Doako alea
1094 Zbk. www.getxo.net
[email protected]
“Nik bizkaieraz, sano naturalagoa da eta”
/ Nabarmentzekoak > Kalejira Areetan (2 orr.)
(3.Orr.)
2009
Ekainak 12. >> Ekainak 21. II. Getxotar Abesbatzen Eguna. Udalerriko 10 abesbatzen emanaldia, ekainaren 21ean, 18:00etan Romoko Santa Eugenia plazan. XVI. Dantza Eguna. Emanaldia udalerriko akademia
> Sugan eta Gatiburen kontzertua Romon (3 orr.)
batzuetako ikasleen eskutik. Hilaren 19, 20 eta 21ean Biotz Alai plazan.
Erakusketak. “Arteskola”n umeek eta “Asociación Uribe Kosta de
> Herriko tabernek primerako pintxoak eskainiko dituzte (4 orr.)
Personas con Discapacidad Intelectual” izeneko elkartearen erabiltzaileek egindako lanen erakusketa. Romoko Kultur Etxean. Hilaren 15etik 19ra Algortako eta Romoko Kultur Aretoetan, hurrenez hurren.
Udaltzaingoak asteburuetan neurri bereziak jartzen ditu indarrean Bidezabalgo metro geltokian edari alkoholikoak daramatzaten adin gabekoen irteerak kontrolatzea; adin gabekoen edari alkoholikoak atzeman eta botatzea eta horren berri beren gurasoei ematea; adingabekoei alkohola sal diezaieketen establezimenduak zaintzea eta arautegiak hausten dituztenak salatzea dira Udaltzaingoa asteburuetan aurrera eramaten ari den neurri berezietako batzuk. Neurriak Herritarren Segurtasunerako Sailak duela hilabete batzuk gazteren kontzentrazioak gertatzen ari zirela konturatu eta berehala jarri zituen martxan. Gazte horiek, arrazoi zehatzik gabe Interneten bidez geratzen dira, Algorta-Bidezabal-Arrigunagako aldean. Normalean 10 bat nerabek osatutako koadrilak izaten dira eta Arrigunagako
Euskara zabaltzeko hitzarmena Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak Uribe Kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute, aurretik izan zen hitzarmenari jarraipena emateko. Ekimena bi erakundeen euskararen Plan estrategikoen barruan kokatzen da. Hitzarmena 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Lehenengo hitzarmenarekin Uribe Kostako azpieuskalkiaren aberastasun guztia jaso eta zabaltzeko egitasmoa martxan izan zen. Horretarako 120 euskaldunzaharrei audio eta bideo grabaketak egin zizkieten. Hitzarmen berriaren helburua aurreko hitzarmenaren ondorioz sortutako materialaren kopiak egin eta banatzea eta bere erabilera sustatzea da ikastetxeetan, euskaltegietan, kultur eta kirol elkarte eta hizkuntzatransmisio helburu duten taldeen artean. Bestalde, materialaren erabilera sustatu, kultura edota hizkuntza lantzen duten talde edo banakoen eskuetan utziko da.
alde batean eta skate pistako ezkerreko aldean egoten dira, 18:00etatik 22:00etara. Egoera horren aurrean uniformea eta kalez jantzita ibiltzen diren agenteak zaintza-lana egiten dute aipatutako inguruan eta auzokideak lasaitze aldera polizia taldeak ere alde batetik bestera ibiltzen dira. Balantzea 2009. urtean udaltzaingoak 15 bider atzeman dizkie edari alkoholikoak adingabeko gazteei eta horren berri beren gurasoei eman die. Egindako kontroletan poliziak ez du supermerkatutan edo bestelako establezimenduetan adingabekoei edari alkoholikoen salmenta aurkitu. Adingabekoak izan daitezkeenei nortasun agiria eskatzen dietela egiaztatu du poliziak. Orain arte jasotako auzokideen kexen eta gorabeheren kopurua txikia izan da. Azkenik, gazteen kontzentrazioetatik gertu 13 urte inguruko gazte batzuk ere biltzen dira. Horiek edari alkoholikoak hartu beharrean litxarreriak jaten dituzte. Ez dituzte horien zaborra zakarrontzietara botatzen eta horregatik zikinkeri handia eragiten dute, zarata maila handiarekin batera.
Fadurako kanpoko igerilekuen irekiera Getxo Kirolak erakundeak kanpoko igerilekuak eta eguzkitan egoteko tokia datorren larunbatean, ekainaren 13an zabalduko ditu eta ordutegia 10:00etatik 21:30era izango da. Era berean, Kultur Etxeak igerilekuen erabiltzaileentzat irakurtzeko gunea jarriko du, udaldian irakurketa sustatu nahi duen “Letren Terrazak” ekimenaren barruan. “Ateak zabalik” Jardunaldia Bestalde, Getxo Kirolak erakundeak “Ateak zabalik” jardunaldia antolatu du iganderako, ekainaren 14rako. Udalerriko klubekin elkarlanean, herritar guztiei zuzendutako astialdeta
kirol jarduera batzuk antolatuko dituzte. Horrela, 10:00etatik 14:00etara, Fadurara hurbiltzen direnek eskaintza anitza izango dute, tartean, errugbia, txirrindularitza, atletismoa, tenisa, patinajea, hockeya, padela, saski baloia, esku baloia, herri kirolak, kirol egokitua, pilota, spining, aerobika, boleibola eta futbola. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimenean 38 udalerrik hartzen dute parte eta Europako Batasunak kirola egitea herritar guztien eskubidea izateko duen nahiari erantzuten dio eta baita batzeko tresna eta asti osasuntsuaren aldeko heziketa eta alternatiba izateko asmoari ere. iko
Hemen dago Getxo Blues “Belceblues” talde gipuzkoarrak eta eskarmentu handiko gitarrajolea den Lonnies Brooksek zabalduko dute ostiralean, 21:30etan, Santa Eugenian, Blues Jaialdia. Larunbatean “Mike Hammer&The Taxi Drivers” taldearen txanda izango da eta horien ostean aurtengo emanaldirik azpimagarriena: E.C. Scott abeslariak, Henry Butler pianojoleak eta abeslariak, eta Kenny Neal gitarrajoleak osatutako konboa, Koko Taylorren (joan den astean hildakoaren) bandarekin lagunduta. Azkeneko kontzertua Johnny Marrs armonizistarena izango da, 20:30etan. Kontzertu guztietarako sarrera dohainik izango da.
dako lanen erakusketa. Romoko Kultur Etxean. Hilaren 19 arte. Odol erauzketa. Algortako geltoki plazan goizez eta arratsaldez, 16:30etatik 21:00ak arte San Nicolas plazan.
OSTIRALA 12 XXI. Nazioarteko Blues Jaialdia. “Belceblues” eta “Lonnie Brooks Band” taldeen kontzertua. 21:30etan.Romoko Santa Eugenia plazan. Sarrera dohainik. Antzerkia. Aanton Chejoven bi antzezpen komikoak, “El oso” eta “La petición de mano” Itxartu Antzerki Taldearekin. Zuzendaritza: Mikel Albisu. 20:00etan “Andrés Isasi” Musika Eskolan. Nagusien Etxea. “Picos de Europa”ra ekainaren 22tik 26ra joateko izena emateko epearen amaiera. 180€, ostatu osoa. Argi Arkuak. GEEM-Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Gabonetan kaleak apaintzeko erabili ahal diren argi arkuen ganeko erakusketa antolatu du. Getxoko enpresek eta auzotarrek nahiago dituzten arkuei buruzko beren iritzia eman ahal izango dute www.getxo.net-en bitartez (Algortako, Areetako eta Romoko erdigunetako 6 kaletan ipini dituzte gabonargiak). LARUNBATA 13 XXI. Nazioarteko Blues Jaialdia. “Mike Hammer&The Taxi Drivers” eta “Henry Butler, Kenny Neal. E.C. Scott and the Koko Taylor´s band”. taldeen kontzertua. 21:30etan. Romoko Santa Eugenia plazan. Sarrera dohainik. Odol erauzketa. Algortako geltoki plazan goizez. IGANDEA 14 Gorpuzti Eguneko Jaia. Algortako Portu Zaharrean (Etxetxu plazan). 12:00etan meza, Biotz Alai abesbatzaren emanaldia eta sardina jana. 19:00etan, “Los cinco bilbaínos”en kontzertua. XXI. Nazioarteko Blues Jaialdia. “Johnny Mars&The Big Blues Band” taldearen kontzertua. 20:30etan. Romoko Santa Eugenia plazan. Sarrera dohainik. IV Forum Sport-Kosta Trail. Lasterketa 9:00etan aterako da Bizkaia Zubitik, Portugalete aldeam, Getxotik eta Sopelatik igaroko da eta Plentzian amaituko da. ASTELEHENA 15 Erakusketa. “Arteskola”n umeek egindako lanen erakusketa Algortako Kultur Etxean. Hilaren 19 arte. Erakusketa. “Asociación Uribe Kosta de Personas con Discapacidad Intelectual” izeneko elkartearen erabiltzaileek egin-
GAU ETA EGUNEKO FARMAZIAK (EKAINAren 12tik 21 arte) 12 (OR) G/E: ANDRACA. Maidagan, 61-A. Andra Mari. 13 (LA) G/E: GALARZA. Aingeruaren Etorbidea 2. Algorta. 14 (IG) G/E: GARATE. Ibaiondo 9 Romo. 09.00etatik 13.30ak arte: ITURRIAGA. Andres Cortina 20. Algorta.
LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK
- Errentan ematen dut garaje partzela El Pinar etxe multzoan. 60€. Tel. 688 67 52 45. - Salgai lehen jaunartzeko mutiko janzkia, 11 neurrikoa, kapitainarena.
ASTEARTEA 16 Pailazoak. “Pirritx, Porrotx eta Marimots” ikuskizuna Biotz Alai abesbatzaren plazan. 17:00etan eta 19:30etan. 5€ Omenaldiaren batzordea. Eugenio Gandiaga jubilatu dela eta, batzordea sortu da udalerrian berari omenaldia egiteko. Bilera, bertoko elkarte guztiei irekia izango dena, egingo dute 20:00etan Biotz Alai abesbatzaren egoitzan, Algortan. ASTEAZKENA 17 Pailazoak. “Pirritx, Porrotx eta Marimots” ikuskizuna Biotz Alai abesbatzaren plazan. 17:00etan eta 19:30etan. 5€. Solasaldia. “Amigos de la poesía”. 19:30etan Algortako Kultur Etxean. Antolatzailea: Amigos algorteños “Guaitos”. OSTEGUNA 18 Gizatiar. Romoko-Areeta emakumeen elkartea. Ikasturtearen amaierako jaia. 18:00etan. Romoko Kultur Etxean, Santa Eugenian. OSTIRALA 19 XVI. Dantza Eguna. “Dantzarte” akademiaren ikasleen emanaldia, 17:00etan, eta “Danco”renak, 19:00etan, Biotz Alai plazan. Sarrera: gonpidapenez (Kultur Etxean jasotzeko). Kantuketan. IV Euskarashowa. Santa Eugenia plazan, 21:00etan, nazioen arteko karaokea eta munduko gastronomia. Sarrera dohainik. Balkoitik balkoira. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien emanaldia. 22:00etan Etxetxu plazan, Portu Zaharrean. Sarrera dohainik. Antolatzailea: Algortako Bertsolari Eskola-ALBE. LARUNBATA 20 XVI. Dantza Eguna. “Ana Lara” akademiaren ikasleen emanaldia, 11:00etan, Biotz Alai plazan. Sarrera: gonpidapenez. IGANDEA 21 II. Getxotar Abesbatzen Eguna. “Erromoko kantariak”, “Irutasun”, “Abeslari Lagunen Abesbatza-Zozoak”, “Itxartu”, “Tangorako Soinutarrak”, “Gorrondatxe”, “Gizatiar”, “EskuzEsku”, “Biotz Alai” eta “Ondarreta” abesbatzen emanaldiak, Santa Eugenia plazan. 18:00etan. Sarrera dohainik. XVI. Dantza Eguna. “Escuela flamenca” akademiaren ikasleen emanaldia, 12:00etan, eta “Carmen Vera”renak, 19:00etan, Biotz Alai plazan. Sarrera: gonpidapenez. Ongintzako kontzertua. UNICEF elkartearen aldeko emanaldia “Yamaha” musika eskolaren ikasleen eskutik. Areetako “Andres Isasi” musika eskolan. 18:00etan. Sarrera: 3€. 15 (AL) G/E: ALZOLA. Arene 4. Algorta. 16 (AS) G/E: JIMENEZ. Illeta z/g (Sarrikobason). Algorta. 17 (AZ) G/E: ARRATE. Mesedeetako kalea 30. Areeta. 18 (OG) G/E: ARISTEGUI. J.B.Zabala 1. Algorta. 19 (OR) G/E: ARRIOLA. Amaia 29. Areeta. 20 (LA) G/E: ELLACURIA. Andrés Larrazabal 5. Areeta. 21 (IG) G/E: MARTINEZ AZUMENDI. Basagoiti Etorbidea 45. Algorta. 09.00etatik 13.30ak arte: PLATERO. Eduardo Coste z/g. Areeta.
STAFF >
Beste ezer baino lehen, Getxoko EAJPNVtik pasa den igandean, ekainaren 7an, beren bozekin Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu zuten 30.744 getxotarrak zo-
riondu nahi ditugu. Aipatzekoa da ere, gehiago izan zirela bozkatzera joan ez ziren pertsonak joan zirenak baino. %52,51ko abstentzioa, inolako zalantzarik gabe, kopuru handiegia da, eta gainera, hauteskundeen emaitzetatik atera daitezkeen ondorioak baldintzatzen ditu. Esanak esan, argi dagoena zera da, EAJ-PNVk berriro irabazi dituela hauteskundeak Getxon eta, ho-
rregatik, gure alderdiarenganako konfiantza erakutsi duten 9.750 lagunak zoriondu eta horiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Hauteskundeak joan hauteskundeak etorri, Getxoko lehen alderdia izaten jarraitzeak indarberritzen gaitu egunetik egunera herri hau hobetzeko ahaleginean, erantzunkizuna, lana eta pertsonekiko konpromisoa ardatz hartuta.
Arrakastatsuak! Horixe da pasa den igandeko hauteskundeen gaineko ondoriorik onena. Horregatik, PPren garaipena eta azken hauteskunde autonomikoetatik bozen ehunekoan gora egin duen alderdi bakarra izatea ahalbidetu duzuen guztioi: eskerrik asko. Eskerrik asko zuen konfiantza emateagatik. Alderdi Popularretik ziurtatzen dizuegu ez dizuegula hutsik
egingo. Gure eurodiputatuak, Carlos Iturgaizek, agindu garrantzitsua du Bruselan, alegia, gure udalerriko Gobela ibaiaren auzian Europako Legebiltzarrak esku har dezan eta arazoa konpontzen ahalegindu dadin proposatzea. Urtebeteren ostean argi geratu baita hori ez dela Gobernu Taldearen lehentasuna. Bestela, ezin da azaldu, esate baterako, urtebetean ibaia
bideratzeko ezertxo ere egin ez izana. Hortaz, eskerrik asko eta ziur egon Alderdi Popularrean zuengatik eta zuentzako egiten dugula lan.
PSE-EE-k botoen %19,17 bereganatu ditu. Gure udalerrian Europako hauteskundeetan emaitzarik onenak izan dituen alderdia da, 2004koekin erkatuz gero. Izan ere, herritar gehiagok babestu gaituzte, bai boto kopuruan (237)
bai ehunekotan (%1,45), nahiz eta orain bost urte baino 3.727 pertsona gutxiagok eman duten botoa. Sozialistek lortutako emaitza onek erakusten dute Getxon gora doan alderdia garela. EAJ/PNVren portzentajea berriz %4,75 jaitsi da, 1.921 boto gutxiagorekin. PP-ren portzentajea ere %6,09 jaitsi da, 2.259 boto gutxiagorekin, 2004ko hauteskundeen aldean.
Sozialistok herritarrei euren konfiantza eskertzen diegu, udaleko oposiziotik herritarren alde politika serioa eta eraikitzailea egiteko dugun estiloa babesten baitute beren botoekin. Hauteskundeen emaitza bikain hauek erakusten dute sozialistek goranzko joera dugula. Horregatik, datozen udal hauteskundeetarako itxaropen handia daukagu.
Emaitzek erakusten diguten lehenbiziko gauza da Europa herritarrei bizkarra ematen eraikitzea ez dela erreala. Are gehiago, Europako organoek hartzen duten edozein erabaki moralki ez da zilegi, nahiz eta legezkoa izan. Beste Europa baten alde egiten dugu guk, pertsonen Europa. Horrezaz gain, ezkerraren emaitza
txarrak baloratu behar ditugu, bai Euskal Herrian, bai Bizkaian, baita Getxon ere. Emaitza horiek gure susmoak berresten dituzte: ezkerra oinarritik birsortu beharra dago, orain dauden siglak ahaztuz. Batzen gaituena bilatu behar dugu, eta ez bereizten gaituena. Prozesu hau ere pertsonengandik hasi behar da, eta ez agin-
tariengandik. Ezker borrokalaria eta ereduak kontrajartzen dituena.
Kalejira Areetan “Andrés Isasi” Musika Eskolaren euskal musikaren departamentuaren ikasleek kalejira egingo dute ostiralean, ekainaren 12an, Areetako erdigunetik. 17:30etatik aurrera, eta Musika Eskolatik bertatik irtenda, 50 musikarik, 7 eta 65 urte bitartekoak, eta Al-
gortako “Agurra” taldearen 6 buruhandi kaleetan ibiliko dira akordeoiak, trikitixak, albokak, panderoak, txistuak eta txirulak jotzen. Kalejira Txurruka kaian bukatuko da festarekin. Informazio gehiago lortzeko: http://raiztra dicional. blogspot.com/en.
Oinetakoak erregalatzen ditut. Tel. 647 42 63 69. - Andrak bere burua eskaintzen du pertsona nagusiak zaintzeko. Astean lau arratsaldetan. Tel: 619 80 48 79. - Elektrizitate lanak. Instalazioak, konponketak, zaharberritzeak, Boletin elektrikoak. Tel: 667 54 30 50. behar da, Algortan lan egiteko. Azazkal akrilikoak, gela, teknika berriak … Eskarmentu handikoa. Enpresak formakuntza emango du. Tel: 94 491 36 68.
Monika Rodrigo, Iñigo Olondo. K/Urgull z/g 4º. Tfno.zka.:94 466 03 20. 48991 Getxo. E-Mail:
[email protected] Arte arduradunak: Impacto Comunicación Inprimaketa: Conmunica mediatrader Banaketa: Euskorreo Gordailu legala: BI-388-87
Bete egingo da “Pirritx eta Porrotx” ikusteko plaza Kultur Etxean ia agortuta daude “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”en “Piratak” ikuskizuna gure udalerrian hilaren 16an eta 17an ikusteko salgai zeuden 3.600 sarrerak. Oraingo honetan, pertsonai hauek altxor baten bila doazen piratak izango dira, baina hori lan erraza ez denez, ikusleen kolaborazioa eskatuko dute. Emanaldiak Algortako Biotz Alai Abesbatzaren plazan izango dira 17:00etan eta 19:00etan.
Gorpuzti Eguneko Jaia
- Manikuran eta pedikuran aditua
Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111 Getxoberri Getxoko Udaleko Komunikazio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udal eta tokiko bizitzari lotutako albisteak eta informazioak agertzen dira astero. Zuzendaria: Javier García Alonso Erredaktoreburua: Itziar Aguayo Erredakzioa: Nekane Ardanza,
Europako hauteskundeen emaitzen ganeko balorazioa
“Hijas de la Caridad”eko kideek Algortan egindako lanari esker ona “Guaitos” Lagun Algortarren Elkarteak ekitaldi kuttuna ospatu berri du Portu Zaharreko antzinako ikastetxean. Denboran atzera egitea izan zen ekitaldia, eraikinaren lehenengo harria jarri zutenetik hasi eta gaur egunera arteko atzera egitea. “Hijas de la Caridad”eko kideek urte ugaritan egindako lan pedagogikoari, erlijiosoari eta sozialari jendearen esker ona eskaintzea izan da ekitaldiaren helburua. Oroitzapenez betetako arratsaldea izan zen.
Aurten ere Algortako Portu Zaharra udalerrian oso errotuta dagoen tradizioaren agertokia bihurtuko da: Gorpuzti Eguneko Jaiarena. Ohikoa denez, 12:00etan meza egongo da Etxetxu plazan. Ondoren, Biotz Alai abesbatzak kantaldia eskainiko du sardina jana dagoen bitartean. Arratsaldean, 19:00etan, “Los cinco bilbaínos” taldearen emanaldia egongo da agertoki berean. Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da.
Talde bat batzen da astero Algortan bertoko euskerean berba egiteko
“Nik bizkaieraz, sano naturalagoa da eta”
Bizkaierak badauka bere txokoa, bere lekua, Getxon. Bertoko euskerea hortxe dago, bizirik, nahiz eta gitxik erabiltzen daben gaur egun. Baina gura daben guztiek aukera dauke bizkaieraz berba egiteko edo ikasteko. Izan ere, Bizarra Lepoan eta Egizu Alkarteek Berbalaguna taldea eratu dabe. 12-14 lagun inguruk osatzen dabe talde hori eta astean
behin Algortan batzen da. Danatarik dago taldean, adin guztietako jendea, 20 urtetik hasi eta 75 urterainokoak. Bizkaieraz berba egin, ikisi, eta herriko jendea ezagutzeko aukera dauke. Jone Goirigolzarri 25 urteko gaztea da taldearen koordinatzailea. Bere iritzian “euskalkia askoz naturalagoa da eta aukera hori zabaltzea sano polita da”.
Zenbat denbora daroazu taldean eta zelan otu jatzun bertara batzea? Iazko maiatzetik daroat Berbalaguna taldean. Bizarra Lepoanekoek proposatu eusten iaz bizkaierako klaseak hartu ebazan taldeari laguntzea, ikasitakoa ez galtzearren, eta talde barruan bizkaitar baten erreferentea edukitzeko.
parte. Astean behin, eguenetan, 20:00ak eta 22:00ak artean, elkartu egiten gara. Normalean kafe bat hartzeko lotzen gara Algortan. Euskarari lotutako ekitaldietara ere joaten gara.
Taldea asko hazi da iaztik. Lau hasi ginan eta aurten 10-12 inguru gabilz. Danatarik dago taldean. Basauriko 75 urteko andra bat daukagu, gaztetatik euskeraz egiten ez dabena, 65 urteko eibartar bat ere badago egoera berdinean, Algortako euskaldun zaharrak, eta Iparraldeko mutil bat ere izan dogu, Erasmus egiten etorritakoa. Zer da egiten dozuena? Bizarra Lepoanek antolatutako irteeretara joaten gara eta beste ekintza batzuetan ere hartzen dogu
Datorren ekainaren 17an publiko osoari aurten zabalik izan diren ibilbide toponimikoen azkena izango da. Udalerriko toponimia ezagutzeko, berreskuratzeko eta erabiltzeko helburuarekin, Euskara Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan Elkarteak bigarren urtez antolatutako ekimenean, hainbat eskolek, ikastolek eta euskara taldek parte hartzeaz gain, oraingoan beste 10 ibilbide gehiago izan dira, edozein herritarrari zuzenduta. Ekimena udaberriarekin batera jarri zen martxan eta hasieran taldeak murritzak izan baziren ere, denbora aurrera joan ahala, herritarrak animatzen joan dira. Ibilbide bakoitzak bere berezitasunak eduki arren, ikusmin handiena Andra Maritik, Galeatik eta Portu Zaharratik burututakoak izan dira. Azken horrek gainera XX.mendeko euskarara egin zuen bidaia, interes handia piztuz. Eskola-taldeentzat antolatutako ibilbideekin batera, ekainaren 17koak amaiera emango dio aurtengo ekimenari. Ibilbideak Telletxe, Ereaga, Arrigunaga, Aixerrota eta Bidezabalgo sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko du, esate baterako, Usategin izan zen gotorlekuaren, Bidezabalen izan zen Sarria izeneko baserriaren eta Telletxen, geltokiaren ondoko baserri berezi baten berri. Hau eginda, interesdunek datorren urtera arte itxaron beharko dute izenen jatorria ezagutzen segitzeko. Aurten eskola-umeentzat eta herritarrentzat 41 ibilbide toponimiko antolatu dituzte eta guztira 950 bat lagunek hartuko dute parte.
Zelan ikusten dozu euskeraren egoerea herrian? Egoera ona ez da. Baina zerbait entzuten da. Umeak elkarren artean euskeraz egiten entzuten da. Pasatzen dana da, Algortak eta Getxok daukaten gauzarik onena, ba, benetan euskeraz egin gure badozu badituzula aukerak. Mundutxo horretan sartuz gero, euskeraz bizi ahal zara. Zer esango zeunskio edozein laguni Berbalagunera batzeko animatzeko? Sano aukera polita dala eta ez bakarrik bizkaieraz ikasteko, baizik eta herriko jendea ezagutzeko eta herrian murgiltzeko ere. Giroa polita da eta horregatik animatzeko esango neuskie, batez ere, ikasten dabilzen euskaldunberriei.
Sugan eta Gatibu taldeen kontzertua Romon Sugan eta Gatibu taldeak kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, ekainaren 20an, 22:00etatik aurrera Romoko Santa Eugenia plazan, Kantuketan ekimenaren barruan. Gatibuk bere hirugarren diskoa, “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik” aurkeztuko du. Letretan goxo eta maltzur, berotasuna, intimitatea, sentsualtasuna eta askatasuna aldarrikatzen ditu. Rocka bere erara erakusten segituko du. Bestalde, Suganek, Gipuzkoako taldeak, bere kantuetan pianoak eragindako jite klasikoz jantzita dagoen pop/rock zuzena eta freskoa eskainiko du, 70eko hamarkadan egiten zen rock kutsua gogora ekarriz. “Malko gorria” bigarren diskoaren kantak entzun ahal izango ditugu.
Ikusmina ibilbide toponimikoetan
Euskarashowa, kultura artekotasunarekin hitzordua Romoko Santa Eugeniako plazan jarritako karpan Euskarashowa, kultura arteko karaokearen IV.edizioa izango da ekainaren 19an, 21:00etatik aurrera. Karaokean parte hartuko duten 10 taldeekin batera, Jorge eta Israel Pisa, Jone Díez, Jose Heredia eta bere taldea eta Candela Radio DJ-a ere izango dira egitarauan. Munduko gastronomia dastatzeko aukera ere izango da.
“Balkoitik Balkoira”ren X edizioa Igor Elortzak eta Unai Iturriagak parte hartuko dute aurten “Balkoitik Balkoira” ikuskizunean, ekainaren 19an Portu Zaharreko Etxetxu plazan, 22:00etatik aurrera. Euskara Zerbitzuaren eta Algortako Bertsolari Esko-
laren eskutik, hamargarren edizio honetan, ohi bezala, bertsolariek bi balkoietatik botako dituzte beren bertsoak. Ekitaldiaren erakargarritasuna indartzeko argiztapen berezia jarriko da Algortako Portu Zaharrean.
LABURRAKLAB Arenas Club eta Bilboko Athletic Clubeko beteranoen arteko partidua. Futbol zaleek hitzordu berri bat daukate larunbat honetan, ekainaren 13an, 11:30etik aurrera, Gobelako udal zelaian. Arenas Club eta Athletic Club taldeetako beteranoek elkarren aurka jokatuko dute elkarte areatarraren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien harira. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.
Hondartza Futboleko amateur Txapelketa. Uztailaren 18 eta 19an jokatuko da Ereagan Hondartza Futboleko amateur Txapelketa, 09ko Espainiako Txapelketarako sailkatzeko izango dena. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna uztailaren 15 izango da (30€ taldeko) Kantxa Kirol Moda dendan, Algortako Torrene 4an.
Getxoko X Criteriuma
Paul Usabel, Abadiñokoa, izan da Punta Galea Tx.E.-k antolatutako Getxoko X Criteriumaren irabazlea. Duela gutxi jokatu da lasterketa Fadurako belodromoan. Bigarren tokian geratu da Iñigo Gomez, Amorebietakoa, eta hirugarren Alexander Unzueta, hau ere Abadiñokoa. Herrikoentzako saria Eric Abadek irabazi du.
Bertoko tabernek zinemako pintxoak eskainiko dituzte Gure udalerrian “Ikus-entzunezko Gastronomia eta Zinema JaialdiaCinegourland” egingo dela eta, Getxoko Udalak “I Zinemako Pintxo Lehiaketa” antolatu du, ekainaren 20tik 26ra bitartean egingo dena. Halaber, bost Michelin izar jaso dituzten jatetxeetako sukaldari bizkaitarrek dastatzeko menua eskainiko diete profesional ezagun batzuei. Pintxo lehiaketa Pintxo lehiaketaren helburua udalerriko ostalaritzako establezimenduek zinearekin lotuta egongo diren pintxoak sortzea, egitea eta eskaintzea da: pintxoaren izena edo izenburua dela, osagarrien edukia dela edo zinearekin beste lotura erakusten dela. Parte ahal izango dute Getxoko ostalaritzako nahi duten taberna eta jatetxe guztiek, zinemako pintxo banarekin. Pintxook ekainaren 20tik 26ra bitartean egongo dira salgai. Izena eman beharko dute organizació
[email protected] helbide elektronikoan edo 94 423 32 95 telefono zenbakian. Jaialdiak argitaratu eta udalerrian banatuko duen liburuxkan agertuko dira partehartzaileak. Epaimahaiak 5 pintxo hautatuko ditu finalerako euren itxura, asmakizuna, emandako izena edo zaporea kontuan hartuta. Ekainaren 27an, larunbatean, finalista diren 5 pintxoen egileak haien artean lehian arituko dira zuzenean Kirol Portuan jarritako karpapean, eta bertan epaimahaiak irabazlea nor den erabakiko
du. Diru-saria 1.500 euro eta garaikurra izango da. Bost izarretako sukaldariak “Cinegourland”ek proposatzen du ere Michelin izar bana jaso duten bost sukaldari bizkaitarrek profesional ezagunen aurrean erakustaldia egitea, San Joseren Jauregian ekainaren 26an, ostiralean. Xabier García, Amorebieta-Etxanoko “Boroa” jatetxekoa, Foie-Graseko bonboia krispetetako estaldurarekin platerrarekin mahaikideak harritzen saiatuko da; Eneko Atxak, Larrabetzuko “Azurmendi”koak, bere azkeneko proposamena, “La Huerta” izenekoa, aurkeztuko du, Madrileko Hotel “Villa Magna”n duen jatetxean arrakasta lortzen ari dena, hain zuzen;
Galdakaoko “Andra Mari”ko Andoni Arrietak legatza moluskuen eta perrexilen saltsarekin proposatuko du; Daniel Garcíak, Bilboko “Zortziko”koak, baserriko oilasko Eusko Labelduna prestatuko du; eta Fernando Canalesek, Bilboko “Etxanobe” jatetxekoak menua itxiko du Arraultza Frijitua postrearekin, mamian eta arraultz gorringoan oinarritutako ikus-amarrua dela. Ondoren Estatuan gorantza doazen beste gastronomien aurrean Bizkaiko sukaldaritzaren errealitateaz eztabaidatuko dute. Estatuko sukaldaritzaren errealitatea gure mugetatik at gaiaz hitz egingo dute ere mahaikideek. Informazio gehiago www.cinegourland.com-en.