Irati Pirata

  • Uploaded by: Ainhoa
  • 0
  • 0
  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Irati Pirata as PDF for free.

More details

  • Words: 432
  • Pages: 13
IRATI PIRATA

Iratik, joan den udan, belaontzi txiki horietakoak gidatzeko ikastaro bat egin zuen. Haietako egun batean, behe-laino itxia sartu zuen itsasertzean; ez zen ezer ikusten.

Haurrak kai barruan zebiltzan belaontziekin bueltaka. Leku gutxi zegoenez, belaontziek elkar jotzen zuten, eta hori ez zitzaion batere gustatzen Iratiri. Hala ibiltzeaz asperturik urrundu egin zen, kaiaren irteeraraino.

Monitoreak oihu egin zion: - Irati! Ez zaitut ikusten! - Hemen nago!-erantzun zion Iratik. - Ez joan urrunago, e? - Bale! Lasai!

Iratik belaontzi txikia gelditu zuen. Eta halaxe zegoela: - Ploxt, ploxt, ploxt!- aditu zuen soinu bat uretan, gertu samar. - Zer izan da hori?- galdetu zion bere buruari. - Ploxt, ploxt, ploxt!- berriro ere.

Soinua gertu samar entzuten zuen, baina lainoa hain itxia zenez, ez zuen ezertxo ere ikusten. - Ea zer den. Belaontzia harantz gidatu zuen. Irati hurbildu ahala, ordea, soinua urrundu egin zen, pixka bat. - Jolastu egin nahi duk, orduan?esan zuen Iratik- Orain ikusiko

Irati irudimen handikoa zen. Imajinatu zuen, bada, arrain fantastiko batek egiten zuela soinu hura isatsaz, “ezetz harrapatu, ezetz harrapatu”, zirikatzen ari balitz bezala. - Irati pirata bihurtuko naiz- esan zuen berekiko neskatoak-.

Atera musuzapi bat poltsikotik, eta buruan lotu zuen. Gero, beste poltsikotik bi tirita atera eta begi bat estali zuen. Eta: - Aurrera, marinel piratak!- egin zuen oihu-. Arrain fantastiko erraldoia harrapatzera! Kaitik kanpora, haizeak bazuen indarrik. Irati lemari heldu, eta arrain fantastikoaren atzetik abiatu zen.

Denbora luzez joan zen Irati arrain fantastikoaren atzetik, harrapatu ezinik. Eta, halako batean: kanka!, jo zuen txalupak zerbaiten kontra. Saiatu zen Irati atzera egiten, baina ezin. - Lurrera, piratok!- egin zuen oihu Iratik, eta belaontzitik jaitsi zen. - Non ote nago?- hasi zen

- Ploxt, ploxt, ploxt!- entzun zuen hurbil, oso hurbil. Urertzeraino joan, makurtu, eta zain geratu zen. - Zatoz, polit hori- deitu zion Iratik, ahots emearekin-.Zatoz arrain fantastiko hori. - Ploxt, ploxt, ploxt!- eta arrainak aurpegia busti zion Iratiri. Ikusten zuen, bai. Hantxe zeukan aurre-aurrean. Bai, bai; zera

- IZURDEA! Badian ibili ohi zen izurdea zen. Kaitik behin baino gehiagotan ikusi zuen Iratik. Une hartan: - Tuuu! Tuuu- jo zuen bapore

- Ama!- larritu zen Irati-. Itzultzeko

ordua! - Ploxt, ploxt, ploxt!- egin zion izurdeak, burua alde batera eta bestera mugituz. - Zer esan nahi didazu, izurde?galdetu zion Iratik. Izurdeak, keinuka, berak lagunduko ziola adierazi zion. Orduan, Iratik soka bat hartu ontzitik, izurdeari isatsean lotu, lemari heldu eta:

Izurdeak abaila batean eraman zuen belaontzia kairaino. Kai barruan, soka askatu, eta izurdea desagertu egin zen. - Irati! Non zaude?- deitu zion une hartan monitoreak. - Banoa!- erantzun zion Iratik. Musuzapia kendu zuen burutik, eta tiritak begitik. Malkoak irten zitzaizkion, baina irribarrez

Related Documents

Irati Pirata
November 2019 15
A Pirata
June 2020 7
Naiara Eta Irati
June 2020 0
La Querida Del Pirata
June 2020 6
El Barco Pirata
July 2020 8

More Documents from ""

Bale A
November 2019 31
Okerrak Zuzendu
October 2019 34
Gurasoentzako Esaldiak
April 2020 14
Untxitxo Txuria
November 2019 15
Mao Mao
November 2019 39