Garai bateko baleak, nabigatzaileak, piratak…
Abestia • Iparrean Bermeo, Elkano • gertuan izaro, • noiznahi etortzen dira • baleak oparo. • Getariko portutik, neurria • Zarauzko kaiatik, ziguna, • arraunka joaten dira • arpoiak prestaturik.
Juan Sebastian Getarin jaioa, arrantzale trebea, marinel jaioa. Munduaren lehen eman historian sartu den gizon Euskalduna.
• Urdaneta, Legazpi, piratak, • osaba-ilobak, lapurrak, • onez gaindu zituzten • itsasoko probak. lurrak. • Goierrian jaioak, batetik, • marinel handiak, bestetik, • Elkanoren bidea onenak • hartu zuten biak.
itsasgizon ipartar sarri ibili ziren gaintzen gure Bikingoak piratak itsas maisu ditugu geroztik
Nolakoa zen Euskal balea? • *Irakurgaia irakurri ondoren hor beheko esaldi horiek egia ala gezurra dioten pentsatu. • 1-Euskal balearen batez besteko luzera 15 metrokoa zen eta bere pisua 60 tonakoa. • 2- Begi handiak zituen eta baraila oso kurbatua. • 3- Barailen alde banatan 270 luzakin zituen gutxi gorabehera.
• 4- Euskal baleak airea hartzeko bi zulo zituen gaineko aldean . • 5- Airea hartzeko bi zulo horietatik bost metrorainoko ur eta lurrun zorrotadak botatzen zituen. • 6- Neguan Euskal baleak Bizkaiko golkoko ur hotzetara etortzen ziren erditzera.
• 7- Baleek lotura oso estua zuten familiakoen artean. • 8-Euskal baleen entzumena bikaina zen.
• *Irakurgaia berriro irakurri eta begira ezazu asmatu duzun ala ez.
ZEIN ZIREN BALEAREN EHIZARAKO URRATS NAGUSIAK? • Balearen ehizak jende ugari eta ondo prestatua eskatzen zuen. Hiru ziren urrats nagusiak: talaiaren deia, balearen ehiza eta partikasalmenta. • Talaiariaren deia: Talaiaria gau eta egun talaian egoten zen gizona zen. Kataloxa erabiltzen zuen eta, balea ikusten zuenean, sua pizten zuen eta kearekin herriari abisua ematen zion.
• Balearen ehiza: Arrantzaleak txalupetan hurbiltzen ziren balearengana eta, arpoilariek arpoa sartu ondoren, txabalinak botatzen zizkieten balea zauritzeko eta odolusteko. Hilda zegoenean, estatxak buztanetik lotu eta porturantz eramaten zuten
• Partiketa eta salmenta: • Lehenengo, bakoitzari zegokion zatia ematen zitzaion: elizgizonei, mihia; erregeari, zegokion zatia… • Gainontzekoa pusketan zatitu eta enkantean saltzen zen kofradian . Kandela bat pizten zen eta hura itzali aurretik eskaintza onena egiten zuenak eramaten zuen balea-puska.
• Begiratu emanten dizugun hiztegian zein den aurreko testuetan gorriz azaltzen diren hitzen esanahia .
• Helbidea: http://www1.euskadi.net/harluxet/
ZEIN IZAN ZIREN NABIGATZAILE HORIEK, ETA ZER AURKITU ZUTEN? • Kristobal Kolonek Amerika aurkitu zuen, 1492. urtean. • 1498. urtean, Vasco de Gama Indietara iritsi zen itsasoz. • 1519. urtean, Fernando Magallanesek, Hegoamerikako hegoaldeko muturraz harantz, Asiarako bidaia hasi zuen .
•
Kristobal Kolon
•
Vasco de Gama
• Fernando Magallanes
• Munduari bira eman. Nortzuk? • Joan Sebastián Elkano Euskaldunak 1521. urtean lehen aldiz munduari buelta eman zion. • 1525. urtean, Andres Urdaneta Elkanorekin batera abiatu zen munduari bira emateko asmoz, eta bidearen mapak egiteko.
• Joan Sebastián Elkano
• Andrés Urdaneta
Zer ziren eta zer egiten zuten piratak? • Piratak itsaslapurrak ziren. Beste itsasontziei eraso egin eta hangoei ondasunak eta altxorrak lapurtzen zizkieten. • Piraten ontziak txiki samarrak, arinak eta bizkorrak izan ohi ziren.
• Piratek ez zituzten kontuan hartzen ohizko legeak; beren ohorezko kodea edo arautegia zuten, eta hura besterik ez zuten betetzen eta errespetatzen.
Behean agertzen diren legeen artean bost besterik ez dira piraten kodekoak, zeintzuk dira zure ustez? • 1-Lagunak ezin dira traizionatu. • 2- Ezin da itsasora txiza egin. • 3- Debekatuta dago ihes egitea borrokako garaian. • 4-Gauean ezin da jolastu. • 5-Altxorrarekin ezin da jolastu. • 6-Oheratzerakoan kandelak itzali behar dira. • 7-Piraten artean debekatuta dago borroka. • 8-Galtzerdiak eta galtzontziloak urtean behin aldatu egin behar dira.