Urko eta Jon Ander.
Bazen behin mutil bat Xabi deitzen zena.Bere laguna Jon deitzen zen. Egun batean ipuin bat egin behar zuten liburutegirako. Igandea zen eta astelehenerako zen.
Xabiri gauza asko bururatu zitzaizkion baina Joneri bat ere ez. Azkenean ideia argiena aukeratu zuten eta hau esaten zuen: mutil batek futboleko partidu bat jokatu behar zuen eta oso urduri zegoen Indautxuren kontra zelako.
Hasi zen partidua baina 2-0 zihoazen galtzen eta bat-batean, 2-1 jarri ondoren, animatu ziren. Azkenengo bi minutuetan 2-2 jarri ziren eta Indautxukoak asko jaitzi ziren eta azkenean 2-4 irabazi zuen Ikerrek.
Oso pozik jarri ziren temporadako lehenengo partidua zelako. Denboraldiko partidu guztiak irabazi zituzten. Bi aste geroago liga Elitean sartu ziren, liga hori onena da.
Romoren kontra 1-0 irabazi zuten, Iturrigorriren kontra 4-0 irabazi zuten, Athletik kontra 0-0 gelditu ziren eta lehenengoak zihoazen, bigarrenarekin berdinduta.
Azkenengo partidua Danok Baten kontra zen eta 2-0 irabazi zuten eta Athletikek Romoren kontra galdu zuen 2-0 eta Ikerrek liga E irabazi zuen.
Hori guztia, Xabiri ordu batean bururatu zitzaion, imajinatu ahal duzu bi ordutan? Zelako irudimena, eta hori liburutegi batean gertatu zen, Jon bere lagun onenarekin.