Historia1

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Historia1 as PDF for free.

More details

  • Words: 594
  • Pages: 3
EUSKARAREN HISTORIA 1- Euskararen jatorria -

Hasteko erran behar da Europako hizkuntza familia guztiak, kolore desberdinetan ikus daitezkeenak, indoeuroparrak direla. Izan ere, duela milaka urte India aldetik etorritako herriek zabaldu baitzuten. Euskara ez daindoeuroparra, Europan ez dauka bere familiako hizkuntzarik. Nondik ote dator euskara? Batzuen ustez Europan bertan sortutako hizkuntza da.

-

Teoriak aipatzen hasi garenez, hona bigarrena: bertze batzuek Afrikatik datorrela diote, Afrikako iparraldetik, hain zuzen ere. Berebere edo amazig deritzan herriarekin harremana duelakoan.

-

Azkenik, zenbaitek uste du Europaren eta Asiaren arteko mugetan kokatzen den Kaukaso aldetik etorri dela. Kaukason hizkuntza ezberdin ugari hitz egiten da, kolore desberdinez ikusten direnak, horietarik batzuk euskararen antzeko ezaugarriak dituztenak.

-

Beraz, garbi dago argi ez dagoena, euskarak ez duela frogatutako ahaiderik, alegia.

2- Erromatarren garaia -

Erromatarren garaia baino lehen badakigu Euskal Herriaren inguruan zenbait hizkuntza hitz egiten zela, indoeuroparrak ez zirenak ere bai, erromatarrek beraiek iritsi zirenean aurkitu zuten egoera kontatu digutelako. Iberikoa penintsulako ekialdean, lusitaniera gaur egungo Portugalen, galiera Frantzian, ... Behar bada euskararen ahaideak izanen ziren, ziur ez dakigun arren. Izan ere, hizkuntza guzti haiek desagertu egin ziren.

-

Erromatarren inperioak ia Europa osoa bereganatu zuen, eta bere kultura eta hizkuntza, latina, zabaldu zituen, eta bertze hizkuntzak galdu egin ziren.

-

Euskara ez zen galdu, ordea, latinarekin kontaktua izan arren euskaldunek hitz berri batzuk hartu zituzten latinetik, baina euskara erabiltzen jarraitu zuten.

3- Euskara eta hizkuntza erromanikoak -

Erromatarren latinetik, poliki-poliki, hizkuntza desberdinak sortu ziren. Hizkuntza erromaniko deritze latinetik sortu ziren hizkuntza guzti horiei. Gaztelania, katalana, okzitaniera, gaskoinera, ...

-

Hizkuntza erromanikoekin kontaktuak izan zituen euskarak, eta presio handia historian zehar, horregatik poliki-poliki, euskarak atzera egin zuen.

4- Lehen hitzak idatziz -

Euskarazkoak izan daitezkeen lehenbiziko hitzak Akitanian ageri dira, harrietan idatzirik.

-

Baina lehenbiziko esaldiak San Millango liburu bateko glosak dira, latinezko testuari buruz emaniko azalpenak, lehenbiziko gaztelaniazko hitzak ere hortxe ageri dira.

-

Bertzalde, toki eta pertsona izen ugari dugu, Iratxe eta Irantzuko monastegietan, adibidez Lizarra izena bera X. Mendean ageri zaigu.

5- Lehen liburuak -

Euskarazko lehenbiziko liburua Beñat Etxeparek idatzi zuen, “Linguae vasconum primitiae” izenburu latinoaz, 1545ean argitaratu zen, poesiak eta abestiak ditu. Horietarik batzuk hagitz ezagunak gaur egun ere.

-

Lizarratik hurbil ere bada garai horretakoa, Utergako Beriainek 1620an “Tratatzen da nola entzun behar den meza” izenekoa idatzi baitzuen, ziur aski Lizarran hitz egiten zen euskalki berean.

-

Bada bertze bat aipatzekoa, Joanes Leizarragak Nafarroako erreginaren aginduz egin zuen eliza protestantearentzako Testamentu Berriaren itzulpena. Orain dela urte batzuk geratzen den ale bakanetako bat saldu zen Londonen enkante batean, eta Nafar Gobernuak erosi zuen, dexente ordainduz.

6- Euskararen galera Lizarran -

Lizarran eta bertze toki askotan euskara galdu egin zen, baina nola gertatu zen? Galera horretan erakunde publikoek eragin handia izan zuten, gaztelaniaren alde jokatzen baitzuten. Elizak ere ez zuen oso kontuan hartzen, eta protestak izan ziren. Adibidez 1607an, Lizarrako San Juan elizarako apez erdalduna hartu zutenean, Lizarrako heren batek gaztelania ez zuela ulertzen erranez euskalduna eskatu zuten.

-

Galera etengabea izan zen, ordea, eta lehenbiziko karlistadaren ondoren, gudateari buruz 1842an idazten ibili zen frantses baten eskutik dakigu “Lizarran eta inguruko herrietan zaharrak bertze inor ez zirela euskaraz mintzo”.

-

Azkenik, baditugu zenbait lekuko 1860ko hamarkadak oraindik ere euskaldunak bazirela Lizarratik hurbil, alde batetik Eraul eta

Abartzuzako ikazkinak, bertzetik Garesko herrian –Napoleon enperadorearen iloba batek, Lucien Bonapartek, jaso baitzuen.

7- Berreskurapena -

Euskara XIX. Mendean desagertu eta XX. medean hasi zen berreskurapen saioa, 1933an San Juan enparantzan ikastola ireki zen, gerrate zibilaren hasiera arte iraun zuen. Han ibili ziren haurrek oraindik abesti eta hitz batzuk gogoan dituzte.

-

Ia berrogei urteko etenaren ondoren 1973an Lizarra Ikastola sortu zen.

Related Documents

Historia1
November 2019 3
Historia1
November 2019 2
Historia1
May 2020 1
Historia1.pdf
April 2020 1