GARAPEN PSIKOMOTOREA Gorputz Eskema
Haur Hezkuntza
GARAPEN PSIKOMOTOREA
Haur Hezkuntza
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
1
Garapen psikomotorearen zenbait alderdi: 1. Gorputz eskema 2. Tonua 3. Jarrera 4. Lateralitatea 5. Arnasketa eta erlaxazioa
1.Garapen Psikomotorea: GORPUTZ ESKEMA Gorputz eskema: Norberaren gorputzaren atalen, mugimendu aukeraren eta espazioen mugen irudikapen mentala. Gauza tangibleen irudikapena. Gorputz irudia: -
Irudi pertzepzioa ~ gorputz eskema`
-
Irudi kognitiboa (pentsamendua bere gorputzaz)
-
Irudi emozionala (sentimenduak)
Bi kontzeptu hauek aldatuz doaz, DINAMIKOAK baitira, hautzaroan onerako eta zahartzaroan txarrerako. Gorputz eskemaren egituraketa 2 legeren araberakoa da: 1. ZEFALOKAUDALA: burutik hanketara
2. PROXIMODISTALA: erditik kanpora Bestalde oso garrantzitsua da INGURUNEAREKIN HARREMANA ere, hau da, zenbat eta interakzio gehiago izan inguruarekin, orduan eta aberatsagoa izango da garapena, eta lehenago garatuko da. Etapak gorputz eskemaren antolaketan (Vayer):
1. Etapa: Ama denboraldia (0- 2 urte): GORPUTZ BIZITUA Jaiotzetiko erreflexuak agertzen dira: o
Xurgatze erreflexua
o
Heltzeko erreflexua
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
2
o
Mororen erreflexua
o
Estorbuak gainditzeko erreflexua
Ondoren, gutxi gorabehera 3.hilabetean, borondatezko mugimenduek ordezkatuko dituzte. Nerbio sistema heltzeko prosezua ematen ingurunearekin harremanak hasten dira.
da
Burua Sorbaldak
eta
Ni
mundua
gaindituz,
Gorputza jiratu Arrastaka ibili
Besoak
Eseri
Eskuak
4 hanketan ibili Zutitu Oinez hasi
Haur bakoitzaren garapena oso indibiduala da eta horregatik pauso hauek ordenean eman beharrean, baten bat saltatu eta hurrengora igaro daiteke, eta honek ez du arazorik suposatzen. Kantak, aho korapiloak, mugimendua … estimulazio oro oso garrantzitsua da gorputz eskemaren estimulaziorako eta garapen egoki bat emateko.
2. Etapa: Ikasketako denboraldi globala (2- 5 urte): GORPUTZ SUMATUA Ekintza motorea maila azpikontzientean antolatzen da (ez daki zerk bultzatzen duen salto, bira … egitera. Saiatze / hutsegite bidez ikasten da.
3. Trantsizio denboraldia (5- 7 urte): GORPUTZ IRUDIKATUA Jarrera eta arnasketaren kontrola lortzen dira. Bere irudiarengan salto handia ematen du, badaki gutxi gorabehera nolakoa den. Lateralitatea behin betiko finkatzen da: ezkerra edo eskubia izango da baloia botatzeko, ondoren idazteko … Eskuin eta ezkerraren ezagutza lortzen ditu. Besoen gorputz enborrarekiko independentzia: baloia botatzeko orduan gorputz osoa mugitu beharrean, sorbaldaren mugimendua soilik egingo du. 4. Gorputz eskemaren behin betiko prestatzeko denboraldia (7- 12 urte) Gorputza eta gorputz atalak erlaxatuagoak. Gorputz atalen independentzia. Norberari buruzko ezagutzatik (eskuina eta ezkerra) besteei buruzko ezagutzara trantsizioa.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
3
Akatsak pertzepzio arloan: irakurketan (p/q, b/d, u/n ...) nahastu
Akatsak motrizitatean: -
Koordinazio eza
-
Moteltasuna
-
Arazoak idazketan: gaizki eratutako
Arazoak harremanetan eta izaeranre arloan: Beste haurren krudeltasuna: bullying
Gorputz eskeman parte hartzen duten osagaiak: 1) Tonua 2) Jarrera 3) Lateralitatea 4) Erlaxazioa 5) Arnasketa
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
4
GORPUTZ ESKEMA: ARIKETAK 1. Zein dira jaioberrien erreflexuak? Xurgatze erreflexua: Aho inguruko estimuluen aurrean burua biratuko du titiaren bila. Prentsio erreflexua: Behatza estutu. Reflejo moro: Besotan airean hartzean, lau gorputzadarrak zabalduko ditu. Estorbo baten aurrean salto egiten saiatuko da. Lehen egunetan, erditzea lehorrean izan duten aurrek oinez egiteko keinua egingo dute, eta aldi berean, erditzea uretan izan dutenek, igeri. 2. Zer pauso ematen ditu haur batek jaiotzen denetik oinez egin arte? Etzanda buelta eman hanketan (katuka) zutik jarri inguruan)
eseri
arrastaka ibili 4 oinez hasi (gutxi gorabehera urtebeteren
3. Zer du beharrekoa haur batek hau guztia gerta dadin? Nerbio sistemaren garapena eta heldutasuna, tonu muskularra garatzearekin batera. 4. Nola ikasten ditu mugimenduak? Jauziak, birak … Saiatu
hutsegin
saiatu
lortu
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
ERREPIKATU
5
2. Garapen JARRERA
Psikomotorea:
TONUA
ETA
Tonua: Ehun organiko baten tentsio mailari deritzaio eta beste baieztapen hauekin osatzen da definizioa:
Gorputzari eusten dion muskuluen nolakotasuna: Tonuari esker zutik egoteko gai gara.
Itxurazko atsedenaldian dagoen muskulu baten jarduera.
Jarduera motorearen “hondoko oihala”.
Kontrol tonikoa: Haurrak tonua jaiotzetik du, baina kontrola lortu arte ez da zutik jartzeko gai. (6 hilabete gutxi gorabehera) Izan ere, ordurarte hipertonua du gorputz- adarretan, eta hipotonia enborrean. Edozein ekintza motore egiteko ezinbestekoak dira eta Nerbio Sistemak kontrolatzen du. Horregatik NSZ heltzen denean, kontrol tonikoa eskuratzen da. Kontrol hau arretarekin, emozio egoerarekin eta batez ere, jarrera kontrolarekin estuki lotua dago. Hipotonia: Tonu gutxiegi. Hipertonia: Tonu gehiegi. Eutonia:Tonu orekatua, edo neurri egokietan. Paratoniak: Erlaxatzeko zailtasunak. Haurra etzanda egonda ere, tentsio egoeran dagoen egoera litzateke. Sinzinesiak: Mugimengu bat egitearekin batera, egin behar ez litzatekeen beste bat egia da. Esate baterako, batzuk idazterakoan mingaina ateratzen dute. Mugimendu hauek arruntak izaten dira 12- 14 urterarte, eta beraz ez da kezkatzeko motiboa. Hala ere, oso nabariak badira, jarraipen bat egitea komeni da. Kontrol tonikoa lantzeko bi modu daude: 1) Sentsazio eta zintzilikatu …
jarrera
desberdinak:
jarduera
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
fisikoa:
saltoak,
oreka,
6
2) Erlaxazio ariketak (0- 6 etapan nahiko zaila da): Globalak edo analitikoa (atalka burutzen direnak) izan daitezke. Muskuluak lanean ari dira mugimendurik ez dagoenean ere. Hala ere, tonua handiagoa da egoera dinamikoetan atseden egoeretan baino. Izan ere, hau horrela ez balitz, hil egingo ginateke bihotza bezalako bizi- organu askok muskulu ehuna baitute. Tonuaren hiru egoera bereizten dira: 1) Atseden tonua: Tonurik baxuena da eta gorputza grabitatearen legepean geratzen da. Ezer egin gabe gauden egoerak lirateke. 2) Jarrera tonua: Bigarren maila da, grabitatearen legeari aurre egiteko ezinbestekoa. Zutik jartzea. 3) Ekintza tonua: Mugimendua eragiten du eta tentsio- distentsioei esker sortzen da. Haurra eta munduaren arteko elkarrizketa tonua ezinbesteko osagaia da, eta ez hitzezko komunikazioa sortzen du. Haurra eta “ama” ren artean ELKARRIZKETA TONIKOA sortzen da, J. Ajuriarrearen ustetan “haurraren nortasunaren garapenean ezinbesteko baldintza” dena. Gaur egun sortu berri den korriente bat da eta adibide garbiena hau da: haurra negarrez hasten denean besoetan hartzean, batzuetan amaren tonua tentsioan egoten da eta haurra ez da lasaitzen. Ondorioz, bere tonua ere tentsioan jartzen da eta negar gehiago egiten du. Ondorioz zurrunbilo geldiezin bat sortzen da. Elkarrizketa tonikoaren inguruan beraz, bi jarrera desberdintzen dira: -
Haurrak beharrezkoa du kaso egin eta besotan hartzea.
-
Nahiz eta negar egin, ohean utzi behar da.
Postura: Kontzeptu anatomikoa da, gorputzeko zatiek elkarrekin duten harremana adierazten duena. Espazio/denbora erreferentziak bakarrik hartzen dira kontuan: hezurren arteko angeluak, ardatzak, planoak, … Jarrera; Etengabeko estimulu baten aurrean (grabitatea) aurre egiteko modu pertsonala. Hiru osagai ditu: -
Alderdi morfologikoa (postura)
-
Alderdi afektiboa
-
Alderdi neurologikoak (erreflexuak)
Gizakiongan zutikako postura tentea da gure ezaugarria. Gorputz osoaren grabitatezentroa PELBISEAN dago eta horren arabera artikulatzen dira gainerako gorputzatalak. Psikomotrizitate-gelak postura lantzeko estimulu anitz eskaintzen dio haurrari. Lehen hezkuntzatik aurrera oinarrizko trebetasun eta abilezia motoreak, jolasak eta kirolak dira baliabiderik onenak postura-kontrol egokia lortzeko.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
7
TONUA ETA JARRERA: ARIKETAK 1. Saiatu zaitez honako kontzeptuak adierazten:
Tonua: Muskuluaren tentsio maila, pertsona batetik bestera oso desberdina dena. Muskuluarekin estuki erlazionatua dagoen kualitatea da. Dantza egitean adibidez, pertsona batzuk zurrunagoak dira eta beste batzuk malguagoak.
Kontrol tonikoa: Giharren kontrola; erlaxatua edo tentsioan.
Hipertonia: Tonu gehiegi.
Hipotonia: Gutxiegiko tonua (flacido).
Eutonia: Tonu egokia.
Hipertonia, hipotonia eta eutonia kontzeptu aldakorrak dira: zutik egoteko, lotarako, kirola egiteko, idazteko … egoera emozionalek ere baldintzatu egingo du pertsonaren muskuluen tentsioa.
Ama eta haurren arteko “elkarrizketa tonikoa”: Bernard Aucourier- ek eta beste hainbat autorek oso garrantzitsutzat jotzen dute faktore hau.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
8
Haurra eta amaren arteko elkarrizketa da. Haurrak negar egitean, amak besotan hartuko du, bien tonuak elkarrizketan jarriaz, batak besteari tonua transmitituko baitio. Haurra negarrez dagoenean, tentsio egoeran dago; eta honek amari igaroko dio tentsio tonu hori, bera ere urduri eta aztoraturik jarriaz. Ondorioz, zurrunbilo geldiezin bat sortuko da eta oso zaila izango da egoera hau amaitzea. 2. Zertarako balio digu haur baten tonuari erreparatzeak? Haur baten egoera jakiteko: erlaxatua, urduri, beldurturik, aztoratua …. 3. Jarrera: postura + jokatzeko modua (osagai psikologikoa) Postura: jarreraren alderdi tangiblea. 4. Non daukagu gizakiok grabitate zentroa? Pelbisean. 5. Non eta nola landuko zenituzke TONUA eta JARRERA? Jarduera fisikoaren bidez: masajeak, psikomotrizitate gelan, pistinan …
3.
Garapen Psikomotorea: LATERALITATEA
Lateralitatea: Giza gorpuzaren alde baten nagusitasun funtzionala, begi, belarri, esku eta hanketan. Ezkerra eta eskuina bereiztea lateralitatearen ondorioetako bat soilik da. Izan ere, lateralitateak bi osagai ditu: •
Alderdi neurologikoa eta psikologikoa: Lateralitatearen finkapenean herentzia genetikoak eragina du.
•
Alderdi kulturala eta inguruari lotutakoak: Kultura eta ohituretan ezkerra “txarra” –rekin lotzen da eta eskuina berriz “ona” –rekin. Ondorioz, hainbat haur behartuak izan ziren eskuinez idaztera.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
9
Adituen ustetan, desberdintzen dira:
burmuineko
hemisferioetan
alde
bakoitzaren
EZKER HEMISFERIOA HEMISFERIOA
ESKUIN
Ahozko eta idatzizko adierazpen eta ulermena.
Ikusi pertzeptzioak Ez hitzezko pentsamendua
Abstrakzio eragiketak
Burmuinaren ezker aldeko hemisferioaren lateralitatez eskuina izango da eta alderantziz.
funtzioak
Oroimena
nagusitasuna
gertatzen
bada,
Lateralitatearen eboluzioa: 4 urteren inguruan, alde baten nagusitasuna definitzen da, eta batez ere eskuan. 6 urterekin, lateralitatea finkatzen da eta gorputz eskema orientatzeko gaitasuna eskuratzen du. Orokorrean, autore gehienek esaten dute gora- beherak izaten direla prozesuan; horregatik, 3 urteren inguruan eskuina dela iruditu arren, ondoren ezkerraren nagusitasuna eman daiteke nagusitan. Horregatik, aldaketa hauek normalak izan daitezke 6 urterarte, gutxi gorabehera. Beraz, 5- 6 urterarte ez da arazo larria lateralitatea finkatua ez izatea.
Lateralitatearen eboluzioa: Spian 0 – 3,5 urte
Haurrak ezin du bere gorputzaren 2 aldeen artean bereizi. Gorputz atalak gorputzaren alde banatan daudela ohartzen da, baina
4- 5 urte ez daki ezker eta eskuina zer diren.
Gorputz atalak, baita organoak ere, alde banatan daudela jabetzen
6- 7 urte da; baina ez da gai ezkerra eta eskuina desberdintzeko.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
10
8- 9 urte Gorputz- atalen lateralitateaz erabat jabetzen da.
Lateralitate testak: Umearen gorputz atal gainjartzailea zein den jakiteko erabiltzen dira; haur hezkuntzan eboluzioaren zein momentutan dauden jakiteko erabilgarria da, baina lehen hezkuntzan, arazoen detekzioarako erabilgarria izango da. Baldintzak: 1. Lanak samurrak eta ulertzen errazak izango dira. 2. Alde bat edo bestea eskatuko dute. 3. Zenbatzen errazak. 4. Materiala arina eta erabiltzen eta eramaten erraza. 5. Lanak modu konpetitiboan ere egiteko aukera emango dute. Harris test of Lateral Dominance: Esku, begi eta hankaren nagusitasuna neurtzeko testa da. (Vayer, P. , 1973, 224226.or) Eskuaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:
Pilota jaurti
Jostailu bati giltza eman
Iltzea josi (plastikozkoak)
Hortzak garbitu
Orraztu
Atearen heldulekua biratu (biribiletakoa)
Zintz egin= mukiak kendu
Guraizeak erabili
Labanaz ebaki
Idatzi
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
11
Begiaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:
Sighting- etik begiratu.
Irudikatu eta zulotxotik begiratzeko esan.
Kartoizko tutua
Kaleidoskopiotik (koloretako kristalak dituen teleskopioa) begiratu
Hankaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:
Baloia atera
Baloia gidatu
Baloina oinaz jo
Test honen bidez, belarriaren nagusitasuna ez da neurtzen baina ariketa desberdinak egin daitezke: telefono dei bat erantzun arazi, norbaitek zerbait xuxurlatzean zein belarri jartzen duen … Lateralitate motak: Eskuin lateralitatea: Eskuin aldeko hanka/ belarri/ eskuan nagusiak direnean. Ezker lateralitatea: Ezker aldeko hanka/ belarri/ eskuan nagusiak direnean. Eskuintasun faltsua edo aurka egindako ezkertasuna: Ezkerra zena, ohitura eta kultura arrazoiengatik, behartua izandakoa eskuin izatera. Ezkertasun faltsua: Istripu, derrigorturik ezkerra dena.
paralisi
…en
ondorioz,
eskuina
izan
arren,
Beskotasuna: Funtzio batzuetarako ezkerra eta besteetarako eskuina erabiltzen dituena. Ez dute abilezia berdina izango funtzio baterako bi eskuekin, hau da, jarduera batzuetarako ezkerra erabiliko dute eta besteetarako eskuina. Gurutzatutako lateralitatea: Gorputz atal batzuetan eskuinaren nagusitasuna du eta beste atal batzuetan ezkerrarena. Lateralitatea eta irakaslea: Gaur egungo gizartea ESKUINA da. Esate baterako, irakurri eta idazteko norantza ezkerretik eskuinerako da, zenbait eguneroko gailu eta tresna eskuinentzat prestatuak daude (erlojuen giltza, lata irekigailuak, guraizeak … ) Ondorioz, gaizki egituratutako lateralitate desordenak sortzen dira: dislexia, izaera desorekatuak …
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
12
IRAKASLEAREN LANA LEHEN
ORAIN Eskuin izatera behartzen zen.
ZAZZO-ren PROPOSAME NA Nahi duena eta nahi duen 1. Lagundu haurrak beti alde bera bezala. indar erabilaz, nagusitasuna dezan. 0-3/4 urte
Batzuetan ondorio txarrak:
2.
Garbi ez badago, eskuin aldera eraman BEHARTU GABE. 5-6 urte
Toteltasuna, dislexia, izaera desorekak ….
2.fasea. 6-8 urte 1.fasea. 3-6 urte
Helburua
3.fasea. 8-12 urte
IRAKASLEAREN LANA FASE BAKOITZEAN
Helburua
Lana Oharra Helburua Lana Oharra
Lana
Oharra
Alde bat finkatzea. Alde bat bakarrik behartzen duten bizipen motoreak. Modu librean Finkatu duen aldea indartu. Alde bat bakarrik behartzen duten bizipen motoreak. Irakasleak zuzentzen dituen jarduerak, orain beste eskuarekin, gero nahi duzun hankarekin … Beste aldea hobetzen hasteko ordua da. Horregatik eskola kirolak garai honetan hasten dira, bi aldeen indartzea emateko une aproposa baita. Beste aldearen lan kualitatiboa Bi aldeen arteko koordinazioa Modu librean: jolasak … Modu analitikoan: orain dribling ezkerrarekin …
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
13
LATERALITATEA: ARIKETAK 1. Zer da lateralitatea? Gorputzaren bi aldeak “simetrikoak” diren arren, alde batekin bestearekin baino hobeto funtzionatzeko gaitasuna dugu. 2. Lateralitate test bat pasa nahi diegu 5- 6 urteko neska mutilei. Test horretan neska eta mutil bakoitzaren esku, hanka, begi eta belarri gain – hartzaileak zein diren jakin nahi dugu. Bila itzazu test hori egiteko ariketa, honako baldintzak kontuan izanda: •
Lanak samurrak eta ulertzen errazak izango dira
•
Alde bat edo bestea eskatuko dute
•
Zenbatzen errazak
•
Materiala arina eta erabiltzen eta eramaten erraza
•
Lanek modu konpetitiboan ere egiteko aukera emango dute
Begia: teleskopioa (ea zein begirekin behatzen duen) Eskuak: guraizeak, baloiari boteak eman, objektu bat ematean ea zein eskurekin hartzen duen … Hankak: Baloia geldik jarri, ostikoa eman eta gidatu. Belarria: Telefono dei imaginario bati erantzutean zein belarritara eramaten du erantzuteko? 3. Zenbat lateralitate mota ezagutzen dituzu? •
Ezker edo eskuin
•
Gurutzatua: eskuetan ezkerra gain- hartzailea eta hanketan berriz eskuina, esate baterako.
•
Bi eskukutasuna (ambidiestro)
•
Ezker/ eskuin faltsua
4. Zerbait egingo al zenuke zure gelako haurrekin (4 urte) euren lateralitatea finkatzeko? Eta indartzeko? Beharrezkoak diren ekintza eta jarduerak jorratuko genituzke, baina inolaz ere ez genuke haurra DERRIGORTUKO eskuin lateralitatea gain- hartzeko.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
14
4.
Garapen Psikomotorea: ARNASKETA
Arnasketa: Airea biriketara sartu eta handik irteteko prozesua da. Unitate psikobiologikoa denez, ondorengo arloak inplikatuta daude:
Psikismo a Tonua
Emozio a Erlaxazioa
Autore batzuk diotenez: “Arnasketa txarragatik, maiz sortzen dira antsietatea, nekea eta arretari buruzko arazoak.” (Vayer, Schinca) Baieztapen hau benetakoa da, hau da, arnasketa desegoki batek ondorio fisiologikoak eragin ditzake. Hala ere, alderantzizkoa ere gertatzen da; hau da, nekea, antsietatea eta arreta arazoen ondorioz, arnasketa gaizki burutzen da. Beraz, bi norantzatako eragina izango du. Arnasketa maiztasuna: Denbora tarte batean burutzen diren arnasaldi kopurua. Denbora ohikoena minutu 1 izaten da. Aldagai hauen arabera bariazioak jasan ditzake: •
Ariketa
•
Arnasketa mota
•
Emozio egoera
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
15
•
Adina
Adina Jaioberria 5 urte 15 urte Heldua
Arnasaldi kopurua/minutuko 40- 70 25 20 14- 18
Arnasketa motak:
1. KLABIKULA ARNASKETA Goiko saihetsezurrak gorantz. Biriken goiko aldea betetzen da. Mugimendu gutxiko pertsonengan ohikoa da. Ez da eraginkorra, oxigeno bolumen txikia barneratzen baita eta energia kontsumo handia baitu. Haur jaioberriak negar zotinka hastean egiten dutena litzateke.
2. ARNASKETA ERTAINA (SAIHETSARTEKOA) Biriken erdiko zatia eta goikoaren zertxobait betetzen da. Aurrekoa baino eraginkorragoa da, baina eskasa hau ere.
3. ARNASKETA ABDOMINALA DIAFRAGMATIKOA
edo
ARNASKETA
Biriken beheko zatia eta erdiko zati bat betetzen dira. Aire gehiago arnasten da. Arnasketa era naturala da.
4. ARNASKETA OSOA Birikak behetik gora betetzen dira. Arnasketa muskulu guztiak martxan jartzen dira. Erlaxazio tekniketan erabiltzen da.
Hezkuntzaren helburuak arnasketari dagokionean, 2 dira. Horretarako ondorengo ariketez baliatu gaitezke:
Arnasketaz jabetu
Sudurraren punta behatzarekin gorantz estiratu. Belarria lagunaren bizkarrean jarrita, arnasketak entzun.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
16
Aurpegiko masailak puztu eta hustu. Mingain puntarekin sudurra ukitzen saiatu. Aharrausika egin, doministiku, hasperenak, eztula, barreak, negarrak … Lurrean etzanda, ahoz gora, eskuak klabikuletan, esternoian … arnas mugimendu desberdinak antzeman.
bularrean,
abdomenean,
Arnasketaren kontrola
Sudur zulo batetik arnasa hartu/ bota. Pingpong pilota bati putz eginaz zirkuituak osatu (banaka edo taldetan) Putz egin eta zintz egin. Umeak korrika jarri eta gure aginduak bete arazten saiatu: arnasa hartu eta bota; 2 aldiz arnasa hartu eta bi aldiz bota … Ariketa
hauetan
kontu
handia
izan
behar
da
HIPERAIREZTAPENAREKIN
(hiperventilacion). Izan ere, haurra mareatu egin daiteke oxigeno kontzentrazio handiegien ondorioz.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
17
ARNASKETA: ARIKETAK 1. Zer da arnastu? Airea biriketara sartu eta handik irteteko prozesua da. 2. Zeren arabera aldatzen dugu arnasteko era? •
Ariketa
•
Arnasketa mota
•
Emozio egoera
•
Adina
3. Zenbat aldiz minutuko hartzen dugu arnasa nagusiok egoera normal batean? Eta haurrek, gehiagotan ala gutxiagotan? Helduok 14- 18 arnasaldi/ minutuko eta haurrek 40 -70 arnasaldi/ minutuko. 4. Zenbat arnasketa mota ezagutzen dituzu? Saia zaitez adierazten nolakoak diren.
1. KLABIKULA ARNASKETA Goiko saihetsezurrak gorantz. Biriken goiko aldea betetzen da. Mugimendu gutxiko pertsonengan ohikoa da. Ez da eraginkorra, oxigeno bolumen txikia barneratzen baita eta energia kontsumo handia baitu. Haur jaioberriak negar zotinka hastean egiten dutena litzateke.
2. ARNASKETA ERTAINA (SAIHETSARTEKOA) Biriken erdiko zatia eta goikoaren zertxobait betetzen da. Aurrekoa baino eraginkorragoa da, baina eskasa hau ere.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
18
3. ARNASKETA ABDOMINALA edo ARNASKETA DIAFRAGMATIKOA Biriken beheko zatia eta erdiko zati bat betetzen dira. Aire gehiago arnasten da. Arnasketa era naturala da.
4. ARNASKETA OSOA Birikak behetik gora betetzen dira. Arnasketa muskulu guztiak martxan jartzen dira. Erlaxazio tekniketan erabiltzen da.
5. Haurrekin lanean ari garela, bi kontzeptu nagusi hauei erreparatu behar diegu. Zer esan nahi dute? Zein ariketa egingo zenituzkte?
Arnasketaz jabetu
Sudurraren punta behatzarekin gorantz estiratu. Belarria lagunaren bizkarrean jarrita, arnasketak entzun. Aurpegiko masailak puztu eta hustu. Mingain puntarekin sudurra ukitzen saiatu. Aharrausika egin, doministiku, hasperenak, eztula, barreak, negarrak … Lurrean etzanda, ahoz gora, eskuak klabikuletan, esternoian … arnas mugimendu desberdinak antzeman.
bularrean,
abdomenean,
Arnasketaren kontrola
Sudur zulo batetik arnasa hartu/ bota. Pingpong pilota bati putz eginaz zirkuituak osatu (banaka edo taldetan) Putz egin eta zintz egin.
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
19
5.Garapen Psikomotorea: ERLAXAZIOA Erlaxazioa: Tentsio fisko zein psikologikoa jaisteko prozesua. // Muskulu tonua jaitsi eta atseden sentsazioa lortu. Erlaxazioaren hezkuntza helburuak: 1. Tentsioa murriztu 2. Mugimenduen koordinazioa hobetu: mugimendu eta keinu eliminatu
parasitoak
ERLAXAZIO LANEAN KONTUAN HARTU •
Geldirik egoteko denbora mugatu
•
Une egokia aukeratu
•
Areto handia, tenperatura goxoa eta konstantea, argi gutxi, lurrarekin kontaktu goxoan
•
Aginduak ahots ertainez, poliki eta modu naturalean
ERLAXAZIO LANEAN KONTUAN HARTU •
Musikari jarraitu suge sorginduaren moduan
•
Korrika soinurik egin gabe eta ahalik eta zarata handiena egiten
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
20
•
Gogorra/ biguina kontrastea: arroka/ area, goxoki gogorra/ txiklea, poloa/ flana …
•
“Alizia miragarrien herrialdean” (gaileta jan eta erraldoi bihurtu, ipotx …)
1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi
21