Bergarako epaitegiko mintza saioak
1. A PIRIL AK 23, L IBURU AREN
EGUN A
Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Izan ere, egun horretantxe hil baitzen Shakespeare eta baita Cervantes ere, 1616an. Pedro Mari Berrondo oiartzuarrak euskaratu zuen Cervantesen libururik ezagunena, On Kixote.
IRAKURRI On Kixote ELEBERRIAREN HASERAKO PASARTE EZAGUNA
Mantxako leku batean, izena ez dut gogoratu nahi, orain denbora luze ez dela, aiton-seme bat bizi zen, armatokian lantza gordetzeko, ezkutu zahar eta galgo-zakur korrikalaria zeukaten horietako bat. Zaldun horrek Alonso Kixano zuen izena, eta auzokoek “Ona” deitzen zioten, jende guztia ongi eta begirunez hartzen zuelako...
1. 2. 3. 4. 5.
Irakurri al duzu Cervantesen eleberri famatua? Gustatu zaizu? Kontatu pasarteren bat. Zein pertsonaia gustatzen zaizu gehien, On Kixote ala Santxo Pantza? Kokatu bakoitzari dagozkion ezaugarriak. On Kixote
Ameslaria Jauntxoa Sentibera Maitemindua Behartsua Eroa Zaldia Dultzinea Argala
Santxo Pantza Errealista Arrunta Nekazaria Behartsua Ezjakina Astoa Zerbitzaria Potoloa
Ameslaria Jauntxoa Errealista Arrunta Sentibera Nekazaria Maitemindua Behartsua Ezjakina Eroa Zaldia Astoa Zerbitzaria Dultzinea Potoloa Argala
Bergarako epaitegiko mintza saioak BEST-SELLERRAK ZINE-ARETOETAN Jarraian dituzun pelikulak best-seller izandakoak dira. Zein pelikulaz ari gara? Lot ezazu informazioa pelikularen kartelarekin
Idazlea, Umberto Eco. Zine-zuzendaria, Jean-Jacques Arnaud. Antzezleak Sean Connery eta Christian Slater. Thriller psikologiko hau teologia giroan sartzen da, eta ez buru eta ez hanka duen zibilizazio irrazionalean logikak irabazi egiten du.
Eleberri asko idatzi ditu Stephen King-ek, eta sarri ikusi ditu zinean bere lanak. Moldaketa hori egiten huts, huts edo, egin dute hainbatek: "Cujo", "Christine", "Los chicos del maíz", "La zona muerta"... ez ziren hain pelikula onak, zerbait gehiago espero zuten irakurleek. Baina Stanley Kubrick maisuak asmatu zuen "El resplandor" egin zuenean, bikain islatu zituen pertsonaia nagusiaren obsesio beldurgarriak.
Mario Puzoren literatura-lan honetan mafia da protagonista. Baina, Francis Ford Coppolak izen bereko trilogia ederrerako, besteak beste, Marlon Brando, Al Pacino, Andy García eta James Cann antzezleak aukeratzean, eta aukeratzen asmatzean, mafia hobeto irudikatzen da jendearen aurrean: aurpegiak eta keinuak ikusten ditugu, ahotsak entzuten...
Zine-zuzendaria Montxo Armandariz nafarra, eta "Obabakoak" idatzi zuena Bernardo Atxaga asteasuarra. Lehendik ere bageneukan buruan geure "Obaba", geure herriaren sinbolo, espazio eta denboratik at, bihurgunez josia, eta Historian bere esparrua aurkitu nahian dabilena.
J. R. Tolkien idazleak mundu surrealista bat sortzen du, ezinezko mundu bat, eta Peter Jackson zine-zuzendariak hezur-haragizko egiten ditu eleberriko pertsonaiak. Mundu fantasiazko batean kosmogonia bat sortzen du, geografia bat, istorio bat, eta hor ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka teluriko bat gauzatzen da.
Idazlea Arturo Pérez Reverte. Espainian ez diote beste inori horrenbeste lan pelikula bihurtu. XVII. mendea, Flandes-ko gerra odoltsuan sartua dabil Madril, eta ezpatari mertzenarioa inperio baten gainbeheraren lekuko izango da, ikusten ari baita inperio horretan ez
Bergarako epaitegiko mintza saioak
NOLAKO IRAKURLEA NAIZ? 1. Zein liburu ari zara irakurtzen edo izan da irakurri duzun azkena?
2. Inoiz utzi al duzu libururik bukatu gabe?
3. Gizon eta emakumeen gustuak berdinak al dira literatura kontuetan?
4. Zein lekutan irakurri ohi duzu?
5. Oporretan gehiago irakurtzen al duzu?
6. Nola aukeratzen dituzu irakurgaiak?
7. Literaturako lan asko zinemara eraman izan dira. Horietakoren bat irakurri eta ikusi ere egingo zenuen. Zein gustatu zitzaizun gehiago liburua ala pelikula?