Garapen Psikomotorea - Psikomotrizitate Gela Eta Saio Baten Garapena

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Garapen Psikomotorea - Psikomotrizitate Gela Eta Saio Baten Garapena as PDF for free.

More details

  • Words: 4,005
  • Pages: 30
PSIKOMOTRIZITATE GELA ETA SAIO BATEN GARAPENA

Haur Hezkuntza

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 1

Psikomotrizitate gela Materiala eta dispositibo espazialak eta tenporalak AUCOUTURIER, B.: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”. Ed. Grao. Barcelona, 2004 (166-171 orrialdeak)

Haurren adierazpen motoreak ingurune aproposa behar du, denbora eta espazioaren garapenaren arabera antolaturik. Dispositibo espaziala: Bi gunetan banatzen da; lehena, adierazpen motorearentzako eta bigarrena berriz, adierazpen plastiko, grafiko eta hizkuntzarentzako. Adierazpen motorerako gunea oso zabala da eta jolas motoreetarako da. Horregatik, material espezifikoa izango du. Bigarrena, toki txikiagoa da, baina honek ere material espezifikoa du. Saioa hasi aurretik, bi gune hauek jada prestatuta egongo dira; eta honela, haurrek saio guztietan material eta dispositibo berak aurkituko dituzte. Honela segurtasuna eskaintzen zaie, eta baita imaginazio eta plazerra aurreratzea ere. Saioan zehar, haurrak gune batetik bestera igarotzea egingo da. Dispositibo tenporala: Sinbolizazioaren aldi desberdinak igaro ahal izateko, haurrei ondoz ondoko faseak proposatzen zaizkie. Honela, heltze psikologikoaren bidez, haurrak “gorputzetik hizkuntzara” igarotzeko bidea ahalbidetzen da. Lehen fasea adierazpen motoreari dagokio (proceso de aseguracion por medio del juego). Eta bigarrenari talde osoari zuzendutako istorioa da (proceso de aseguracion por medio del lenguaje); eta hirugarren eta azkena, adierazpen plastiko eta grafikoei dagokie. Fase hauek sarrera eta irteera erritualekin osatzen dira. Psikomotrizitate saioaren iraupena adinaren arabera egokitua egon behar da, baina 60 minutu ezartzen da batazbesteko moduan. Hala ere, bi urteko haurrekin

motzagoak

Garapen Psikomotorea garapena

izan

daitezke,

eta

helduagoekin

berriz

80

Psikomotrizitate gela eta saio baten 2

minututaraino luza daiteke. Haur kopuruari dagokionez, psikomotrizista bakoitzeko 10 bat haur proposatzen dira.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 3

Adierazpen Motorea Adierazpen Plastikoa eta Grafikoa

Materiala

Altzariak

Horma-barrak (“espalderas”) Ispilua Arbela Armairuak eta plastikozko kaxak Astoak (“caballete”)

Material Biguina

Aparrezko blokeak (kolore eta tamaina desberdinetako oihalaz forratuak, 2 haur bakoitzeko gutxienez) Koltxonetak Kolore desberdinetako oihalak Peluxeak Sokak Aparrezko zilindroak Pilota txikiak (aparrezkoak ere)

Material Gogorra

Uztaiak Egurrezko edo plastikozko makilak Kaxak (haurrak barruan sartzeko) Perkusiozko instrumentuak

Altzariak

Mahaiak Aulkiak

Marrazketa rako materiala

Eraikuntza rako materiala

Orri zuriak Koloretako errotuladoreak. Arkatzak (beltzak eta koloretakoak) Karpetak

Koloregabeko egur barnizatuak (neurri desberdinekoak)

Adierazpen motorerako material biguina eta material gogorra ama gorputzaren metafora da. Material hauen aspektu maternal eta paternalari erreferentzia egitean, TUstin- en aipuak azaldu behar dira: material biguinek amaren bularrari eta zati biguinei egiten die erreferentzia, deformatu daitekeena eta satisfakzio sensualarekin estuki lotua. Material gogorrak ama bularraren pezoi gogor eta Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 4

erektilari egiten dio erreferentzia, aitaren paperarekin lotua; eta haurrari plazerraren beharra asetzea ahalbidetzen diona. Adierazpen plastiko eta grafikoari dagokion gunea, bestea baino txikiagoa izango da. Psikomotrizitate gelaren gune hauek banatuta mantendu behar dira eta oso garrantzitsua da, bi zatietako materialak ez trukatzea. Honela, haurrek ibilbidea progresiboa egingo dute, sinbolizazioaren maila desberdinetatik igaroz. Material eta dispositibo tenporal eta espazialen erlazioa grafiko honetan laburbiltzen da:

Espazioaren bidez, adierazpen motorerako gunea eta adierazpen plastiko eta grafikoetarakoa bereizten dira. Sarrera erritualaren ostean, jolas motererako aldia dago; eta ondoren, jolas sinbolikoarena. Biak ere, adierazpen motoreari dagozkienak. Adierazpen motoreen gunearekin amaitzean, istorioa kontatzen da. Eta behin haurrek sinbolizazio aro hori garatu dutenean, adierazpen plastikoen eta grafikoen aldia hasten da. Gune honetan, eraikuntzak eta marrazkiak egiteko aukera dute. Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 5

Saioa amaitzeko, irteera errituala burutzen da.

 PSIKOMOTRIZITATE GELA ETA SAIO BATEN GARAPENA: ARIKETAK 1. Gela nola dago banatua? Psikomotrizitate gelan bi gune bereizten dira: 1) Adierazpen motorea lantzeko zatia

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 6

2) Adierazpen plastikoa eta grafikoa lantzeko zatia 2. Zein materiala? Zergatik? Zertarako? Gune bakoitzari material espezifikoa dagokio. Horregatik, adierazpen motorearen gunean altzariak, material gogorrak eta material biguinak egongo dira. Aldiz, adierazpen grafikoaren eta plastikoaren gunean, marrazketarako eta eraikuntzarako materialak egongo dira.

altzariez

gain,

Material gogorrak ekintzatara bultzatzen du eta biguinak berriz goxotasuna; bien arteko kontrastea beharrezkoa da. 3. Arriskuz beteriko gela al da? Eta zorua nolakoa? Psikomotrizitate gelan, printzipioz, ez luke BATERE arriskurik egon behar. Izan ere, haurrek askatasun oso ibiltzeko aukera dutenez, material, altzari eta gela egokituak egon behar dira. Zorua biguina izango da, hau da, tarima berezia izango du, oinutsik ibili eta hotzik ez pasatzeko ezta minik hartzeko ere. 4. Galdera zuzenak: •

Ispilu bat psikomotrizitate gelan izatea garrantzitsua dela irakurri dut baina, bertako irakasleak zenbait haurrengan ez dela aproposa dio. Zergatik izan daiteke?

Garrantzitsua da eta zenbat eta txikiagotan gehiago. 8- 9 hilabeterekin beharrezkoa da bere isla ikusteko, izan ere, ordura arte, bere islada beste pertsona bat dela uste baitu. Haur psikotikoek ez dute beren burua ezagutzen eta batzuk ispiluari joka hasten dira. •

Zer prestatu behar da saioa hasi aurretik? Blokeekin egindako paretak ez luke hasieratik eraikita egon behar?

Gela ikasleak ailegatzerako ekintzarako prestatua egon behar du. Horregatik, blokeekin egindako paretak eraikita egon behar du. •

Zergatik kendu zituzten oinetako eta jertseak psikomotrizitate gelara sartu aurretik?

Erosotasunagatik eta oinen eta lurraren arteko kontaktua izateko.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 7

Psikomotrizitate saio baten garapena AUCOUTURIER, B.: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”. Ed. Grao. Barcelona, 2004 (166-202 orrialdeak) ARNAIZ SANCHEZ P. y otras (2001): La psicomotricidad en la escuela: una práctica preventiva y educativa. Archidona, Málaga: Aljibe (pp. 128-149)

Galderak: helburuak eta ...  Noiztik daude psikomotrizitate-gela eta saioak? 1975 inguruan sortu ziren.  Zergatik deitzen zaio psikomotrizitatea saioari? Ez delako garapen motoreaz (gorputza) soilik arduratzen, garunaren garapenaz ere arduratzen baita (psike).  Zein izaten da saio hauen helburua? Beharrezkoak al dira psikomotrizitate saioak haurrentzat? Edo haurrak kanpoan ere lortuko lituzke psikomotrizitate gelan lortuko lituzkeen helburuak? Eta benetan zer lortzen du haur batek psikomotrizitate gelan? Ba al dago kasurik psikomotrizitate gelara joatea komenigarria ez dena? Kanpoan ere lortuko lituzke haur horrek psikomotrizitate gelako helburuak baina psikomotrizitate saioek lagundu egiten dute. Helburu nagusia ongi pasatzea da, plazerra plazerragatik.  Zenbat urterekin hasi beharko lirateke psikomotrizitate saioak? Jaio eta berehala ez, baina 6- 7 hilabeterekin hasi daiteke haur bat psikomotrizitate gela batean ibiltzen.  Zer liburu gomendatuko zeniguke gure psikomotrizitate saioak prestatzen laguntzeko?

eguneroko

Lehenengo diapositibako bi liburuak: -

AUCOUTURIER, B. (2004) Los Fantasmas de la Accion y la Practica Psicomotriz. Barcelona. Grao.

-

ARNAIZ SANCHEZ, P. Y otros (2001). La Psicomotricidad en la Escuela: una practica preventiva y educativa. Archidona, Malaga. Aljive.

 Heziketa Premia Bereziko irakasleok, nahiz eta Haur Heziketako haurrekin lanik ez egin, terapia modura erabil dezakegu?

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 8

Bai, haurrak banaka edo binaka landuz gero terapia modura erabili daiteke.  Haurrak benetan seguru daude eta ez dute minik hartzeko inolako arriskurik? Ez al dira gehiegi 27 haur irakasle batentzako? Arriskua beti dago, baina ez da joan behar arriskua buruan dagoela. 27 haur gehiegi dira irakasle batentzat. Egokiena irakasleko 15 ahur izatea da.  Zein ordu dira egokienak psikomotrizitate saioak egiteko? Goiz partea egokiagoa da.  Jolas zuzendurik ba al dago? Aucouturierren psikomotrizitatean ez.  Positiboa ahal da hainbeste mutil gela berdinean pilatzea? Konturatu naiz oso zakarrak zirela, golpe handiak hartzen zituztela eta neskak imitatu egiten zituztela altueretatik botaz gauzen kontra. Ez al zen onuragarriagoa izango oreka bat egotea sexuen artean saioetarako? Onuragarriena oreka bat izatea da. Baina bi sexuak ikustea beharrezkoa da elkar ezagutzeko.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 9

Saioa hasi baino lehen: • Gela prestatu taldearen arabera. •

Zapatilak, galtzerdiak,…,onena: HANKA HUTSIK!!



Arropa erosoa (txandala, galtza motzak,… erabat BILUZTU GABE!!)



Haurren izenak (auto-eranskailuak)

Denbora eta arauak:  Zenbat denbora irauten dute? Normalean ordu eta erdikoak izaten dira.  Astean zenbatetan etortzen zarete? Normalean astean behin izaten dira, baina txikiekin gehiagotan ere joan daiteke.  Astero-astero gauza bera egiten, nola mantendu psikomotrizitate-saioarekiko interes hori haurrengan? Haurrek sekula ez dute aurreko asteko berdina egiten, aldiro gauza desberdinak egiten dituzte.  Zergatik leku batzuetan haurrak barruko arropekin aritzen dira eta besteetan normal jantzita? Tenperaturagatik, beroa egiten badu arropa kendu behar da.  Nola erabaki zeintzuk diren arauak? Ikasleek parte hartuz? Hasieratik irakasleak jarriz? Elkarrekintzaren bidez, galdera erantzunen bidez: “Iletik tira?” “Ez, hozkak?” “ Ez”.  Klasean ezin da minik eman eta ezin da minik hartu!! esaten dute. Baina zergatik egiten dute hau borobil batean jarrita? Denak ohartzeko eta klasean ere horrela egiten dutelako beti. Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 10

 Eraginik ba al du haurrek arauak errepikatzea, gero beraien artean ez jotzeko? Batzuetan eragina duen arren, beste batzuetan errepikatu arren jotzen jarraitzen dute.  Ez al da gehiegizkoa haur guziek arauak esan behar izatea? Besteak aspertu egiten dira. Beste 24ena entzuten. Hau entzute eta txanda hartze ariketa da. Baina luzeegia? Ez da beharrezkoa eta oso aspergarria izan daiteke.  Zergatik ez arauak antzeztu eta kinestetikoagoa egin adibidez. Batzuek egiten dute, eta egin daiteke. Saioaren faseak:

Sarrera errituala Adierazpen motorea

Istorioa Adierazpen plastiko- grafikoa

Irteera errituala

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 11

SARRERA ERRITUALA Emozioei eusteko eta non gauden esateko unea.  Haurrak bankuetan eseri (KOSTAKO ZAIE!!)  Nor falta den azaldu. (baita nor etorri den berriro)  Aurreko saioa aipatu. (modu orokorrean) Zer egingo dugu?  Haurren proiektuak plazaratzeko unea.  Psikomotrizistak nola antolatu duen saioa azaldu. •

5´falta direnean abisua emango dizuet…



Gaur marrazkiak egingo ditugu…

Arauak  “MINIK EZ EMAN, MINIK EZ HARTU”  Materiala eta haurren produkzioak errespetatu eta ez eraman batetik bestera Zenbat iraun behar du sarrera-erritualak? Egoeraren araberakoa izango da: -

Lasai badaude, luzeagoa izan daiteke.

-

Urduri badaude, moztu egin beharko da.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 12

Sarrera errituala AUCOUTURIER, B.: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”. Ed. Grao. Barcelona, 2004 (166-202 orrialdeak)

Sarrera erritualaren azalpenekin hasi aurretik, garrantzitsua da haurrek arropak aldatzeko duten espazio eta denbora azpimarratzea. Oso garrantzitsua da haur bakoitzak bere gauzak uzteko lekua izatea eta aldagela zabal bat edukitzea. Aldatzeko tarte hori (haur bakoitzak, bere kaxan ala irakaslearen laguntza egingo du, gaitasunen arabera) haurrekin hitz egiteko erabili daiteke. Kontuan izan behar da, oinetakoak eranztea edo arropa kentzea, haurren ikuspuntutik “azala kentzea” bezala izan daitekeela, zeinetan amarekin lotuta jarraitzen duten. Gelak ahalbidetzen badu, oin- hutsik ala galtzerdi batzuekin ibiliko gara. Gainera galtza motzak aholkatzen dira, lasaitasun handiagoz ibiltzeko. Saioan zehar, bero izanez gero, jertsea kendu dezakegu, baina sekulan ere ez biluztu. Haurrak psikomotrizitate gelan sartzen direnean, psikomotrizistak banan banan agurtuko ditu, beren izenaz kasu eginaz. Hutsegiteak saihesteko, nikiaren gainetik beren izenak jar ditzakegu. Honela, haurrak arro sentituko dira beraiek identifikatzen dituzten txarteltxoa eramateaz eta berehala ikasten dute bakoitzarena besteenengandik bereizten. Sarrera errituala Haurrak bankuetan esertzen dira gela, prestatutako espazioak … behatzeko. Ahal izanez gero, banku hauek ispiluari begira jarriko dira, guztiak elkar ikusi daitezen.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 13

Erritual honek heziketa momentu berezi hau (psikomotrizitate saioa) gainontzekoetatik (gelako beste jarduerak) bereizteko funtzioa du. Izan ere, une honetan motrizitatea askatasunez garatzeko aukera dute eta haurrak maila sinbolikoan aktuatzeko aukera dute. Horretarako, hainbat jarraibide daude: 1. Etorri ez direnen izenak gogoratuko dira, galeraren garrantzia azpimarratzeko. 2. Psikomotrizistak gela beraientzako prestatu duela jakinarazten zaie, beraiek jolasteko daudela eta psikomotrizistak berriz euren jolasak errazteko. Bi gune dituzte jolasterako, helduen presentzian, eta arau hauek jarraitu behar dituzte: 

“MINIK EZ EMAN, MINIK EZ HARTU”



Materiala eta haurren produkzioak errespetatu eta ez eraman batetik bestera

3. Saioaren bi garapen faseak gogorarazten dira eta istorioa entzun ostean, gunez aldatuko garela jakinarazten zaie. 4. Aurreko saioa gogoratuko da: ongi egin genituen ekintzak, integrazio psikikoaren prozesua, haur bakoitzaren eta talde osoaren helburuen garapena, gustatu ez zitzaizkigun ekintzak (talde osoaren jarduera oztopatzen baitute) …

GAZTELUA

(pareta)

o

Metatutako emozio kolektiboaren deskarga pultsionala da.

o

Suntsiketaren erruduntasuna gainditzen laguntze du.

o

Helduak “galarazten duen bezala” egingo du.

o

Behin eta berriro egin eta desegin daiteke.

o

Haurrak zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta denbora gehiago

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 14

 PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEN GARAPENA: SARRERA ERRITUALA 1. Pareta botatzearen arrazoiak zeintzuk dira? Jolasten hasteko “erritual” bat da, klasea hastean puskatu egiten da eta amaitzerakoan berreraiki egingo da. 2. Zergatik halako irrika pareta hori puskatzean? Beraiek baino handiagoa denez, “boterea” ematen dio. Gero jolasten hasiko dira. 3. Pareta bota eta gero, zergatik euforia? Nahi dutena egingo dutelako. Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 15

4. Bo… toia! Bo … rroka! Bo …TA! Zirrara emanez, haurrek ez dakite noiz esango duen BOTA. Honela, emozioak gehiago kontrola daitezke.

ADIERAZPEN MOTOREAREN FASEA Adierazpen

motorearen

faseak

(barne

-

Suntsitzen jolasten: Pareta haustea

-

Plazer sensoriomotorearen jolasak: oreka – desoreka jolasak, saltoak, kulunkaketa …

-

Oihalean bilduta egotearen jolasak

-

Jarraitua izatearen jolasak: “Otsoak harrapatuko zaitu!!!!”

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 16

-

Erasotzailearekin identifikatzeko jolasa: adibidez, beraiek otso izan nahia

-

Etxeak eraiki eta bertan gordetzeko jolasak: bakarrik eta seguru egoteko ingurune goxoa

Etxeak eraikitzen: Suntsiketaren ondoren eraikitzea dator. Etxeak babesa eta familia sinbolizatzen du: ROLEN JOLASA Psimotrizistak distantzia fisiko eta emozionala mantendu behar du: -

Eraikutzen ez duten haurrei

-

Besteen eraikuntzak suntsitzen dituztenak.

-

Etxea “bunker” bihurtzen dutenak

-

Barne

Etxearen egitura (forma, leihoa. Ateak, tximinia, gelak …) Haurrak etxeari ematen dion garrantzia. Etxean gertatzen diren jolasak, rolak, harremanak, komunikazioaren kalitatea …

ziurtasunezko

Kultura guztietan ematen dira. Erregresioarekin lotuak daude: guk bilatuko dugu ematen den erregresioa dinamikoa eta emozioari eta komunikazioari irekia izatea. Jolas hauek haur guztiek beharrezkoak badituzte ere, bere garapenean zailtasunak dituzten haurrentzat guztiz aproposak dira. Psikomotrizistaren inplikazio maila neurtua izango da. (talde txiki batean eta zuhurtzi handiz)

Azaleko ziurtasunezko jolasak: (jolas Herrialde bakoitzeko kulturarekin loturik azaltzen dira.

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 17

“Balitz bezala egitea” dago oinarrian: Identifikazioak oso anitzak izaten dira, aita- ama, janariak, jaio berriak izan eta zaindu, gaixo medikuak, andereino, futbolariak, marrazki bizidunetako pertsonaiak … Asko errepikatzen dira: Kontuz!!! Erreparatu nolakoa den errepetizioa (plaze partekatuarekin ala konpultsiboa) Gehiegizko berritsukeriak eta gehiegizko irudikapenak traba egiten diote haurraren garapenari.

Adierazpen Motorearen fasea AUCOUTURIER, B.: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”. Ed. Grao. Barcelona, 2004 (166-202 orrialdeak)

1.Eraikuntza eta destrukzio jolasak Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 18

“Desktrukzioa erruduntasun sentimendurik gabe bizitzea” Sarrera erritualaren ostean, haurrentzat ezaguna den ekintza dator: “jolastera!” beraien desioa kontenitua edukitzetik askatzen ditu. Impazientzia hori oso handia izan daiteke haur batzurengan, eta psikomotrizistaren ardura izango da une egokian eta intentsitate osoaz grina hori askatzearena. Haurrentzat ezinbestekoa bihurtu da saio hasieran eraikuntzen destrukzioa burutzea ( paretak, piramideak, gazteluak …). Guztien arteko elkarlanaren bidez eraikuntzak apurtzean datza, taldeko emozio intentso bat askatzen delarik. Aktibitate honek irauteko, psikomotrizistak “debekatuko balu bezala” egin behar du, eta behin eta berriro eraikiko du pareta hori, aldi bakoitzean modu desberdin batean. Umore ukitu batekin erresistentzia egingo du, haurrarentzat erronka eta arrakasta handiagoa izan dadin. Eraikuntzen txikiketa hau testuinguru zoriontsu batean egingo da eta destrukzioak dakarren kulpabilitate sentimendua gaindutuko da, plazerra lortuz eta benetako akzio eta hizkuntzaren bidea irekiz. Psikomotrizistak eraikuntza apurtzearekiko erresistentzia egiten duenean, baina haurrek garaitzen dutenean, oso garrantzitsua da haurren alaitasun eta plazer hori goraipatzea eta nagusia kuxinen artean murgiltzea. Haurrek beren indarra nagusiaren aurka erabiltzea, euren identitate propioa eta indarra erakusteko modu bat da. “Desktruzioa jasatea” Haur batek desegiteko gogoa erakusten duenean luzatu egin behar zaio, izan ere plazerra sentitu baitezake eraikuntzaren erorketa eta ekilibrio ezarekin. Destrukzio plazerrak bilakaera bat jasaten du eta plazer sensoriomotorea ematen duten jolasetan bihurtzen dira. Beti ere, prozesua jarraia izatea komeni da. Plazer sensoriomotorea sentitzean, eraikuntza sinbolikoak sortuko dira eta bereziki, etxearen eraikuntza. Hala ere, haurrek desegin ditzaketen eraikuntzak soilik sortuko dituzte. “Etxearen eraikuntzaren sinboloa” Etxeak akziozko fantasmen aurkako egitura babestua edo babeslekua sinbolizatzen du. Norbanakoaren errepresentazioa diren osagai guztien emaitza litzateke etxea. Baina gainera, etxea bi sexuen integrazio sinboloa da, azken finean, gurasoen etxea baita eta heterosexualitatearen erreferentzia …

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 19

“Bikote heterosexualaren erreferentzia ezinbestekoa da haurren marrazkietako etxearen sinboloaren esanahia ulertu ahal izateko.” (Houzel eta cols. 1988) Azken finean, haurrek etxeak bikote erlazioaren funtzioa babesteko sinbolotzat ulertzen dutenean irudikatzen dute, pasio, zelo eta gorrotoarekin batera. Ezin ahaztu genezake, gorputza eta ingurunearen arteko metafora bat dela etxea; bertako leku guztiek, haurraren esperientzietako plazerra eta displazerra sinbolizatzen dituztelarik. … 178- 180

2.Pultsionalitate erritmikodun soinudun jolasak Psikomotrizitate saioan zehar, 3-4 urte bitarteko haurrek deskarga erritmikoa jasan dezakete. Gelako txoko babestu batean, danborrak, baketak … jarri daitezke haurrek mugarik gabe eta zarata gehiegi ateratzeko beldurrik gabe jolas dezaten. Soinu eztanda hau kontenitzeko eta bere balio handitzeko, saio bakoitzean txokoan egoteko denbora mugatu daiteke. Perkusio errepikakorren garapena antzeman daiteke: deskargak matizatuz doaz, kolpe gogorrak eta ahulak tartekatuz, pultsionalitate motrizaren kontrol progresiboa emango da; eta gaitasun erritmikoak ere eboluzionatu egingo dute.

3.Barne ziurtasunezko jolasak Barne ziurtasunezko jolasak angustiari aurre egitea bermatzen dute, unibertsalak dira eta eragin kulturalekiko independienteak. 6-8 hilabeteetatik 2-3 urte arte garatzen dira, baina gerora ere iraun dezakete. Ama galtzearekiko beldurrarekin eta destruitua izatearekin erlazioa dutenez, haurrarengan emozio fuerteak sortzen dituzte; eta oraindik gehiago, psikomotrizista jolasean sartzen bada. Jolas hauetan, plazer ludikoaren eraginez, psikomotrizistak “bere beldur propioarekin jolastu” behar du. Honela haurrari erraztu egingo zaio bere sentsazio, tonu, mugimendu eta emozio propioak bizitzea. Fase honetan agertzen diren jolasak:  Birritzearen jolasa (jugar a destruir)  Plazer sensoriomotorearen jolasa (jugar al placer sensoriomotor)  Biltzearen jolasa (jugar a envolverse)  Gordeketan jolastea (jugar a esconderse)

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 20

 Harrapaketan jolastea (jugar a ser perseguido)  Erasotzailearekin identifikatzean jolastea (jugar a identificarse con el agresor)  Bete eta hustutzen, batu eta banatzen jolastea (jugar a llenar y vaciar, reunir y separar…) 181- 184. Orrietan jolas bakoitzaren azalpenak

4.Azaleko ziurtasuneko jolasak: Jolas Sinbolikoak Barne ziurtasuneko jolas sinbolikoek pixkanaka beste jolas sinboliko batzuei lekua egiten die; jolas sinboliko berri hauei azaleko ziurtasuneko jolasak deritzaie. Jolas hauek haurra gatazka txikie eta gertukoetatik babesteko eskudo gisa jarduten dute. Aldi berean, kastrazio angustia eta amaobektuaren galerarekiko beldurretatik babesten dute umea. Jolas hauek haurtzaroaren lehen aldian lortutako integritatearen araberakoak izango dira, eta zuzenki lotuak daude eragile kulturalekin. “… balitz bezala egitea” –an jolastea “Norbera izatea”-k sortu dezaken ezinegonetik, izaera babesteko funtzioa dauka. Zentsurari beldurrik izan gabe norbera den bezala erakusteko aukera ematen du. Inguruko errealitatea kontuan izanda, bakoitzaren fantasien arabera eraldatzeko aukera ematen du eta identifikazio ugari sor daitezke: -

Gurasoak izatea

-

Telebista eta zine izarrak

-

Sukaldean aritzea

-



-

Haurrak zaindu

-

Brikolajea

-

Autoak gidatu

-

Futbolari izan

-

Mediku eta gaixoak

-

Erizainak

-

Maisu/ maistrak

-

Marrazki pertsonaiak

-

Garaile eta galtzaile

bizidunetako

Garapen Psikomotorea garapena

Psikomotrizitate gela eta saio baten 21

Jolas hauetan histeria manifestazioak ere sortu daitezke hainbat arrazoiengatik (izan edo ez izan, aukeratu izan ala ez, ikusia izan ala ez …) Hala ere, psikomotrizitate gelan oso arraroa da jolas sexualak agertzea (niños y niñas que juegan a papas y mamas que “se quieren”). Seguruenik, helduen presentziak jolasteak sortzen dien autozentsuraren eragina izango da; baina noizbat egoera sortuko balitz, aproposa litzateke lasaitasunez hitz egin eta kulpabilizaziorik gabe egoera azaltzea. Jolas hauek maiz errepikatzen badira. Psikomotrizistak bereiztu egin behar du, elkarren artean konpartitzen den plazerragatik eginiko errepikapenak, ala plazerrik gabeko errepikapen konpultsiboak diren. Izan ere, plazerdun errepikapenek gatazkei aurre egiteko balioko die; baina, plazerrik gabekoek adierazpen motorikoaren hipertonia/ hipotoniari dagozkienez, kaltegarriak izan lirateke.

!

Kontu handia izan behar da inbasio fantasmatikoekin: Berdinen arteko

eta helduekiko komunikazioa eteten dute, izan ere, dimentsio sinbolikoa gainditzen da. Ondorioz, ezin da barne eta kanpo errepresentazioen arteko erlazioa mantendu, haurraren garapenean kalte eginaz.

 PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEN GARAPENA: ADIERAZPEN MOTOREAREN FASEA

1. Zergatik material behar hori? Materiala pixkanaka atera behar da eta bigarren momentuan atera behar da. -

Hasieran gela eta blokeak dituzte

-

Hasieratik ez zaie dena eskaintzen. Hasieran mugimendua beha dute (saltoak …)

-

Gero, lasaitzen direnean, bestelako materiala behar dute: oihalak, baloiak, zapiak …

Badira hasierako fasea gustatzen ez zaien haurrak ere eta hasieratik oihalak nahi dituztenak. Horiei itxaroteko esan behar ziae, ez dela oraindik oihalekin ibiltzeko une egokia azalduz. -

Haurren indarra “desfogatzen” denean, irudimena erabiltzen hasiko dira eta orduan behar dituzte oihalak, zapiak …

2. Zergatik dena atera behar hori? Ez da zertan dena atera behar. Haurrei materiala eman aurretik galdetu egin behar zaie zertarako behar duten hori. 3. Bukatzeako 5 minutu Beharrezkoa al da?

falta

direnean,

abisatu

egiten

zaie.

Beharrezkoa da, prestatzen joateko eta zenbat falta den kokatzeko, non dauden jakiteko, “txip” –a aldatuz joateko

ISTORIOA Karga emozionala izango du, beti ere haur emoziaren mugak gainditu gabe.

bakoitzak onartzen dituen

Gai nagusia: BELDURRA -

Beste batek janda

-

Txikituta

-

Harrapatuta

-

Jarraitua

! Beldurrarekin jolastu behar da, eta ez beraiei beldurra sortu Ziurtasun emozionalera itzuli behar da eta beti ere bukatuko da istorioa. Ipuin askoren oinarrian haurren desioak daude: -

Txano- gorritxoren desobedentzia

-

Txerrikumeen alferkeria

Betiko ipuinak modu “gozatuegi” batean kontatuta intentsitate dramatikoa galtzen du (haurrek nahi eta eskatzen dutena).

 PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEN GARAPENA: ISTORIOA 1. Zergatik kontatzen zaie bukaeran ipuin bat? Ipuin kontaketa gehienetan bi faseen erdian ( adierazpen motorea --adierazpen plastiko eta grafikoa) egiten da, eta funtzioa fase aldaketa erraztea da. 2. Ipuin hau erlaxazioaren parekoa al da?

3. Ipuin kontaketa ere psikomotrizitatearen baitan kontatzen al da? Gomendioak: Emoziozko ipuinak izatea komeni da (ez TEO modukoak) Ipuina erakutsi ala ezkutuan? Haur txikiak direnean eskutan edukitzea komeni da Handiagoei batzuetan ez zaie erakutsi behar, beraiek irudika dezaten

ADIERAZPEN PLASTIKO ETA GRAFIKOA “Eraikitzeak eta marrazteak haurraren sinbolizazio-maila handitzen laguntzen dute eta ondorioz deszentraziora heltzen ere” (B. Aucouturier) Adierazpen plastiko eta grafikorako BALDINTZAK: •

Aukeran jarri eraikuntzak (lurrean) ala marrazkiak (mahaian, ahal dela). Batzuetan geuk proposatuko dugu zer egin.



Umeen erritmoak errespetatu. Nagusiak haurren produkzioen gainean interesa agertuko du.

• •

Saiatu haur den-denek beren lanak bukatzen, honek poz berezia ematen baitu. Lehen gunetik ezin da ezer eraman bigarren gune honetara!!!

 PSIKOMOTRIZITATE

SAIO BATEN GARAPENA: ADIERAZPEN PLASTIKOA

ETA GRAFIKOA

1. Marrazketa txokoan zer da garrantzitsuagoa irakastea: koloreak bereizten edota egiturak desberdintzen? Biak dira garrantzitsuak baina ez da ezer irakatsi behar. Helburua zerbait egiten, eraikitzen plazerra bilatzea da. Ez da saiatu behar egiten ari denaren zergatia galdetzen; baina bai fijatzea ea istoriorenbat irudikatzen ari den …

2. Psikomotrizitate fasea amaitzear zegoela, zergatik hasi ziren gordeta zeuzkaten zenbait egurrekin jolasten? Plazerra bilatzeko, egitearen plazerra bilatzeko. Bernard Aucouturier.

“Del Placer de Hacer, al Placer de

Pensar”

Saioaren bukaera, “agur”-aren ordua eta berriro etorriko garenaren baieztapena Zer egin? Goraipatu haurren produzkioak eta ibilbideak.

IRTEERA ERRITUALA

Hurrengo saiorako proiekturik?? (Zerbait bukatu gabe gelditu bada) Hiru urte arte: kanta ezagun bat biribilean jarrita Handiekin: eskua eman (“nagusiek egiten duten bezala”) Gela jaso? Aurkitu dugun bezala utzi behar dugu!!! Arriskua: berriro jolasten hastea Irtenbidea: Taldeak antolatu eta txandaka

 PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEN GARAPENA: IRTEERA ERRITUALA 1. Zer bukaera ematen zaio saioari? Denak elkartu eta hitz egiten dute; egindakoari buruz, hurrengo saiorako planei buruz … 2. Erlaxazioak nolakoa izan behar du? Musika erabiltzen da? Acouturierrek ez du erlaxaziorik egiten eta ez du musikarik erabiltzen.

3. Zergatik egiten dute bukaeran saioaren errepaso modukoa? Asko egin baina gutxi hitz egin dutelako saioan zehar. 4. Bukaeran haurrak borobilean jarri ditu eta zertara jolastu diren galdetu. Horrek ze helburu dauka? Haurrak hizkuntza aldera eramatea. 5. Zergatik arrazionalizatu? Agian galdera litzateke nola sentitu diren galdetzea?

interesgarriagoa

Biak dira galdera interesgarri eta egokiak.

 PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEN GARAPENA: SAIOAREN INGURUKO GALDERAK 1. Ekintza bakoitzak zenbat irauten du?

2. Zergatik egon daiteke horrelako ezberdintasuna haur eskola bateko saio batetik beste eskola bateko saiora? 3. Erritmoa beti bera da, hasieran guztiz aktibo eta ondoren lasaitzekoa ? 4. Zertan ezberdintzen jolasengandik?

da

psikomotrizitatea

beste

5. Irakasleak ere esan zigun, saioak pasa ahala, haurrak materiala jasotzen hasiko zirela. Zertan oinarritu behar da irakaslea, materiala jasotzen noiz hasi behar diren jakiteko? 6. Haur hezkuntza 0tik 6ra bitarteko aroari dagokio, eta tarte horretan urte batetik bestera izugarrizko aldea egiten dute fisikoki, kognitiboki, etb. Psikomotrizitate saioak berdin eramaten al dira adin guztietan? 7. Psikomotrizitate-gelara sartu aurretik, haur guztiak saltoka eta builaka zeuden; aldiz, saioak iraun duen bitartean ISILTASUNA izan da nagusi. Zergatik? (bi urtekoak, bigarren eguna!) 8. Lehen Hezkuntzako haurrentzat antzeko saioak ez lirateke gomendagarriak? 9. Haur guztiak ez dira berdinak, beraz ez dute zergatik oso aktiboak izan behar. Gainera askok ere lotsatiak izan daitezke. Beraz, musika (abesti ezagunak eta beraien gustukoak) jartzea ez litzateke aproposa, hauek estimulatu ahal izateko? Kantatzerakoan motibatzeko? Lotsaz ahazteko? 10.Zein punturaino utzi behar zaie haurrei nahi dutena egiten? 11.Ez al litzateke egokia izango egunerokotasunean klase guztiak psikomotrizitate klaseen antzera antolatuak izatea? Ez al litzateke hobeagoa izango umearen garapenerako? 12.Psikomotrizitateko klasea oso mugitua da eta denek izerditan bukatu dute.Gero ikasgelara joan eta geldi eta arreta mantentzeko zailtasunik ez al dute izaten? 13.Posible da horrelako saio bat egin ia-ia materialik gabe?

Related Documents