Inprimatzeko

  • Uploaded by: Jon
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Inprimatzeko as PDF for free.

More details

  • Words: 2,283
  • Pages: 10
Irakurmena Testua irakurri ondoren ariketa bat baino gehiago egingo dituzu. Lehengoan, ulermen ariketa izango da. Bigarrena, informazioa elkartzea eta hirugarrena: azpimarratuta dauden esaldiak berridaztea.

Hizkuntza aniztasuna eta gure bizi-kalitatea

Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa (2009) berritu du Unesco erakundeak. Atlas honen helburua da desagertzeko zorian dauden hizkuntzen inguruan atentzioa deitzea, politikarien, komunitate linguistikoen eta, oro har, herritarren artean munduko hizkuntza aniztasuna babestearen aldeko jarrera hedatzea, eta munduan desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzekin eta aniztasun linguistikoarekin gertatzen dena azaltzea. Egia esan, informazio oso erabilgarria ematen da atlasean. Modu interaktiboan, oso erraz lortu daiteke munduan zehar arriskuan dauden hizkuntzen egoerari buruzko informazioa. Aniztasun linguistikoa izan da gure munduaren berezitasunetariko bat. Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako. Gure esku dago: edo nazioarte mailan hizkuntzekiko politikak eta jarrerak aldatzen ditugu, edo orain arteko hizkuntza aniztasuna desagertu egingo da, eta gure bizi-kalitatea murriztuko. Zehazki, hizkuntzak sei biziberritze/arrisku mailatan sailkatuta agertzen dira atlasean: - Salbu dauden hizkuntzak: desagertzeko arriskurik ez duten hizkuntzak dira. - Salbu ez dauden hizkuntzak: umeek hitz egiten dituzten hizkuntzak dira, baina esparru zehatz batzuetan bakarrik (etxean, adibidez). Guztira, atlasean arriskuan dauden 2.498 hizkuntzen berri ematen da, eta horietako 607 hizkuntza talde honetan sailkatzen dira (arriskuan dauden hizkuntzen %24,3). Unescoren arabera, talde honetan dago euskara (Unescoren arabera, 660.000 eta 700.000 hiztun bitartean dauzka euskarak). Dena dela, Iparraldean euskararen egoera are eta kaxkarragoa da.

Unescoren

arabera,

guztiz

arriskuan

dagoen

hizkuntza

da.

- Arriskuan dauden hizkuntzak: umeek ez dute hizkuntza ikasten etxean. Orotara, 632 hizkuntza daude talde honetan (%25,3). Aragoiera (10.000 hiztun inguru) asturiera-leoniera (150.000 hiztun) eta gaskoia (250.000 hiztun guztira, 3.841 Estatu espainiarrean) hemen kokatzen dira, eta zerbait egiten ez bada laster desagertu daitezke. - Guztiz arriskuan dauden hizkuntzak: aiton-amonen belaunaldiak hitz egiten du bakarrik, eta gurasoen belaunaldiak ulertu egiten du, baina beraien artean ez dute hizkuntza erabiltzen eta ez die euren seme-alabei transmititzen: 502 hizkuntza daude egoera honetan (%20,1) - Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak: aiton-amonak eta belaunaldi zaharrenak dira hizkuntza dakiten gazteenak, eta, gainera, oso gutxitan erabiltzen dute: 538 hizkuntza denetara (%21,5) - Desagertutako hizkuntzak: hiztunak desagertu egin dira: guztira 219 hizkuntza (%8,8). Atlasaren arabera, munduan hitz egiten diren 6.700 hizkuntzetatik erdia inguru desagertu egin daiteke mendea bukatu baino lehen. Gainera, 1950. urtetik 241 hizkuntza desagertu dira munduan. Besteak beste, Australian sei hizkuntza desagertu dira, Brasilen 12, Txinan bederatzi, Indonesian 10, Papua Ginea Berrian 10, Errusiar Federazioan 19 eta Amerikako Estatu Batuetan 53. Bereziki, atentzioa deitzen du Hego Ameriketan gertatzen ari den hizkuntzen heriotza. 1950. urtetik 35 hizkuntza desagertu dira Argentinan (4), Bolibian (4), Brasilen (12), Txilen (1), Kolonbian (4), Ekuadorren (1), Hondurasen (1), Nikaraguan (3) eta Perun (5). Aniztasun linguistikoa izan da gure munduaren berezitasunetariko bat. Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako. David Crystal hizkuntzalariak dioen bezala, "Hizkuntza batek herri baten oroimena, sentimenduak eta historia gordetzen ditu bere baitan" . Gure esku dago: edo nazioarte mailan hizkuntzekiko politikak eta jarrerak aldatzen ditugu, edo orain arteko hizkuntza aniztasuna desagertu egingo da, eta gure bizi-kalitatea murriztuko.

Patxi Juaristi Egia ala gezurra Orain, adierazi esaldiak egia ala gezurra diren.

Zutabeak lotu Lotu bi zutabeetako informazioa testuan irakurri duzuna gogoan izanik. Salbu dauden hizkuntzak Salbu ez dauden hizkuntzak Arriskuan dauden hizkuntzak

Aiton-amonek, belaunaldi zaharrek bakarrik erabiltzen dute. Gurasoek ulertu bai, baina ez dute erabiltzen eta ezin dute seme alabekin erabili. Azken hiztuna hil da. Belaunaldi guztiek hitz egiten dute. Transmisioa ziurtatua dago.

Guztiz arriskuan dauden hizkuntzak

Haur batzuek hitz egiten dute hizkuntza, baina mugatutako lekuan, etxean, esate baterako.

Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak

Hiztun gazteenak aiton-amonak dira eta ez daukate hitz egiteko aukerarik.

Desagertutako hizkuntzak

Umeek ez dute ama-hizkuntza gisa ikasten.

Berridatzi esaldiak Atlas honen helburua da desagertzeko zorian dauden hizkuntzen inguruan atentzioa deitzea. oso erraz lortu daiteke munduan zehar arriskuan dauden hizkuntzen egoerari buruzko informazioa Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako edo nazioarte mailan hizkuntzekiko politikak eta jarrerak aldatzen ditugu, edo orain arteko hizkuntza aniztasuna desagertu egingo da zerbait egiten ez bada laster desagertu daitezke Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak Desagertutako hizkuntzak munduan hitz egiten diren 6.700 hizkuntzetatik erdia inguru desagertu egin daiteke mendea bukatu baino lehen Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte Erlatiboa Lotu lehenengo bost esaldiak eta itzuli hurrengo bostak.

Irakurmena Testu bat irakurriko duzu orain. Hiru zatitan landuko duzu eta hiru jarduera desberdin burutuko dituzu.

Zer egin behar da hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko? Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugun hil honetan, gogoeta sakona egin nahiko genuke hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan. Horretarako, gaian aditua den David Crystalengana jo dugu. Segidan, eman dizkigun aholkuak irakurri ahal izango dituzu.

David Crystalek Galesen iparraldeko Holyhead-eko bere etxetik egiten du lan, idazle, editore, irakasle eta aurkezle gisa. Berari buruz gehiago jakin nahi izanez gero: www.davidcrystal.com

Testua osatu Irakurri testua eta osatu

badaude baino baitago beraz ustez bezain dagokionez daiteke dauden ditzakegu dutenak esate baterako genuenean

Munduko hizkuntzen inguruko hainbat datu

David Crystalek 20 urte daramatza desagertzeko zorian _________ hizkuntzak aztertzen. Berak baieztatu dituen datuen arabera, 6.500 hizkuntza inguru daude munduan memento honetan eta hizkuntza horien %96 biztanleen %4ek hitz egiten dituzte.

egiten _________.

Euskarari ____________, 580.000 pertsonak hitz egiten dute gure hizkuntza, biztanleriaren %20 inguruk, hain zuzen ere eta azken 10 urteetan aldatu egin da portzentajea, handitu egin baita. Euskara munduko hizkuntzen lehenengo %10en barruan dago, 580.000 pertsona inguru daude eta euskara nahiz gaztelania ondo hitz

Gure hizkuntzaren arrakasta, ________, oso handia da, munduko hizkuntzen beste %90ekin konparatuta. Ikus ditzagun datu batzuk: 1.000 hizkuntza inguruk 100 hiztun besterik ez dute edo 100 hizkuntza daude hiztun bakarra dutenak. Beraz, euskararen eszenatokia baikorra da, baina bere _______ ez dugu lozorroan geratu behar. Izan ere, hizkuntza baten arrakasta hurrengo belaunaldien baitan __________. Hizkuntza batek bizirik jarraitzen du belaunaldien arteko transmisioa izaten bada, gurasoek seme-alabekin hitz egiten badute, eta abar. Zoritxarrez, belaunaldi bakar batean gal __________.

Hamabost egunez behin, hizkuntza bat hiltzen da Hizkuntzekiko ikuspegi-aldaketa izugarria eman da Nazioarte mailan azken urteetan. 1995ean UNESCOk desagertzeko zorian zeuden hizkuntzen inguruko erakunde bat sortu zuen eta honek munduko hizkuntzen erdiak, 3.000 hizkuntza, mende honetan desagertu egingo direla kalkulatu zuen. Kalkuluak egin ___________: mundu honetan, hamabost egunean behin hizkuntza bat hiltzen da, azken hiztuna hil egiten da, alegia. Datu hau deskubritu __________, guztiok beldurtu ginen. Izan ere, historian zehar beti hil izan dira hizkuntzak, baina sekula ez orain _______ azkar. Ondorioz, UNESCOk berehala hartu zituen zenbait neurri, baita Europako Kontseiluak eta Nazioarteko beste erakunde batzuek ere, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta iritzi sendo bat sortze aldera.

Zergatik kezkatu?

Hasteko, mundu guztian dagoen kezka delako. Gu, agian, gutxi batzuk ________ ez gara, baina milioika pertsona daude gure planetaren hizkuntzen krisiarengatik kezkatuta. Mundu osoan hedatu da planetaren etorkizunaren edota hainbat espezieren galeraren kezka. Gauza bera gertatzen da hizkuntzekin. Gizakia planeta osoan dago eta milaka hizkuntzak izan dute beren bilakaera toki jakin batean bizi diren pertsonen ikuspegia adierazteko. ________________, Groenlandian inuitak daude eta izugarri landuta daukate hizkuntza Artikoko egoerari buruzko azalpenak emateko, beste edozein hizkuntza baino gehiago. Izan ere, hizkuntza gure prozesu mentalaren parte da. Gure kultura adierazteko balio du hizkuntzak eta 6.000 hizkuntza baldin ________, 6.000 nortasun daude, 6.000 pertzepzio desberdin. Hizkuntza eskubideei buruzko nazioarteko aitorpen bat beharko litzateke, baina ez dago. Foroa Zer iruditu zaizkizu Davidek emandako datuak? Zein datuk harritu zaitu gehien? Ba al zenuen honen berri? Zer iruditzen zaizu? Bat zatoz berarekin, hainbeste mugatzen ditu hizkuntzak gure pertzeptzioak? Zer egingo zenuke hizkuntzak ez desagartzeko?

Irakurmena David Crystalek emandako aholkuak dira honakoak, besteak beste. Irakurri eta adierazi segidako esaldiak egia ala gezurra diren.

Etorkizuna nerabeen eskuetan dago Hizkuntzaren etorkizuna nerabeen eskuetan dago, gero guraso izango direlako, besteak beste. Horregatik, nerabeei sinestarazi behar zaie hizkuntzak merezi duela. Teknologia da modan dagoena gaur egun. Youtube, facebook... eta sare sozial horiei buruz hitz egitea da onena hizkuntzak merezi duela sinestarazteko. Internet eleanitza da. Hasieran ingelesa baino ez zegoen. Egun, ordea, Interneteko zerbitzari erdiak ingelesa ez den beste hizkuntza batean daude: txineraz, japonieraz, gaztelaniaz... 1500 hizkuntza baino gehiago daude Interneten, tartean euskara, baina nerabeei gustatzen zaizkien Interneteko tokietan ikusten dugu ez dagoela euskara. Gomendioa, beraz, hori aldatzea litzateke: gero eta sare sozial

gehiago behar ditugu euskaraz, blog-bidezko tokietan, sare sozialetan, euskara Interneten sartu behar dugu. Baina hori egiterakoan prest egon behar dugu. Izan ere, hizkuntza aldatu egingo da eta baita modu negargarrian aldatu ere. Hizkuntza ez da kontrolatzen, Internet ezin da kontrolatu, ez dago akademia bat eta hizkuntza gutxitu guztiak egoera berean daude Interneten. Baina, arrakasta duten hizkuntza guztiek dute tradizioa eta modernitatea uztartuta. Har dezagun ingelesa: munduko hizkuntzarik arrakastatsuena da eta hitzen %80 beste hizkuntza batzuetatik mailegatutakoak ditu. Maileguaren ondoren, gero eta hitz gehiago aldatu eta jaso ditu ingelesak eta aldatu egin da eta aldatzen ari da etengabe. Arrakasta duen hizkuntzak esaten du "egin nirekin nahi duzuena, baina bizirik iraun nahi dut". "Keeping languages alive" (Hizkuntzen biziraupena) hitzaldiaren bideoa David Crystal-ek Helduen Euskalduntzearen 2008/09 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an) emandako hitzaldia osorik bideo batean jasorik dago. Eskuratu nahi izatera, jo HABEko liburutegira.

Egia ala gezurra Hizkuntzaren biziraupena nerabeen eskuetan dago. Sare sozialak modan egonagatik, alferrik da horiek erabiltzea hizkuntza indartzeko; izan ere, horietan ingelesa da jaun eta jabe. Hasieran interneten ingelesa besterik erabiltzen ez bazen ere; gaur egun hizkuntza asko agertzen dira. Interneten euskaraz badu presentzia, baina ez handiegia gazteen gustuko lekuetan. Euskarak interneten presentzia izateko lan handia egin beharko dugu eta prest egon beharko dugu aldaketa handiak jasateko. Arrakasta handia duten hizkuntzek tradizioari jarraitzen diote. Ingeleseko hitz gehienak mailegatuak izan arren, arrakasta handia du eta beti aurrera egiten du. Asko aldatzen den hizkuntzak bizirik iraungo du.

Hiztegia: • • • • • • • •

ANIZTASUN: Pluralidad. Pluralité. ARRAKASTA: Éxito. Succès BATIK BAT: Batez ere. Sobre todo. Surtout. BELAUNALDI: Generación. Génération BIZTANLERIA: Ciudadanía. Habitants. DESAGERTZEKO ZORIAN: A punto de desaparecer. Sur de point de disparaitre. ELEANITZA: Multilingüe. Multilingue. GIZAKIA: Ser humano. Être humain.

• • • •

HILZORIAN: A punto de morir. Sur le point de mourir. IKUSPEGI: Punto de vista. Point de vue. LOZORROAN GERATU: Quedarse dormido/a. S’endormir. MAILEGATU: Prestar, dejar prestado. Prêter. Egia ala gezurra

Entzumena Grabazioan “How To Keep Your Language Alive” Leane Hintonek emandako aholku batzuen berri izango duzu. Entzun eta adierazi esaldiak egia ala gezurra diren.

Nola eutsi hizkuntzari bizirik?

Euskara klasean erabiltzeak ikasteko aukera gehiago emango die ikasleei. Ez da inoiz ama-hizkuntza klasean erabili behar. Hizkuntza ez berbala, ez hitzekoa, erabiltzea oso garrantzitsua da, hitzak ulertzen laguntzen duelako. Hitz solteak ikastea oso garrantzitsua da, hobeto memorizatzen direlako. Hitz bat esaldi batean erabiltzen badugu eta kontestualizatzen badugu, hobeto ulertuko dugu eta errazago ikasiko dugu. Kultura lantzea ere garrantzitsua da. Mintzamenari askotan garrantzi gutxi ematen zaio eta gehiago landu beharko genuke. Gramatika ezin da oharkabean, entzunez eta erabiliz, ikasi. Garrantzitsua da zerbait eginez ikastea, egoera komunikatiboak erabiltzea. Ikasleen arteko sarea zabalduz gero, bai Euskal Etxean bai online, euskara erabiltzeko aukera gehiago izango dute; hau da, gehiago ikasteko aukera. Adioak eta bideo grabazioak erabiltzea oso garrantzitsua da. Bideo edo audioak grabatzea, ordea, ez. Irakasleak pentsatu eta erabaki behar du zer egin klasean, bera baita aditua, gaia ezagutzen duena. Ikasle ona da irakaslearen aginduak ongi betetzen dituena. Talde giroak izugarrizko garrantzia duenez ikasketa-prozesuan, garrantzitsua da denen beharrak eta harremanak zaintzea. Irakurmena Karrajua blog interesgarrian ere aurkitu ditugu hasiberrientzat aholkuak. Guk aholku bakoitza bitan zatitu dugu. Ea osatzen dituzun. Adibidez

lehenenengoa honako hau da: Umorea erabili. Lagungarri eta osasuntsua da.

Hasiberrientzako aholkuak El suplemento ocasional blogean hari interesgarria hasi da. Irakasle hasi berriei hiru aholku ematekotan zer esan? Honakoak bota dira, besteak beste: Umorea erabili.

Erabili hobetzeko, hausnartu klasean gertatu denaz.

Zerbait ez badakizu, kontsultatu.

eta beraien artean ere bai.

Elkarreragina sustatu, zeure eta ikasleen artean,

eta konpartitu.

Erreparatu inguruan dauzkazun baliabideei,

Ez daukagu zertan jakin dena.

Erabili inguruko baliabideak, teknologikoak bereziki,

Gero, horren gainean hausnartu.

Sortu baliabide berriak,

Horrek klasearen eta helburuen ikuspegi zabalagoa emango dizu.

Ez etsi egun batean klaseak ez badu irteten espero duzun bezala.

ikasleak hobeto ezagutzen.

Ibili zaitez erne, eta erreparatu klasean gertatzen denari eta ikasleei.

ikasteko era berriak sortzen ari dira eta.

Ahalegindu

Lagungarria eta osasuntsua da.

Planifikatu klaseak.

uste baino gehiago dira eta.

Sasoi txarra izan daiteke hau gurean aholkuak emateko, baina beti dira garrantzitsuak, ezta? Hemen apuntatzen hasi nahi baduzue, batek baino gehiagok eskertuko digu.

http://www.karrajua.org

Hiztegia Munduko hizkuntzen atlasari buruzko testuan “gure esku dago” lokuzioa irakurri dugu. “How to keep your language…” entzungaian hitz solteak baino egokiagoak direla esaldiak entzun dugu. Ea asmatzen duzun lokuzio hauen esanahia. Lotu bi zutabeak. Gure esku dago

-en esku -en esku/esku(e)tan egon -en eskutik esku artean esku bete esku hartu esku laburra izan esku ona izan esku onetan egon esku(a) sartu eskua eman eskuak garbitu eskuan esku-huska esku-hutsik eskura eskura eman eskura ordaindu eskutik irabazi eskuz eskuz aldatu eskuz esku; eskutik eskura esku-zartaka

a mano a mano( pilotan adibidez) a mano; al alcance de, al contado al alcance de la mano, a mano aplaudiendo, dando manotazos cambiar de dueño, cambiar de manos Dar la mano en manos de, a cargo de, bajo la responsabilidad de entre manos entregar en mano estar en buenas manos estar en poder de, obrar en poder de ganar por la mano (kartetan) Intervenir, participar, meter mano Lavarse las manoas mano a mano; de mano en mano; en mano pagar en mano Participar por obra de, de la mano de; por medio de puñado; manojo, mucho, a manos llenas ser tacaño/agarrado sin nada, con las manos vacías tener buena mano; tener habilidad/destreza

Ariketak Nominalizazioa, tzekotan, ahalera, erlatiboa….

Related Documents

Inprimatzeko
May 2020 1

More Documents from "Jon"

Jon Diary Comic
December 2019 21
Inprimatzeko
May 2020 1
Hello.docx
May 2020 4
June 2020 9
Askep Migren New.docx
December 2019 18