Avanza planaren barruan garatutako proiektu bat da Agrega, Internet Ikasgelan programaren bidez finantzatua. Proiektu hori bultzatzeko, lankidetza hitzarmena sinatu dute red.es enpresa erakunde publikoak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak, eta autonomia erkidegoek. Proiektua sortu da irakasleek dituzten behar didaktikoei erantzungo dieten kalitateko hezkuntza eduki digitalak eskaini eta hedatzearren. Gainera, curriculum ofizia-lari jarraituz antolatuta daude. Hartara, erraz erabil ditzake hezkuntza komunitateak.
Hezkuntzako eduki digitalen biltegien federazioa da Agrega. Biltegi federazio horretan, hezkuntzako material digitala bilatu, bistaratu eta deskargatzeko aukera dute ikasleek eta familiek. Agrega proiektuaren helburua da hezkuntza komunitateari tresna erabilgarri bat eskaintzea, ikasgelan informazio eta komunikazio teknologiak txertatzeko. Edozein eduki eskuratu ahal izango da, edonondik, bilaketarako hainbat irizpide erabiliz.
Erritmo eskemak: Sekuentzia didaktiko honen asmoa da erabiltzaileak manipula dezala edo interaktiboki erabil dezala erritmo kontzeptua, bai banaka bai taldean.
Soinuak bereiztea: Lehen Hezkuntza/ Lehen zikloa/Arte Hezkuntza.
Agrega proiektuan, hezkuntzako edukiak erraz eta bizkor eskuratzeko bidea ematen digun bilagailu ahaltsua dugu. Edozein autonomia erkidegotako hezkuntza edukiak bilatu ahal izango dira —hainbat hizkuntzatan—, deskargatzeko eta ikasgelan erabiltzeko, instalazio prozesu konplexurik gabe.
hezkuntza edukiak
erabilerraztasuna
Edukiak lantzeko ekoizpen ereduak, hezkuntza komunitateak aktiboki parte hartzea dakar. Agregaren barruko edukia curriculumaren arabera dago antolatua. Hartara, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuan erabil daiteke. Gainera, edonork du eduki hori erabili eta egokitzeko aukera (Creative Commons erakundearen «Aitortu; Ez merkataritzarako; Partekatu baimen beraren arabera» lizentziako baldintzak betez), edozein autonomia erkidegotan. Izan ere, edukiak gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galizieraz, valentzieraz nahiz ingelesez argitaratzen dira. Edukiek jarraitzen diete W3C ekimeneko erabilerraztasuneko jarraibideei, A bikoitzaren bateragarritasun mailarekin. Lehentasuna eman zaio hezkuntzako laguntzaren behar espezifikoei hobeto erantzuten laguntzen duten soluzioak sartzeari, bai eta hezkuntza helburuak lortzea ahalbidetzen duten xehetasun guztiei ere.
Agrega federazioko biltegi bakoitzak web ataria eta edukien kudeatzailea ditu. Tresna horiek Interneten eta tokiko sarean eskuragarri izaten dira. Katalogazio estandarrak (LOM-ES, hau da, nazioarteko LOM arauaren gaztelaniazko profila) aplikatuz hezkuntzako eduki digitalak sortzeko aukera ematen dute, hezkuntza komunitate osoan aise partekatzeko moduan paketaturik, tresna errazak erabiliz. Agrega teknologia, plataforma iturburu irekien softwarerako GNU GPL lizentiarekin dago eskuragarri. Parte har dezakete Administrazio publikoek; enpresek; unibertsitateek; ikerketa, garapen eta berrikuntzako taldeek; eta halako teknologien erabiltzaile eta garatzaileek. Hezkuntza beharretara egokitzen da Agrega.
bilaketa tresnak
Txisteekin barre egiten dut: DBH/Bigarren zikloa/Herritartasunerako Hezkuntza.
Agregako hezkuntza eduki digital guztiak curriculumaren arabera daude antolatuta, Hezkuntzaren Lege Organikoak irakasgai eta ikasturte bakoitzerako ezarritako edukien blokeei jarraituz. Halaxe, zerbitzu egiten zaie Haur Hezkuntzari, Lehen Hezkuntzari, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari, Batxilergoari, Lanbide Heziketari, arte irakaskuntzei, eta hizkuntza irakaskuntza ofizialei.
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
Hezkuntza + Komunitatea
=
Hasi da... esperientzia
hezkuntzari zer dakarkion aurkitu eta bistaratu
irakaslearentzako onurak
hezkuntzarako onurak
Erraza da hezkuntzako curriculumari egokitutako materiala aurkitzea eta bistaratzea. Materiala egokitzeko aukera ematen du. Izan ere, ikaskuntzako objektuak sortzea, aldatzea eta berrerabiltzea ahalbidetzen du. Hartara, nork bere ikasleen berezitasunei erantzutea errazten du.
Hezkuntza komunitateak erraz eta estandar ezagunei jarraituz parteka ditzake edukiak. Hartara, nazioarteko ezagupen sareetan sar daiteke, eta horrek aberastu egingo du irakaskuntza lana.
hezkuntza ingurunea
ikasleentzako onurak
hezkuntza komunitatea
Hezkuntzako eduki digitalak ikasgelan erabil daitezke, komunikazio tresna eta euskarri erakargarriak sartzeko. Hartara, ikasleen motibazioa areagotzen da. Orobat, ikasgelaz kanpo erabil daitezke. Hala, bada, lagungarri da eskolako lanak egiteko, eta bestelako ikaskuntza erritmoa duten ikasleei laguntza emateko.
Frantsesaren fonemak: Hizkuntza Irakaskuntza Ofiziala/Frantsesa/Oinarrizko maila.
Testu hezigarriak: Lehen Hezkuntza/Lehen zikloa/Gaztelania eta Literatura.
Lana: Lehen Hezkuntza/Hirugarren zikloa/ Herritartasunerako Hezkuntza.
Bilatu, partekatu eta parte hartu www.proyectoagrega.es proiektuan
planaren barruan garatutako proiektu bat da Agrega, Internet Ikasgelan programaren bidez finantzatua. Proiektu hori bultzatzeko, lankidetza hitzarmena sinatu dute red.es enpresa erakunde publikoak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak, eta autonomia erkidegoek.