TADEO JONES http://www.youtube.com/watch?v=-ckdvwHSTuI
N.- Leku ilun batean… Harrizko atea irekitzen da Atzean gizon bat, nor ote da? TADEO JONES Egiptoko piramide bate barruan sartu omen da Eskailerak gora doa bere farolarekin. Noraezean dabilela dirudi. Hanka altxatzen du eta pasabide ilun bat ikusten du Pasabide horretan sartzen da eta gela borobil bateraino heltzen da. Ederra benetan! Sabaiari begiratu ondoren Tadeok ez daki zer egin behar duen. Bere praketako atzeko poltsikotik liburu zahar bat ateratzen du. Liburua bere aitarena omen zen. Liburua irekitzen du eta hieroglifikoak irakurtzen ditu. Liburuan agertzen den irudi berbera aurrez aurre dauka. Farola hartzen du eta irudiraino doa. Farola lurrean uzten du eta handik ateratzeko modu bat aurkitu behar du. Bat-batean zaplazteko bat jasotzen du, irudiak emanda. T.- Kontxo! Badakit zer egin behar den, euro bat sartu eta kito! Hau garestia da, tranpa egingo dut. Kar, kar ez didazu oraingo honetan eman. Ai, orain bai! Berriro labanaz saiatuko naiz. Hau da hau! azkenean irekitzen da. Pasabide horretatik joango naiz. Farola hartuko dut eta ea zer dagoen ikustera noa. Pasabide hau estua da, kontuz ibiliko naiz. Ea ba, hemendik zer dagoen. Kontxo, etengailu bat! Emango diot Hala, argia piztu da! Eta orain itzali da. Piztu Itzali Piztu Piztuta utziko dut eta farola botako dut. Hemendik ondo ikusten da. Hau bai gela polita, sarkofagoak daude eta… Zer ote da hori?
Hartuko dut Kontxo! Txakur txiki bat. Ze polita den! Eramango dut. Hara hieroglifiko hauetan zer jarriko du? Hara! Biradera bat Eragingo diot Eup! Hara hormaren atzean altxor bat dago eta sarkofagoak ireki dira. Altxorra hartuko dut Ai, ene! Itxi zait guztia. Berriro eragingo diot biraderari. N.- Oraingo honetan sarkofagoak ireki dira… …eta momia txikia ateratzen da. Momia txikiak txakurra nahi du Bitartean Tadeok biraderari eragiten dio eta sekulako altxorra ikuste du. Zerbait hartu nahi du, baina ezin du. Bitartean momia handia esnatzen da eta ateratzen da Aharrausika egiten du eta… …bere altxorra ez du ondo ikusten. Soka gorriari astintzen dio eta mahai gainetik betaurrekoak hartzen ditu. Beste soka gorri bati astintzen dio eta sukaldea agertzen zaio. Tadeok ezin du altxorra hartu eta bat-batean beldurtzen da momia txikia ikusi duelako. Sarkofago guztiak ixten dira eta Tadeok momia txikiari txakurra kentzen dio. Momia handiari izkin egiten dio Momia txikiak zerbait egin nahi du, horman dagoen botoia sakatu eta… Pasabidetik hainbat oztopo agertzen zaio Tadeori. Hau erori eta… …azkenean momia txikiak txakurra hartzen du. Ze pozik dagoen! Tadeo Jonesek berriro txakurra lapurtzen dio. Momia txikiak horman dagoen etengailu bat astintzen du eta… Ehunka erle ateratzen da Tadeoren atzetik. Tadeo leize baten ertzeraino heltzen da. Leizea oso sakona da eta behean sugarrak daude. Zer egin? Aitaren liburu zahar kontsultatu eta zuzen joateko adierazten dio. Liburua itxi, leizera hurbildu, liburu bota eta begiak itxita… …aurrera doa Erortzen da Ez, zubia agertzen zaio Oso zubi ederra Aurrera doa Tadeo.
Zubi erdian oroigarri dendatxo bat agertzen zaio S.- Ez duzu oroigarririk nahi? T.- Kontxo! Argazkietan agertzen naiz. Ai, ene! Nire atzetik datoz momia madarikatu horiek. Oroigarri guztiak hartuko ditut. N.- Tadeoren atzetik momiak eta oroigarri-saltzailea doaz. Harrapatuko dute? Pasabidea oso luzea da. Irteerako atea ixten zaio… …eta momia handiak bere arropak kentzen dizkio Kuleroetan gelditu da Tadeo. Korrika doa eta irteeran trena hartzen du. Eskuan txakurra darama. T.- Baina zer da hau?, oroigarriak daramatzate. N.- Trena aurrera doa eta Tadeo jolas parke handi batean dagoela konturatzen gara. Trenetik jaisten da eta esku mekaniko batek txanoa kentzen dio, baina txakurra dauka oraindik eta txokolatezkoa denez gero, jaten du. Argazkian biluzik eta txokolatea jaten agertzen da. Atzeko ume bati, esku mekanikoak txanoa kentzen dio eta beste ume bati buruan jartzen dio. Umeari argazki bat egiten diote, bizarratxo bat jartzen diote eta aitaren liburu berri bat egiten diote. Umea sartzen da, aitaren liburua eta farola ematen diote, motxila eransten diote eta sarreraino doa. Atea irekitzen da. Umea aurrera doa. Atzetik atea ixten zaio. Eta hemen hasiko dira Keko Jones abenturak.