1B maila
Jaiak Etxebizitza Trukea
Ataza honetan San Ferminetatik edo beste edozein jaietatik ihes egiteko aukera bitxi bat ezagutuko dugu, eta etxebizitzari buruz ere arituko gara. Honez gain, baldintza erreala eta hainbat esakune landuko ditugu. Horretarako: a. Bideo pasarte bat ikusi eta gaiari loturik, lagun bati gutun bat idatziko diogu. b. Etxe trukaketari buruzko joko bat egingo dugu mintzamena lantzeko.
ETXOLA ETA ETXEA TRUKEAN
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: San Ferminetan, etxola trukean Atazaurrea: jaiei buruz hitz egin eta hiztegia landu Jaiak gustuko ditugun komentatuko dugu, eta jaietatik ihes egiteko planak pentsatuko ditugu hirunaka (3. or.). Talde handian, pentsatutakoa esango dugu, eta planak gustatu ote zaizkigun komentatuko dugu. “Hiztegia lantzen” ariketa egingo dugu bideo pasartean agertuko diren hitz batzuk aurrez ikusteko (3. or.).
a ataza: bideo pasarte bat ikusi eta lagun bati, gutun batean etxolan “bizi izandakoa” kontatu Bideo pasartea ikusi (DB 417 zb, 3.zinta), eta galderak erantzungo ditugu (4. or.). Artzainari zer moduz ulertu diogun eta ea etxolaren trukea onartuko genukeen komentatuko dugu. Hirunaka jarrita, 5. orriko fitxak banatuko ditugu, eta bakarka, idazlana egingo dugu.
Feedbacka: zuzenketak egin Hirunaka jarrita, ezkerrekoari beraien idatzia pasa eta arkatzez ikaskideen idazlanak, markatu edo zuzendu egingo dituzte: ulertzen ez dutena, beraien iritziz gaizki dagoena, eta abar. Idazlan hori ezkerrekoari pasa eta hurrengo idazlanarekin gauza bera egingo dute. Azkenik, bakoitzak bere idazlana berriro hartuko du, ikaskideek markatu edota zuzendua ikusi, eta azken zuzenketak egingo ditu. Zalantzak hiruron artean argitzen saiatuko dira, eta airean geratzen diren zalantzak klase aurrean planteatu eta irakaslearen laguntzaz argituko dituzte.
Atazaostea: hainbat gutun ozen irakurri eta baloratu Hirukote bakoitzak, idazlan bat aukeratuko du, eta ozen irakurriko du. Istorioak baloratuko ditugu: nork pasa duen ongien, nork gaizkien... gertakaririk harrigarriena, beldurgarriena, barregarriena, originalena...
Gramatika eta diskurtsoa: baldintza erreala eta hainbat esakune landu “Etxolara joaten bagara” ariketan gaztelaniazko esaldiak euskaratuko dituzte, baldintza erreala lantzeko (6. or.). “Denetarik ikasten” ariketan, testuko hainbat esakune aztertu eta esaldiak osatuko ditugu (6. or.).
B ataza: etxe trukaketan Atazaurrea: etxea trukean utziko ote genukeen komentatu Komentatu, artzainak egin duen moduan, ea etxea trukean utziko luketen, zein baldintzetan, zeren truke,...
b ataza: mintzamena lantzeko jolasa egin Ikasle bakoitzari irudi bana emango diogu (7. eta 8. orr.). ”Etxearen fitxa teknikoa” eman eta bakoitzak bere irudia itsatsi ondoren, fitxa beteko dute (9. or.). Zutik jarri eta guztiak guztiekin hitz eginez, trukerik onena egiten saiatuko dira. Etxea norekin trukatuko duten erabakita, kontratuko datuak bete beharko dituzte (9. or.).
Feedbacka: egin duten trukearen berri eman Bakoitzak egin duen trukearen berri emango du labur, eta aldaketa ona egin ote duen komentatuko du.
2
JAIETATIK
IHESI
Beranduxeago, jaietatik ihes egiteko modu bat ezagutuko duzu. Baina ikusi baino lehen, idatz ezazu hemen jaietatik ihes egiteko plan on bat. Edo bi, edo hiru... Ea zer bururatzen zaizun! Saia zaitez, zure ikaskideak konbentzitzeko moduko plan bat pentsatzen.
........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................ ........................................................................................
HIZTEGIA LANTZEN Ezkerreko zutabean dituzun hitzak, bideo pasartean agertuko direnetako batzuk dira. Eskuineko koadroan berriz, euren sinonimo edo definizioak dauzkazu, baina noski, ez daude ordenaturik. Idatz ezazu bideo pasartean agertuko den hitz bakoitzaren ondoan bere esanahi edo sinonimoa.
GUTXIENBAT LASTERKA EGIN METAKA AZKAR BATEAN TRONPAKA GASNA IRAGARKI ORDUBATEN BURUAN SEGURUA DA AITZINEAN SALTEGIA MENTURATU TXANGOA GEHIEGIKERIA BEHARBADA ANTZEMAN OREN
.......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... .......................................................... 3
PUBLIZITATEA EGITEKO MODU BAT NEURRIA PASA, BEHAR BAINO GEHIAGO EGIN PILAKA, MULTZOKA OKERTUZ, MODU BALDARREAN IBILIZ GAZTA ORDUBETE BARRU, HEMENDIK ORDUBETERA GAUZA ZIURRA DA GUTXIENEZ DENDA, SALTZEKO LEKUA AUSARTU, ARRISKATU AURREAN KORRIKA EGIN IRTEERA, ITZULIA, BUELTATXOA AGIAN AURKITU, TOPATU, HARRAPATU ORDU ZIZTU BATEAN, OSO ARIN
SAN FERMINETAN,
ETXOLARA
Bideo pasartea ikusi eta erantzun itzazu galderak:
1.- Zer esan dute eguraldiari buruz? ................................................................................................................................................................................. 2.- Non dago etxola? Iruñetik gertu al dago? ................................................................................................................................................................................. 3.- Zertaz bizi da artzaina? ................................................................................................................................................................................. 4.- Zein baldintza bete beharko ditu etxolara trukean joan nahi duenak? ................................................................................................................................................................................. 5.- Zer egin daiteke etxolara joanez gero? ................................................................................................................................................................................. 6.- Nola deskribatzen dute leku hori? Eta Iruñea San Ferminetan? ................................................................................................................................................................................. 7.- Pettanek, artzainak, ba al du San Ferminetan zezenen aurrean korrika egiteko ohiturarik? ................................................................................................................................................................................. 8.- Zenbat gela ditu etxolak? Zer dago bertan? ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. .................................................................................................................................................................................
Gustatu al zaizu etxola? Biziko al zinateke bertan? Eta trukea, egingo al zenuke?
4
GUTUNA IDAZTEKO
FITXAK
Ikasleak hirunaka jarri eta talde bakoitzari fitxa bana eman. Kontakizunerako proposatutako hitz gakoak aldatu nahi badituzu, edo gehiago behar badituzu, laugarren koadroan, ideia batzuk dituzu.
A TALDEA Egoera: artzainak proposatutako trukea onartu duzu, eta astebete eman duzu Iratiko etxolan. Handik itzuli eta lagun bati han bizitako guztia kontatuko diozu gutun batean. Konta iezaiozu: Zergatik joan zaren hara, eta zergatik jaietan. Norekin joan zaren. Deskribatu etxola, ingurunea, lekua,... Kontatu zer egin duzun eta zer ez. Kontatu zein gauza harrigarri, beldurgarri edo zirraragarri gertatu zaizun. Honetarako jolas bat proposatzen dizugu. Kontakizun honetan, hitz hauek sartu beharko dituzu: ZARTAGIA
B
ZUHAITZ MUGIKORRA
OILO BERDEAK
TALDEA
Egoera: artzainak proposatutako trukea onartu duzu, eta astebete eman duzu Iratiko etxolan. Handik itzuli eta lagun bati han bizitako guztia kontatuko diozu gutun batean. Konta iezaiozu: Zergatik joan zaren hara, eta zergatik jaietan. Norekin joan zaren. Deskribatu etxola, ingurunea, lekua,... Kontatu zer egin duzun eta zer ez. Kontatu zein gauza harrigarri, beldurgarri edo zirraragarri gertatu zaizun. Honetarako jolas bat proposatzen dizugu. Kontakizun honetan, hitz hauek sartu beharko dituzu: ENTXUFEA
C
LAPURRA
BEHI EROA
TALDEA
Egoera: artzainak proposatutako trukea onartu duzu, eta astebete eman duzu Iratiko etxolan. Handik itzuli eta lagun bati han bizitako guztia kontatuko diozu gutun batean. Konta iezaiozu: Zergatik joan zaren hara, eta zergatik jaietan. Norekin joan zaren. Deskribatu etxola, ingurunea, lekua,... Kontatu zer egin duzun eta zer ez. Kontatu zein gauza harrigarri, beldurgarri edo zirraragarri gertatu zaizun. Honetarako jolas bat proposatzen dizugu. Kontakizun honetan, hitz hauek sartu beharko dituzu: ONDDOAK
OTSOA
UMEA
HARTZA
AITONA HELIKOPTEROA
OPARIA
PIRAINA
TXIMISTA
ZEZENA
LURRIKARA
KROKODILOA SENDABELARRA
EXTRALURTARRA
SORGINA
5
KOBAZULOA
ATXURRA ELEFANTEA TURROIA
ETXOLARA JOATEN
BAGARA
Ariketa honetan, baldintza landuko dugu. Hemen behean, bideo pasarteko esaldi batzuk dituzu gaztelaniaz. Itzuliko al dituzu? 1.- Si alguien coge tu borda y tú te pasas nueve días en Iruñea... no sé que vas a hacer con el perro y las ovejas ......................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................... 2.- Si hay alguien interesado, ya hablaremos ......................................................................................................................................................................................... 3.- Si la gente quiere dos días, serán dos días ......................................................................................................................................................................................... 4.- Si quieren cinco días, ya nos organizaremos ......................................................................................................................................................................................... 5.- Si no os gustan los San Fermines, y vivís en Iruñea, tenéis una borda en Irati ......................................................................................................................................................................................... 6.- Si sois de Iruñea y estáis hartos de los San Fermines, ahí abajo está el teléfono .........................................................................................................................................................................................
DENETARIK
IKASTEN
Hona hemen bideo pasartetik atera ditugun esaldi batzuk. Ulertzen al dituzu? 1.- Begira orain egun batzuk zer iragarki etorri zen Euskaldunon Egunkarian 2.- Ez gaude Iruñean, hona etorri gara, Irati aldera 3.- Lainoekin ere ikusgarria da, nahiz eta mugatua izan 4.- Ez zaio ezer falta etxolari 5.- Iruñean infernua izango da, horrenbeste alkohol, eta horrenbeste gehiegikeria 6.- Aldaketa hori ona da buruarentzat 7.- Telebista, irratia.... hauek guztiak eguzki indarraren bidez dabiltza 8.- Bizpahiru egunetan hemen bizitzea merezi du Bada, ulertu badituzu, buka itzazu orain beheko esaldiak: 1.- Orain egun batzuk, irakasleak .............................................................................................................................. 2.- .......................................................................................................................................................... itsaso aldera. 3.- Gaur aterkiarekin atera naiz, nahiz eta ................................................................................................................. 4.- Ikasle onak ez du ezer ........................................................................................................................................... 5.- Ez nuen espero horrenbeste ................................................................................................................................ 6.- ............................................................................................................................................... nire maitalearentzat. 7.- Egunkariaren bidez ............................................................................................................................................... 8.- Umeak bizpahiru ...................................................................................................................................................
6
Delhi Lotu Temple (India)
Taj Mahal (India)
Haima (Basamortua)
Zermatt (Alpeak) Buckinham (Britainia Handia)
Bungalow (Bora-Bora)
Sampan (Txina)
Karabana
ETXEBIZITZEN IRUDIAK
7
Iglua
Etxola
Prefabrikatu abandonatua
Kartoizko kaxa
Enpire State
Kanpin denda
Kobazuloa
Tepee indioa
IRUDIAK
ETXEBIZITZEN
8
ETXEAREN
FITXA TEKNIKOA
Kokapena: ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... Itsatsi irudia Deskribapena: hemen ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... Abantailak: ................................................................................................................................ ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................
KONTRATUA Trukatzaileak: .................................................................................................. Baldintzak: .................................................................................................. .................................................................................................. .................................................................................................. .................................................................................................. .................................................................................................. .................................................................................................. Sinadurak:
Lekua eta data: ............................................................................................. 9
ZUZENKETA ORRIA HIZTEGIA LANTZEN HITZEN
ESANAHI EDO SINONIMOAK:
IRAGARKI
PUBLIZITATEA EGITEKO EGITEN DENA
GEHIEGIKERIA
NEURRIA PASA, BEHAR BAINO GEHIAGO EGIN
METAKA
PILAKA, MULTZOKA
TRONPAKA
OKERTUZ, MODU BALDARREAN IBILIZ
GASNA
ORDUBATEN
GAZTA BURUAN
ORDUBETE BARRU, HEMENDIK ORDUBETERA
SEGURA DA
GAUZA ZIURRA DA
GUTXIENBAT
GUTXIENEZ
SALTEGIA
DENDA, SALTZEKO LEKUA
MENTURATU
AUSARTU, ARRISKATU
AITZINEAN
AURREAN
LASTERKA EGIN
KORRIKA EGIN
TXANGOA
IRTEERA, ITZULIA, BUELTATXOA
BEHARBADA
AGIAN
ANTZEMAN
AURKITU, TOPATU, HARRAPATU
OREN
ORDU
AZKAR BATEAN
ZIZTU BATEAN, OSO ARIN
SAN FERMINETAN GALDEREN
ETXOLARA
ERANTZUNAK:
1.- Lainoak egotea normala dela, eta ez dela txarra, baina lainorik gabe lekua askoz politagoa dela. 2.- Etxola, Iratiko basoan dago, Donibane Garazitik oso hurbil, Iruñetik ordu bat eta erdira eta hondartzatik bi ordura. Hurbil, hurbil... 3.- Gazta saltzeaz, eta abeltzaintzaz. Ardiak eta oiloak ditu. 4.- Gutxienez, txakurrei, oiloei eta xitei jaten eman beharko zaie. 5.- Lo “pixka bat” egin daiteke, mendi txangoak egin daitezke, onddoak antzeman daitezke,... Eta bi ordutan, hondartzara joan daiteke! 6.- Etxola eta bere inguruneak paradisu moduan. Iruñea berriz, San Ferminetan, infernua dela diote. 7.- Ez. Ikusle moduan egon ohi da. 8.- Lau ikusi ditugu. Sukaldea (handia da, janaria prestatzeko lekua, telebista eta irratia ditu eta baita gazta egiteko leku eta tresnak ere), komuna (normala, dutxarekin), logela (normala, ohe on batekin), eta saltegia (mostradore bat eta gaztak dauzka apal batzuetan).
ETXOLARA JOATEN
BAGARA
ITZULPENAK: 1.- Norbaitek zure etxola hartzen (baldin) badu eta zuk Iruñean bederatzi egun ematen (baldin) badituzu... Ez dakit zer egingo duzun txakurrarekin eta ardiekin 2.- Norbait interesatua (baldin) bada, hitz egingo dugu 3.- Jendeak bi egun nahi (baldin) baditu, bi egun izango dira 4.- Bost egun nahi (baldin) badituzte, antolatuko gara 5.- San Ferminak gustuko ez badituzue, eta Iruñean bizi (baldin) bazarete, Iratin etxola bat daukazue 6.- Iruindarrak (baldin) bazarete, San Ferminetan nazka-nazka eginda, hortxe behean dago telefonoa
10
TRANSKRIPZIOA BIDEO PASARTEA: ETXOLA TRUKEAN
DB 417zb, 3. zinta Iraupena: 5’00 - Bueno, ospakizunetan bai xanpaina edaten dela, eta batez ere San Ferminetan, Iruñea aldean. Begira orain egun batzuk zer iragarki etorri zen Euskaldunon Egunkarian: "Iratiko artzain batek truka lezake bere mendiko etxola Iruñeko egoitza batekin, San Ferminetarako". Eta hor behean, telefonoa ipintzen zuen. Eta guk esan genuen, egia ote da? Ba bai. Bettan du izena artzainak, Iratin du etxola, eta bisita, gure Lordik egin dio. - Gu San Ferminetara aurreratu egin gara. Ez gaude Iruñean, baina zera etorri gara, Irati aldera. Normalean, bueno, ez dakit beti ere horrelako laino itxia egongo den, baino hau askoz ere politagoa izango da, paraje hau - Bai, bai, gertatzen da lainoa izatea, baino halere eta harekin oso politagoa dela. Baino, lainoak ikustea halere ez da txarra, zeren jendeak beti esaten du paradisua dela hemen, denbora ederra da eta lainoekin ere bere ikusgarria, nahiz eta mugatua - Hori da, batzuentzat Iruñean infernua izango da, horrenbeste alkohol eta horrenbeste gehiegikeria, ba horrelakoak gustuko ez dituena, hona etor daiteke, paradisura - Beste mundu bat hemen… - Hori da, eta zerorrek zer egiten duzu Iruñean, zeren aurreko egunetan ere, bueno, aurreko urteetan ere izan zara, ezta? - Hori da, beti hurbil-hurbila gara hemen Donibane Garazitik. Beti Nafarroan gara eta beraz, hemendik partietan naiz ordubat eta erdiren buruan, beraz, hurbil-hurbila. Ikusiz hemen zein lasaitasuna den hemen, mendian, eta Iruñean aldiz, jendea metaka, tronpaka, pixka bat aldaketa hori ere ona da buruarentzat. Gero gehiago berriz, plazerra hemen hartzeko. - Hau etxola da, etxolaren sukaldea, kozina-tokia ere, baita ere hemen egiten dut gasna ere - Hemen ikusi liteke bai… Hori dena zuk egindakoa? - Hori da - Hemen telebista, irratia ere bai. Guzti hauek dituzu eguzki indarraren bidez… - Hori, eguzkiarekin. Hemen argi normala ez dugu, beraz, bateriarekin. Eguzkiarekin eta argiarekin - Norbaitek zure etxola hartzen badu eta Iruñean pasatzen badituzu bada, bederatzi egun horiek… ez dakit zer egingo duzun txakurrak eta ardiekin… - Segura da txakurrak eta ardiak hemen geldituko direla, beraz, gutxienbat, beharko da txakurrei jaten eman, oiloei… - Oiloak ere ikusi ditugu - Txitei, eta hori - Etxolako saltegia da. Jende asko pasatzen da hemendik, etxola honetarik, eta gasnak, gehien bat, esaten dugu egindako hirutan hogei, gasna etxolatik saltzen dut - Guk nahikoa izaten dugu larunbatean joatearekin, edo asteburua pasatzearekin. Eta zuk horrekin ez duzu nahikoa, bost egun behar dituzu… - Ez, hori jendearekin ikustekoa da. Baldin bada norbait interesatua, harekin harremanetan, hitz eginen, hitz eginen. Eta jendeak nahi badu bi egun, bi egun izanen da. Eta nahi badu bost egun, antolatuko gara. - Komunak eta garbi-gelak - Hori da, ez zaio ezer falta etxolari - Entzierroak korritzen dituzu? - Bai, ikusle bezala - Eta zezenen aurretik, ez zara ibiltzen periodikoa eskuan duzula? - Ez, ez, periodikoa autoan uzten dut eta gero lasai… ez naiz behin ere menturatu zezenen aitzinean laster egitera. - Entzierroko abestia badakizu zein den? - Bai, baina utzi… Guti kantatzen dut. Lainopean naizelarik, entzulerik ez denean kantatzen dut. - Eta hemen logela - Logela. Logela normal bat. Ohe on bat. Egunean lan asko egin eta pausatzeko. - Hori da, deskantsatzea ere premiazkoa da… - Bai, gorputzak ere, berea behar du. 11
TRANSKRIPZIOA - …baina egun bat edo beste… - Bizpahiru egun merezi du bizitzea - Holako estresetik pixka bat ateratzeko-eta - Behar da - Mendi txangoak egiteko - Lo pixka bat egiteko - Hori da baitere - Onddoak beharbada antzemateko… - Bueno, ba badakizue e? San Ferminak ez badituzue gustuko, Iruñean bizi bazarete, hemen Irati basoan, badaukazuela etxola, Pettanen etxola, eta mendian eta hondartzatik oso gertu. Iragarkietan esaten den bezala, mendian eta hondartzatik bi oren, ordura - Hori da, bi ordura - Bi orenera, bi ordura, besterik ez. Paradisua Labritek esaten zuen moduan, eta telefonoa apuntatu al duzue? Iruindarrak bazarete, San Ferminetan nazka-nazka eginda, hortxe behean dago telefonoa, 0033 559 370853. Azkar batean apuntatu, gu ziztu batean bagoaz eta!
12