Bazen behin Eider izeneko neska bat liburuak irakurtzea asko gustatzen zitzaiona. Egun batean liburutegi batera joan zen liburu bat irakurtzera. Liburu harrigarri bat ikusi zuen eta apalera joan zen liburua hartzera. Eider harrituta geratu zen!
Liburu horren izena LIBURU HARRIGARRIA zen eta oso azal polita zuen, urre koloreko borobil more eta berde askorekin. Liburua zabaldu zuen eta irakurtzen hasi zen. Bat-batean Kika hitza irakurri zuen eta liburutegian Kika agertu zen.
Eider harrituta geratu zen. -Nahi al duzu nire mundura etorri?- esan zuen Kikak. -Bale!- erantzun zion Eiderrek. Kikak bere eskuekin lau txalo eman zituen eta Eider eta Kika Kikaren logelan agertu ziren. Kikak bere amari deitu zion eta ama ere hor zegoen! Bat-batean Eiderrek buru txiki bat ikusi zuen atetik, Dani zen, Kikaren neba! Eider harrituta geratu zen… Eider bi egun geratu zen Kikaren munduan.Hurrengo egunean Marina ere hor zegoen, Kikaren lagun mina!
Arratsaldean izozki bat hartzera gonbidatu zituen. Gauean etxera joateko ordua zen eta Eider bere etxera joan zen.
EZ ZUEN INOIZ AHAZTUKO EGUN HARTAN BIZI ZITUEN ABENTURAK!!!