2009ko ekaina
15. zenbakia
Prezioa:1 €
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
AURREIRITZIA HAU NAHASTEA! KORRIKA 16 BIOLOGIA MINTEGIKOEKIN IRTEERA ANTZEKI TAILERREKOEN EMANALDIAK DIRELA ETA... FACEBOOK BAI, BAINA… KONDOIAREKIN MESEDEZ BILBOKO ALDE ZAHARRA ERDI AROKO HIRIA BASAURIKO UDAL FOROA MIRAIK STRANGE SPORTS GAROÑA? 18. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA IKASTETXEKO HERRITARRAK KIROL ARRISKUTSUAK GERO ETA ABERATSAGO… GERO ETA ZORIONTSUAGO? KOMIKIAREN URTEA MEZUAK HOROSKOPOA DENBORAPASA ARGAZKI BATZUK (2. batx.)
3. or. 4 5 6-7 8-9 10 11. 12-13 14 15-17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkarian parte hartu duten guztiei. Iritziak egileenak dira soilik. 2
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
AURREIRITZIAK Ikusi horrek zein titi handiak dituen, munstroa dirudi…Bai! Hori da aurreko egunean lagunak esan zidan neska golfa hura, zelako pintak, mesedez; Telesaio horretan agertzen den mutiko horrek nazka ematen dit, benetan; Begiratu, hor dago beti bakarrik dagoen mutiko arraro hori, pena ematen du…jaja; Alda gaitezen eserlekuz, ondoan daukagun moroak ez dauka batere itxura onik; Zergatik? Ezagutzen al dituzu? Gustatuko litzaizuke zuri lelo horien protagonista sutsua izatea? Segundoro, minuturo, orduro, egunero! Komentario horiek egunero entzun behar izaten ditugu, bai institutuan eta bai lagunekin institututik at egotean, baina…ohartzen al gara zeinen maltzurrak izatera hel daitezkeen mezu horiek? Lehen esan bezala, egunero entzun eta jasan behar izaten ditugu holakoak, eta horiek ekiditeko ezin da ezer egin, barruan sentitzen duzun frustrazio eta min guzti hori gordetzen jarraitu beharko duzu, jendeak ez baitu zure iritzia ulertuko, minik sortzen ez duela uste baitute, eta gauza arrunt eta normaltzat dute egindakoa. Gainera, zerbait esanez gero jendearekin harreman txarrak izango dituena zu zeu izango zara. Telebista al da? Nork ohitzen gaitu horretara? Agian gu geu gara horren bila goazen bakarrak, azken finean, gu gara gure erabakien erantzule. Hala ere, benetan normala iruditzen zaie holakoak esaten dituztenei? Aurreiritziak guztiok dauzkagu, beti, ez dago hori ekiditerik, baina aurreiritziak ez dira zertan beti txarrak izan behar, eta onak ez badira, ez dira maltzurrak edo beste pertsonarengan mina sortarazten duten horietakoak izan behar. Aurreiritzien barruan arrazismoa aipatu beharra dago, ez baita normala atzerritarrekin zein ijitoekin nabaria den eredu hori jarraitzea…baina atzerritarren adibidean, zein da lapurrago, atzerritarrak esplotatzen dituen nagusia edo lan eta lan familia oso bati jaten emateko, legezko orduetatik gora izerdi patsetan dagoen atzerritar hori? Argi dago, nagusia dela…baina zer gertatuko litzateke ekintza hori bera atzerritarrak garatuko balu? Jendeari berdin zaio horien sentimendu eta bizitzak gaur egungo gizarteak atzerritarrak lapur soilak direla islatzen baitu, benetan lapurrak direlako, baina ezin da orokortu, guztiak ez direlako berdinak kolore berekoak izan arren. Beraz, esan dezakegu aurreiritziak ezaba ezinak diren eta nahi gabe agertzen zaizkigun iritzi batzuk direla, non kritikatzen duzun pertsona hori ez duzun ezagutzen. Telebistak, norberaren pentsatzeko erak, eta txikitatik inguratzen gaituzten gauza guztiek eragina daukate aurreiritzi horiek egiteko orduan, horregatik ezaba ezinak direla diogu. Penagarria da hau guztia esatea, azken batean guztiok pertsonak gara eta, mundu honetan inor ez da bestea baino gehiago botere edo kolore ezberdina izateagatik, baina, tamalez, hori gaur egun batzuentzat eztabaidagarria da, eta agian hori da aurreiritzien jatorria, norberak pentsatzea beste norbait baino gehiago izatea mundu honetan, gauza gutxietan bada ere. Hala ere, askoz ere penagarriagoa da lasai asko gure bizitzarekin jarraitzea esaldi horiek esan edo entzun eta gero, eta esaten ditugula jakinik ezer ez egitea, aurreiritziak ukaezinak direlako, gaur egun bai behintzat, egunero egiten baititugu holakoak nahi eta nahi ez.
Garazi Rodríguez (DBHOko 2. A) 3 ………………………………………………………………………………………………………………….
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Hau nahastea! Nork ez du bidali SMS bat? Nork ez du ordenagailurik? Seguruenez, CPUn USB sarrera bat izango du. Eta ordenagailurik ez baduzu, PDA edo iPOD bat edukiko duzu… Kezkatuta nago. Laster geratuko naiz hizkera arrunta ulertu gabe. Semea etorri zait gaur, PSPan GPS-a duela esanez. Ez da egunik pasatzen propaganda begiratu gabe; telebista aparatu berria erosterakoan ezinbestekoa da TDT izatea; punta-puntakoa nahi izanez gero HDMI sistema integratuta ekarri behar du; auto bat erosterakoan, prezioaz eta diseinuaz gain, ohartu beharko zara ea ABS, ESP…etab. duen. Futbola gustuko baduzu LFPko partidak ikusiko dituzu, edo zure taldea ea UEFArako sailkatzen den; zurea saski baloia bada, ACB-koak edo NBA-koak ikusi beharko dituzu; tenisa bada zurea, ATP sailkapenari begiratuko diozu. Hori gutxi balitz, nazioarteko erakundeak, politikagintza eta ekonomia ere izaten dira hainbat siglaren iturri, adibide batzuk jartzea besterik ez dago: NBE (Nazio Batuen Erakundea), EB (Europar Batasuna), … Ez dakit zein den joera horretarako arrazoia. Agian, lengoaiaren ekonomia, baina… CPU USB PDA iPOD PSP GPS TDT HDMI ABS ESP LFP UEFA ACB NBA ATP NBE EB CPU USB PDA iPOD PSP GPS TDT HDMI ABS ESP LFP UEFA ACB NBA ATP NBE EB CPU USB PDA iPOD PSP GPS TDT HDMI ABS ESP LFP UEFA ACB NBA ATP NBE EB CPU USB PDA iPOD PSP GPS TDT HDMI ABS ESP LFP UEFA ACB NBA ATP NBE EB
Azkenean, zoratu egingo gara! Josu
4
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Korrika 16 Apirilak 4… Eguraldiak lagundu ez zigun arren, ahazteko zaila egiten den egun horietakoa izan zen hau. Aurreko egunean hasi zen dena. Izan ere, institutuko hainbat lekutan banatuta, batu ginen institutuko ikasleak irakasleekin bat eginez. Momentu horretan korrika egunean lekukoa nork eraman zozketatu zen, eta horrez gain, klase bakoitzak bere lekukoa egin zuen, mezua barruan gorderik zuela. Ekintza guzti hauek aurreko asteetan egindako hainbat batzarretan burutu ziren, irakasleen artean Josu Sesar eta Mª Carmen Elorriaga arduradun zirelarik. Honen guztiaren ondorioz, eguna iritsi zen. Euskararen sinbolo garrantzitsu bat eskuartean izango genuen eguna bera, institutuaren ordez, Euskal Herritik 10 egunez mugimenduan ziharduen lekukoa gure esku artean eramateko eguna, alegia. Urbiko zubian ordubete itxaron genuen arren, azkenean kale nagusitik entzun eta ikusi genuen karrikaz -karrika korriketan jende ugari. Orduan izan zen Haizea eta biok lekukoa eramateko unea. Ez zen espero nuen bezalakoa izan. Izan ere, gurpil aulkian korrika joatea ez zen nahiko nukeena, baina, lagunei esker, ni korrikan egongo banintz bezala sentitu nintzen. Azkenean, korrikak bere bidea jarraitu zuen helmugara iritsi zen arte, Gasteizera heldu arte, alegia. Institutuko hainbat talde bertaratu ziren korrikaren bidea zelan amaitu zen ikusteko. GARAZI
5
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
BIOLOGIA MINTEGIKO IRTEERA DBHOko 1. eta 2. mailako Biologia ikasleek, martxoan, Vita Aidelos enpresara egindako bisitaldi zientifikoaren irudiak dira. Bertan, bioteknologiak eskaintzen dituen hainbat praktika egiteko aukera izan zuten. Bisitaldia emankorra eta atsegina izan zen. Ikasleak gustura ibili ziren.
6
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Agenda 21-eko ikasle eta irakasleak Bio-Geo mintegiko laguntzarekin, hurrengo kurtsorako 3. eta 4. mailako Bio-Geo liburuak berrerabiltzea erabaki dugu. Horretarako, talde bakoitzeko liburuak Agenda21-eko ikasle batek batuko ditu eta irailaren lehenengo egunetan irakasleok banatuko ditugu. Liburu bakoitzako prezioa 10 eurokoa izango daLiburuen sal-erosketa libre izango da, hau da, ikasle bakoitzak erabakiko du proiektu honetan parte hartzea ala ez. Neurri hau 3. eta 4. mailakoei dagokie. Proiektua ondo ateratzen bazaigu hurrengo urterako zabalduko da beste mintegietara. Fátima Villanueva 7
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
ANTZERKIKO ANTZERKIGILEAK: ZORIONAK!!!! Ikasturteko lanak… udaberriarekin batera eman du bere lore sorta. Dbh 2. mailako hautazkoen artean bi antzerki tailer izan dugu. Tailerreko irakasle eta bi monitore antzezle gidaritzapean. Basauriko Ibaigane aretoan, Euskarabila-ren eskutik eta Barakaldoko antzokia, La Caixa-ren eskutik, izan dira estreinaldi guneak. Ingelera, gaztelera eta euskara hizkuntzetan Romeo eta Julieta, El sueño de una noche de verano. Guk Gabriel Arestiren ondorengo obra antzeztu dugu: “Mugalde herriko tobera mostra”
Basauriko Ibaiganen oso urduri egon ginen. Gure familiak eta ikastetxeko lehen mailako lagunak izan genituen ikusle. Arestiren obraren bi bertsio aurkeztu genuen. Bata era klasikoan, obrari oso lotua; bestea, istorioaren bertsio berritua ukitu modernoago batez egina. Basauriko antzezle nagusienak izan ginen!
Gu harrituta eta pixka bat akonplejatuta geunden. Larunbata heldu zen eta gure txanda heltzean, konplexu guztiak pikutara joan ziren. Nerbioek bete zuten haien lekua eta oholtzara irten arte ez zitzaizkigun pasatu!
Entseguak egin , teknikariekin argiak eta oholtzako espazioak negoziatu, Benetako kamerinoetan makilatu... Artistak! BeneBarakaldora bertsio berritua bakarrik tako artistak sentitu ginen! eraman genuen. La Caixa-ko arduradunak horrela erabaki zuelako. Ostiralean, Irten, antzeztu eta lana bukatu! Pentsatu Getxoko 4. mailakoen antzezlana ikusi baino askoz arinago joan zen dena! genuen. A ze- nolako jantziak eta dekoratuak zituzten! Zoriondu gaituzte! Ongi egin dugula eta Barakaldoko antzezle talde gazteena gi- emanaldi gehiago antolatzeko eskatu dinen! gute!
8
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Eskerrak baita gure lagunei, nola ez! Ikusle eta animatzaile paregabeak izan direlako! Ikusle izan zareten guztioi mila, mila esker, zuek gabe ezin izango ginelako benetako artista sentitu!
Andere Aresti, Gabriel Arestiren alaba Barakaldon egon zen obra ikusten! Hunkitu gintuen, ANDEREk eskerrak eman zizkigun hain talde gaztea izanik bere aitaren obra gauzatzeko eta esan nahi zuenaz antzerki ulergarria egin dugulako.
Zer esan parte eta ikusi ez duzuenoi? Lastima izan dela. Aukera ederra galdu duzuela eta agian… indarrak biltzen ditugunean beste aukera bat izango duzuela! Zuek ordurako gogorik baduzue…badakizue: GONBIDATUTA ZAUDETE JADANIK!!!
Guk ere hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin hain ondo portatu direnei: Gure familiei, gure ezintasunak jasan dituztelako, Eskerrik asko!!! IRAIDE, gure monitore mundialari! Plazerra izan delako berarekin ikastea. Euskarabila eta La Caixako arduradunei, bereziki Ludi-ri, MªLuz-i, eta Iñakiri gurekin izan duten pazientzia eta konfiantzagatik.
9
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina SARE SOZIALAK ETA PRIBATUTASUNA
“FACEBOOK BAI, BAINA KONDOIAREKIN MESEDEZ” Izenburu horren azpian, Gorka Bereziartuak, “ARGIA” astekarian, 2009ko maiatzaren 10eko alean ondoko mezua transmititu nahi digu: ondo dagoela Facebook bezalako sare sozialak erabiltzea, baina kontuz ibili behar dugula jartzen dugun informazio pertsonalarekin zeren jende askok ikus baitezake. Izan ere, informazio hori kontrolatzea zure esku dago. Ezustekorik ez izateko, jarraitzea besterik ez duzu ondorengo
AHOLKUAK: Zurekin harremanetan ipintzeko daturik jartzekotan (mugikorraren zenbakia, e-posta helbidea…) zehaztu nori erakutsi nahi diozun eta nori ez. Ezarpenetan “profila” atalera jo. Facebook-ek galdeko dizu informazio hori nork ikus dezakeen. “Lagun batzuk” aukeratzea nahikoa da beste guztiei ezkutatzeko. Zure horman idazten duten guztia denek irakurtzerik nahi ez baduzu “Hormako sarrerak” atalean pertsonalizatu dezakezu zeinek zer irakur dezakeen.
Agian sentsibilitate desberdineko lagunak dituzu eta ez diezu guztiei informazio bera agertarazi nahi. Horretarako, hobe duzu sailkatzea eta kontaktu guztiak “Lagun guztiak” etiketapean izan beharrean, bakoitza bere tiraderan gorde. Lagun petral batek edo auzoko lagun astun horrek Facebooken zu aurkitzea nahi ez baduzu, on zenuke “Bilatu” atalean zuk onartu dituzun lagunek zu bila zaitzatela aukeratzea.
Googlen, mundu guztiaren eskura, zure arrasto handirik utzi nahi ez baduzu, hobe zenuke zure profila hain erraz ikusteko aukera kentzea. Horretarako pribatutasun ezarpenetan badago “Bilaketa zerrenda publikoa” izeneko atala. Bada, horren azpiko laukitxoa aukeratzen ez baduzu, interneteko bilatzaileei zu aurkitzea zailtzen die. Zure lagunen batek, argazki batean etiketatuta ateratzen bazara eta zuk ez baduzu nahi hirugarren pertsona batek ikustea, segi ondorengo bidea: Pribatutasuna>Profila>Etiketatutako zure argazkiak.” Pertsonalizatu” aukera egin eta zuk bakarrik ikusi ahal izango duzu.
Zure bihotzaren arazoak zuretzat bakarrik gorde nahi badituzu, pribatutasun aukeren artean, jo ezazu “Berrien zerrenda eta horma” aukerara, eta kendu “Harreman egoera aldatu” aukera. Azkena eta garrantzitsua: Interneten INOIZ EZ ERABILI ZURE IZENA! “Argia” astekaritik moldatua. 10
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Hiruhilabete honetan, DBH 1. mailako ikasleek irteera izan dute Bilbora, BIZKAIKO ARKEOLOGIA MUSEOa eta BILBOKO ALDE ZAHARRA ikustera. Bisitaldi interesgarria. Bizkaiko Arkeologia Museoa orain dela gutxi ireki dute, antzina Lezamako tren-geltokia zegoen lekuan, Unamuno enparantzaren ondoan. Hor ikus daiteke nola garatu zen Paleolitoa, Neolitoa, Erromanizazioa eta Erdi Aroa Euskal Herrian. Horretarako badaude informazioak, irudiak, tresnak, armak, hilobiak, hilarriak, mapak, txanponak eta ordenagailuaren bidez lortu daitezkeen datuak.
Bilboko Alde Zaharretik ibilbidea eginez, ikusten da zeintzuk izan ziren lehenengo hiru kaleak, non zegoen harresia haien inguruan, zergatik zuten Somera, Artekale eta Dendarikale izena, non zegoen Zamudioko atea, zergatik Erronda kaleak du izen hori, non zeuden Bilbora sartzeko zubiz eta ateak, noiz egin zen Santiagoko Katedrala eta nola sortu ziren “Zazpi kaleak”… Honez gain, merezi du bisitatzea Plaza Berria , Erribera kaleko arkupeetan dauden margoak, Arriaga antzokia, Unamuno eta Jose Antonio Agirre jaio ziren etxeak, besteak beste.
11
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
BASAURIKO UDAL FOROA Urtero bezala, pasa den maiatzaren 20an, Agenda 21en gauden ikasleen ordezkari batzuk joan ginen Basauriko Udaletxera, Eskolako Udal Forora.
Hementxe daukazue ura zaintzeko GUK hartutako konpromisoak eta Alkatesari ura zaintzen laguntzeko egindako proposamenak.
12
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
KONPROMISOAK Ura modu arduratsu eta eraginkor batean erabiliko dugu, adibidez: Ura ez dugu jolasteko erabiliko. Ura ez xahutzeko dutxa hartuko dugu, bainua hartu beharrean. Dutxa ahal den azkarren hartuko dugu eta xaboia botatzen dugun bitartean txorrota itxiko dugu. Komuna ez da paperontzi bat, beraz bertan ez dugu hondakinik botako. Euri-ura bilduko dugu, landareak ureztatzeko. Ez dugu hondakinik botako ibai eta itsasoan. Txorrotetan ura aurrezteko gailuak jarriko ditugu (perlizadoreak, bridak…) Txorrota itxiko dugu urik behar ez dugunean (hortzak garbitzean, …)
PROPOSAMENAK Euri-ura batzea: lorategiak ureztatzeko, kaleak garbitzeko… Kaleak garbitzeko erabiltzen den ur kantitatea kontrolatzea. Iturrien txorroten uraren presioa gutxitzea. Udalerrian, jendeari uraren garrantzia adierazteko, kanpaina bat egitea. Enparantza jendetsuenetan iturri ekologikoak (botoiarekin, presio gutxirekin…) jartzea. Jendeak hondakinak ibaietara ez botatzeko kanpainak egitea. Lorategiak ureztatzeko eta kaleak garbitzeko ur ez edangarria erabiltzea. Silvia, Amaia eta Oihane (DBH 3. maila)
13
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
MIRAIK http://miraik.tk/
Opinion/About TV: The gossip programmes. Do you know what is a gossip TV programme? In a few words, it is a special programme where the shameless famous people go to get extra money. The most incredible thing is that the money they get in each programme is spent as soon as they get it.
In some countries gossip journalists are not very respectful with celebrities, and because of this, a lot of things have happened (denunciations, aggressions…). In some cases, it is the famous people who want to go to those programmes, because they want to win money. THIS IS OUR OPINION: We think that if this business is so successful it is because people like these programmes a lot. If people, as it happens in other countries, wouldn’t be so interested in things related to gossip, these programmes wouldn’t be so popular. WHAT DO WE CARE ABOUT WHAT RIHANNA DOES WITH HER PRIVATE LIFE?
14
By Iraide Trabada & Mikel Pérez. Media Workshop Team 1 (20082009)
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
STRANGE SPORTS http://tolais.wordpress.com
Man vs. Horse Marathon
This Welsh sporting event is just what it sounds like. Man vs. Horse Marathon is an annual event in which people on horseback race against humans on foot in a running race which is a little over 22 miles long. Though the title has the word “man” in it, women also compete. Because it’s such a long distance, humans actually have a chance at winning, and some years it’s a human who wins and some years it’s a horse. It seems as if the horses still have the advantage since a human has only won twice in the last nine years.
Buzkashi
Buzkashi is a traditional Central Asian sport in which there all players from both teams are on horseback. The object of the game is to grab the headless carcass of a goat or calf and toss it into a scoring area while still on horseback. The rules are simple: short of tripping a horse, there are no rules. Players can use just about any means necessary to keep their opponents from scoring, including using whips on the players or horses. The game is extremely dangerous and requires skilled riders to carry it out.
There are two main forms of the game: Tudabarai and Qarajai. Tudabarai is the easier form of the game where a player has to take the carcass and ride off with it until he is clear of other players. In Qarajai, the player must carry the carcass around a marker, then toss it into a scoring circle at the other end of the field.
Elephant Polo You might guess that the rules of elephant polo are very similar to the rules of regular polo played with horses. The biggest difference, of course, is that elephant polo is slower paced. Each team consists of three or four elephants and each elephant has two people on board; one is a player and the other is a professional handler. The aim is to get the most goals by the end of the game.
15
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
The games are only 20 minutes in length with a 15 minute break half way through. Since 1982, there has been an actual polo association called the World Elephant Polo Association (WEPA) and was founded in Nepal, though elephant polo is played in Sri Lanka, Thailand, Hong Kong, Australia, Britain, Germany, and New Zealand and other countries mainly in southeast Asia.
Extreme Ironing Extreme ironing is an up and coming sport that started in the United Kingdom in 1997. Ironing? It sounds pretty boring right? Wrong! I don’t think you’d see Suzie Homemaker ironing this way. It’s the “extreme” in extreme ironing that makes it exciting, challenging, and dangerous. The objective is to iron in different and dangerous places such as: while mountain climbing, water skiing, canoeing, or skydiving. There’s even a world championship for the sport. This is what happens when people have too much time
16
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina Zorbing
Invented in the 1990s by Dwayne van der Sluis and Andrew Akers in New Zealand, zorbing is a sport where you get inside a huge plastic inflatable ball and roll down a hill. This quickly became an official extreme sport in 1998. Zorbing can be done on a grassy or snowy hill. A zorb actually consists of two balls. The outer ball is 9 feet 8 inches in diameter and the inner ball is 6 feet 6 inches in diameter and can hold from one to three people. The purpose for two balls is that the layer of air in between serves as a shock absorber as you make your way down a hill. The balls have several pieces of rope holding them connected so they roll together. Don’t worry, you won’t tumble around in the ball and get all bruised up. You’re harnessed in. However, in some cases, zorbers put some water in the zorb so that as you’re tumbling downhill, you get wet.
Cheese Rolling Cheese rolling is a sport in England that takes place annually on Cooper’s Hill in Gloucestershire. This isn’t just any ordinary hill. Cooper’s Hill is so steep that it’s at a 70 degree angle in places. The entire sport involves a wheel of cheese that’s rolled down Cooper’s Hill. The rules are simple: run after the cheese and try to be the one that has the cheese at the bottom of the hill. The 250 yard course on Cooper’s Hill is so treacherous that they limit each cheese rolling race to 20 people and also have emergency crews standing by
We hope that you have enjoyed these videos and this interesting information. And if you have the chance to practice them, you mustn't lose it! Olga, Itsaso eta Alejandra (DBH 3. maila)
17
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Vitoria-Gasteiz-tik kilometro gutxitara dagoen zentral nuklearra, ia 40 urte pasa eta gero, Garoñakoa, estatuko zaharrena da. Asko dira Euskadin eta Euskaditik kanpo zentral horren itxiera eskatzen dutenak. Garoña ixtearen aldeko azken manifestaldia Gasteizen egin zen ekainaren lehen asteburuan, milaka lagun bildu zirelarik. Denok ezagutzen ditugu jatorri nuklearreko energia ekoiztearen arriskuak eta hondakinen tratamendurako dauden prebentzioak. Ekainaren lehen asteburuan Estatuko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñako zentralari buruzko txostena ezagutzera eman zuen. Horren arabera, hurrengo urteetan, jardueran jarraitzeko baldintzak ezartzen dira. Orain, erabakia gobernu zentralak hartu beharko du. Honezkero, Eusko Legebiltzarrak zentralaren itxiera eskatu du berriki egin duen bilera batean. Azken urteetan, zentral nuklearren beharraren inguruko eztabaida berpiztu da, energia kontsumoaren gorakada dela eta. Energia hori kanpoan erosi beharrak eta horrek sortzen duen menpekotasuna eta garestitzea aitzakia hartuta harrotu da eztabaida. Irtenbidea ez da erraza, inork ez baitio bere kontsumo maila eta ongizate mailari uko egin nahi. Gainera, bizi garen krisi ekonomikoko une hauetan, batzuek zentralen inguruan sortzen diren lanpostuen garrantzia azpimarratzen dute. Hori dela eta, benetako irtenbidea ereduaren aldaketaren eskutik etorri behar da. Alde batetik, kontsumoaren murrizketa. Horretan denok egin dezakegu gehiago, Konpromiso zehatzak hartuz. Beste alde batetik, energia garbi edo berriztagarrien ikerketa eta erabilpena bultzatu. Orain arte erabili izan den hazkunde eredu neurrigabea alde batera utziz, eta eredu eutsigarri bati helduz. Adibidez, eraikuntzan. Badira, egon, eraikitzeko beste eredu batzuk, ingurunearekin errespetuzko jokabidea kontuan hartzen dutenak. 18
Josu
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Joan den ekainaren 7an ospatu zen Euskal Eskola Publikoaren 18. jaia, Bergaran. Jai hau EHIGE-k antolatzen du (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak).
19
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Aipamenak. Nagore Mieres, DBHOko 2. mailako ikasleak, Francisco de Vitoria Unibertsitateak emandako beka batez saritua izan da, uztailean zehar, Europako unibertsitate onenak ezagutzeko. Beste batzuren artean, Sorbona, Bolonia, Oxford, Alcalá de Henares, Salamanca eta Francisco de Vitoria bera bisitatzeko aukera izando du Algortako Ana Vallanorekin batera. Biak izan baitira euskaldun bakarrak beka hau lortu dutenak. Bekadunak izateagatik unibertsitate hauetako bizitza unibertsitarioa ezgutzeko aukera izando dute. Ikasturte honetan , hiru ikaslek lortu dute ohorezko matrikula batxilergoko 2. mailan: Iñigo Sesar, Nagore Mieres, eta Gontzal Martín. “Club Natación Basauri” delakoak garaipena lortu du Bizkaiko eskola txapelketan, kimu mailan. Banakako txapelketan Andoni Rodríguez (DBH 2. maila) ikasleak irabazi du. Zorionak eta aurrera!
Basauriko “Atletico Balonmano” eskubaloi taldeak primerazo emaitzak lortu ditu kategoria desberdinetan: Mutilak txapeldunak dira kadete eta gazte mailetan .Neskak laugarren postuan sailkatu dira. Senior mailan, neskak txapeldunordeak izan dira, eta mutilak bostgarren postuan sailkatu dira. Gainera, neskek lehen mailako igoera fasea jokatu dute, hala nola, estatu mailako eskualde fasea, Bartzelonan.. Azpimarratzekoa da guztien inplikazioa: entrenatzaile, jokalari eta guraso. Institutuko ikasleren bat badabil horretan. Gainera, gurasoen artean, Aintzane Zamalloa, institutuko irakaslea ere badago.. 20 talde eta 250 kirolari inguru aritzen dira klubean kategoria desberdinetan.
20
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Jendearentzat kirol arriskutsuen izenak ingelesez idatzita daude, baina gaztelaniaz ere badaude hainbat kirol . Air chair: (eski) uretako eski modalitatea da. Taula bat erabiltzen da eserleku batekin aurrean bueltak emateko . Ballooning: Bidaiatu puxika handi batean. Bungee Jumping: Puenting-a edo korda elastikoa oinei eta zuhaitz bati lotuz salto egitea. Free Diving: Urpekaritza arnasteko makineria barik egitea. Jetsking: Uretako motorrarekin itsasoan ibiltzea. Mountain Biking: mendi txirrindularitza. Open water swimming: Itsasoko lekuetan, ibaietan eta portuetan igeri egiteko modalitatea. Outdoor climbing: kanpoko eskalada. Round the world yacht Racing: mundu osoan zehar egiten den bela txapelketa. Scuba diving: Urpekaritza arnasteko makineriarekin. Surfing: Olatuen gainean taula batekin irristatu jausi gabe . Street Luge: aldapa bat jaitsi auto edo taula batean, pilotu batekin baina pilotoa zerurantz begira jaisten da etzanda . Prentsa tailerra (DBH 3. maila)
21
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Gero eta aberatsagoak, baina zoriontsuagoak? Denok dakigunez, gero eta gehiago dira erostearren egunero zeozer erosten dutenak. Horri kontsumismoa deitzen diogu eta hainbat pertsonaren aburuz, etengabe eroste horrek zoriontsu egiten du. Bestalde, gizartearen beste talde bat kontsumismoaren aurka dago, estura bultzatuz. Erostearen kirola hori dela eta, garrantzitsua deritzot noizbait geure burua arazo honen aurrean jartzeari eta era berean, munduko ekonomiari erreparatzeari. Buruhauste honi buruz egindako gogoetak lagunduko digu norberaren zoriontasuna bilatzen. Baina, zeintzuk izango ote dira kontsumismoaz aparte dauden zereginak? Nahikoa du pertsona batek dirua zoriontsu izateko? Hasteko, aipatzekoa da gaur egun gure gizartean, lehenengo munduan, kontsumismo indizeak etengabe gora doazela. Begi bistan dago jendea uneoro dendetan dagoela eta ez dakiela bere astialdia beste zertan betetzen. Denek dirua lortzeko lan egiten dute eta gehiengoak diru hori xahutzen du. Beti erosten, beti dirua eskuartean. Hau izango ote da bizitzaz gozatzea? Argi dago bizitzeko dirua beharrezkoa dela, baina ez da balio bakarra. Gainera, hilabetero jasotzen den soldata ez da eskuratzen den bezain laster gastatzeko, baizik eta aurrezten eta gastuak kontrolatzen ikasi behar da. Horrela, austeroak izango gara, eta erosteko gogobizia murriztuko dugu. Azkenik, kontsumismoarekiko alternatibak sortzea premiazkoa dela esan daiteke, norberaren zoriontasuna bide egokian jartzeko. Adibidez, lagun eta senideen arteko harremanak zaintzea garrantzitsua litzateke, honela, maitatuak eta afektiboki gustora sentituko ginateke. Honi esker norbera bere bizitzaren zentzua aurkitzen kapaza izango da. Hauek bai direla zoriontsu izateko osagaiak! Ane Lekunberri Soto (Saretik hartua)
ZER DA ZURETZAT ZORIONTASUNA? KLASIKOEK DIOTENA… Aristotelek zioen pertsonaren helburua zoriontasuna bilatzea dela. Bere ustez, hori aztura positiboen bidez lortzen da, bertuteen bitartez. Sokratesen arabera, soilik jakinduriatik sortzen da ongia, bertutea. Epikurorentzat, bertutea honako honetan datza: oinaze minimoarekin atsegin maximoa lortzean. J. Bentham-ek zera zioen, gure zoriontasuna ez ezik, hurkoarena ere bilatu behar dugula. Zoriontasuna ondokoan datza: zure pentsamenduak, zure hitzak eta zure ekintzak ados jartzean (Mahatma Gandhi) Gizakiaren zoriontasuna egiaren aurkikuntzan datza (S: Tomas Akinokoa) Behar ez izatea da zoriontasuna (Seneca) Zoriontasuna ez da gauzak desiatzea, askea izatea baizik (Epicteto Frigiakoa) Bizitzako goreneko zoriontasuna da garenagatik maitatuak izatea (Victor Hugo) Zoriontasuna, egungoagatik esker onekoa, iraganagatik gozamena, eta fedea etorkizunean (ingeles atsotitza)
GURE IKASLEEK DIOTENA….(DBH 4. maila) “Inguratzen zaituenarekin eta zurekin pozik egotea da “ (Aitziber) “Guztia ondo doanean duzun sentimendua.” (Maitane) “Niretzat zoriontsua libre izatea da, baita bizi naizenekin ondo eramatea, eta ahalegintzen naizen gauzetan ondo ateratzea.” (Iván) “Zoriontasuna niretzat gauza materialen eta psikologikoen arteko oreka izatea da” (Irati) “Zoriontasuna gustuko dituzun gauzak gertatzerakoan sentitzen duzuna da, adibidez, gustuko opari bat ematen dizutenean, edo lagunekin ondo pasatzen zaudenean.”(Laiene) “Sentimendu positibo bat da, gauzak ondo daudenean daukazuna.” (Aitor) “Nik dudan helburua betetzea eta poza ematen22didaten gauzak izatea.” (Aitor)
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Komikiaren urtea Aspalditik Brusela komikiaren munduko hiriburu bihurtuta dago, baina aurten beste urteetatik desberdina izango da. Izan ere, aurten “comics strip year” ospatu dute. Horrela, bertako agintariek “bederatzigarren arteari” omenaldia egitea erabaki dute. Honen arrazoia hauxe da: bertan hainbat komikietako protagonista jaio direla. Adibidez: Tintin (Hergé), Gaston Lagaffe (Franquin), Los Pitufos (Peyo)… Erakusketa honek, garaikideak diren hogei egileren artean, nazioarteko komikiaren 100 urte aurkeztu nahi du, eta urte osorako hainbat ekintza eta ekitaldi kultural antolatu dira. Joateko asmoa baduzu ez ahaztu hauek ikustea. 1-“Belga del comic”:Hortak diseinatutako biltegi ikusgarria. 2-“Museo Horta”:Victor Horta baroiaren etxea “art nouveau”-ren bitxia da. 3.-“Plastikarium”: Plaztikoz egindako objektu, altzairu eta artelanak. 4-“Wiels”: Garagardotegi izatetik arte garaikidearen gunea. ANIMA ZAITEZ!! Prentsa tailerra (DBH 3. maila)
23
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Kurtsoa irailaren 10ean hasi genuen eta gaur,maiatza,gauza asko aldatu dira. Jendeak penkatzen jarraitzen du.Aldatu den gauzarik nabariena, Jendeak heldutasun maila igo duela izan da (ez guztiak, baina gehienak bai). Klaseetako giroa oso mugitua da,jendeak paso egiten du irakasleengandik. Gure ustez hori da arrazoia penko gehiegi egotearena. Alderik onena, klasetako aldaketak lagun gehiago izateko balio izan duela. Hilabete eta erdi geratzen da kurtsoa bukatzeko eta jendea triste, urduri eta deprimituta dago notak direla eta. Jende gutxik espero du denak gainditzea eta pasatzea hurrengo mailara. AHOLKU BAT IRAKASLEENTZAT:penko gela handitu ezohizkoetan ez
garelako denok sartuko ! Prentsa tailerra (DBH 3. maila) …………………………………………………………………………………………………………………………………… ZORIONAK BATXILERGOKO 2. MAILA AMAITU DUTEN IKASLEEI.. Maiatzaren bukaeran egin zitzaien agurtzeko festa: zuzendaritzaren agurra, argazki bilduma, diploma banaketa, kontzertua eta lunch-a izan ziren, besteak beste, ekitaldia alaitu zuten jarduerak. Argazki batzuk kontra portadan dituzue. Hemendik, zorte handia opa diegu beren etorkizuneko ibilbidean, edozein dela ere, ikasketak, lana… Gogoan ditugu ere, nola ez, bidean galdu ditugun lagunak. Denoi mila esker erakutsi dituzuen adorea eta lankidetzagatik.
Ahozkotasunezko irakasleak, 1Cko ikasleei 2008-2009 ikasturtean portatu zareten bezala portatzearren: Zaratatsuak, protestoi hutsak, Patxi euren gidaria lehen lerroko mutil astuna, beste bat galderontzia. Ile kirrudun gazte alperra, ondoan Aritz Garcia, betaurrekodun artista eta nesken aurpegi argia klase horretan bilatu leike suspentsoen faktoria. (Iñaki Iturrioz) 24
Ikasten eraikitzen Dira zutabeak. Euskarak jartzen ditu Gero koloreak. Izate bat hartzen du horrela etxeak. Errimatzen duenez Gainera gureak Abesten bukatzen du barruan jendeak (Unai Ormaetxea)
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
Horroroskopoa ARIES (MARTXOAK 21-APIRILAK 21 ) Larunbatean irteten bazara pertsona berezi bat ezagutuko duzu, ez utzi pasatzen aukera bikaina. TAURUS ( APIRILAK 22- MAIATZAK 21) Lagunarekin haserre bazaude barka iezaiozu txarto pasatzen ari da eta. GEMINI (MAIATZAK 22- EKAINAK 21) Asko saiatu ikasketetan… zuk alda dezakezu!!matematikak gehiago matxakatu!! CANCER (EKAINAK 22- UZTAILAK 21) Guapoago zaude aho itxiarekin…Jendea azkar nekatuko da zurekin! LEO (UZTAILAK 23- ABUZTUAK 22) Udan ondo pasatu bai, baina etxean gehiago lagundu, bestela gurasoek zigortuko zaituzte. LIBRA (IRAILAK 23- URRIAK 22) Armairuan duzun arropa guztia erre eta joan berria erostera, faborez… FALTA EGITEN ZAIZU! SCORPIUS (URRIAK 23- AZAROAK 22) Ez izan hain buru gogorra, entzun zure lagunak eta utzi harrokeriak SAGITARIUS (AZAROAK 23- ABENDUAK 21) Bidaiaren bat egin behar duzu, aprobetxatu oporrak eta irten lagunekin CAPRICORNIUS (ABENDUAK 22- URTARRILAK 20) Ez gezurrik esan zure mutil-lagunari, bestela harrapatuko zaitu. Ah! Eta erosi bota berriak ACUARIUS (URTARRILAK 22- OTSAILAK 20) Jendearekin hitz egin eta saiatu nagusi egiten PISCIS (OTSAILAK 21- MARTXOAK 20) Jarraitu izaten nahi duzun bezala, jendeak maite zaitu eta ondo pasatzen du zurekin, baina ez estresatu Prentsa tailerra (DBH 3. maila) Suzko zeinuak (Aries, Leo eta Sagittarius). Joera oldarkorra dute, neurriz gainekoak eta espontaneoak dira. Lurreko zeinuak (Taurus, Virgo eta Capricornus), berriz, kontserbadoreak, aurreratzaileak eta kalkulatzaileak dira. Airezko zeinuak (Gemini, Libra eta Akuario), pazientzia gutxikoak, ezegonkorrak eta zalantzatiak dira. Azkenik, ur zeinuak (Cancer, Scorpius eta Piscis), sentimenduei, senari eta emozioei jarraitzen diete.
25
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
26
27
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina
28