Zumaiako Herri Eskola

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Zumaiako Herri Eskola as PDF for free.

More details

  • Words: 753
  • Pages: 3
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA ZEREGINEN IKASKUNTZEN GELA Zereginen Ikaskuntzen gelak, behar konkretu bati erantzuna emateko sortu ziren.Eskola sistemak duela urte gutxi arte ezberdintzat jotzen zituen pertsonak baztertu egiten zituen. Hurrengo urratsa, eskola sistemak egitura paraleloak (hau da, gela espezifikoak)sortzea izan zen. Eta ondoren ,gizarteak ez lukeela gizabidez jokatuko pertsona batzuk denok elkarrekin bizi behar dugun ingurunetik baztertuz ustearekin, Zereginen Ikaskuntzen Gelak sortu ziren ikastetxe arruntetan. Gela hauek 16-20 urte bitarteko hezkuntza premiak bereziak dituzten ikasleentzat prestatuta daude. Urola Kosta eskualdean, Zereginen Ikaskuntzen Gela bakarra izan dugu 2005-2006 ikasturterarte. Ikasturte honetan Zarauzko Institutuan beste ZiGela ireki izan da. Gure gelari dagokionez 1991-1992 ikasturte geroztik Zumaiako Institutuan kokatuta dago. Gela hau sortu zenetik normalizazioa izan da xede garrantzitsuenetariko bat. Hau da, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanik ahalik eta bizimodu autonomoena lortzeko ahalbideratuko dituen trebeziak garatzea helburu nagusia delarik. Ikaslearen ordutegia bi gunetan betetzen da. Alde batetik ordu batzuk gela arruntean burutzen ditu gai ezberdinetan parte hartzen dutelarik (teknologia, plastika, euskara, gaztelera, lan mundua...) eta gainerako orduak zereginen ikaskuntzen gelan ikaskuntza espezifikoagoak lantzen direlarik. Aurreko asmoak aurrera eramateko , gela honetan landuko diren arloak ondorengo irizpidetan oinarrituta daude: • Funtzionaltasuna. • Praktikotasuna. • Kronologikoki adinari egokituta. • Bizitzarako prestakuntza. • Ikaskuntza esanguratsuak. DBH eta Batxilergoko IKT baliabideak: Ordenagailu operatiboak eskolan:

112

Mahai ordenagailuak: Ordenagailu eramangarriak: Tablet PC:

104 7 1

Erabileraren arabera sailkatuak: Lan administratiboak: Irakasleen berariazko lanak: Irakaskuntzarako: Asignatu gabeak: Ikasleak erabiltzen dituztenak: (internetara konektatuta)

8 20 83 1 83

Kokapenaren arabera: Informatika ikaskuntzarako geletan: Ohiko ikaskuntza geletan: Ikastetxeko beste geletan: Kokapena zehazteke:

62 12 30 8

INTERNET: Ikastetxeak interneterako konexioa dauka ADSL bidez. Banda zabalaren ahalmena >512 Kbps eta <=2 Mbps artekoa da. Ikastetxeak webgunea dauka: www.zumaiahe.com Webgunea Plazagunea enpresak sortua da. Bestelako baliabideak: Ordenagailuak sarean daude kontektatua, sarean ez dago intranet zerbitzurik antolatuta. Ikastetxeko informatika gelak 6 dira. Ikastetxeko baliabide periferikoak: Inpresorak: Eskanerrak: Canon edo plasma pantailak: CDRom grabagailuak: CDRom erreproduktoreak: Webcam: DVD irakurgailuak: Arbel interaktiboak: DVD grabagailuak:

22 4 2 4 100 2 21 2 2

IKT arduradunaren iritzia: IKT arduradunaren lanak bi esparru handi ditu: mantentze lana batetik eta proiektuak eta programak bilatzea eta instalatzea bestetik. Arduradun honen ustez, bi pertsonen artean banatu beharko litzateke saila, bat mantenimentuaz arduratuko litzateke eta bestea proiektuak garatu eta aplikatzeaz. Izan ere orain urte pare bat horrela zeukaten antolatuta eta askoz hobeto funtzionatzen zuen sailak. Gaur egun pertsona bakarra dago guztiaz arduratzeko eta sarearen mantenimenduak denbora gehiegi kentzen dio. Horretaz gain, formazio ikastaroak eman behar ditu irakasleentzat eta ikasleekin ordu lektiboak ere baditu. Ondorioz, ia ez du denborarik proiektuak garatzeko eta ikastetxera egokitzeko.

Proiektu horietako batean e-gela sortzea lortu zuten, Gipuzkoako Foru Aldudiaren laguntzari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoei esker, horrela arbel interaktiboa jartzea lortu zuten. Heziketa Bereziko terapeutaren iritzia: Heziketa Berezirako programa bereziak oso gutxi daude merkatuan, ia bat ere ez. Gaur egun, adibidez, diru partida bat daukate programak erosteko baina ez dituzte aurkitzen. Normalean Berritzegunetik jasotzen dute orientazioa, baina handik ere ez dute nahikoa informazio jasotzen. Izan ere, merkatuan proiektuak garatzen dira baina gero, gehienetan, ez dut programa pilotuetatik aurrera egiten eta ez dira merkaturatzen. Horri hizkuntzaren baldintza gehitu ezkero, ez dago programa informatiko egokiturik. Horren adibide da ACIERTA egitasmoa. PADetan oinarritutako proiektu pilotu bat egin zen komunikatzeko arazoak zituzten ikasleentzako. (ikus 1 eranskina) Azken urteetan, beste batzuen artean, ikusmen urritasuna duten ikasleak izan dituzte eta hauentzako CRI (Centro de recursos para invidentes) erakundetik programa bereziak eta hardware bereziak jaso dituzte: teklatuak, EVO programa, lupa… etxean ere ONCEren bitartez ikasleak ordenagailuak egokituta izaten dituzte. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren hezkuntzako lehen zikloan CDrom standarrak erabiltzen dituzte: Xango, Ttantto, Click,… eta garapen adinaren arabera maila bat edo bestekoak erabiltzen dituzte premia bereziak dituzten ikasleak. Baina ZIG-en kasuan 16-19 urte bitarteko ikasleekin erabiltzeko infantilegiak dira eta PT hauek ez dituzte gustoko. Beraiek egokituta dute WORDeko programa, eskuliburu pertsonalizatu bat egin dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera funtzio nagusienak ikasteko, eta azalpenak dituzte pausoz pauso nola egin. Beraiek egokituta ere INTERNETeko eskuliburua garatu dute, hau IKT arduradunaren laguntzarekin osatu zuten. Laguntza geletan ordenagailuak dituzte eta ikasleek beraiek ahalmenen arabera programak lantzen dituzte eta baita interneten informazioa bilatu ere. Ondoren inprimatu eta mobilera pasatzen ere badakite. Heziketa Bereziarekin loturik informazio guztia plantilatan antolatuta daukate, word programan. Ikasle bakoitzarekin sortu beharreko informazio guzti-guztia estandaritzatuta daukate eta dokumentu guzti-guztiak karpetatan gordetzen dituzte, ordenagailuan. Bai, aurreko ikastetxeetako informazioa, bai ZIGen 4 urteetan izandako bilera, ebaluaketa, eta mediku txostenak, eta baita lan mundurako pausua ematen duteneko jarraipena ere. (Ikus 2. eranskina). Aipatu azken pausu hau emateko EHLABEtik CD-rom bat bidaltzen diete, ikastetxeak eman beharreko informazioa era estandarizatu eta informatizatu batean egon dadin. (Ikus 3. eranskina).

Related Documents

Zumaiako Herri Eskola
August 2019 9
Orokieta Herri Eskola
July 2019 11
Eskola Txokoa
June 2020 7
Herri Kirolak
August 2019 18
Herri Kirolak_denborapasak
November 2019 13
Gidari Eskola
October 2019 7