A eredua (LH 2. zikloa)
Olatu handia
Behin batean bazen Hana izeneko neska bat. Hana aitonarekin bizi zen. Aitona oso jakintsua zen. Mendian bizi ziren arroz soroen ondoan. Soro horiek herritarrenak ziren eta Hanaren aitonak zaintzen zituen.
Herria mendiaren azpian zegoen, itsasoaren ondoan. Hanaren etxetik etxeak eta herritarrak txiki-txikiak ikusten ziren.
Egun batean, zerbait gertatu zen. Zerua beltza zegoen. Aitonak olatu handi bat ikusi zuen. Aitonak Hana deitu zuen: - Hana etorri!!! Hana etorri!!! - Zer nahi duzu aitona? - Ekarri antortxa bat.
Hanak antortxa aitonari eman zion. - Zer egin behar duzu aitona? – esan zion Hanak.
2
Aitonak antortxa hartu eta arroz sorora bota zuen. Su txiki bat piztu zen eta gero sua handihandia egin zen.
Herritarrek
soroa
sutan
ikusi
eta
korrika mendira igo ziren.
Mendian Hana eta aitona zeuden, zain. - Zer egin duzu aitona?- galdetu zion Hanak
Jendea oso haserre zegoen. Aitona eta Hana inguratu zituzten. Oihuka hasi ziren: - Txoratuta zaude? - Gure soroak erre dituzu? - Baina nork erre ditu gure soroak?
3
Aitonak lasai-lasai esan zien herritarrei: - Nik erre ditut soroak, bai. - Zergatik?- galdetu zioten herritarrek haserre.
- Begira itsasoa!! – esan zuen aitonak. Orduan, herritarrek olatu handi-handi bat ikusi zuten.
Olatu handiak herria urperatu zuen. Gero beste olatu bat iritsi zen, eta beste
bat, eta beste bat...
Den-dena suntsituta gelditu zen.
Aitona oso lasai eta pozik zegoen herriko jendea salbatu zelako. Herritarrek eskerrak eman zizkioten aitonari: - Eskerrik asko aitona!! - Zuri esker bizirik gaude – esan zioten herritarrek. Eta denak pozik eta alai bizi izan ziren. AMAIERA Herri ipuina-moldatua
HIZTEGIA: • Jakintsua: asko dakien pertsona • Soro: zelai, belardi, alor • Urperatu: urez estali • Suntsituta: deseginda
4
A eredua (LH 2. zikloa)
IZENA:...............................................DATA:..........................................
Olatu handia - Ariketak Jarri X erantzun egokiaren parean. 1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat? Herri handia Hana tristea Antortxa gizona Aitona jakintsua
2.- Nola du izena aitonak? Reiko Hana Ez dakigu Herritarra
3. Non bizi da Hana? Mendiaren azpian Arroz soroen ondoan Herrian, itsasoaren ondoan Herrian
5
4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra) Neskaren izena aitona da. Aitona eta neska itsasoan bizi ziren. Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen. Neskak Hana du izena.
5. Norenak ziren soroak? Soroak Hanarenak ziren. Soroak herritarrenak ziren. Soroak aitonarenak ziren. Soroak herriko jaunarenak ziren.
6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat) ………………………………………………………………………………………………........................... 7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak: mendiaren azpian
mendi txikia
itsaso iluna
mendiaren gainean
itsaso beroa
itsaso hotza
mendi handia
itsaso argia
6
8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera: (1. 2. 3. 4.) Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari. Aitonak arroz soroak zaintzen zituen. Olatu handiak herria urperatu zuen. Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.
9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra) Aitona oso haserre zegoen. Aitona oso lasai zegoen. Olatu handiak herria suntsitu zuen. Olatu handiak aitona ikusi zuen.
10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik zegoela? (idatzi esaldi oso bat). …………………………………………………………………………………………………….......................
7
A eredua (LH 2. zikloa)
Irakaslearendako erantzunak Olatu handia-Ariketak Jarri X erantzun egokiaren parean. 1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat? Herri handia Hana tristea Antortxa gizona
x
Aitona jakintsua
2.- Nola du izena aitonak? Reiko. Hana
x
Ez dakigu Herritarra
3. Non bizi da Hana? Mendiaren azpian
x
Arroz soroen ondoan Herrian, itsasoaren ondoan Herrian
8
4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)
G
Neskaren izena aitona da.
G
Aitona eta neska itsasoan bizi ziren.
E
Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen.
E
Neskak Hana du izena.
5. Norenak ziren soroak? Soroak Hanarenak ziren.
x
Soroak herritarrenak ziren. Soroak aitonarenak ziren. Soroak herriko jaunarenak ziren.
6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat). Aitonak olatu handia ikusi zuen (edo antzekoren bat). 7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak: mendi txikia
mendiaren azpian
mendiaren gainean
itsaso iluna
itsaso hotza
itsaso beroa mendi handia
itsaso argia
9
8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera: (1. 2. 3. 4.)
2
Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari.
1
Aitonak arroz soroak zaintzen zituen.
4
Olatu handiak herria urperatu zuen.
3
Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.
9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)
G
Aitona oso haserre zegoen.
E
Aitona oso lasai zegoen.
E
Olatu handiak herria suntsitu zuen.
G
Olatu handiak aitona ikusi zuen.
10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik zegoela? (Idatzi esaldi oso bat). Aitona pozik zegoen herriko jendea salbatu zelako.
10
IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.
OLATU HANDIA. A EREDUA, 4. MAILA, NARRAZIOA. Testuak 261 hitz ditu. LAGINA: 6 ikastetxe, 7 ikasgela, 129 ikasle.
Testua: Ipuina da. Hitzen bat zaila egin ahal zitzaien. Hamar galdera
egin ziren, horietatik 3k berariazko informazioa bilatzea zuten helburu; 1k, testua bere osotasunean ulertzea; 3k, interpretazio bat garatzea; eta 3k, testuaren edukiaren edo formaren gaineko hausnarketa egitea.
Emaitza:
Batez besteko puntuazioa
4,42
izan zen.
Galdera bakoitzaren erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa: G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10 15,50 13,18 54,26 72,71 57,36 56,98 86,51 41,47 54,26 10,47
Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Ikasleen ulermena errazteko, egia edo gezurra diren galderetan E=egia eta G=gezurra jarriko da. Txiki-txiki eta handi-handi espresioak sartu dira testua ulermena errazteko. 4 hitzen Hiztegia erantsi da.
Ondorioak:
Aplikazioa egin ondoren, probak 10 galdera horiek izango zituela erabaki zen. Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie: 1T (informazioa bilatzea) G2, G3, G4 2T (testua bere osotasunean ulertzea) G1 3T (interpretazio bat garatzea) G6, G8, G10 4T (edukiaren edo formaren gaineko G5, G7, G9 hausnarketa) Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa izatea proposatu zen: G1 0,5
G2 1,5
G3 0,5
G4 1
Gutxienezko puntuazioa:
G5 0,5
G6 1,5
G7 1
G8 1
G9 1
G10 1,5
5
Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko. Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun diren landu behar direnak. 11