ERLIJIO IKASGAIA EAEn 2008ko Urria ERLJIO IKASGAIAREN EGOERA EAEn: Legeak: Konstituzioa (1978), Espainiako Estatuaren eta Sede Santuaren arteko Akordioa (1979), Euskal Eskola Publikoaren Legea eta Hezkuntzako Lege Organikoa (LOE). o LOEk, bigarren Xedapen Gehigarrian, honako hau ezartzen du: Erlijio ikasgaia nahitaez eskaini beharrekoa izango da ikastetxeentzat, eta borondatezkoa familientzat. o Xedapen Gehigarri hau geroagoko Errege-Dekretuetan garatu zen: Haur eta Lehen Hezkuntzan: Ikasleek Erlijio Konfesionala eta Hezkuntza-arreta egokiaren artean aukera dezakete. Azken posibilitatean ezin dira agertu curriculumeko edukirik. Bigarren Hezkuntzan: Ikasleek Erlijio Konfesionala, Erlijioen Historia eta Kultura, eta Hezkuntza-arreta egokiaren artean aukera dezakete (azken honetan ezin dira sartu curriculumeko edukirik). Batxilergoan: Ikaslegoak Erlijio Konfesionala egin dezake, baina ez da definitzen alternatibarik, autonomia erkidegoek zehaztu behar dute. Oraingo testuingurua EAEn: o Ikastetxe publikoen %22k Erlijio ikasgaia nahitaez eskaintzeko betebeharra oztopatzen dute, Ordezkaritza Organo Gorenen erabakietan edo antzekoetan oinarrituz. o 07/08 ikasturtean erakunde batzuek (ehige, bihe, sarean, stee...) “Erlijioari zero ordu” kanpaina sustatu zuten. Momentu horretara arte normalizatuta zeuden ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeek Erlijioa zentroaren hezkuntza-eskaintzatik kentzeko proposamena eraman zuten klaustro eta eskola kontseiluetara. Proposamen hori gehiengoak baieztatu zuen gehienetan. Erabaki hori dela medio familiei informazioa bidaltzen hasi zitzaien eta, batzuetan, Erlijio ikasgaia ikasteari uko egiteko agiriak sinatzera behartu zituzten. o Bagara Guraso Elkarteak egoera hori salatu zion Hezkuntza Sailari 2008ko otsailean. o Egoera hori jendaurrera atera zen komunikabide batzuetan apirilean zehar. Ikuskaritza zerbitzuak ez ziren lanean hasi momentu horretara arte. o Ikastetxe gehienek atzera jo zuten, baina kaltea eginda zegoen. Semealabak Erlijio ikasgaia ikasteari uko egiteko agiriak sinatzera behartu zituzten familia asko, eta kopuru txiki bat baino ez zen ausartu eskubideen zapalketa hori salatzera, Bagara Guraso Elkartea izan ezik. o Erelgune foroak gizarte- eta politika-eragileei hausnarketa dokumentuak eskaintzen dizkie (“Erlijioa eskolan, zergatik?” eta “Eskola laikoaren defendatzaileei erantzuna”). o Zoritxarrez, 08-09 ikasturte hau hasten ari bagara ere familiek semealabentzat Erlijio ikasgaia aukeratzeko eskubidea oztopatzen jarraitzen duten zentro batzuk existitzen dira.
o Halaber, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe askotan Erlijio ikasgaiaren orduen eskaera askori ez die erantzuten Hezkuntza Ministerioak (hezkuntzako transferentziak bete gabe daudenez Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijio irakasleez hornitzea Ministerioaren ardura baita) eta, horrenbestez, ez ditu kontratatzen eskaera horri erantzuteko behar diren irakasleak. o LOEko Batxilergoan sortutako egoerak ere animoa kentzeko moduko itxura ematen digu. Hezkuntza Sailak Batxilergo berria ezartzeari buruzko jarraibideak bidali zizkien ikastetxe guztiei. Erlijio ikasgaia ez zegoen 32 orduko eskola-ordutegiaren barruan, eta esaldi bakar batek aipatzen zuen erlijioa: “nahitaez eskaini beharrekoa izango da ikastetxeentzat, eta borondatezkoa ikasleentzat”. Jarraibide horiek ikusita, ikastetxe askok Erlijio ikasgaia arratsaldez ematea proposatu zuten (horrela Erlijio ikasgaia hautatu ez zuten ikasleak etxean geratu ahal izateko). Ikasgai hau arratsaldez eta eskola-ordutegitik kanpo ikasteak matrikulazioak desagertarazten ditu “Erlijio ikasgaia aukeratzen ez dutenek ikastetxera joateko betebeharrik ez dutelako”. o Horretaz gain, Hezkuntza Sailak Batxilergoari buruzko Dekretuan ikasgaia “jardunaldiaren luzapena” izeneko eran ematea ezarriko duela esaten da kurtso honen hasieran eta, gainera, Erlijioa aukeratzen ez dutenak etxera joan ahal izango direla inolako alternatibarik gabe. Hau da, Erlijio ikasgaia aukeratzen duten ikasleak zigortzen dituzte berriro ordubete gehiago baten zigorra jarriz. Argi dago “beste oinarrizko ikasgaien baldintza baliokideetan” eman ezingo dela eta matrikulaziorik ere egongo ez direla. Aipatutako guztiarengatik, Erelgune Foroak, beste erakunde batzuekin batera, ikasgaia babesik gabe dagoela salatzen du berriro. ERELGUNE 2008ko urria