2008-09 Wikia Balorazioak Eta Memoria

  • Uploaded by: jbzabala
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 2008-09 Wikia Balorazioak Eta Memoria as PDF for free.

More details

  • Words: 582
  • Pages: 2
Wikia: Balorazioak eta Memoria Garapena: jarduera nagusiak zeintzuk izan diren, nola antolatu den, lan-taldeak, kanpotik jasotako laguntza, sortutako materialak, egindako ebaluazioa Ekintza nagusiak: Wiki-ataria sortu. Atarian proiektua aurkeztu, oinarrizko adibideak eskaini eta klaseko wikiekin lotu. Klaseko wikiak sortu: 3.a , 3.b , 4. , 5. eta 6. mailakoentzat. Erabiltzaileak eta pasahitzak sortu. Gaiak eta denboralizazioa, tutoreekin antolatu Beste wiki bat sortu (nahi duenarentzat) errekreo orduetan erabiltzeko. Sortutako materiala: digitala denez, web-aren bidez mundu guztiak ikusteko aukera dauka. kanpoko laguntza. Ez dugu jaso.Internet-en hainbat tutorial irakurri, aztertu, frogak egin. Wikispaces arduradunekin, e-mail-en bidez harremanetan jarri laguntza askatuz. Ikasleekin batera garatutako jarduerak, eta horiek hezkuntza-prozesuan izan duten eraginaren balorazioa Hasieran, talde bakoitzarekin, oinarrizko azalpenak eta jarraibideak eman: zer den wikia, helbidea, gonbidatua izatea edo erabitzailea izatea, orriak editatu, estekak , argazkiak eta bideoak jarri, gorde, saioa bukatzeko egin behar dena. Adibideak eskaini eta gero ikasleen praktika. 6. maila: "Makina, gure eguneroko laguna" 5. maila: "Gorputza" 4. maila: "Ni zientzialari" oraindik garatu gabe 3.b maila:"Ura" 3.a maila:"Ni sukaldari" "Eguzki sistema" "Elkarrizketan" "Landareak eta animaliak" "Bizipenak" Denontzat "Zabahiztegi" Hezkuntza prozesuan ekintza berri hauek oso garrantzitsutzat jotzen dugu, baliabide berri hauek hasi direlako erabiltzen, informazioa bilatzeko eta besteen ideak elkartrukatzeko. Gainera, konturatu dira, modu zuzenean, informazioa hainbat lekutik atera ahal dela. 8ez dago liburuetan soilik) Helburuak noraino erdietsi diren, eta azpimarratzeko alderdi positiboak Nire ustez lorpen maila oso altua izan dela esan ahal da.Wikiak lan kooperatiboa eskatzen du (bestela ez daula zentzurik). Lan hori zabaltzen da, interneten bidez. Hobetzeko, handitzeko aukera beti aurrean dugu eta horrek, konpromezua eskatzen du. Burutzen den lana "mundura" doanez, kontu handiz osatu behar dute. (ez dugu ahaztu behar 9 urtekin hasi direla horrelako ekintzetan sartzen)

Zailtasun nagusiak eta jarraitzeko planteamenduak (sakontzea, aldatzea, …) Zailtasunen artean bi atal nagusiak bereiztu ahal dugu 1. Ikaskeek, oroar ez dute , orain arte, horrelako tesnak erabili, hori dela eta batez ere hasieran kostata egiz zaie erabiltzea (tekladoen trebezia falta,nabigatzaileen ezagutza eskasa -askotan lehio bat baino gerhiago zabaldu behar dute- behar diren oinarrizko tresnen -itsatsi, kopiatu- ez jatitea..). dena dela bagenekien hori izango zela lantzeko atal bat eta horri ekin diogu.Emaitza positiboa izan da. 2. Internet konexioa, askotan, oso motel ibili da. Etenak pairatu ditugu, lana ,momentuan, bertan behera utzita...(egia da lan hori berreskuratu ahal dela, baina uste dut ez dugula horrelako egoeretan ibili behar). Horrek motibazioa galarazten dio... Arazo horri aurre egiteko eskolan erosi dugu beste internet linea bat (geuk ordaintzen dugu). Eusko Jaurlaritzak (eta horren bitartez, Euskaltel-ek)ematen digun konexioa behar den bezala ibiliko bazen... beste kuku batek joko liguke... Jarraitzeko planteamenduak. Gure asmoa honekin jarraitzea da, noski. Ukusi dugu oso tresna baliogarria dela. Printzipioz, aurten egin dugun moduan jarraituko dugu (3. mailatik gora gai bat landuko dugu wikiaren bidez) Litekeena bada beste gai batzuk gehituko ditugu (begiratu aurten egindako 3a mailako ikasleek). Beste wiki bat kaleratzeko asmoa dugu. Kasu honetan saiatuko gara gurasoak sartzen. Hori lortzeko wiki horretan (kurtsoz kurtso sailkatuta) gurasoek parte hartzeko aukera izango dute, Hezkuntza munduan erlazionatuta dagoen ekintzak / gidak / berriak aurkeztuz. Kurtso hasieran behar diren ikastaroa eskeiniko diegu. Lehenego eta bigarren mailakoei egindako lanak erakutsiko dizkiogu eta, kasu honetan ere, pentsatzen badugu zerbait egin ahal dugula, lanari ekingo diogu. Beste ohar / balorazio batzuk Oso garrantzitsua da ikasleen irizpidea. Esan dute, kasu guztietan oso gustora ibili direla ekintza honetan.Euren balorazioan wikiak 9 puntu baino gehiago lortu du. Irizpide batzuk (6. mailan) wikian bertan irakurri ahal dira.Besteok, paperez bete dute baina emaitza berdina izan da. Aipatu egin behar, ikasle batzuk internet konexioa motel dabilela ohartu direla, eta horrela adierazi dute.

Related Documents

200809
May 2020 51
200809
December 2019 82
200809 Newsletter
April 2020 56
Eta
November 2019 46

More Documents from ""