Hezkuntza Saio Desberdin Bat

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Hezkuntza Saio Desberdin Bat as PDF for free.

More details

  • Words: 1,803
  • Pages: 12
HEZKUNTZA SAIOA Garaiko Hezkuntza Teoriak eta Erakundeak

Haur Hezkuntza

Hezkuntza saio bati buruz lan hau egiteko aukera aurkeztean, nire bizipen baten kontaketan bideratu nahi izan dut. Lehenik eta behin, egoeraren deskribapen txiki bat egingo dut, eta jarraian, kontzeptu batzuk argitu eta gero, aurrera eramandako hezkuntza saioa azalduko dut. Ibarrako (Gipuzkoa) Uzturpe Ikastolan gizarte integratzaile gisara lan egiten dihardut. Nire eginbeharra, hezkuntza etapa bakoitzeko konpetentzia orokorrez gain, premia bereziak dituzten ikasleen erabateko integrazioa ahalbidetzea da: euskararen ikaskuntzan lagundu eta errefortzatu, giza harreman

arrakastatsuak

indartu,

ikaslearen

gaitasunetatik

abiatuz

zailtasunak gainditzen lagundu, talde kohesioa eta enpatia sustatu … Eginkizun honetan, azken aldiko egoerak bultzatuta, ikasle etorkinekin sortu diren premiei erantzuna eman nahian nabil. Duela hilabete eskas, ikasle berri bat etorri zitzaigun: Leonardo. Ginean jaiotako zortzi urteko mutikoa da. Euskal Herrira osasun arazo batzuk ekarri zuten, eta behin hauek gainditzean, gure herrian geratzeko asmotan daude bere gurasoak. Leonardok gazteleraz nahiko ongi hitz egiten du, baina bere ama hizkuntza “annobones” –a da. Inoiz ez da eskolaratua izan eta ez daki ez idazten, ezta irakurtzen ere. Horregatik, “gineako analfabeto bat” zetorrela jakinarazi zidaten. Egoera hau guztiz berezia zen niretzat eta erronka berri bat nuen eskuartean:

hezkuntza

sistema

ezagutzen

ez

duen

haur

baten

integrazioa sustatzea. Hezkuntza saio honen helburua, Leonardori arrotza eta erabat ezezaguna zaion hezkuntza sisteman integratzen laguntzea da; eta horretarako beteko dudan hezitzaile mota, gizarte integratzailearena izango da.

Saioarekin hasi aurretik, esku- hartze mota honen oinarrian dauden kontzeptu

batzuk

argitu

nahi

nituzke:

gizarte

desberdinen

arteko

integrazioa, kulturaniztasunean oinarritzen baita. Ikastetxeetan orain arte izan ez diren beste kultura batzuk agertzen hasi dira, eta horrek beste kultura “onartzeko” orduan ditugun jokabideak azterrarazi ditu. Xabier Besalú- k “Diversidad cultural y educación” liburuan jarrera hauek bereizten ditu: 1) Etnozentrismoa:

Beste

kultura

ezezagunetarako

hurbilketa,

norberaren kulturatik egiten da: “guk egiten duguna zuzena da, eta besteena arraroa” 2) Erlatibismoa: Beste kulturak errespetatzen dira, baina ez dira aintzat hartzen. Ondorioz, talde bakoitzak bere bizitza egiten du, besteekiko harremanik gabe eta getoak sor daitezke. 3) Kulturartekotasuna edo kulturaniztasuna: Kultura desberdinetako errespetutik abiatuta, kultura arteko elkarrizketa dago. Hezkuntza mailan integrazioa sustatu nahi dela esatean, kulturaniztasunetik abiatuz, kulturarteko jarrera gutxiengo kulturak errespetatuz, elkarren arteko harremana, elkarrizketa eta eskubideen- betebeharren berdintasuna bultzatu nahi ditugu. Helburu teoriko horiek buruan nituelarik, nire buruan kezka ugari sortu ziren: Nola integratu inoiz hezkuntza sisteman eskolaratua izan ez den haur bat? Zeri eman garrantzia, eduki kurrikularrei, trebetasun akademikoei (idazketa eta irakurmena, besteak beste), egokitzapen sozialari …? Baina aldi berean, oso argi nuen lortu nahi nuena; haurra zoriontsu izatea “ikastean”, eskolan lagunak egitea, gustura etortzea ikastolara, hemengo ohitura ezagutzea eta bereak guri irakastea … Leonardo ezagutu nuenean… nire aurrean nuen “gineako analfabateoa”. Eta orduan, terminoaren definizioa jakin nahi izan nuen: “El analfabetismo es la incapacidad de leer y escribir que se debe generalmente a la falta de aprendizaje” Real Academia de la Lengua Española. Honen arabera, mutikoa analfabetoa zen bai, baina hori al da ezagutza eta jakintza irizpide bakarra? Beraz, nire hezkuntza saioa zertarako egin dut? –

Ikaslearen “integrazioa” nondik bideratu argitzeko.



Alfabatazioaren benetako esanahia ulertzeko.



Jakintza eta ezagutza zertan oinarritzen diren ezagutu ahal izateko.



Kulturaniztasuna sustatzeko.

Hona hemen aurrera eramandako hezkuntza saioak:

Ekintza 1.saioa: Elkarezagutze elkarrizketa

Helburua Ikaslearen bizitza ezagutu (familia, ohiturak, gustuak, orain arteko bizitza …)

Bitartek oak Laguntza gela Jolastokia

Prozedura

Ondorioak

Lehen harremana edo kontaktua arintzearren, hasierako elkarrizketa jolastokian egin dugu, ingurune eroso baten bidez errazago bideratuko baita.

Bere ohiturak eta Gineako bizitza ezagutzeko asmoz, galdera zuzenak egin dizkiot:

Plastika gela

(1 ordu)

Bion arteko kontaktua eta hartu- emana bideratu

Laguntza gelan, orriak eta koloretako margoak eman zaizkio marrazki bat egin ahal izateko. Berak, margoak ukitu gabe, alboan zegoen boligrafoa hartu eta pertsona bat irudikatu du, ezagugarri konkretu batzuk azpimarratuz:



Sudurra beltz



– – – –

¿Cuantos hermanos sois? (isilune baten ostean izenak erantzun dizkit, zenbatzen ez baitaki) Brenda, Luisa y Peperiño ¿A qué te gusta jugar? A subir a los árboles de mango. …

Bere Gineako bizitza oso desberdina zen: bere amak lur- laborantzan lan egiten zuen eta aitak berriz hiriburuko fabrika batean. Bere senideak gazteagoak dira eta aitonamonen ardura da haurren zaintza (familia zabalak garrantzia handia zuen bere bizitzan).

Bere egoerarekin enpatizatu

– –

arrazakoena zela azpimarratu du. Ilea kizkur kizkurra egin dio. Eskuetan behatz ugari zituen (5 baino gehiago)

Ondoren, bere gelakideak izango direnak ezagutzera plastika gelara joan gara eta egiten ari ziren ariketa behatu du arreta handiz. (Planetak egiten ari ziren periodikoz baloiak estaliz).

Lurrean zeuden periodiko paperak hartuz jostailuak egin ditu, gainontzekoak txunditurik utziz (pistola, itsasontzia, aurpegirako

Bertako haurrek gurasoei (amari) laguntzen diote eta hauek nekazaritzan jarduten duten bitartean, haurrak jolasean ibiltzen dira.

Herrialdea nahiko behartsua zen, ez dute urik (putzu bat zegoen nahiko urrun), etxeak “txapazkoak” dira, autorik ez zuen ia inoiz ikusten …

Jostailuak eurek egiten zituzten eta

kareta bat …) Ekintza honen bidez, bere gelakideen atentzioa eta goraipamena lortu duenez, oso harro sentitu da eta beti irribarretsu egoten jarraitu du. Ikasleari segurtasuna eman Jolastorduan kide guztiak erakarri ditu eta denek izuturik eta distantzia batetik begiratzen zioten. Txirristara gerturatu garenean, gustuko aktibitatea bilatu du eta gerturatu zaizkion bi mutikorekin jolasten ibili da, hauek egiten zizkien galderei erantzunez.

Ekintza 2.saioa: Gineako informazio bilketa

Helburua Ikaslearekin informazio iturri desberdinak erabili (ordenagailua, liburuak …)

Bitartek oak Ordenagailua Entziklopedia eta liburuak

gustukoena “karretila” omen du, “siempre que alguien le empuje”.

Prozedura

Ondorioak

Ordenagailuan Gineako argazkiak bilatu ditugu eta berak atsegin zituenen aukeraketa bat egin dugu. Bitartean “youtube” bidez musika afrikarra entzun dugu.

Argazki desberdinak aukeratzen ari ginen bitartean, egoera desberdinen azalpenak entzuteko aukera eman dit:

(1 ordu)

Ginean ordenagailua herrian badagoela esan du, baina



“Esa es la playa de arena blanca” Annobon uharteko hondartza



“Es un pozo para sacar agua” Bere herrian ura ateratzeko putzurik ez dute eta errekara joaten dira emakumeak ur bila. Ondoren, buru gainean eramaten dute buru gainean ontziak jarriaz. Bera ere ohituta dago buru gainean ontziak eramaten eta oreka handia du. Gelakide guztiei bere habileziaren erakustaldia egin die.



“Los toros grandes pinchan , peligro” Guineako behiak “cebú” izeneko arrazakoak dira eta argazkiak identifikatu ditu.



“Mi mama planta mangos, bananas y ianfing (papaya). Tenemos muchos arboles. Aquí la tierra no vale para plantar bananas” Bere

amaren eginbeharrak deskribatu ditu eta hemengo klimagatik ezinezkoa dela ere ulertzen du. Bertako fruituak ezagutzen ditu, baina sagarrak, gereziak, udareak … arrotzak zaizkio.

Argazki bidez, bere kultura eta ohiturak baloratu, bere kultura ere onartua dela transmititzeko “solo para mayores”. Berak ordura arte ez zuen ukitu eta etengabean tekla guztiak zapalduz ibili da.



“Mi casa no es de paja, es de chapa” Argazki desberdinak ikusi eta gero, bere etxearen antzekoa bilatu dugu.



“Nosotros jugamos con pelota de trapo. Pero ahora tengo pelota mejor” Guinean trapuzko baloi batekin jolasten ziren, baina hemengo baloiak berriak eta hobeak direla dio. “En Guinea los arboles son muuuuuy grandes”

– Ondoren, pantailan ikusitako argazkiak inprimatu ditugu eta orrian ikusi dituenean erabat txundituta gelditu da. Berriro egiteko eskatu dit, ez baitzuen ulertzen inprimatzeko prozesua eta txuri beltzean argazki bat atera diot. Hura ikustean bere azalpena hau izan da: “¡Esta sucio!”

Irudi, musika eta bideoen bidez bere Gineako bizitzarekin identifikatu eta azalpenak ematea

Ekintza

Helburua

Bitartek oak

Prozedura



“La carretilla no es para jugar, es para trabajar” Laguntza gelan jostailuzkoa du eta behin eta berriro errepikatzen du ez dela jolasteko baizik eta lanerako. Bere herrian lanean karretila erabiltzen zuela esan die gelakideei (para traer palos)



“Ese el presidente” Behin eta berriro errepikatu du presidentea, eta horregatik bere argazki bat ere bilatu dugu. Berarentzat oso pertsonaia garrantzitsua da.

Ondorioak

3.saioa: Ginea horma irudia (1 ordu)

Ikaslearen kultura eta bizitzarekin identifikatzen dituen irudiak errepresentatzea.

Kulturartekotasunaren sinbolikoa gauzatzea.

oinarri

Kartulina, guraizeak, kola, margoak eta errotulagailuak.

Aurreko saioan inprimatutako argazkiak moztu eta kartulina handi batean itsatsi ditu. Bitartean, koloretako orri batean, herrialdearen informazio esanguratsuena laburbildu dut (kokapena, hiriburua, biztanleria, hizkuntzak, lan – sektoreak, klima mota …) bere gelakideentzat baliagarria izan daitekeelakoan.

Laguntza gela

Ikasle etorkinaren jatorrizko bizitza ezagutu ahal izatea.

Leonardorentzat lehenengo aldia zen kola ikusten zuela eta “harrituta” gelditu da.

Guineako ohituren arabera, pertsona bakoitzak bi izen ditu, bata gazteleraz (bertako hizkuntza ofiziala da) eta bestea beraien hizkuntzan. Leonardoren bigarren izena PAPAIÓ da.

Bere hizkuntzarekiko, lurraldearekiko eta ohiturekiko interesa dugula ikusteak motibazio gisa balio izan dio.

Ohitura eta bizimoduak naturaltasunez kontatzea. Berriketan ari ginen bitartean, trenaren inguruan ere hitz egiten aritu gara. Lehenengo aldiz joan den egunean ibili zen trenez, ordurarte inoiz ikusi gabe baitzuen. Bere zalantza ondorengoa zen: “¿Si ponemos carretera para tren en Guinea, puede haber tren en Guinea? Yo quiero enseñar tren a mis hermanos”

Leonardorentzat informazio hori guztia alferrikakoa zen, nahiz eta irakurri diodan, bere iritziz inork ezin baitu jakin hori egia denik.

Argazkietako bat Afrika kontinentean Ginearen kokapena zen, eta bera aritu denez itsasketan, oharkabean alderantziz jarri du. Hala ere, ez diot buelta eman, berdin berdin ulertuko baitugu guztiok.

Horma irudiaren eraketa laguntza gelan egin dugu eta ikaslea lasaiago eta irekiago egoten dela aprobetxatuz, bere ohitura eta hizkuntzari buruz berriketan aritu gara. Bere ama hizkuntza annobones dialektoa dela esan du eta hitz batzuk nola esaten diren galdetu zaio (“boondji” hola, “ianfing” …)

Ekintza

Helburua

Bitartek oak

Prozedura

Ondorioak

Aurreko saioan burututako lana bere gelakideei erakutsi diegu.

4.saioa: Gelako aurkezpena (1 ordu)

Ikasgelako kideei jatorrizko herriaren ezaugarri orokor batzuk ezagutaraztea (kokapena, hiriburua, geografia, festa garrantzitsuak…)

Ikasleari bere kulturarekiko dugun interesa erakustea.

Idazketa eta irakurketa jakin gabe, bizimodua posible dela erakustea.

Horretarako, horma irudia zintzilikatu dugu eta guztiok lurrean eserita, Leonardori argazkiak azaltzeko eta deskribapen txiki bat egiteko eskatu diogu.

3.saioan egindako Gineako horma irudia

Ikasgela

Mutikoa lotsatuta sentitu da guztien aurrean hitz egiterakoan eta horregatik, aurreko egunetan bildutako informazioaz baliatuz, bere ikaskideei ohiturak azaldu dizkiet.

Guztiak erabat harrituta gelditu dira hainbat objekturen aurrean, erabat arrotzak baitziren eurentzat (ura ateratzeko putzua, “txapazko” etxeak …) Aurreko egunean inpresorarekin Leonardok sentitu zuen ulertezintasuna, gaurkoan hemengo haurrek Afrikako bizitza eta elementuekin sentitu dute. Hau da, guztiok gara ez jakin alfabetatuak ala analfabetoak izan.

Ikasleen jakin-mina izugarria izan da eta galdera ugari egin dizkie Leonardori. Gainera, mutikoak armonika txiki bat ekarri du eta guztioi bere abilezien erakustaldi bikaina egin digu.

Ezagutza eta jakintza ez da alfabetizazioan oinarritzen, baizik eta bizitzaren ikaskuntzan.

Kultura eta bizimodu desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu guztiok.

Sozializazio prozesurako abiapuntua finkatzea lortu da.

Hezkuntza kuestio

saio

honek,

garrantzitsu

baten

inguruan erreflexionatuarazi dit:

Zer da ikaskuntza?

Nire iritziz, testuinguru edo bizi

beharren

arabera,

ikaskuntza

premia

desberdinak

sortzen

dira.

Horregatik, ez nago ados “analfabeto”

hitzaren

erabilerarekin, ez baitut uste “ezjakitun”

terminoaren

esanahi bera duenik. Saio

hauetan,

hezitzaile

gisan

beharrean, ikasle

burua ikusi

Leonardoren

sentitu

askotan

nire

eta

naiz

une

bizitzako

ikaskuntzan, zortzi urteko haur batek, nik baino ezagutza zabalagoa zuela ohartu naiz. Ziurrenik, nire trebetasunak baliagarri izan zaizkio proiektua gauzatzeko bitartekari modura, baina bere trebetasunei esker, gainontzekoek ikasi

duguna,

ezagutu

dugun

mundu

“analfabetatu”

berri

hori,

nire

gaitasunetatik haratago dagoela ikusi dut. Ikasi dudana laburbilduz, heziketa mota bi bereiziko nituzke: bizitzarena eta eskolakoa (sistematizatua); mundu bi, erabat desberdinak, arrotzak bata bestearentzat, baina biak ere baliagarri eta garrantzitsu, testuinguruaren arabera.

Related Documents

Hezkuntza Proiektua
May 2020 3
Bat
November 2019 36
Bat
October 2019 37
Elebitasuna Eta Hezkuntza
December 2019 1