NI GIZON ERGELA NAIZ (Natxo de Felipe-Koldo Izagirre) Ni gizon ergela naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon ergela naiz ta Aurkitu nahi dut egia Hori baietz! Hori baietz! Aurkitu nahi dut egia: Estropezutan daramat Nire bizitza erdia. Ni gizon zuria naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon zuria naiz ta Ez dut esaten gezurrik Hori ezetz! Hori ezetz! Ez dut esaten gezurrik: Haritzak ez du ematen Nire gustuko ezkurrik. Ni gizon motela naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon motela naiz ta Laburra daukat urratsa Hori baietz! Hori baietz!
Laburra daukat urratsa Banderapean joateko Ez naiz eraman erraza Ni gizon epela naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon epela naiz ta Ez nau berotuko suak Hori ezetz! Hori ezetz! Ez nau berotuko suak Ez ditut beti aditzen aberriaren mezuak. Ni gizon itsua naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon itsua naiz ta Maite ditut beltzaranak Hori baietz! Hori baietz! Maite ditut beltzaranak: Librea nahi omen zuen Kuba Sabino Aranak. Ni gizon gorria naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon gorria naiz ta Ez daukat barkamenikan Hori ezetz! Hori ezetz!
Ez daukat barkamenikan: Arbola han dago baina Basorik ez da Gernikan. Ni gizon mutua naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon mutua naiz ta Ikasi nahi dut bertsotan Hori baietz! Hori baietz! Ikasi nahi dut bertsotan: Musu bat emango dizut Hartzen banauzu besotan. Ni gizon lotua naiz ta Hala haiz tamalez! Ni gizon lotua naiz ta Ez dut onartzen katerik Hori ezetz! Hori ezetz! Ez dut onartzen katerik: Ez da sortu ni isildu Nazakeen alkaterik