Helburua Konplimenduzko elgarrizketa laburrak
Aktibitatearen helburua Entzun denari buruzko erranaldiak egia ala gezurra diren adierazi/ Indiquez si les phrases sont vraies ou fausses.
IZENA: Amaia eta Battitta VII
ZKIA: 11
PROZEDURA(K) 1.- Entzungaia entzun/ Ecoutez attentivement le CD (autant que nécessaire) 2.- Entzungaiari buruzko erranaldiak egia ala gezurra diren idatz. / Marquez si les phrases correspondent à celles écoutées. 3.- Mintzagunean elgarrekin ikus / Mettez en commun dans le “mintzagune”
Konplimenduzko elgarrizketa laburrak. IZENA: Amaia eta Battitta VII ZKIA: 11 Erranaldi hauek egia ala gezurra diren adierazi./ Ces phrases sont-elles vraies ou fausses ?
Erranaldi hauek egia ala gezurra diren erran : 1.- Battittaren galtzak ez dira garbiak. 2.- Battittak gaur goizean galtzak jantzi ditu. 3.- Gaur goizean euria egin du. 4.- Euria egin du lantegi barnean. 5.- Oinak putzuan sartu ditu. 6.- Auto bat putzu gainetik pasatu da, poliki-poliki. 7.- Amaiak Battittari papoko bat bat eman dio.
Konplimenduzko elgarrizketa laburrak IZENA: Amaia eta Battitta VII Zkia : 11 Egia ala gezurraren ihardespena/ Réponses de l’exercice : vrai ou faux. Lehengo ariketaren erantzuna (egia ala gezurra): 1.- Egia. 2.- Egia. 3.- Gezurra. Gaur gauean euria egin du. 4.- Gezurra. Euria egin du kanpoan. 5.- Gezurra. Oina sartu du putzuan. 6.- Gezurra. auto bat putzu gainetik pasatu da fite. 7.- Gezurra. Amaiak Battittari papoko bat eman dio.
Konplimenduzko elgarrizketa laburrak. IZENA: Amaia eta Battitta VII TRANSKRIPIZIONEA.
ZKIA: 11
Amaia: -Addio! Battitta: -Bai addio! A- Bainan Battitta, galtza horiek biziki zikinak dira eta egun goizean garbiak jantzi dituzu, nola zikindu dituzu? B- Gauean euria egin du eta lantegiko aparkalekuan ur putzu handi bat egin da. Ni autotik atera naiz eta oina putzuan sartu dut. A- Oina bai, bainan galtzak goitik behera dituzu zikinak. B- Goaita, ez dut bukatu. Gero auto bat etorri da, ur putzu gainetik pasatu da fite eta plast!! A- Atorra ere zikina duzu!! B- Bai, hori hamaiketan gertatu da, ogitartekoa hartu dut eta tomate saltsa erori zait. A- Tomate saltsa, bainan hori ez da garbitzen ahal! orizu! B- Bainan zer da hau, laneko bluia bat!! A- Bai eta jantz ezazu orain berean eta goazen bazkaltzera.