ALBOKA MUSIKA TALDEA
Alboka taldea 1994.ean sortu zuten Txomin Artola, Joxean Martin Zarko, Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinek. Orduan izen bereko diskoa plazaratu zuten, autoproduzioaren bidetik.
Letrarik gabeko kantuak jotzen zituzten soilik hasiera hartan, eta gero Xabier San Sebastian izan zuten ahots kolaboratzailea.
1998an bigarren diskoa atera zuten Albokakoek. Txomin Artolak taldea utzi eta Juan Arriola biolin jotzailea gehitu zitzaien.
Hirugarren diskoa 2000.ean etorri zen, eta Resistencia madrildar disketxearen bidez, Marta Sebesteyen hungariar ospetsuak sei abesti kantatzen zituen.
DISKOGRAFIA Lehenengo geltokian (1988)
Libertango (1991)
Kollage (1991)
Egurraren orpotik dator (1993)
Alboka (1994)
Goazen lagun (1996)
Quartet (1997)
Supernova (2000)
Bati ttun-ttun (1998) Lorius (2001)
Bi beso lur (1998)
Lau anaiak (2004)
Joxan Goikoetxea
Hernanin jaio zen, 1967- XII – 17an Musika, kantua eta dantza alorretan murgildurik abiatu zen musika munduan, txistuarekin hasera batean eta akordeoiarekin beranduago. Lan horiek, Donostiako Musika Kontserbatorioan egiten ari zen ikasketekin osatu zituen eta ondoren Le Thor (Frantzia) hirian ikasketak jarraitu zituen.
Richard Galliano akordeoilari frantsesaren eranginpean, bere bi lehen diskoak, LEHENENGO GELTOKIAN (88) eta KOLLAGE (91), “ egin zituen. .Astor Piazzolaren omenezko LIBERTANGO (1991) ere grabatu zuen.
1985 urteaz geroztik irakasle lanetan ari da Hernaniko Musika eskolan. Aldi berean, antzerki nahiz telebistako lanetarako musikaren egile ere bada. Musika tradizionalari dagokionez, Joxan Goikoetxearen ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: batetik, zuzeneko folk tradizonalaren alorrean, ALBOKA, hiru grabaketa diskografiko eginez - ALBOKA (94), BI BESO LUR (98) , LORIUS (2000) eta LAU ANAIAK (2004) ; bestetik, Juan Mari Beltranekin batera sortutako lanak EGURRAREN ORPOTIK DATOR...(93) eta BETI TTUN- TTUN (98) -. Musikaren esperimentazio eta birziklapenaren gainean, berarentzat ezinbesteko erreferentzi puntua den Suso Saiz gitarra-jole eta ekoizlearekin batera estudioan lan egin du. Elkarrekin QUARTET (97), zuzenean, eta ELEKTRO PSYCHODELIC FILM MUSIC REMIX (2000) grabatu dituzte. LIBERTANGO lanaren ondoren, AMETSAREN BIDEA (94) , METROPOLIS (95) eta SUPERNOVA (2000) sortu ditu. Hiru elementu horiek uztartzen dituen GOAZEN LAGUN (96) ere plazaratu du Joxanek. Sortze-kontzeptu berri hau oinarri harturik, AZTARNA, euskal artisten lanak formatu berri honetan argitaratzekotan asmatutako zigilu berria sortzera animatu zen.
Musika hauek bizirik irauten eta musikari hauek bere jakin nahiak bete dutelakoan saiatu dira bilduma hauek egiten.
IItziar Iturzaeta