Euskal Herriko Kirolak Euskal Herriko kirol gehienen jatorria nekazaritzan, baserrietako lanetan eta laborantzan datza, nagusiek lan egiten zutenean haurrek ikusten zuten, eta baserrilan horietatik joko eta jolasak ateratzen zituzten eta. Ondoren, nagusiek jolas horiek kirol bihurtzen zituzten.
Herri Kirolen zerrenda: Aizkora proba • Sega jokoa • Harri jasotzea • Sokatira • Giza-Abere Probak: •
Giza probak o Zaldi probak. o Idi probak. o Asto probak Lasto altxatzea o Lasto botatzea Lokotx biltzea Trontza Zaku eramatea Orga joko Ingude altxatzea Txinga-Ontzi eramatea: o Txinga eramatea. o Ontzi eramatea Ahari jokoa Artzain-txakur lehiaketak Bola jokoa Estropadak Palanka jaurtiketa Toka Harri zulaketa o
•
• • • •
• •
• • • • • • •
Hemen jarri ditut ezagutzen diren herri kirol gehienen zerrenda, nik hemen agertzen diren batzuetaz hitz egingo dut.
Estropadak: Kirol honek herri kirol gehienak bezala aintzinako laboreetan du jatorria, oraingo honetan arrantzan. Estropadak XVI. Mendean dute jatorria, garai horretan arrantza garrantzi handia baitzuen eguneroko elikaduran. Euskal Herria basoz estalirik zegoen eta oso lur landu gutxi zeudenez, Ipar Atlantikora abiatzen ziren elikagai bila. Lehen bakailaoa eta baleak arrantzatzaen zituzten baina pixkanaka beste espezie batzuk jaten hasi ziren, hala nola; atuna, hegaluzea , sardinak, antxoak, legatza….Horretarako, itsasontzi azkarrak behar izaten zituzten eta erresuminak egoten ziren azkarrena izateko eta hortik kirol bihurtu zen.
Gaur egun, lau trainera arraunlari kopuru jakin batekin lasterketa baten irabazle izatea da,
eta irabazleari bandera bat ematen zaio garaikur gisa.
Eskupilota / Euskal pilota Kirol honi buruz esan liteke Euskal Herriko kirolik garrantsitzuena edo ospetsuena dela. Mundu osoan zehar ezaguna da eta beste herrialde batzuetan kirol honetako modalitate ezberdinak asmatu dira, hala nola Cuban, Argentinan edo Mexicon. Jatorria ez da oso ezaguna baina kristo jaio baino lehenagokoa dela estaten da, Euskal Herriko kondaira askotan (jentilak, mitologietako pertsonaiak…) pertsonaiak harrizko pilotekin jolasten baitzuten. Amerikako estatu batuetan oso ezaguna da jolas hau eta leku askotan “JaiAlai” izenezko frontoiak eraiki dira. Aintzinean,
euskal pilotariak bertara joaten ziren dirua irabaztera eskupilotara jolasten. Bi hormatako frontoi batean jolasten da eta helburua txandaka pilota aurreko hormara (frontisa) kolpekatzea aurkakoa huts egin arte da. Normalean 22 tantora jolasten da. Hainbat modalitate daude baina garrantsi handiena dutenak honako haue dira: Eskuz, palaz, erremonte, zesta-punta eta joko-garbia.
Artzai txakurrak: Euskal Herrian oso garrantsi handia izan dute beti animaliak, hala nola, txakurrak. Kirol honek bertan du jatorria, artzainek artaldea leku batetik bestera eramaten zutenean. Leku jakin bat zehaztatzen da eta txakur batek bertara eraman behar du artaldea, artzainaren irakaspenak jarraituz, epaile batzuen aurrean egiten da eta haiek dira artzainnik hoberena zein den erabakitzen dutenak.
Baserri – kirolak
Sokatira Kirol honek baserriko lanetan du jatorria, gauzak alde batetik bestera eramateko erabiltzen zuten txirriketan. 8 pertsonatako taldeak izaten dira eta sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar du. Helburua beste taldea adierazitako marka batetik pasaratzea da.
Harri jasoketa
Harri jasoketa baserriko laboretan oinarrituta dagoen adibide ikusgarrienetariko bat da, harrijasotzaileak harri batzuk altxatzea ahalik eta aldi gehienetan da helburua. Lehen era guztietako harriak balio ziren baina orain arau batzuk jarraitu behar dute: pisua, lodiera, materialak eta formak.
Lasto altxaketa
Lasto altxaketa lasto fardel bat ahalik eta denbora gutxiagotan
eta altuera jakin batean jasotzea helburua duen herri-kirola da. Lehendabiziko altxaketa sokaren bidez egiten da baina hurrengoak, gorputza jaisterakoan eragiten duen indarrez.
Harri Zulaketa Kirol honen helburua harri batean ahalik eta zulo gehien egitean datza, denbora jakin batean.Zulo gehien egiten duen taldea aterako da garaile. Kirol honen jatorria aintziniako meategietan dugu , harrietan zuloak egiten baitziren lehergailuak sartzeko.
Trontza jokoa Herri-kirol hau aizkolaritzarekin antz handa du, baina honetan lehen adierazitako mozketa jakin batzuetan zuhaitz enbor bat moztea dugu helburu. Tron tza bat erabiltzen da, eta horren muturretan bi trontzalari jartzen dira, enborra moztu ahal izateko.
Aizkolaritza
Aizkolaritzak Erdi aroan jatorria duen kirol ezaguna da. Helburua zuhaitz edo enbor bat ahalik eta denbora gutxien moztea da, banaka edo taldeka jolastu ahal da. Aintzinean, burdinola eta untzigintza ugari zeuden Euskal Herrian, horren ondorioz, ikatz asko behar zen eta basoetan zuhaitzen enborrak mozterakoan apustuak egiten hasi ziren. Gero, jai gehienetan egiten ziren horrelakoak, azkenik kirol bihurtu zen arte. Kirol honen sinboloa pagoa da, Erdi Aroan pago ugari baitzeuden Euskal Herrian.