrizko Gaitasunak
November 2019 18
Oinarrizko Gurutzegrama
November 2019 8
Eta
November 2019 46