Euskal jok o eta kir ol na gusienak Lanean oinarritutakoak
Gudan oinarritutakoak
Erlijio eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak
Aizkolaritza Harrijasotzaileak Idi-demak / Gizon-probak
Palanka
Segalariak
Korrikalariak
Korrikalariak
Bolo jokuak
Pilota Estropadak Txingak Lokots edo koskol biltzea
Lana kirolaren oinarri
Lanean oinarritutakoak Aizkol-apostua Ahalik eta denborarik laburrenean aizkolariak neurri jakineko enborrak aizkoraz ebaki behar ditu.
Harrijasotzea Arautegiak dioenez, honexetan gauzatzen da joku hau, laburbilduz: pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz. Hor dago gakoa, beraz.
Idi-dema Uztarnez lotutako idi-pareak harri handia arrastaka daramate orduerdian zehar. Hau da idi-demaren funtsa. Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Euskal baserritarrek ez zituzten zaldiak edo mandoak erabiltzen, Gaztelan bezala, lurra lantzeko behi azienden trakzio-indarra erabili zuten beti horretarako. Joandako mendeetan, pilota eta palankarekin batera idi-dema izan da gure herriko kirol-ikuskizunik garrantzitsuenetakoa. Euskal Herriko baserrietan mekanizazioa nagusitu da egun. Baina, oraindik zenbait toki urrunetan idiak soroetan goldean edo bideetan gurditik tiratzen ikus daitezke oraindik.
Gizon-proba Kasu honetan gizonek eramaten dute harria arrastaka eta ez animaliek. Denbora jakin batean distantziarik luzeena eramatea lortzen duena irabazlea da. Gizon-probak banaka zein taldeka (2, 3 edo lagun gehiago) joka daitezke. Harriaren pisua, tiraka dabiltzanen kopuruaren araberakoa da. Arinenek 500 kg inguru pisatzen dute. Handienek lau tona baino gehiago pisa dezakete. Harria, plaza eta arauak, idi-dematan daudenen antzekoak dira. Gizon-probak Bizkaian jokatzen dira batez ere.
Sega-apostua Baserrietan dauden lan desberdinen artean belarra moztea da arruntena. Ikuiluan dagoen aziendak jatena behar du egunero. Belarra azkar moztu eta bildu behar da, ustegabeko euriak belarra hartziduraz honda dezakeelako. Belarra azkar mozteaz gain askotan aldapa handietan egin behar da lan eta baserritarrak jarrera zailak hartzen ditu sagatzerakoan. Belarra ebaki eta hondu hondoren, meta izeneko belarpilatanbiltzen da eta han uzten da behar den arte.
Kor rikala riak
Euskal Herriko herri-kirol gehienetan atleta masa muskular handiko gizasemea da eta esfortzu bortitza egiteko gai izan behar du. Lasterketa da salbuespena. Kirolariak arina izan behar du: giharre luzeak izan behar ditu eta esfortzua denbora luces mantendu behar du. Euskal Herriko lasterketetan fondokoa bakarrik dago. Egin behar diren distantziak gutxitan izaten dira 10 kilometro baino motzagoak. Garai batean, 20 kilometro baino luzeagoak ziren eta batzuetan 200 kilometroraino iristen ziren. Euskal lasterketan beste ezaugarri bat, bakarka (denbora jakin batean) edo binaka gehienez, egitea da.
Estropadak Legatzetan egiten zuten kalerak, antxua edo sardinatan ahalegintzen ziren traineruak edo itsasertzetik gehiegi urruntzeke saiatzen ziren untzi arin eta jostarien jarraipen antzeko zerbait dira gaur egun ezagutzen ditugun arraunketa-untziak. Hobeki prestatuak, landuak, eguneratuakā¦ Baina ez dezagun ahaztu lehenengo estropadak leen aipatu ditugun untziotan jokatu zirela beste herrietan jokatuko ziren bezalaxe.
Txingak Bizkaitik heldu da kirol hau, eta probintzia honetan beste edozein lekutan baino ezagunagoa da. Deman bezalaxe plaza edo iltzeak osatu behar dira proba honetan, esku bakoitzean 50 kilotako txingak eramanez. Orduerdian plazarik gehien egiten duenak irabaziko du apostua edo proba. Proba denboran deskantsuak egin ditzake eramaileak, baina txingatik eskuak kendu gabe.
Lokots edo koskol biltzea Lokotsak (artaburuari artoa kentzen zaionean geratzen dena) saskian sartzen datza proba hau. Bat hartu eta saskian sartu eta ondoren hurrengoa hartuā¦ Hileran, 25, 50, 75 edo 100 lokots+ jartzen dira 1,25 metrotako tartearekin. Erresistentzia eta agilidade handiko jokua da.
Gudan oinarritutakoak Palanka Palanka-jaurtiketa Euskal Herriko kirolik zabalduena izan zen garai batean. Burdinazko palanka harrobitako oinarrizko
lanabesa zen. Palankaz eta kolpez-kolpe zulatzen zen harria. Zuloaren hondoan dinamitazko kartutxoa jartzen zen eta lehertaraziz harria txikitu egiten zen. Palanka jaurtitzeko modu desberdinak zeuden: "bularretik", "hankartetik" eta "buelta erdiz" izenekoak ziren arruntenak. Apostuak herritik gertu zegoen belardiren batean egiten ziren. Palankaren pisua oso aldakorra zen eta 8-25 libra bitartekoa zen. Jaurtiketa olinpikoak (diskoa, mailua, pisua eta txabalina) zabaldu ahala, palanka-jaurtiketa desagertuz joan zen.
Bo lo a pos tua
Jokoaren mamia oso sinplea denez (indarrez botatako objektu biribilak birla edo boloak birlatzen ditu), birla jokoa unibertsala da. Herri bakoitzean bere ezaugarriak ditu, Euskal bolaren ezaugarriak pisua eta tamaina dira. Pisua 7-9 kilo bitartekoa da eta ondorioz bolak zuloak behar ditu heltzeko. Euskal Herrian jokatzeko bi modu nagusi daude: hirutxulo eta ezkertxulo izenekoak. Ezkertxuloko bolatokia 22-25 metro bitartekoa da. Bolaren diametroa 240 mm-koa da eta bederatzi birla jartzen dira hirunaka hiru ilaretan. Hirutxuloan, bola obalatu xamarra da eta birlak hiru dira.
Erlijiioan eta jaiospakizunetan oinarritutakoak Pilota Hasiera-hasieratik pilota dibertimentua izan da jokalari eta ikusleentzat. Joko-mota asko dago. Esku hutsez, neurri desberdinetako zurezko palaz edo xisteraz (hau ere neurri desberdinekoa izan daiteke) jo daiteke pilota. Frontoia ere desberdina izan ohi da: Luzea edo motza, ezker-paretaduna edo paretarik gabea etab. Pilota-jokoa oso ezaguna egin da mundu osoan eta herrialde askotan jokatzen da.