Jarduerak

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Jarduerak as PDF for free.

More details

  • Words: 2,436
  • Pages: 14
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea

1.-JARDUERAK 1.1.Sarrera Taldeko hiru kideek beren praktiketako ikastetxeen errealitatea aztertu

eta

planteatzeko

hirurak

konparatu

ikastetxe

ostean,

egokiena

jarduerak

Zarautzeko

(hobekuntzak)

Salbatore

Mitxelena

ikastola delakoan gaude. Gure taldekideak, lau urteko haurrekin egin zituenez praktikak, lau urteko gela honetan kokatuko gara eta honetan oinarrituz, planteatuko ditugu jarduerak. Portxeetan kokatzen den gela hau ez da oso handia eta zaharkitua gelditu da. Hala ere, jarduerak proposatzeko guk gela nola dagoena antolatua azalduko dugu plano honen bidez. Ondoren, gure proposamenak (hobekuntzak) azalduko ditugu. Jarduerak proposatzen hasi aurretik guzti hori argitzea ezinbestekoa delakoan gaude. Ikasgelaren deskribapena eta lan egiteko modua azaldu aurretik ikasgelaren eta erdiko gelaren planoak erantsi ditut:

atea

PLASTIKA TXOKOA

HH4A-koen gela (Loreren gela) atea Telebista, bideoa,...

berogailua

atea

Ordenagailu txokoa

Ikasleen kasilleroak, irakaslearen gauzak,...

Materialak: margoak, paperak,…

Nesken Komunak

Komunak

Erdiko gela (gela honetan pianoa, sukalde txokoa, ileapaindegia,pertxeroak …)

SUKALDE TXOKOA (Loreren gelakoa) atea

Ikasleen mahaiak

1. PLANOA: GURE GELA Arbela

ILEAPAINDEGIA 2. PLANOA: ERDIKO GELA

leihoak

atea

GURE GELA

HIZKUNTZA TXOKOA

Txikia izan arren, espazio aldetik ongi antolatuta dagoela esango genuke, ahalik eta etekin gehien atereaz. Gure gelara sartu eta ezkerretara, ordenagailua dago. Urtxintxa metodologiaren CD-Rom interaktiboarekin aritzen dira jolasean. Bertan, 1

Mutilen komunak

SUKALDE TXOKOA Sukaldeko materiala: janaria, goilarak, sardexkak,...

atea

Pertxeroak

Baloiak,

kotxea,….

berogailua

MATEMATIKA ETA

JOLASEN TXOKOA

TXOKOA

Gutunak, albisteak, ipuinetako pertsonaiak, hiztegiak, hizkiak

LIBURUTEGI

Haurrak eseritzeko alfombrak

Ikasleen mahaiak

ipuinak, haurrek egindako albumak

Jolasak, eraikuntzak egiteko materiala, puzzleak, zenbakiak,...

PIANOA

Irakaslea

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Txirritx aurkitzen dute, abestiak eta ipuinak entzun, olerkiak irakurri, margotu,... Haurrak oso ongi igarotzen dute hemen jolasean. Denek ibili nahi izaten dutenez, txandaka aritzen dira. Gehienek etxean dutenez, erraz

manejatzen

dute

ordenagailua

inoren

laguntzarik

gabe.

Ordenagailuaren goian, paretean, apal bat dago, bertan musika aparatua dago. Gure gela ondoan, erdiko gela esaten diogun gela bat dago eta bertan telebista, bideoa, DVDa, ... dituzte eta haurrek gustuko dute hemen aritzea. OHARRA: Errealitatean interneteko konexioa ez dago ikasgela honetan, baina gure jarduerak burutu ahal izateko konexioa beharko genukeenez konexioa egingo genuke. Bestalde, ikastetxe honetan ere lehen esan dugun moduan, ordenagailuak nahiko zaharkituak daude Haur hezkuntzako geletan, beraz, ikastetxekoek lehenengo egin beharko luketena ordenagailuak berritzea izango litzake, noski. Ezin badute internetako konexioa lortu eta ezin badira bideo muntaiak egin etab. gure proposamenen erdia ere ezingo litzateke gauzatu. Guzti

hau

kontutan

hartuta

hona

hemen

gure

jarduera

proposamenak:

1.2.Proposamenak 1.2.11.JARDUERA: IPUINAK ENTZUTEKO AUKERA Haurrak internetekin girotu daitezen eta ordenagailua erabilera bermatzeko, ipuinak internet bidez entzuteko aukera edukiko dute. Horretarako, irakasleak ipuinen orrialdea nonbaiten gordea izango du eta

haurrak

zuzenean

sartzeko

aukera

izango

du.

Haurrak

ordenagailuaren erabilera ikasteko eta helbide elektroniko horretan 2

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea sartze hori ikasteko txandaka egingo dute. Txandatze prozesu hori, egun horretan dagokion arduradunaren arabera egingo dute. Izan ere, Haur

hezkuntzan

arduradunaren

dinamika

egunero

egiten

den

errutinetako bat da. Honek, haurrari segurtasuna bermatzen baitio eta horrela, eguneroko aspektu funtsezkoenak ikasteko balio dio. Aukera hori ematen duen web orrialdetan, ipuinak adinaren arabera daude sailkatuta. Orrialde horretara sartzean audioa entzuten da. Hona hemen orrialdea: www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/ipuinak.htm 1.2.22.JARDUERA: OROIMEN JOKOA Interneten

erabilera

bultzatuaz,

eskaintzen

digun

beste

aukeretako bat hizkuntza eta matematika elkarrekin lantzekoarena da. Hauek lantzeko ipuinen modu berean irakasleak helbideak gordeak izango ditu eta haurrak bertan sartuko dira ariketa edo jolas hauek egitera. Hona hemen orrialdea: www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/jolasak.htm

1.2.33.JARDUERA: IPUIN KONTAKETA Irakasleak, urtxintxa metodologiari jarraituaz, ipuin bat behin eta berriz kontatuko die modu ezberdinetan. Lehenik, irudirik gabe, gero irudiekin, ondoren, laminak desordenatuta,… Horrela, haurrek ipuina bereganatu dezaten. Behin hau gertatzean, ipuina marrazki bidez adierazi beharko dute. Adierazpen honen antolaketa guztien artean burutuko dute. Honela, aukera emanez guztien artean bat egitea, edota taldeka,… Azken finean, beraiek erabakiko dute ipuinaren adierazpena egiteko nola antolatu.

3

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Ipuinaren marrazkiak egin ostean, eskaneatu egingo ditugu. Horretarako, irakasle gelara joan beharko dugu (aukera edukiko genuke gelan eskaner bat instalatzeko, baina adin bakoitza lau gela daudenez gela bakoitzean instalatu beharko litzateke eta honek lana suposatzeaz gain irakasle gelan eskanerrik gabe geldituko lirateke).

Adierazpen

guztiak eskaneatuak izan ondoren, Power point programa erabiliz gure ipuina sortuko dugu. Egindako lana amaitzeko, egindako lana beste gelakoei erakutsiko diegu ipuin kontaketa burutuaz. 1.2.44.JARDUERA: MEMORI JOKOA Jarduera

honen

helburua

memoria

lantzea

izango

da.

Horretarako, memori jokoa proposatu dugu baina ez da betiko memori jokoa izango. Izan ere, ohituta gaude animaliak, garraiobideak,.. izatea joko honen protagonista. Oraingo honetan, berriz, teknologia berriak erabiliaz, hain zuzen ere, kamara digitala, gure gelako haurrak izango dira protagonista. Horretarako, haurrak elkarri pare bat argazki aterako dizkiote, baina soilik aurpegiarena. Behin argazki guztiak atera eta inprimatuta ditugunean, irakasleak txukun-txukun plastifikatuko ditu eta kutxatxo batean gordeko ditu haurrak jolas daitezen. 1.2.55.JARDUERA: PLASTIKAKO LANEKIN IPUINA Haurrei adieraziko diegu guztion artean ipuin bat sortu behar dutela eta horretarako, beharrezko argazkiak atera beharko dituztela. Hau

aintzat

izanik,

haurrak

ipuina

sortzeko

beharko

dituzten

argazkietan oinarrituz beharrezko lan plastikoak egingo dituzte. Lan plastikoak egiteko abiapuntua bilatzeko irakasleak interneten bidez informazioa bilatzen lagunduko die. Adibidez, nola egin paperezko txoriak,… Lan plastikoak egin ondoren, argazki kamara digitala erabiliz beren lanei argazkiak aterako dizkiete. Argazki hauek ordenagailuan sartuko ditugu eta tartean marrazkiren bat edo baldin bada, hauek eskaneatu egingo ditugu. Material guztia ordenagailuan izatean, ipuina

4

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea osatzeari ekingo diogu. Horretarako, power point programa erabiliko dugu. Jarduera osoan zehar irakaslearen laguntza ezinbestekoa izango da, nahiz eta berak, laguntzaile papera bete. Azken finean, haurrak baitira jarduera egin behar dutenak eta ez irakaslea. 1.2.66.JARDUERA: HAURREN AHOTSAK EZAGUTZEN Jolas honen helburua gelakoen ahotsak ezagutzea izango da. Horretarako,

grabagailu

bat

gelara

eraman

eta

guztion

ahotsa

grabatuko dugu. Batetik bestera diferentzia handia ez izateko guztien artean adostuko dugu zer esango dugun. Behin adostua izanda grabatzeari ekingo diogu. Grabaketa guztiak ordenagailuan gordeko ditugu eta honekin jolastera ekingo diogu. Irakasleak haur ezberdinak entzunaraziko ditu eta gelakoak zein den asmatu beharko dute.

Haurren ahotsak

entzuteko Reproductor Windows Media erabiliko dugu. 1.2.77.JARDUERA: GORPUTZEKO ATAL BEREIZGARRIAK Jolas

hau

egiteko,

lehenik

haurrei

galdetuko

diegu

bere

gorputzeko atal bereizgarriena zein den azaltzeko, markaren bat al duten, belarri handiak, begi handiak, ile rizoduna… Bakoitzak bere gorputzeko atala aukeratu eta argazkiak ateratzeari ekingo diegu. ( gorputzeko atal gehienak aukeratzen saiatuko gara). Haurrek atera beharko dituzte argazkiak. Ondoren, haur bakoitzari argazkia aterako diogu eta asmakizun joko bat eratuko dugu. Horretarako, power point bat muntatu beharko dugu. Lehenik gorputzeko atala eta ondoren haurraren argazkia azalduko da. Honela, asmakizunaren erantzuna bere hala etorriko da. Haurrek, gorputzeko atalaren izena ere esan beharko dute bide batez.

5

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Azkenik, inprimatu ditugun gorputzeko atal ezberdinekin mural bat osatu beharko dugu eta taldeko pertsonaia bat asmatu, guztion atalak izango dituena eta ahaztu gabe, gure pertsonaia honi izen bat jarri beharko diogu. 1.2.88.JARDUERA: MUSEOETARA BISITAK Haurrek museo ezberdinetara bisita birtualak egin ditzakete. Honela, museo horretan lantzen den gaiaz gain, joku interaktiboetan ere parte hartzeko aukera izan dezakete. Hauek dira intereseko helbide batzuk.:Zumalakarregi museoa eta Aquariumeko orrialdean sartzeko aukera dute eta bertan film interaktiboa, bisita birtuala eta jolasak egiteko aukerak dituzte. Horretarako, ordea, ikastetxeak bere gakoa eta pasahitza beharko lituzke. Beraz, erregistratu egin behar du. Hona hemen

web

orrialdeak:

www.aquariumss.com/es

eta

www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/zm/juego.php

1.2.99.JARDUERA: MUNDUARI BIRA Jarduera honen bitartez, haurrek munduaren kontzientzia har dezaten, munduan zehar bidaiak egitea proposatzen dugu. Honetarako, “google earth” programa erabiliko dugu. Programa honekin munduko edozein lekutara joan gaitezke eta satelite bidez gure eskola ere ikus dezakegu. Bidaiak egin ditzakegu ( excursiones atalean) , Adib: Gran cañon Coloradon, edo Las Vegasera joan gaitezke, Txinako hiri sakratura eta bertan ageri diren puntutxoak sakatzen badituzte, bertako argazkiak ere ikusi ditzakegu. Beste alde batetik haurrek

beraiek munduko mapak eskuaren

bitartez edozein puntu sakatu dezakete eta bertara hurbildu. Guk adieraziko diegu, zein puntutan gauden eta irlak zer diren, sumendiak zer diren, oihana, basamortua e.a. ikuskatzeko ere erabil dezakegu.

6

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Azkenik, munduan oso famatuak diren eraikuntzak ere ikusi ditzakegu satelite bidez, Txinako muraila, Egiptoko piramideak e.a… 1.2.1010.JARDUERA: IRAKURKETA-IDAZKETA PROZESUA Urtxintxa metodologiaren Cd-a edukiko dugula aprobetxatuz, baliabide honek eskaintzen duen aukeretako bat erabiliko dugu. Hain zuzen ere, irakurketa-idazketa prozesua lantzekoarena. Horretarako, haurrek Cd-a sartuko dute ordenagailuan eta beharrezko pausoak eginaz Txirritxekin arituko dira jolasean. Hori horrela izan dadin, irakasleak beharrezko laguntza eskainiko die, baina soilik laguntza, haurrek egin beharko baitute. Txirritxen

sartuta

daudenean,

irakurketa-idazketa

prozesua

lantzeko aukerara sartzeko Txirritx aurkitu beharko dute. Horretarako, honakoa agertuko zaie pantailan, eta bertan Txirritx izkutatuta egongo da eta saguaren bidez aurkitu beharko dute.

7

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Txirritx aurkitu dutenean, beste pantaila batera iritsiko dira eta bertan,

hainbat

aukeren

artean

irakurketa-idazketa

prozesua

lantzearena dago.

Horrela, Txirritxek esango die hitz bat, adibidez Tigrea. Haurrek Tigrea nola idazten den ordenatu beharko dute saguaren laguntzaz. Horretarako, haurrei pantailan TIGREA hitza agertu zaie eta hori idazteko behar dituzten hizkiak. 1.2.1111.JARDUERA: ZENBAKIAK LANDUAZ Haurrek zenbakiak ikasi dituzten edo ikasten ari diren ikusteko aukera eskaintzen duen jarduera da honakoa. Honetarako, haurrek, aurreko jardueran bezala, Urtxintxaren CD-arekin arituko dira. Haurrek puntuak lotzeko aukerarena aukeratuko dute oraingoan. Behin hori aukeratua dutenean, zenbakiak lotzeko pantaila bat ageriko zaie.

8

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea

Zenbakiak lotu dituztenean, marrazki bat agertuko zaie. Guzti hau egiteko audioaren laguntza edukiko dute, beraz, horretarako, bozgorailuak piztuak eduki beharko dituzte.

1.2.1212.JARDUERA: INGELESA LANDUAZ Ingelesa ikasten lau urterekin hasten direnez, interesgarria iruditu

zaigu

hizkuntza

hau

teknologia

berrien

bidez

lantzea.

Horretarako, “aprende ingles con pipo” izeneko cd-a edukiko dute. Bertan, munduko hizkuntza erabiliena bihurtzen ari den hizkuntza ikasteaz gain, errealitateko gai garrantzitsuak jorratuko dituzte. Hala nola, koloreak, familia, arropa, arrainak…

9

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea

1.2.1313.JARDUERA: GELAKO LISTA OSATZEN Haurrek word programaren berri edukitzeko gelako lista osatuko dugu. Honetarako, haurrak txandaka igaroko dira ordenagailu txokotik. Bakoitzak bere izena eta abizena idatzi beharko dituzte. Horrela, egiaztatu ahal izango du haurrak bere izen-abizena idazteko gai den edo ez. Guzti honetarako, lehenik irakasleak denei batera azalduko die word programan nola sartu behar den eta teklatua nola erabili behar den. Haurrak lanean hasteko txanda iristen denean, haurrak sartu beharko du word programara. Gerta liteke, haurra galduta egotea, beraz, irakasleak berriz azalduko dio beharrezko laguntza emanez. Haur guztiek beren izen-abizenak idazten dituztenean gelako lista osatua edukiko dugu. Egoera honetan gaudela, irakaslea gelara joango gara eta imprimatu egingo dugu. Bide batez, haurrei inprimagailuak nola funtzionatzen duen azalduko diegu. 1.2.1414.JARDUERA: MARRAZKETA LANTZEN Adin honetako haurrei marraztea asko gustatzen zaiela ikusirik, ekintza hau egiteko aukera emango dien programa bat landuko dugu. Hain zuzen ere, Paint programa.

10

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Haurrak programa hau erabili aurretik irakasleak azalduko die ordenagailuan programa hori non aurkitzen den eta honen erabilera. Behin hori ezagututa haurren txanda iritsiko da. Honetarako, txandakatu egingo dira. 1.2.1515.JARDUERA: MARRAZKIEN ALBUMA OSATZEN Paint programarekin egin dituzten marrazkiekin marrazki albuma osatuko dugu ikastaroaren amaieran. Honetarako, haurrek Power Point edota

Windows

Honetarako,

Movie

windos

maker

movie

erabiltzeko

maker

aukera

programa

edukiko

instalatuko

dute. genuke

ikasgelako ordenagailuan. Irakaslearen laguntzarekin eta horietako programa bat erabiliaz, haurrek albuma egingo dute. Albuma egiten dutenean, ordenagailuan ipiniko dute eta gurasoei,

ondoko gelakoei erakutsiko die eta bide

batez, ate irekietan erabiltzeko aproposa izango litzateke. 1.2.1616.JARDUERA: ARGAZKIEN MOLDAKETA Haurrei argazki

ezberdinekin guk nahi ditugun

irudi

edo

argazkiak sortuko ditugula adieraziko diegu. Horretarako, moldatu nahi ditugun argazkiak behar ditugula azalduko zaie eta etxetik argazki ezberdinak eskatuko diegu. Argazkiak

ekarri

dituztenean,

irakasle

gelara

joango

gara

eskanerra erabiltzera. Horretarako, taldetxotan joango gara, bestela zarata egongo baita irakasle gelan. Talde bakoitzarekin karpeta sortuko dugu zeinen argazkika diren jakiteko. Guzti hau egiten ari garen bitartean, haurrei zer eta nola egin behar duten azalduko zaie, gure laguntza uneoro edukiko dutelarik. Argazki guztiak eskaneatuak eta gordeta ditugunean, gure gelara joango gara egin beharreko lana egitera. Moldaketak egiteko programa berezi beharko dugunez, hau instalatua edukiko dugu. Guk ezagutzen dugun programa Photoshop denez hau erabiltzen saiatuko gara. 11

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea Lanean hasi aurretik programa honek ematen dituen aukerak izugarriak

direnez

programaren

hastapenak

eta

oinarriak

nola

erabiltzen den azalduko zaie. Azken finean, gure lana burutzeko behar duguna. Aukera hauek zeintzuk diren jakinda haurrek zer egin nahi duten jakingo dute eta horren arabera, lanari ekingo diote. Lan hau egiteko txandaka egingo dute irakaslearen laguntza une-oro izanik. 1.2.1717.JARDUERA: ETXEKOEN LANBIDEAK Lanbideak gai landuko dugunez, haurrek beren gurasoak zertan egiten duten lan esan beharko dute. Honekin batera, ofizia adierazten duen argazkiak lortu beharko dituzte. Horretarako, googlen sartuko dira eta horien irudiak bilatuko dituzte. Guzti hau gauzatu ahal izateko, beti bezala, haurrei beharrezko azalpenak emango zaizkie. Irudiak lortuak dituztenean imprimatzeari ekin diogu. Haurrei galdetuko diegu ea badakiten nola imprimatzen, izan ere, aurreko jarduera batean ekintza hori egina edukiko baitute eta hori egiteko aukera emango diegu. Irudiak eskutan dituztenean, haurrekorri batean itsatsiko dituzte. Irudien azpian lanbidearen izena idatziko dute pixka bat pentsatuaz. Izan ere, adin honetako haurrak irakurketa-idazketa prozesuan erabat murgildurik daude. Guztiek beren lana bukatzean, goiko pisura igoko gara eta bertan, plastifikatu

eta

enkuadernatu

egingo

dugu.

Plastifikatzea

eta

enkuadernatzea irakasleak egingo du, nahiz eta haurrei nola egiten den azalduaz.

Horrela,

lanbideen

albuma

liburutegian.

12

edukiko

dugularik

gelako

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea 1.2.1818.JARDUERA: PIRRITX ETA PORROTXEN OSTIRALA Ikastola honek Pirritx eta Porrotx pailazoekin harremana duenez, beren “Ostirala” abestia izeneko kantuaren bideoklipa grabatu zuten. bideoklip hori ikusteko areto nagusira joango gara. Horrela, bertan bideo kanoia eta DVD-a erabiliko dugularik. Modu honetan, haurrek bideoklipa ikusteaz gain teknologia berri ezberdinekin edukiko dute harremana. Haurrei, bideo kanoiak nola funtzionatzen duen azalduko diegu eta honen aukerak zeintzuk izan daitezkeen ikusiko dituzte. Aurrerantzean honen erabilera behar dutenaren araberakoa izateko. 1.2.1919.JARDUERA: ARGAZKIEKIN PUZZLEAK EGIN Haurrei azalduko diegu argazkiekin puzzleak osatuko ditugula beraiek jolas librean jolas daitezen. Honetarako, argazkiak beharko ditugula esango diegu. Hauek beraiek nahi duten modukoak izatea dela onena jakitean ikastetxeko argazki kamara digitala hartu eta guztiak elkarrekin lanari ekingo diogu. Honez gain, iazko ikasturtean aterako argazkiak, irteeretan edota ordenagailuan daudenak ikusiko ditugu. Aterako argazkiak ordenagailura igarotzeko prozesu hori haurrei egiten utziko diegu, noski gure laguntza beharrezkoa izango dutelarik. Argazki guztiak ordenagailuan izatean, sortutako bilduma guztiaren artean imprimatuko ditugun argazkiak aukeratuko ditugu. Imprimatu ostean, hauek modu ezberdinetan

moztuko ditugu,

ondoren puzzlea osatu ahal izteko. Horretarako, paper berezian, argazkiak

imprimatzeko

erabiltzen

den

papera

izan

daiteke,

imprimatzen saiatuko gara. Izan ere, bestela puskatuko egingo dira. Moztu ondoren, plastifikatu eta jolasteko prest egongo da. 1.2.2020.JARDUERA: EMAILA Ikastetxe ezberdinen arteko komunikazioa teknologien berrien bidez sustatzeko asmotan, azken urteotan “Pelutxeak” izeneko proiektu bat 13

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak 2006-2007 ikasturtea jarri da abian. Proiektu honen funtsa korreo elektronikoan, hau da, emailan oinarritzen denez eta guk ere proiektu horretako kide izan nahi dugunez, haurrei honen berri emango diegu. Honetarako, haurrei azalduko diegu proiektuak zertan datzan, izan ere, helburutzat komunikazioa duenez beste aukera hau gaur egun badugula jakinaraziko diegu. Guzti honekin lanean hasi aurretik emailak zertan datzan, zertarako balio duen,… azalduko diegu eta behin, haurrek oinarrizko informazioa jaso eta menperatzen dutela ikusitakoan, proiektuarekin lanean hasiko gara. Honetarako, pelutxe bat beharko genuke. Horrela, goiz batean txango txiki bat eginaz, gure laguna izango denaren bila abiatuko gara herrira. Gure lana dugunean honi izen bat jarriko diogu denon adostasunean.

14

Related Documents