Etxebizitza1,2 Eta 3

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Etxebizitza1,2 Eta 3 as PDF for free.

More details

  • Words: 404
  • Pages: 2
1

Bost metro koadroko apartamentua

Londresen 5 metro koadroko armairu handi bat gela bihurtu dute, eta astero 125 libra ordaindu beharko ditu alokatu duenak bertan bizitzeko, hau da, 585 libra hilabeteko (820 euro). Gela txiki horrek sukaldea, dutxa, armairua eta ohea dauzka. Erresuma Batuko apartamenturik txikiena izango da seguruenez, eta sukaldea, dutxa eta armairua dauzka. Ohea goialdean dago, eta bertara igotzeko eskuko eskailera erabili behar da. Hori guztia 5 metro koadrotan. Armairua zena XX. mendeko eraikin batean dago, Notting Hill auzoan bertan. Gordon Blausten Bruten & Co. agentziako langileak esan du "etxea oso txikia dela, baina modernoa; eta hiru egunetan alokatu dutela". Emakume gazte eta gogotsu batek alokatu du, "bizitza profesional bizia daramana". Agentziako langilearen esanetan, "etxean ez

2

da luze egongo; nik, behintzat, hori espero dut".

30 metro koadroko etxebizitzak

Etxebizitzaren arazoari irtenbidea bilatu nahi dio Espainiako Gobernuak. Hori dela eta, 25 edo 30 bat metro koadroko babes ofizialeko etxebizitzak merkaturatzea proposatu du Espainiako Etxebizitza ministroak. Etxebizitza ministroak adierazi duenez, " helburua da gazteek etxebizitzak lortzeko dituzten arazoei aurre egiten laguntzea ". Ministroak esan du etxebizitza hauek momentu

jakin baterako daudela pentsatuta, etxea eskuratu nahi duten gazteenengan pentsatuta daudela, alegia. Hala ere, erantsi du 25 metro koadroko etxe hauek atalka zabaldu ahal direla, moduluetan antolatuta egongo direlako eta pertsonaren premien arabera alboko etxebizitzari beste atal bat kenduz zabaltzeko aukera egongo delako. Etxebizitza Ministerioak adierazi du eredu honek arrakasta handia duela Europa iparraldean eta dagoeneko era honetako etxebizitza ugari daudela hainbat

herrialdetan. Maria Antonia Trujillo ministroak gaineratu du gaur egun Espainiako Estatuan dagoen Babes Ofizialeko etxebizitzen eredua "aldatzeko premia" dagoela.

3

Bilbaoko Kale Nagusia da garestiena

Fifth Avenue (New York), Champs Elysees (Paris) eta Causeway Bay (Hong Kong) dira

munduko kalerik garestienak. Bestalde, Bilbaoko Kale Nagusia da Estatu espainiarreko seigarren

kalerik

garestiena. Estatuko kalerik garestienen zerrenda egin dute, eta Bilbaok seigarren tokia du. Izan ere, Diego Lopez de Haro kale nagusian, Bilbaon, urteko alokairuak metro

koadroko 1.104 euro balio du. Datu hori

Cushman & Wakefield Healey & Baker etxebizitza-agentziak jaso du Main Streets Across the World 2004 zerrendan. Fith Avenue (New York) da erosketak egiteko munduko kalerik garestiena, alokairuak metro koadroko 8.406 euro balio baitu kale horretan. Ondoren, Champs Elysees (Paris), Causeway Bay (Hong Kong) eta Oxford Street (Londres) daude, etxebizitza-agentzia horren arabera. Europako hiriburuei dagokienez, Champs Elysees Parisko etorbidea da guztien artean garestiena eta jarraian daude Londresko beste lau kale. Grafton Street (Dublin) etorbidea ere garestia da oso; zazpigarren tokia du zerrenda horretan.

Related Documents

Etxebizitza1,2 Eta 3
November 2019 0
Eta
November 2019 46
Eta
November 2019 51
Eta Pas
November 2019 40