OROKIETA HERRI ESKOLA Sarrera Orokieta Herri Eskola orain 26 urte sortu zen. Zarautzen dago kokatua. Ikasturte honetan 840 ikasle daude matrikulatuta. HH eta LH mailak dituzte. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan ez da IKT plataformari dagokion erreferentziarik egiten. IKT baliabideak Orokieta Herri eskola osorako ordenagailu gela bakarra dago. Ikasleak binaka jartzen dira ordenagailu bakoitzean eta klase bakoitzean batek erabiltzen du xagua, hurrengo saioan besteak erabiliko du. HH4eko eta HH5eko gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Bertan beren adinera egokitutako programa informatikoak dituzte (Xango eta Ttantto), eta ordenagailuan aritzeko aukera dute “Txokoak” saioan. “Txokoak” saioa, egunero izaten dute eta bertan eraikuntza, marrazketa, plastilina, eta etxe txokoa dauden bezala ordenagailua beste txoko bat da. Haur bakoitzak erabakitzen du zein txokotan parte hartu. Ordenagailu bakarra dagoenez txandaka aritzen dira. LH ko geletan ez dago ordenagailurik, eta ikasleak txandaka informatika gelara joaten dira. Tutoritza bakoitzean ordenagailu bat dago. Ikastetxeko webgunea: Ikastetxeko webgunean badago “multimedia” deituriko atala, non ikastetxean egiten diren jaialdien bideoak eta argazkiak dauden. Horrez gain, informazio instituzionala dago batez ere. Informatikako tailerretan LH3-LH5 maila bitartean egiten dituzten aldizkari digitalak ere zintzilik daude. Irakasleak: HHn, eta LHn informatika irakasleak tutoreak dira. Tutoreek beraiek ematen dituzte informatikako klaseak. Irakasleen prestakuntzari dagokionez …………………… IKT heziketa berezira egokituta
Heziketa Premia Bereziak dituzten ikasleekin ez dituzte programa espezifikoak erabiltzen. Programa orokorrak dira baina adinaren arabera eta gaitasunen arabera ariketak aukeratu egiten dira. Landu beharreko gaien arabera ere ariketak hautatu egiten dira. Erabiltzen diren programa nagusiak: Xango, Ttantto eta Clic! dira. Ordenagailuak arruntak diren arren, xagu berezi bat erabiltzen dute, esku osoarekin klikatzen da bertan. PROIEKTU BEREZIAK KOSMODISEA Orokieta Herri Eskolako LH5 eta LH6 mailakoak Cosmodisea proiektuan parte hartu dute. Proiektu honetan landutako programak: photostory, audithy, power point eta bideomaker izan dira. Emprendizaje garatzeko programa bat da. ALDIZKARI DIGITALAK 3-4 mailakoak: Asmatu: Power Point programarekin egina 5. mailakoak: Txikinet: Power Point programarekin egina Aldizkari digitalak ikusgai daude ikastetxeko webgunean