Nafarroa Oinez 2010, Aurkezpena, 2009-11-06

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nafarroa Oinez 2010, Aurkezpena, 2009-11-06 as PDF for free.

More details

  • Words: 841
  • Pages: 4
Paz de Ziganda ikastolak 2010. urteko Nafarroa Oineza “munduz mundu” lemapean aurkezten du Lemak eta logoak euskararen unibertsaltasuna eta kultur ondare gisa duen balioa goraipatzen dute Urriaren 18an Etxarriko Andra Mari ikastolaren eskutik lekukoa jaso ondoren, hemeretzi urte beranduago ikastolen festa Atarrabiara itzuliko da. Aukeratutako lemak eta logoak euskararen balio unibertsala eta gizateriaren kultur ondare gisa duen balioa azpimarratu nahi dute. 2010. urtean Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak, bere historian bigarren aldiz, Nafarroa Oineza antolatuko du, hain zuzen ere festak 30 urte eta ikastolak 40 urte betetzen dituen urte berean.

· Gainditu gabeko erronka: batxilergoa 1991. urtean “Euskaraz Bizi” lemapean antolatu zuen Atarrabiako ikastolak lehen aldiz Nafarroa Oineza. Ia hogei urtez Dominikotarren eraikin zaharkitu bat errentan izan ondoren, 1991eko Oinezean lortutako diruarekin gaur egungo ikastolaren lursailen zati bat ordaindu zen. Aurreko eraikinaren egoera eskasak eta Atarrabian ematen ari zen hirigintza berrantolaketak bultzatu zuten 1995ean Ikastola gaur egun dagoen ingurura. Hiru eraikuntza hauek aurrera eramateko onartutako zor handiak gaur ikastolaren helbururik nagusiena den Batxilergoaren ezarpena alde batera uztea behartu zituen garaiko arduradunak. Gaur egun Batxilergoa aurrera ateratzeko gela berriak behar dira, oraingo eraikin nagusiaren luzapenaren bidez lor daitezkeenak. Hala ere, ez da hau dagoen behar bakarra, Haur Hezkuntzaren inguruko patioaren zati bat estali behar da eta erabilpen anitzeko gela bat ere beharrezkoa litzateke. Gogoan izan behar dugu 1991. urteko ekitaldi hartan Nafarroako Gobernuaren Lehendakaria zen Juan Cruz Allik hartu zuela parte eta berriro eman ez den mugarri bat izan zela. Partehartzeari dagokienez ere, Oinez hark jauzi kuantitatibo garrantzitsua suposatu zuen. Gero urtez urte gorantz joan da partehartzea eta Nafarroa Oinez euskatzaleen bilgune bihurtu da.

Paz de Ziganda Ikastola · Ermitaldea, 1 · 31610 Atarrabia · T. 948 13 66 14 · [email protected]

· 40 urteko historia Maria Paz de Ziganda y Ferrer euskal kultura eta hizkuntzaren alde lan egin zuen emakumea izan zen. Haren omenez, ikastolak 1970ean Paz de Ziganda izena hartu zuen. Ikastola Uxueko Andra Mari (1965. urtean sortua) ikastetxearen banaketaren ondorioz sortu zen eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak babestu zuen. Urte batzuetan Iruñeko pisu eta lokal desberdinetan kokatu ondoren, lehen aipatutako Atarrabiako Dominikotarren komentuan ezarri zen. Beraz, Oinezak bere 30. urtea ospatzen duen urte berean, ikastolak 40. urteurrena ospatuko du, horregatik 2010. urtean zehar jaialdi eta ekintza kultural desberdinak antolatuko ditugu. 40 urte hauetan ikastolan aritu diren ikasle, irakasle eta kooperatibistak elkartuko ditugu. Hain zuzen ere, azaroaren 21eko ikasle ohien bazkaria izanen da 2010. urteko Nafarroa Oinezaren lehen ekitaldia. Paz de Ziganda ikastolan, gaur egun, derrigorrezko hiru etapetan 2-16 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagok ikasten dute. Giza ekimenetik sortutakoa izanik, bere inguruan sendo erroturik dago, ikasle gehienak Atarrabia eta Burlatakoak baitira, hiriburukoak edo inguruko herrietakoak ahaztu gabe, noski. Transmisiorako hizkuntza euskara izanik -gogoan izan ikastola honen aurreko Oinezaren lema “Euskaraz bizi” izan zela- Nafarroako Ikastolen Elkarteko beste ikastolek bezala, Paz de Ziganda ikastolak kultura eta hizkuntza aniztasunaren aldeko apustu garbia egin du, bertan gaztelera, ingelesa eta frantsesa hezkuntza proiektuaren ardatz garrantzitsua direlarik. Izan ere, aniztasun hau jaso nahi izan da logoan eta leman.

Paz de Ziganda Ikastola · Ermitaldea, 1 · 31610 Atarrabia · T. 948 13 66 14 · [email protected]

· Logotipoa eta lema: euskararen unibertsaltasuna Hegan doan globo bat -bertan Lurra marraztuta dagoelarik- aukeratu du Paz de Ziganda ikastolak Oinezaren logotzat. Leloa, berriz, “Munduz mundu” da. Antolatzaileen ustez, logoaren zein lemaren gakoa mundua da, hitza eta irudia berehala unibertsaltasunarekin, modernitatearekin eta etorkizunarekin erlazionatzen direlako. Euskara ez dela txokokeria adierazi nahi du, mundura zabaltzeko nortasun ikur bat baizik. Gogorazi nahi du euskara gizateriaren kultur ondarea dela. Errealitatearen isla garbia da. Orain beste zenbait ikastetxetan ezartzen ari diren hezkuntza ereduei aurrea harturik, badira urte batzuk ikastolek beren ikasleak lau hizkuntzetan prestatzen dituztela. Logoak eta lemak, beraz, elkarbizitza linguistiko horren oroigarri izan nahi dute, nazioarte mailan sariak ere eskurarazi dizkiona (President´s Award 2006). Halaber, euskara sona duen hizkuntza dela adierazi nahi dute, unibertsitatean lekua duelako, baita gure mugetatik urrun ere; hala nola, Boise eta Renoko, Moskuko, Mexikoko, Erromako, Txileko, Argentinako, Uruguaiko, Poloniako eta Alemaniako unibertsitateetan irakasten den hizkuntza baita. Horrek adierazten du Euskal Herritik – euskararen herritik- atera diren bidaiari eta etorkin euskaldunek eutsi egin dietela beren hizkuntzari eta ohiturei eta horiek gordetzen jakin izan dutela. Mundua kontzeptua geografiatik haratago doa, eta bere baitan biltzen ditu arlo soziala eta laborala ere. Euskarak ere badu zeresana eremu honetan. Paz de Ziganda ikastolak ilusio handiz beterik jaso du Nafarroako ikastolen festa antolatzeko erronka. Horretarako, guraso boluntarioen ongi antolaturiko sare zabala osatu du. Azken finean, festa honekin kalitatezko heziketa euskalduna badugula ospatu nahi da, eta heziketa euskaldun hori babesteko gogor lan eginen duela adierazi du ikastolak, beti ere gizarteari festa eder bat oparituz.

Paz de Ziganda Ikastola · Ermitaldea, 1 · 31610 Atarrabia · T. 948 13 66 14 · [email protected]

Nafarroa Oinez 2010 Paz de Ziganda ikastola Ermitaldea 1, KP: 31610 www.nafarroaoinez.net tfn: 948 13 66 14 FAX: 948 13 63 55 Koordinatzailea: Iñaki Saenz Helbide elektronikoa: [email protected]

Komunikabideetarako blog berezia zabalduko dugu: http://nafarroaoinez2010prentsa.blogspot.com Bertan aurrera eramaten diren jarduera guztien berri eskuragarri izanen dituzue.

Paz de Ziganda Ikastola · Ermitaldea, 1 · 31610 Atarrabia · T. 948 13 66 14 · [email protected]

Related Documents

Nafarroa
November 2019 5
Nafarroa
November 2019 16
Aurkezpena
October 2019 14
Aurkezpena
May 2020 4