"poxpolo Eta Mokolo" Irakur Ulermenarako Proba

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View "poxpolo Eta Mokolo" Irakur Ulermenarako Proba as PDF for free.

More details

  • Words: 1,093
  • Pages: 11
A eredua (LH 3. zikloa)

Poxpolo pailazoari elkarrizketa

Iker Galartza, Poxpolo pailazoa da. Berari elkarrizketa hau egin diogu “Eskola eta Festa” DVDa grabatu dutelako. - Zer kontatzen da “Eskola eta Festa” DVDan? - Bi istorio kontatzen dira: Lehenengo istorioa, udako oporrak baino lehen gertatzen da. Poxpolok eta Mokolok eskolako azken egunean hamaika abentura biziko dituzte Mister Flores irakasle xelebrearekin. Istorio barregarri horrek badu alde pedagogikoa ere; haurrek Poxpolo eta Mokolorekin batera irudi geometrikoak ikasiko baitituzte. - Eta gero Poxpolo eta Mokolo oporretara joango dira, ezta? - Bigarren istorioan, eskola kontuak bukatu eta oporretara joango dira pailazoak. Afrikara egingo dute bidaia. Han tribu bateko gizon bat ezagutuko dute: Abebe

1

Zer gertatzen da Afrikan? - Abebek bere lurraldeko animaliak erakutsiko dizkie: elefanteak, jirafak, hipopotamoak, krokodiloak... Bigarren istorio honekin, beraz, munduko beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izango dute haurrek. - Ondo pasatzeaz gain, ikasteko aukera ematen du DVDak? - Bai, une atsegin bat pasatzen duten bitartean, gauzak ikasteko edo hobeto ezagutzeko aukera dute umeek. - Nola bururatu zaizue DVDa egitea? - Emanaldia bukatzen genuenean jende asko etortzen zen bideoa eskatzera; baina, emanaldia ez genuen inon grabatu eta ezin izan genion eskaerari erantzun. Halakorik gerta ez dadin, emanaldia grabatzea erabaki genuen. - Harrera ona izango duela uste al duzue? - Bideoak herriz herri bueltaka ibilitako ikuskizuna etxean ikusteko aukera eskaintzen du. Lan txukuna da, etxean edukitzeko modukoa.

Hiztegia: . . . . . .

Xumea: txikia Une: memento Emanaldi: ekitaldi, antzezpen Txukuna: dotorea, egokia Bururatu: pentsatu Pozoitsu: benenodun

2

DVDa.

Izenburua: “Eskola eta festa”. Egilea: Poxpolo, Mokolo eta konpainia. Iraupena: 60 minutu. Argitaratzailea: Poxpolo, Mokolo …ta konpainia.

(Berri egunkariaren “Mantangorri” gehigarritik moldatua) A eredua (LH 3. zikloa)

3

IZENA:..........................................DATA:.........................................

Poxpolo eta Mokolo- Ariketak 1. Esan esaldi hauek egia edo gezurra diren: E/G

(E=egia – G=gezurra)

Poxpolo eta Mokolo pailazoak dira. Elkarrizketa hau Iker Galartzari egindakoa da. “Eskola eta Festa” DVDak ordu erdi irauten du. DVD honetako protagonistak: Takolo, Mokolo eta Poxpolo dira.

2. DVD honen edukia honako hau da: (Jarri X erantzun egokiaren laukian) Poxpolo eta Mokoloren kantak Poxpolo eta Mokoloren istorioak Zenbakiak ikasteko ariketak

3. Zein da egia? (Jarri X erantzun egokiaren laukian) Lehenengo zatian gelan daude, eta bigarrenean, patioan. Lehenengo zatian eskolan daude, eta bigarrenean, oporretara joango dira. Oporretatik etorri eta eskolara doaz. Afrikako eskola batean gertatutakoa kontatzen dute.

4

4. Testuan animalia batzuk agertzen dira: elefanteak, jirafak... Ezagutzen al duzu Afrikako beste animaliaren bat? ..........................

.............................

..........................

.............................

5. Zergatik uste duzu grabatu dutela DVD hau? ........................................................................................................ ........................................................................................................

6. Lotu gezien bidez esaldiak osatzeko. Abebe

Afrikako

erakusten ditu

Abebe

Afrikako animaliak

gizon bat da

Abebek

Afrikako tribu batean

bizi da

Orain idatzi ongi goiko esaldiak: Abebe............................................................................................... Abebe.............................................................................................. Abebek.............................................................................................

7. Aukeratu eta idatzi: du/ditu Abebek animaliak

............

Jirafak lepo luzea

............

Elefanteak belarri handiak

.............

DVD honek istorio dibertigarriak kontatzen

5

................

8. Nolakoak izan daitezke animalia hauek (aukeratu gehien egokitzen zaion hitza eta idatzi) Elefantea:.......................

(argala-beldurtia-handia)

Jirafa:............................

(txikia-altua-itsusia)

Krokodiloa:.....................

(arriskutsua-lasaia-iletsua)

Sugea:...........................

(itsua-gezurtia-pozoitsua)

9. Testu honetan esaldien hasieran gidoia (-) agertzen da. Zergatik? Esaldi hori inportantea delako. Bi pertsonaren arteko elkarrizketa delako. Pailazoak direlako. Ez dakigu zergatik.

10. Zure ustez, zein hilabetetan gertatzen da DVDan grabatu duten lehenengo istorioa? Zergatik pentsatzen duzu hori? Idatzi …………………………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………………………….. …………………………………………………………………………………………………………………………..

6

7

A eredua (LH 3. ZIKLOA)

Irakaslearendako erantzunak Poxpolo eta Mokolo-Ariketak

1. Esan esaldi hauek egia edo gezurra diren: E/G E

Poxpolo eta Mokolo pailazoak dira.

E

Elkarrizketa hau Iker Galartzari egindakoa da.

G

“Eskola eta Festa” DVDak ordu erdi irauten du.

G

DVD honetako protagonistak: Takolo, Mokolo eta Poxpolo dira.

2. DVD honen edukia honako hau da: (Jarri X erantzun egokiaren laukian) Poxpolo eta Mokoloren kantak X

Poxpolo eta Mokoloren istorioak Zenbakiak ikasteko ariketak

3. Zein da egia? (Jarri X erantzun egokiaren laukian) Lehenengo zatian gelan daude, eta bigarrenean, patioan. X

Lehenengo zatian eskolan daude, eta bigarrenean, oporretara joango dira. Oporretatik etorri eta eskolara doaz. Afrikako eskola batean gertatutakoa kontatzen dute.

8

4. Testuan animalia batzuk agertzen dira: elefanteak, jirafak... Ezagutzen al duzu Afrikako beste animaliaren bat? lehoia

sugea

zebra

krokodiloa

(adibidez)

5. Zergatik uste duzu grabatu dutela DVD hau? Jendeak eskatzen zuelako. Emanaldiaren amaieran jende askok galdetzen zuelako ea ez zegoen grabaziorik (edo antzekoren bat).

6. Lotu gezien bidez esaldiak osatzeko. Abebe

Afrikako

erakusten ditu

Abebe

Afrikako animaliak

gizon bat da

Abebek

Afrikako tribu batean

bizi da

Orain idatzi ongi goiko esaldiak: Abebe Afrikako gizon bat da. Abebe Afrikako tribu batean bizi da. Abebek Afrikako animaliak erakusten ditu.

7. Aukeratu eta idatzi: du/ditu Abebek animaliak ditu Jirafak lepo luzea

du

Elefanteak belarri handiak

ditu

DVD honek istorio dibertigarriak kontatzen ditu

9

8. Nolakoak izan daitezke animalia hauek (aukeratu gehien egokitzen zaion hitza eta idatzi) Elefantea: handia

(argala-beldurtia-handia)

Jirafa: altua

(txikia-altua-itsusia)

Krokodiloa: arriskutsua

(arriskutsua-lasaia-iletsua)

Sugea: pozoitsua

(itsua-gezurtia-pozoitsua)

9. Testu honetan esaldien hasieran gidoia (-) agertzen da. Zergatik? Esaldi hori inportantea delako. Pailazoak direlako. x

Bi pertsonaren arteko elkarrizketa delako. Ez dakigu zergatik.

10. Zure ustez, zein hilabetetan gertatzen da DVDan grabatu duten lehenengo istorioa? Zergatik pentsatzen duzu hori? Idatzi Uste dut ekainean gertatzen dela lehenengo istorioa. Esaten du udako lehen, eskolako azken egunean gertatzen dela.

10

IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.

POXPOLO ETA MOKOLO. A EREDUA, 6. MAILA: AZALPENA. Testuak 256 hitz ditu. LAGINA: 6 ikastetxe, 7 ikasgela, 123 ikasle.

Testua:

Elkarrizketa da. Bi zati diferente ditu: elkarrizketa pailazo batekin eta beraiek egiten duten DVDaren azalpen txikia. Hitzen bat zaila egin ahal zitzaien. Hamar galdera egin ziren, horietatik 3k berariazko informazioa bilatzea zuten helburu; 1k, testua bere osotasunean ulertzea; 1k, interpretazio bat garatzea; eta 5k, testuaren edukiaren edo formaren gaineko hausnarketa egitea. Batez besteko puntuazioa 4,81 izan zen. Galdera bakoitzean erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa: G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10

Emaitza:

74,70 93,00 46,00 85,75 12,30 61,61

(*)

77,45 82,69 14,25

Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Titulua argiago agertuko da. DVDren informazioa elkarrizketaren ondoren joango da. Zazpigarren galdera aldatu egingo da eta testuaren formaren gaineko galdera egingo da. 6 hitzen Hiztegia erantsi da.

Ondorioak:

Aplikazioa egin ondoren, probak 10 galdera izan behar zituela erabaki zen. Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie: 1T (informazioa bilatzea) G1, G2, G5 2T (testua bere osotasunean ulertzea) G3 3T (interpretazio bat garatzea) G10 4T (edukiaren edo formaren gaineko G4, G6, G7, G8, G9 hausnarketa) Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa izatea proposatu zen: G1 1

G2 0,5

G3 1

G4 1

Gutxienezko puntuazioa:

G5 1,5

G6 1

G7 0,5

G8 1

G9 1

G10 1,5

5

Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko. Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun diren landu behar direnak. (*) Galdera berria da, eta ez zen aplikazioan testatu. 11

Related Documents