LABORATEGIKO PRAKTIKAK 1. GATZEN HIDROLISIA HELBURUA Praktika honen helburu nagusia gatz disoluzioak neutroak, basikoak edo azidoak zergatik izan daitezkeen ulertzea da.Horrez gain, ikasgelan landutako kontzeptuen aplikazioa ikusteko lagungarria izango da.
Hidrolisia urak beste sustantzia batekin duen erreakzioa da. Sustantzia hauek besteak beste gatzak izan daitezke, uretan disolbatzen direnean berauen ioiak uraren ionizazioan sortzen diren H3O+ eta OH- ioiekin konbinatzen direlarik. Ondorioz, uraren ionizazio orekaren desplazamendua gertatzen da, eta horrek pH aldaketa dakar. Azido edo base ahuletatik datozen gatzak, uraren eraginez hidrolizatzen dira baina erreakzioaren
ionizazio
mailak,
azido
zein
basearen
ahultasun
mailarekiko
dependentzia izango du. Hala, azidoa edo basea zenbat eta ahulagoa izan, hidrolisia orduan eta handiagoa izango da.
Materiala : • • • • • •
Gradila Saiodiak Paper adierazlea Koilaratxoa Erloju beira Beirazko haga
Erreaktiboak: • • • • • • • • •
Ur destilatua Sodio sulfatoa Amonio kloruroa Sodio kloruroa Aluminio sulfatoa Burdin (III) kloruroa Sodio karbonatoa Sodio azetatoa Adierazleak: congo-gorria, metilo-laranja, tomasol, metilo-gorria, fenolftaleina
GARAPENA
1. 5 saiodi garbi hartu eta bakoitzean 10 ml ur destilatu gehitu. 2. Taulan adierazita agertzen diren gatzak saiodi hauetako bakoitzean disolbatu, horretarako koilaratxoaren punta erabiliz.
3. Paper adierazlearen 5 zatitxo prestatu eta erloju beiraren gainean utzi. 4. Beirazko haga baten laguntzaz eta kontu handiz, disoluzio hauetako bakoitzaren tanta bat hartu eta aurrez prestatutako paper adierazlearen gainean gehitu.
5. Lortutako emaitzak behatu eta beheko taulan apuntatu. 6. Saiodi bakoitzean dauden disoluzioen 5 alikuota egin eta hauetako bakoitzari adierazle ezberdin bakoitzaren tanta bat gehitu. Ondorioz disoluzioak duen kolorea behatu eta taulan adierazi.
EMAITZAK KOLOREA Paper adierazlea NaCl Na2SO4 NH4Cl Al2(SO4)3 FeCl3 Na2CO3 CH3COONa
Congo gorria
Metilolaranja
Metilogorria
Tomasol
Fenolftaleina
GALDERAK
1. Zeintzuk dira hidrolisia jasaten duten gatzak?
2. Idatzi hauetako bakoitzarentzat hidrolisi erreakzioa eta ondorioztatu erreakzioaren ondoren sortuko den pHa.
3. Adierazi ondoko kasu bakoitzarentzat gatzaren ur disoluzioa azidoa, basikoa edo neutroa izango den. •
Base sendotik eta azido sendotik datorren gatza
•
Base sendotik eta azido ahuletik datorren gatza
•
Base ahuletik eta azido sendotik datorren gatza
•
Base ahuletik eta azidoa ahuletik datorren gatza
4.
Adierazleen ondo datuak izanda, ondorioztatu posible den kasuetan hidrolisiaren ondoren sortutako pHa. Paper adierazlearekin lortutako datuak laguntza bezala erabil ditzakezu.
ADIERAZLEA
Biraketa -puntua
Forma azidoaren kolorea
Congo gorria Metilo-laranja
3.5-5.0 3.2-4.4
Urdina Gorria
Gorria Horia-laranja
Tomasol Metilo gorria Fenoftaleina
4.5-8.3 4.8-6.0 8.2-10.0
Gorria Gorria Gardena
Urdina Horia Morea
Disoluzioa
Paper kolorea
pH
Forma basikoaren kolorea
Azidoa, basikoa ala neutroa?
NaCl Na2SO4 NH4Cl Al2(SO4)3 FeCl3 Na2CO3 CH3-COONa
2. AZIDO-BASE BALORAZIOA
HELBURUA Praktika honen helburua azido-base balorazio bat burutzea da. Kasu honetan, disoluzio azido baten kontzentrazioa neurtuko da (azidimetria).
Azido-base balorazioa, azido eta base baten kontzentrazioa kalkulatzeko erabiltzen den metodoa da. Horretarako, kontzentrazio ezezaguneko bolumen jakin bat erlenmeyer batetan jartzen da, honi adierazle baten tanta batzuk botaz. Bureta kontzentrazio ezezaguneko disoluzioz betetzen da, ondoren bureta ireki eta pixkanaka kontzentrazio ezaguneko disoluzioa erlenmeyerrera botatzen joaten da baliokidetasun puntura iritsi arte (baliokidetasun puntuan erlenmeyerrean dagoen disoluzioa neutralizatu egiten
da,
beraz
baliokidetasun puntuan pH
=
7);
baliokidetasun puntura iristean adierazlearen kolorea aldatu egiten da. Erabili den bolumena
neurtuz
(bolumetria)
kontzentrazio
ezezaguneko
disoluzioaren
kontzentrazioa jakin ahal izango dugu.
Baliokidetasun puntuan azidoaren eta basearen baliokide kopurua berdina da: N = baliokide kopurua/V
baliokide kopurua = N . V
Baliokidetasun puntuan: azidoaren baliokide kop = basearen baliokide kop
N
azido
.
Vazido = N
MATERIALA Materiala: • • • • • • • • • • •
Euskarria Matxarda eta intxaurra Erlenmeyer matrazea (100 ml) Matraze aforatua (250 ml) Plastikozko tapoia Probeta (100 ml) Bureta (50 ml) Balantza Erloju beira Koilaratxoa Prezipitatu ontzia (100 ml)
base
.
V
base
Erreaktiboak: • • • •
Ur destilatua Sodio hidroxidoa Azido klorhidrikoa Fenoftaleina
GARAPENA
1. 0.2 M den Sodio Hidroxido disoluzioaren 250 ml prestatu. 2. 100 ml-tako erlenmeyer matrazean kontzentrazio ezezaguneko azido klorhidrikoaren 35 ml gehitu.
3. Erlenmeyerrean adierazlearen 2 tanta gehitu. 4. 50 ml-tako bureta hartu eta 0.2 M den NaOH disoluzioaz bete. 5. Buretaren bolumena doitu eta zenbatean dagoen apuntatu. 6. Buretan dagoen NaOH disoluzioa erlenmeyerrera gehitu pixkanaka, azken hau mugimenduan dagoen bitartean.
7. Kontzentrazio ezezaguneko disoluzioan, hau da, erlenmeyerreko disoluzioa kolore aldaketaren bat behatzen den unean, NaOH disoluzioa astiroago gehitu.
8. Behin-betiko kolore aldaketa eragin duen tanta gehitu bezain laster, bureta itxi eta bertan geratzen den NaOH bolumena apuntatu.
9. Balorazioa errepikatu.
GALDERAK
1. Kalkulatu 0.2 M den NaOH disoluzioaren 250 ml prestatzeko pisatu behar den sodio hidroxido kopurua.
2. Bete ondoko taula: 1.balorazioa Buretako hasierako bolumena Buretako amaierako bolumena Bataz bestekoa
3. Kalkulatu azido klorhidrikoaren kontzentrazioa.
2.balorazioa
4. Zein ondorio atera dezakezu?
5. Zer da azido-base adierazle bat? Zein da fenoftaleinaren biraketa-tartea?
ARIKETA OSAGARRIAK 1.- Margotu pHaren eskala dagozkion koloreekin:
pH 1
pH 2
pH 3
pH 4
pH 5
pH 6
pH 7
pH 8
pH 9
pH 10
2.- Paperezko adierazle unibertsalaren 1-2 zati eraman etxera eta neurtu ondorengo irudiko
produktu
eta
materialen
adierazleak eman dizun kolorearekin.
pHa.
Margotu
koadro
bakoitza
paperezko
3.- Aurreko ariketan bezala beste etxeko produktu batzuen pH neurtu, aipatzen denaz gain beste 3-4 adibide gehituz. pHari dagokion zutabean alde batetik zenbakia jarri eta bestetik dagokion kolorea margotuta.
Garaiko frutak Sagarra
pH
Garbitzeko produktuak Lejia
pH
Higienerako
pH
Edariak
produktuak Txanpua
Ardoa
pH