Aratusteak 2009-zabala

  • Uploaded by: jbzabala
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Aratusteak 2009-zabala as PDF for free.

More details

  • Words: 587
  • Pages: 25
Maskara zaitez!! Gozatu!!

Ihauteri a heldu

INAUTERIAK Pasa den kurtsoan geratu genuenez bezala saiatuko gara aprobetzatzen egin genuen tunika zuria. Hori kontuan eukiz hurrengo mozorroa proposatzen dizuegu:        3.maila arte

MAIRUAK

      3.mailatik gora: aukera dezakezue •     MAIRUAK •     LAMIAK •     ATORRAK Mairua euskal iñauterietako Lesakako pertsoinaia dugu, Lamiekin erlazionatzen da, eta dolmenak eraikitzen omen zituzten.

“Aratuste” kanta ere ikasiko dugu egun horretarako

Mairu Mairu (o mairuak en plural en euskera), también llamados intxisu(ak) en el valle del Bidasoa eran, según la Mitología de País vasco, gigantes constructores de dolmenes. A menudos se les asocia con las Lamias. A los Mairu se atribuye la construcción de ciertos dolmenes y cronlechs como los de Ibañeta de Zugaramurdi, los de Oyarzun, los de Buluntsa. En Mendive, tales construcciones se deben a las compañeras femeninas de los maide, es decir, a las lamias. En Oyarzun llaman intxitxu a los constructores de los cronlechs de la región y dicen que son cementerios de estos genios. Como en el cronlench designado allí:

Mairubaratz (cementerio de Mairu), podríamos pensar que Maide, Mainde, Maire y Mairu tienen quizás un origen común y que Intxitxu, genio maculino correspondiente a la lamia y a sorgin es otro de los topónimos Maide. En Oyarzun existe una cueva cuyo nombre deriva de Maidazulo a Intxitxu a Mairi a Mairu.

2009

Atorrak eta laminak Igandean jendez beteko da Mundaka. Ohiturak agintzen duen moduan jantziko dira herriko mutilak, emakumeen azpiko gona zuriekin eta ohe-burukoak buruan jarrita. Askok bibotea margotuko dute, eta denak kantuan eta musika tresnak jotzen ibiliko dira herriko kaleetan; lehenengo porturaino eta gero tabernaz taberna. Atorrak dira aspaldiko ohitura herrian; bertakoek diotenez, emakumeak ernegarazteko sortu zen aratuzteetako festa hori. Baina  emakumeek ere asmatu zuten parte hartzeko modua: azken urteetan laminaz janzten dira.

Atorrak goitik behera zuriz jantzita doaz, euren zuzendaria izan ezik, etiketa-jantzi beltzez baitoa. Mundakako kale desberdinetatik igarotzen dira eta derrigorrezko geldiuneak egiten dituzte.

Mundakan oso ihauteri edo aratuste bitxiak ospatzen dira, atorrak (gizonezkoen taldea) eta lamiak (emakumezkoen taldea) kalerik kale ibiltzen dira abesten. Atorrak goitik behera zuriz jantzita doaz, euren zuzendaria izan ezik, etiketa-jantzi beltzez baitoa. Mundakako kale desberdinetatik igarotzen dira eta derrigorrezko geldiuneak egiten dituzte. Zuriz jantzitako lagun-taldea arratsalderaino aritzen da abesten kalerik kale. Portuaren kaiak eta “Los txopos” enparantza, zuzendaria zuhaitzetako baten igota, atorren atzenengo bi geldiuneak dira. Honen inguruan kontatzen den ipuinaren arabera atorren jantzi garbia -gona, bruza eta praka zuriak, burukoaren zorroa burutik eta zapi gorria- Antón Erreka herriko kontean erabili zuen lehendabiziz. Edan beharreko baino gehiago edanda etorri zen pertsonaiak etxera heldu eta emaztearen azpiko gona gorria jantzi zuen konturatu gabe eta horrela atera zen kalera emakumearen haserralditik ihes egiteko. Auzokideek, lehen mailako agintearen beste asmakizunen bat zelakoan zeuden eta denak aritu ziren erromeria handi hori ospatu nahian arimen kanpaien soinuak entzun arte. Errekak, modu bitxi honetara, gerora Mundakako aratusteen jantzi tipikoa bihurtu dena, zabaldu zuen herritaren artean jantzi berezi hura.

Emakumeen taldea,

lamiak

deitutakoa.

Mundaka inguruan “sorginak” inoiz bizi izan baziren –ez ahaztu Mundaka eta Bermeoren artean Lamaiaran edo Lamien lekua deitutako parajea dagoela- hauen antzera joango ziren margotuta eta jantzita. Lamiak, atorrak bezala, Mundakako kaleak euren ahotsa eta musika-intrumentuz alaitzen aritzen dira.

ARATUZTE Aratuzte zara, Aratuzte Mundakarrentzat Egun obarik ez, Marrau atorra zurijakaz Buruan pañuelo sedazko ederrakaz. Aratuzte zara, aratuzte, Tostada egunak, Ederrak onexek, Onek jan, eta neskak artun da Plazara dantzan Iluntzararte. Baita atzo zarrakaz, Goiko kalian, Zirri ta zarra, Arrasta eziñik Gure elorriyua,

Gorbeiako larran Aker bat dago erdian Atso errena dabil Bere aurrean dantzan Goazen, goazen, goazen Eurari laguntzen Mendi ta arkaitz artean Iujuju egiten Lara, lara, la,...

Related Documents

Aratusteak 2009-zabala
December 2019 6

More Documents from "jbzabala"