(1. bertso-lerroa falta da) Dirate aurrera ekarri Eman duenak jakingo zuen Mutilza(ha)r za(ha)r honen berri Gazte dan arte hau izaten da Gazte guztien pozgarri Za(ha)rtutakoan ez da be(g)iratzen Gaztetan ohi bez(a)in sarri Aizak nik hiri bota behar di(a)t Berso koxkor bat edo bi Behingoan jarri garenez gero Biok arpegiz-arpegi Neri begira hortik daduzkat Alperrikako bi begi Hik noski ni ez nauk ikusiko Baina nik ikusten haut hi Niri begira jarrita motel Zertako hago honela? Ta pentsatzen di(a)t aspalditxotik Ezagututzen hautela Mutilzaharraren moko horrekin Ez dek ematen motela Azal tximurtzen ari haiz moteil Lazkao Txiki bezala