Aparkalekuak Gasteiz

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Aparkalekuak Gasteiz as PDF for free.

More details

  • Words: 2,223
  • Pages: 5
APARKALEKUAK 1.

Hona hemen azken hilabeteotan aparkalekuen inguruan agertu den zenbait datu:

1.1. Egun funtzionatzen duten aparkalekuak direla eta:

• •

• • •

• •

Artium.eko aparkalekuak 125 bat auto jasotzen ditu egunean. Beraz, nabarmen azpierabilita dago. GT.k mobilizazioa burutzen du, IV.14an, dauden 234 plazalibre horiek salneurri berezietan atera ditzaten,... katedral berrikoa bere erabileraren %26an dabil. 671 tokietatik 182 salduta daude aspalditik, 4. solairuan daudenak, alegia, eta besteak ere erabili gabe daudenez beste 175 jarri ditu salgai kudeaketa daraman entrepresak –Sarkis/CV-. BEZa barne, 18.000 eurotan daude, batez bestean. Juan de Ayala plazan dagoenaren erabilera maila ere oso baxua da. eta seguruenik gauza bera esan daiteke Europa Gizarte Etxearen azpian dagoenari buruz –baina datu zehatzagoak eskuratzea ez legoke gaizki-. Molinuevo eta Artium.entzako proposamena. Joan den II.28an agortu zen VGU.k inguruan bizi direnentzat errazturiko “alokaera biguna”ren –hilero, 30 euroeskaintza. Hasieran VGU.ren asmoa prezioak merkatu mailan ezartzearena izan zen. Ondoren agerturiko albistea honakoa izan zen: merkatuan dagoen prezioa ken % 10a edo 15a ezarriko liratekeela 2005etik aurrera. Eta horren karietara honako iritzia jaulki zuen sindikoak: “Molinuevo eta Artium.en % 15 edo 20ko merkealdiak ondo leudeke, baina Landatxo.koa doakoa edota “dumping”ekoa izatea ez litzateke legezkoa edo zuzena”. Era berean, “Barrankale” auzo elkarteak Molinuevo.rentzat 45 euroko errenta nahi zuen, orain arteko tarifa “biguna”ren planteamenduari jarraiki, ... Azkenean argitzen dira TUVISAren 2005.erako asmoak. Berak kudeatzen dituen hiru aparkalekuetan hileroko 60/75 euroen arteko prezioak ezarriko ditu, tokia/plaza zein solairutan dagoen. Une honetan bete gabe dituen plazak hauexek dira: 23 Molinuevo.n, 45 Zaldiaran.en eta 234 Artium.en. Azkenean erabakia horixe da. egun plaza bakoitzak suposatzen dituen 85 euro horietatik 65/70ra pasako dela, aparkaleku bakoitzeko zein solairutan dagoen. (“Honekin”, dio Echevarría.k, “gure sentikortasuna erakusten diegu honen inguruko eskaerak egiten dizkigutenei: Gasteiz Txiki.ri, sindikoari, ....”). Emaitzak: Molinuevo.n, esate baterako, 131 lagunek erabaki du igoera bada ere gelditzea. Beraz, une honetan 453 plazetatik 330 daude okupaturik. desagertu egiten da erabilera handia zuen bakarra, Posta plazaren azpian zegoena, Vital Kutxaren jabegokoa zena. 2005.etarako aurrekontuetan aparkaleku publiko batzuetan minutuka ordainduko dela onartu da, ... eta ondorioa da 80 minututik gora garestiago aterako zaiela bezeroei!

1.2. Eraikitzeko asmoa dagoen aparkalekuak direla eta:



RENFEren geltokikoa. Auzoko batzuek eta merkatariek bultzaturiko “Y centro” delakoak bultzatu dute. 300 bat plaza izatea nahiko zuten merkatariek. XII.15ean Alonsok bere oniritzia eman zion proposamenari, eta ikasketak [a.) esleipenak -eraikuntza eta kudeatzea; Gasteiz On.ek bere burua eskaintzen du honetarako- nola egin, eta b.) sortuko diren aparkatzeko plazak nola eskaini -auzokideentzat 50.0.0ko erabilera-eskubidea edota jabetza, eta “plazas de rotación” ere)] berehala hasiko zirela esan zuen. Azkenean, beraz,, 2005.ko udagoienean burutuko da esleipena, eta erabakita dago lanak burutuko dituen entrepresak ondorengo ustiaketari helduko diola ere. Azkenean VGU.ren proposamen zehatza agertzen da: 400 plaza izanen ditu, 4 solairutan banandurik, 300 bat plaza “de rotación” izanen dira eta beste 100ak “residente”entzakoak. Merkatariak ez datoz erabat ados proposamenarekin, nahiago bailukete 300 plaza baino izanen ez balitu, eta zerbitzu egokia izan dadin kudeaketak egokia beharko lukeela gehitzen dute: merkatal egutegia eta ordutegiaren araberako

• •

• • •

• •



“tarifa bigunak”, ... Lehiaketa V.an atera daiteke. Baina V. erdialdean PSOEk egitasmo hau gelditzeko eskatzen dio PP.ri, izan ere lanak oraintxe hasiz gero aparkaleku honek oztopa edo baldintza dezake trenbidearen lurperatzea eta gero gera daitekeen panorama. zezen-plazako orubekoa (vide zezen plaza eta auditorium.ari buruzko gure txostena). Campillo.n beste aparkaleku bat eraikitzeko egitasmoa (vide Alde Zaharraren zaharberritzeari buruzko gure txostena). IV. Hasieran eta GT.k eginiko inkestaren ondorioz, 172 auzokide agertzen da plaza baten eskean. Horrekin batera IV.ko bigarren astean hasi dira “cata”k egiten, barruan zer ote dagoen zehazki jakiteko. Eta bisita gidatuak antolatuko dira, lanak nola burutzen diren ikusi ahal izateko, katedral zaharraren tiroia profitatuaz, ... Lehengo “cata” hauek eta gero bestelako “cata”k burutuko dira, hortxe aberastasun arkeologikoak ote dauden jakiteko. IV. Erdialdean “cata” horien emairzak agertzen dira, eta teknikariek aparkalekua eraikitzea posiblea izanen dela diote.Beraz, aurrera. Erabaki behar da, ordea, zein merkatal ekipamenduz hornitzen den aparkalekua, eta horrek bere denboratxoa hartuko du. Baina V.rako nahi dute aparkalekuko lanak egiteko lehiaketa atera, eta VI. edo VII.an lanekin hasi. V. erdialdean hasten dira “cata” arkeologikoak. (PSOEren proposamena); Santa Bárbara plazan aparkaleku bat eraikitzea. EBren proposamena: beste aparkaleku bat Amarika plazan egitekoa. Zaramaga.ko aparkalekuari buruzko proposamena: lurpeko aparkalekua, bertakoentzakoa. Ez adostasunak tokiaren ondorioz agertzen dira: bizilagunek “Laudio Plaza”n hobesten dute, merkatariek, ordea, “Senda de los puertos”en. Udala ados da, eraikiko da, baina horretarako ados jarri behar dute merkatariek eta bizilagunek. VGU.k, printzipioz, nahiago luke “Senda de los puertos”en, izan ere Laudio Plazan eraikitzeko birritan egin da saiakera porrokatua, .... Azkenean “Senda de los Puertos” delakoaren ideia nagusitzen da. 3 solairu izanen lituzke, 1.an bizilagunek hartuko lituzkete plazak eta 2. eta 3. solairuak “de rotación” lirateke,... baina malgutasunez, eta bizilagunek gehiago erosi nahi izatekotan salduko litzaieke. V.an nahi dute lehia atera. “Iparralde” erabakiaren alde agertzen da eta Bizigarri, aldiz, aurka. V.an posizioak zehazten dira: PP eta Iparralde, gainontzeko alderdi guztiak –ñabardurez bada ere- eta Bizigarri. Aranbizkarra-1. Valaldolid kalean. Aspalditik datorren egitasmoa, 2004.X.an atera beharko zen lehiaketara, baina atzeratuta doa. 400 bat plaza, VGU.k kudeatuko luke, eta auzokideentzakoak eta “de rotación” direlakoak izanen lituzke. Aranbizkarra-2. Burgos kalea eta Andalucía kalak bat egiten duten tokian, egun ageriko aparkatzeko toki batzuk dauden tokian. Egitasmo hau atzeratuago doa, baina VGU.en esana da aurrekoarekin batera nahi izanen lioketela honi heldu, pliego biak batera atera alegia,... El Pilar. Hemen ere X.rako izanen da aparkalekua abian jartzeko moduan. Rigoberta Menchú plazan eraikitzen ari dira, 3 solairu izanen ditu eta agertuko dituen plaza guztiak auzokideentzat izanen dira. Gutxira 349 sortuko da, eta batez besteko salneurriak 15.000 eurokoa izanen dira, nahiz eta merkeagoak –11.000 eurokoakbadauden, ... Horrekin batera Uruguay kalea ea oinezkoa bihurtzen da, eta aparkalekuaren gainean dagoen plaza txukunduko dute, ...

1.3. Ageriko aparkalekuak direla eta:

• •



Fray Zacarías, aparkatzeko aukerak, pikutara. Orokorrean, Alde Zaharrean agerian aparkatzeko gero eta muga gehiago. TAO. Gaur egun dagoen eskaintzaren %60a “residente”ek erabiltzen dute. 13.424 dira VGU.k doan banatzen dituen txartelak eta, beraz, bestelako erabiltzaileentzat % 40 geratzen da bakarrik. Eta, ez ahantzi, dauden plaza GUZTIAK 13.424 horien HERENA baino ez dira -4.400 bat-. Beraz, ikasten ari diren ideien artean, heldu den artean doakoak ez izatea topatzen dugu, ... TAO. IV. Erdialdean ematen diren datuak. Eguneko 7.171 txartel ateratzen da makinetatik. Horrek san nahi du plaza bakoitzeko 2 txartel ere ez dela saltzen. Izan

• •



ere, dauden TAO plazak 4.492 dira. Doan banatzen auzokideentzako txartelak 13.424 dira. Beraz, entrepresak egunero 3.600 euro sartzen ditu poltsikoetan. Manuel Iradier kalean dauden 120 plaza, azalekoak, laster desagertzekoak dira, nonbait. tranbia.ren eraikitzearen ondorioz desagertuko diren aparkalekuak gehiago dira hasieran pentsaturikoak baino. “El correo”k dioenaren arabera 500 bat izanen lirateke desagertuko liratekeenak, horietariko asko Duque de Wellington eta Gasteiz Etorbidean, ... “doble fila”. Arazorekin bukatzeko zigor-tresnen areagotzea da bururatu zaien ideia. Horretarako VGU “car vision” delakoa erosteko aukera baloratzen ari da. Auto bat, udaltzainek ibiliko luketena, eta instalaturik dituen bi argazki-kamerei esker gaizki aparkaturik dauden autoen argazkiak eskuratzen ditu. Egun 30 udaltzainek burutzen duten lana ordezkatuko luke eta, zigor-prozeduraren aldetik, berme handiagoak emanen lituzkeen tresna litzateke (argazkia hortxe legokeelako,...). Beste zenbait hiritan saiatua da, emaitzak “onak” izan dira, ... Azkenean zera erabakitzen da: prbatuko dela. Baina ikusi beharko da, ezen eta aski garestiak baitira –100.000 euro-, ...

2. VGU,ak lan talde bat antolatu zuen 1999-2003 legegintzaldian, gai hau zehazki jorratzeko.

Azken bi urteetan, ordea, hilda egon da mahai hau, eta beronen berpiztea eskatzen du EAJ.k, gai hauen inguruan dauden arazoak eta herritarrekin dauden diferentziak lantzeko. Proposatzen dituen lehengo eztabaidarako kasuak: Zaramagakoa, RENFEkoa, Aranbizkarrakoa, ... 3. Arazo bat badagoela begi bistako gauza da. Alde batetik, zonalde batzuetan aparkatzea mirari bat da. Bestetik, jende mordo batek autoa kalean utzi behar izaten du, gauez ere. Hirugarrenik, aparkatze saiakerek ederki korapilatzen dute trafikoa. Laugarrenik, lurpeko aparkaleku gehienak azpierabilita daude.

3. Lehengo norabide nagusia autoaren erabilera jaitsi eta garraio publikoaren aldekoa da. Arazo honetan, beste askotan bezala, interes kontrajarriak agertzen zaizkigu, abagune inmediatoak arazo baten aurrean jartzen gaitu, baina arazo horri ematen zaion irtenbidea behar den bezalako estrategian ez bada kokatzen, arazoak, etorkizun hurbilean, korapilatu baino ez du egingo. Beraz, hona hemen gure lehengo baieztapena: aparkalekuen arazoari irtenbide egokia emateko lehenik eta behin ibilgailu pribatuen erabileraren jaitsiera dugu hartu beharreko lehengo neurria.

4. Mugikortasunaren arazoa, bestaldetik, beste faktore askorekin dago loturik. Deslokalizazioa,

tokian tokikoa, fenomeno oso ezarria da gurean, eta funtsezko edo sustraietako neurriak ez badira hartzen, nekez emanen zaio irtenbide egokirik. Pertsonok leku batzuetan bizi gara, beste nonbait ikasten dugu edo egiten dugu lan, eta aisialdia guneak urrun daude. Lurraldearen antolatzeak zer esan handia du honetan guztian. Era berean, kontsumo moduek eta bizimoduek berek asko baldintzatzen dute garraioaren kontua. Baina bi faktore horiek, esan bezala, funtsezko faktoreak dira eta gaurko txosten honek ukitu ezinezkotzat ematen ditu. Beraz, gaurko egoera abiapuntutzat hartzen dugu.

5. Beraz, mugikortasun maila zehatz honetarako, gure ustez hartu beharko litzatekeen lehengo

neurria garraio publikoaren ingurukoa litzateke. Garraio publikoa administrazioek eskaintzen duten zerbitzu bat da, eta zerbitzu horren kalitateak gora egin behar du. Mintzatuak gara honen inguruan tranbiari buruzko gure txosten batean, eta hemen errepikatzea baino ez dugu. Gasteiz.ek ongi aztertu behar ditu bere garraio-beharrizanak, eta horiek artatzeko azterketa eta proposamen integrala eskaini. Gasteizen panorama aski sinplea da, izan ere orain arte garraio-publiko tresna bakarra izan baitugu, autobusa, eta bigarren bat –tranbia, alegiada aurrekoarekin ongi uztartu behar dena. Bi garraio-moduen arteko uztarketak eman beharko lioke konponbidea garraio publikoaren kontuari.

6. Aurrekoaz gain, bestaldetik, txirringaren erabileraren aukerak dira Gasteizen aztertu eta bultzatu beharrekoak. Gure hiriaren orografiak txirringaren erabilerarako aukera paregabeak ematen ditu eta, beraz, txirringa-bideen planifikazioa eta gauzatzea zaindu beharreko kontua da.

7. Aurrekoarekin batera, modu paraleloan, ibilgailu pribatuaren erabilera nolabait

zigortu/oztopatu behar da, bere gaineko presioa jarri behar da, ibilgailu erabilera kapritxosoa edo sozialki desegokia emeki desagerbidean kokatuz. •

esate baterako, aparkalekuen prezioak eta TAOren prezioak direla medio, sozialki beharrezkoagoa izan daitekeen erabilera erraztu eta kapritxosoagoa izan daitekeen erabilera zigortu beharko lirateke (hots, lehengo orduaren edota ordu eta erdiaren prezioa merkatu eta hortik aurreragoko orduen prezioak garestitu).



hartu behar den beste neurria zenbait kale edo esparruren itxialdiarena da. Egun neurri hori hiriko toki gutxi batzuetan aplikatzen da, eta gure ustez neurria zabaldu beharko litzateke. Kaleak behin betirako eta erabat oinezko bihurtzeak alde korapilatsuak ere baditu eta, beraz, peatonalizazio partzialak edo denboralak dira proposatzen ditugunak: asteburuetan, ordutegi zehatz batzuen arabera, ... Alde Zahar osoa, zentroa, ...

8. Baina aurreko neuri horiek fruituak noiz emango zai ezin dugu besoak gurutzaturik egon. Gaur egun aparkatzearena, esan beza,a arazo bat bada, eta zerbait egin beharra dago aurki, jada. Premiazkoa da, herritar guztion bizi kalitateari begira, Gasteizko kaleak autoz hustea. Dagoen arazoari irtenbidea eman behar zaio, batez ere irtenbide errazak badaudelako, ezen eta, • • •

erabilita ez dauden aparkatzeko plaza ugari ditu Gasteizek. eta, areago, lurpeko aparkaleku gehiago eraiki daitezke, horretarako orubeak eta aukerak ez baitira falta. (Eta nahiz eta lurpeko aparkalekuek euren arazoak dituzten: hezetasuna, iluntasuna, aireatzeko zailtasunak, segurtasunik ezaren sentsazioa, ...). horrekin batera aparkaleku disuasorioak ere paratu beharko lituzke Gasteizek. Kanpotik egun osoa, goiza edo arratsaldea pasatzera datozenak (turistak, hiriburu administratiboa izateak erakartzen dituen pertsonak, herrialdeko beste herrietatik “hiriburu”ra datozenak) asko izaten dira eta komenigarria da hirirako sarbide nagusietan (hegoaldetik Armentia, ipar-mendebaldetik Lakua, iparretik Gamarra eta ekialdetik Salburuan) tankera horretako aparkaleku bana ezartzea. Esan gabe doa aparkaleku horietatik eta erdigunerainoko garraio publiko eraginkorra –azkarrabermatu behar dela.

9. Beraz, hona hemen jarraitu beharko genituzkeen irizpide batzuk: 9.1. Ahal den neurrian, autoak kaletik desagertarazi behar dira. 9.2. Baina aurrekoak ez du eskatzen, inola ere ez, dauden azaleko aparkalekuen murriztea edo desagertzea. Arrazoi ezberdinak direla medio (praktikotasuna, arrazoi ekonomikoak, zamatze eta huste lanak, ...), azalean egun dauden plazak errespetatzen saiatu behar da. 9.3. Bestela, eta aurrekoaren alternatiba gisan, egunean zehar lurpekoak diren zenbait aparkaleku doakoak izan beharko lirateke –lehenago esan bezala, lehengo ordu edo ordu eta erdian bederen-. Erabilerak konbinatzeko formulak bilatu behar dira: egunean zehar “en rotación” –eta, esan bezala, kasu batzuetan doakoak ere-, gauez “residentes”entzat, ... [Gogoratu behar da, bestetik, ibilgailuen jabeek udalari zerga bat ordaintzen diotela (IVM izenekoa,alegia), eta zerga horren justifikazioa hortxe datzala, udalak ibilgailuei eskaintzen dien aparkatze aukeran]. 9.4. Eta doakoak ez liratekeen horietan –edota doakoak ez liratekeen orduetan- bestelako kudeatzea da beharrezkoa:

a. Udalak bere kontrolpean gorde behar ditu aparkalekuak. Eraikiko diren aparkalekuen kudeatzea ez du Udalak entrepresa pribatuen esku utziko.

b. Beraz, kudeatze publikoa litzateke eraman beharrekoa. Izan ere, aparkalekuen kudeatze sistima, orain artekoa, hainbat aldiz kritikatu ditugun pribatizazio eta externalizazio modu ezkutatuagoak baino ez dira.

c. Irabazkinak ateratzea ez litzateke, beraz, aparkaleku horien helburua. Aparkalekuen sistima garraio publikoaren tresna osagarri gisan ulertu behar da eta, esana dugun bezala, zerbitzu

publikoak diren heinean ezin dira euren kudeatze sistimak errentagarritasun ekonomikoaren irizpideen arabera antolatu.

d. “Residentes” direlakoen kasuan. Plazen salmentaren aukera, ahal bada, baztertu beharko litzateke. Urria den bitarteko baten aukera demokratizatu beharra dago, eta denek izan behar dute aukera (ahalik eta aukera gehien) aparkalekua lortzeko, eskuratzeko, norberaren gaitasun ekonomikoa galbahea ezin daitekeelarik izan.

e. Alokatu beharko lirateke plazak, beraz, ohikoak diren epeei jarraiki (hilekoak, urte

osokoak, ...). Eskaera eskaintza baino handiagoa izango denez, zozketaren sistimaren bitartez ebatzi beharko dira esleipenak.

f. Eta zonalde horretan bizi diren auzoentzako, norberaren gaitasun ekonomikoaren arabera, prezio bereziak (gizarte-prezioak) ezarriz.

g. “En rotación” direlakoei begira, aldiz, lehenago aipatu ditugun irizpideak erabili beharkolirateke. Lehen ordua edota ordu eta erdia doakoak edo gaur egun baino merkeagoak izan beharko lirateke. Hortik aurrera prezioak garestitzea egokia litzateke. Esan bezala, ibilgailu pribatuaren gehiegizko erabileraren aurka egin behar da, eta hauxe izan daiteke neurri eraginkor bat (nahiz eta bere eraginkortasuna, Gasteizen, aztertu beharko den, izan ere lurpeko aparkalekuak erabiltzeko ohitura berez oso txikia baita, ...).

Related Documents