INGURUNEAREN ALDAKETAK…IKASLEEN IKUSPEGITIK
Azken urte hauetan aldaketa teknologikoak ikaragarriak izan dira eta abiadura haundian aldatzen joan dira gainera. Gaur egungo haurrek beti ezagutu izan dituzte teknologia hauek eta gehienek beren etxeetan eskura izan dituzte eta naturaltasunez menperatzen ikasi dute. Ikusi dudan bideo honetan haurrak dira protagonista eta haiek eskatzen dute beraiek harrapatu eta motibatuko dituen hezkuntza metodologia bat ezartzea eskoletan. Gai honetan ikasten ari naizenarekin, uste dut Teknologia Berriak irizpide propio batekin pentsatzen laguntzeko tresna edo baliabide egoki bat badirela. Informazioa norberaren kabuz edo taldeka erabili, aztertu, ebaluatu, eraldatu, moldatu eta irizpide propioa sortzeko bidea ematen dute. Baina egungo ikaskuntza-irakaskuntza prozesua birplanteatu behar da eredu honekin lanean hasteko. Irakasle-ikasle harremana “klase magistralean” oso finkatuta dago eta Teknologia Berrien erabilera edukatiboa ez da eredu horrekin bateragarria. Hezkuntza helburuak zein diren argi izanik, hezkuntza sistemak aldaketa baten beharra duela nabarmentzenari zaigu. Gure haurrek errealitatea pentsatzeko duten modua eta ikasgeletan eskeintzen den pentsatzeko modua gero eta urrunago daude bata bestearengandik. Honen arrazoi haundi bat haur hauen egunerokoan Teknologia Berriek duten eraginean datza. Honi erantzuten hasi beharra dago eskoletan.