Ingurunearen Aldaketa... Ikasleen Ikuspegitik

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ingurunearen Aldaketa... Ikasleen Ikuspegitik as PDF for free.

More details

  • Words: 149
  • Pages: 1
3.- INGURUNEAREN ALDAKETA... IKASLEEN IKUSPEGITIK: NOLA ERAGITEN DUTE TEKNOLOGIA BERRIEK UME ETA GAZTEENGAN. Izenburuak dioen bezala, bideo honek, gizartean (hots, gure ingurunean) gertatzen diren aldaketak ikasleek nola jasotzen dituzten islatzen du. Argi dago teknologia gure egunerokoan oso murgildua dagoela, batez ere, ume eta gazteen artean; generazio aldaketa nabaria gertatu baita eta egunean zehar era desberdinetako teknologiak erabiltzen ditugula. Baina horren aurrean hainbat galdera sortzen dira, batik bat, teknologia hauen erabileraren ingurukoak; hala nola: lotuegiak al gaude teknologia berrietara? Kontsumismoarekin lotua al dago? Erabilpen egokia egiten ari al gara? Horregatik, arazo, galdera, zalantza,... hauen aurrean teknologia zein modutan eta zein helbururekin erabiliko den finkatzea ezinbestekoa da; izan ere, sormena, komunikazio egokiak, pentsatzen ikastea, norberaren pentsamenduak islatzeko modu berria bezala,... bultzatu nahi izatea izan daitezke hauen erabilera egoki baten oinarri. Garrantzitsua da horretarako, irakasleak arlo honetan formatzea, haurrei helburu pedagogiko jakin batzuekin teknologia berrien inguruko berri emateko eta erabilera egokia bultzatzeko.

Related Documents