1=1 Comunicado Euskera

  • Uploaded by: Zuzen red por la Igualdad de Derechos
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 1=1 Comunicado Euskera as PDF for free.

More details

  • Words: 310
  • Pages: 1
PERTSONA BAT…BOTO BAT? Zergatik EZ? Izaera autonomikoko hauteskunde batzuek (martxoaren 1ekoak) berriro ere mahaigaineratzen dute maila handiko defizit demokratiko bat. Berriro ere agerian geratu dira gizarte honetan dauden eskubide desberdintasuna eta bazterkeria. Batetik, pertsona asko hauteskunde hauetan parte hartzeke geratuko dira, euren aukera politikoaren ordezkaritza debekatu zaielako, eta bestetik, etengabe gizartean integratzeko borondatea eskatzen zaien hamarka mila etorkinek ez daukate herritar gisa hautestontzietan euren borondatea adierazteko ahalmenik. Eskubide guztiak ez dauzkan pertsona bat ezin da gizartean integratu, zaila da parte hartzea eta erabakitzea eragozten zaion eta soilik sistemarako laneskutzat hartzen den pertsona batek gizarte kohesioa eraikitzea, bere inguruneko eraldaketan parte hartzea, baina zaila ere bada sistemako instituzioek holako pertsona bat aintzat hartzea. Arlo politikoko isiltasunak esanguratsuak dira oso. Hauteskunde hauek, nolabait esatearren, etxekoonak dira. Hala ere, erakusten ari diren interes eskasak errealitate hori are gehiago azaleratzen du. Berariazko ordezkaritza parlamentarioa daukaten betiko alderdiei ahaztu zaie botoa emateko eskubidea eskubide unibertsala dela eta horren gauzapena gizarteetan dagoen demokrazia mailaren araberakoa dela. Azken bolada honetan Gobernu Zentrala keinu hutsalak egiten ari da. “Kolonbia, Peru eta ziurrenik Argentinako herritarrei botoa emateko eskubidea aitortzen zaie… Baina argi geratu dadila: Bi urte barru, datozen udal hauteskundeetan, baimen iraunkorra daukatenen eskubidea aitortuko da, horrek esan nahi du eskubidea etorkinen % 20-25i mugatuko zaiela. Aurrekoa dela-eta, ZERA ADIERAZTEN DUGU: 1. Agintari eskudunei etorkinek botoa emateko eskubidea desberdintasunik edo bazterkeriarik gabeko Zuzenbide Estatu oso eta barneratzailea eraikitzeko ezinbesteko eskakizuna dela, eta beraz eskubide hori aitortzeko behar diren erabaki politikoak hartu behar dituztela; etorkinen eskubide guztiak aitortzen diren heinean gizarteak aurrera egingo duela demokrazia mailan, bestela kolektibo honen bazterkeria egoera areagotu egingo da. 2. Eta euskal gizarte osoari etorkinen integrazioa guztion ardura dela, eta aitortzen badugu pertsona guztiek, euren jaioterria edozein izanda ere, eragiten dieten kontu guztietan parte hartzeko, jarduteko eta erabakitzeko eskubidea daukatela, kultura anitzeko gizarte bat, desberdintasunekiko adeitsua, sortzen eta aberasten egongo garela. SOS RACISMO, RED ZUZEN,

Related Documents

1=1 Comunicado Euskera
December 2019 22
Euskera
June 2020 10
Comunicado 9-11-09
June 2020 9
Ejerccios Euskera
June 2020 5
Folleto Euskera
May 2020 12
Comunicado
June 2020 25

More Documents from ""

May 2020 6
Zuzeneko_prentsaurrea_18d
November 2019 5
November 2019 6
November 2019 10
Urriak 14 Ko Manifestua
November 2019 8