MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
Bloke honek bi unitate ditu. Lehenengoan, Ekonomia metodo zientifikoa erabiltzen duen diziplina dela aintzat hartu eta horren jatorriak ikertuko ditugu. Unitatean, gizarteen arazoak aztertzen dira eta arazo horiei erantzuna emateko Ekonomiaren zeregina azaltzen da; horrela, aukera-kostuaren kontzeptua ulertuko dugu. Bigarren unitatean, arloan sakondu eta gizarteek euren oinarrizko arazo ekonomikoak konpontzeko erabiltzen dituzten sistemak zehaztuko dira.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
1. Ekonomia gizarte zientzia 1.1. Gizarte barruko harremanen eduki ekonomikoa 1.2. Ekonomia zientziak dituen jatorriak 1.3. Ekonomiaren ikerketaren helburua 1.3.1. Beharrizanak 1.3.2. Baliabideak 1.3.3. Aukeratu beharra 1.3.3.1 Nola aukeratu 1.4. Gizartearen oinarrizko arazo ekonomikoak 1.5. Ekonomiaren definizioa, eragileak eta faktoreak 1.5.1. Makroekonomia eta mikroekonomia 1.5.2. Ekonomia positiboa eta ekonomia arautzailea 1.6. Ekonomia, zientzia eta metodo zientifikoa 1.6.1. Metodo zientifikoa eta ekonomia 1.6.2. Informazio iturriak 1.6.3. Informazio estatistikoa aurkezteko prozedurak 1.6.4. Analisirako teknikak 1.7. Aukera kostua 1.7.1. Gizabanakoaren aukera-kostua 1.7.2. Enpresen eta Estatuaren aukera-kostua 1.7.3. Aukera-mugaren kurba
Harreman
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
1
Harreman
EKONOMIA, GIZARTE ZIENTZIA
1.1 GIZARTE BARRUKO HARREMANEN EDUKI EKONOMIKOA Gaur egun, gizakiok gizarte konplexuetan bizi gara, baina hori beti ez da horrela izan. Gizakiaren bilakaerari buruzko lehenengo ikerketek agerian jarri dutenez, hasieran produkziojarduera eremu oso mugatuetan eta produkzio-metodo sinpleak erabiliz garatzen zen. Gizabanakoek eta familiek eurek sortzen zituzten beharrizanak asetzeko gauza guztiak, eta horri, produkzioari dagokionez, autokontsumoko ekonomia esaten zaio. Gizartean aurrerakuntza eragin zuen faktoreetariko bat, bestalde, espezializatzearen eta lana banatzearen hobariak ulertzea eta antolatzea izan zen. Horrela baliabideak hobeto aprobetxatu eta gizabanakoaren nahiz taldearen ongizatea hobetu egin zen, produkzioa eta kontsumoa handiagotzean. Espezializazioa lankidetzan oinarritzen da, helburu jakinak lortzeko, pertsona guztiek ez baitituzte gaitasun eta trebetasun berberak; gainera, lurralde guztiek ez dute klima bera, eta gizarteek ere ez dute ondasunak eta zerbitzuak sortzeko aukera berbera. Espezializazioa handiagotu ahala, gizabanakoek eta lurraldeek euren ezaugarrien araberako ondasunak eta zerbitzuak sortu zituzten. Produktuen soberakinak, berriz, beste gizabanako batzuekin trukeak egin, eta, horren ordez, bizitzeko ondasunak eta zerbitzuak eskuratzen zituzten. Merkataritzaren eta lehenengo merkatuen jatorriak truke horietan daudela esan daiteke. Gaur egun, gizabanakoek ez dute soberakinen trukerik egiten, ase gabeko beharrizanetarako ondasunak edo zerbitzuak lortzeko: egindako lanaren ordaina edo errenta jasotzen dute. Horri soldata esaten zaio, eta soldata horrek merkatuan beharrezko ondasunak eta zerbitzuak erosteko aukera ematen die gizabanako horiei. Lanaren banaketa teknikoaren eraginez, produktibitatea eta elkarmenpekotasun ekonomikoa hazi egin dira, ez baitago bere beharrizanak asetzeko behar den guztia sor dezakeen gizabanakorik edo herririk. Horren ondorioz, erlazio sozio-ekonomikoak gero eta konplexuagoak dira. Bilakaera hori dela eta, sortutako arazo berriak konpontzen espezializaturiko erakundeak agertu dira. Horrenbestez, ekonomiak gero eta garrantzi handiagoa dauka; izan ere, XVII. mendean, Gizarte Zientzien barruko arlotzat hartzen zen; baina, apurka-apurka, diziplina berezitzat hartu izan da.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.2 EKONOMIA ZIENTZIAK DITUEN JATORRIAK Ekonomia, esan dugun bezala, oraintsu arte ez da arlo zientifiko autoktonotzat hartu. Zientzia bereizitzat dituen jatorriak Adam Smith-engan (1723-1790) aurkituko ditugu, horren Nazioen aberastasunaren ezaugarriak eta eragileak (1776) lanean, eta, gero, David Ricardo (1772-1823) pentsalariaren lanean. Ordutik hona, teoriko eta pentsalari askok aberastu dute Ekonomia. Horien artean, aipagarriak dira John Stuart Mill (1806-1873), Alfred Marshall (1842-1924) eta Karl Marx (1818-1883). XX. mendean, aipatzekoa da John Maynard Keynes (1883-1946), Lanaren, interesaren eta diruaren teoria orokorra (1936) lanarekin; lan hori funtsezkoa izan da ekonomiari ordura arte emandako ikuspegia aldatzeko. Ekonomiak zientziaren eginkizuna hartu du Gizarte Zientzien arloan, metodo zientifiko eta guztiko lege orokorrak egin baitira, eta horrek aukera eman du fenomeno ekonomikoak azaltzeko, ekonomiaren bilakaera aurreikusteko eta jokabide nahiz prozesu ekonomikoen etorkizuneko aldaketetan eragina izateko. Horren guztiaren eraginez, ikerturiko arloen araberako espezialitateak sortu dira. Ekonomiak beste zientzia batzuekin lotura du. Lotura hori ikusteko, Espainiako gerra zibilaren kasua (1936-1939) jarriko dugu adibidetzat. Gizartearen barruko gatazka horrek argi eta garbi azaltzen ditu Espainiako kontsumoan eta produkzioan aldi horretan egondako aldaketak eta beherakada. Industrien mozkin eta jarduera asko lehengaiak eta gerrarako ekipoak lortzeko desbideratu ziren, eta, horrela, kontsumoarekin loturiko portaerak aldatu egin ziren, ondasun batzuen urritasunaren eraginez. Gainera, gizartearen ongizatean ere atzerakada handia egon zen, pertsona asko hil eta material ugari galdu baitziren. Berriro ere, alderdi horiek agerian jartzen dute Ekonomiak gizarteko beste diziplina batzuekin duen lotura, adibidez, Historiarekin eta Soziologiarekin duena. 1.3 EKONOMIAREN IKERKETAREN HELBURUA Ekonomiak gizarteak baliabide erabilgarriekin beharrizanak nola betetzen dituen jakiten lagundu behar du; gainera, beharrizan kopuru ahalik eta handiena betetzen lagundu behar du, baliabide horiek ondo kudeatuz. 1.3.1. BEHARRIZANAK: Historian zehar, beharrizanak aldatu egin dira eta, gaur egun, pertsona guztiek ez dituzte beharrizan berberak, ezta horiek ulertzeko modu bera ere. Adibidez, leku hotzetan bizi diren pertsonek elikaduraren eta jantzien aldetik dituzten beharrizanak eta klima beroko lekuetan bizi diren pertsonek dituztenak ez dira berdinak; gainera, pertsona guztiek ez dituzte beharrizanak intentsitate berberarekin adierazten. Hau da, beharrizanak nolabait erlatiboak dira, baina argi dago guztiak ere ondasunen edo zerbitzuen kontsumoaren bitartez asetzen direla.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
Ondasunak produktu materialak dira, baina ondasun naturalak (ura, basoak) eta gizakiak sortutako ondasunak (ibilgailua, erlojua) bereizi behar ditugu. Zerbitzuak eskariren bat betetzeko egiten diren jarduera ez-materialak dira; esate baterako, ekitazio-ikastaroa, trenez ibiltzea, eta abar. 1.3.2. BALIABIDEAK: Gizarte guztien arazo ekonomikoa, Ekonomiak konpondu beharrekoa, beharrizan mugagabeak asetzeko une bakoitzean dauden baliabideen urritasuna da, eta, horretarako, baliabide alternatiboak erabili behar dira. Aberastasun handiagoa, janari hobeak, jantziak, etxebizitza eta abar eduki arren, herririk aberatsenek ere urritasunaren arazoa dute, horietan bizi diren gizabanakoek beharrizan handiagoak dituztelako. Baliabideen urritasunaren barruan, ez dira lana eta kapitala soilik sartzen. Gizarte guztietan daude “baliabide naturalak”, esate baterako, airea edo ura; horiek naturan daude eta ez ditu gizakiak sortu, baina gizakiok geure beharrizanak asetzeko erabiltzen ditugu. Sarriegi, baliabideok narriatu eta kutsadura sortu dugu, baliabideon urritasuna larriago bihurtzen duen fenomenoa. 1.3.3. AUKERATU BEHARRA: Gizabanakoak: gizabanakoek edo familiek ondasun eta zerbitzu batzuk edo beste batzuk erosi behar dituzte euren baliabideekin, hau da, erabakiak hartu behar dituzte (arropa, astia erabiltzeko alternatibak). Hartutako erabakiek eragina izango dute gizarteak sortu beharreko ondasun eta zerbitzuetan, eta gizarteak ere kontuan hartu beharko du ondasun eta zerbitzu horiek “nola” eta “norentzat” sortu behar dituen. Enpresak: zer sortu, nola eta norentzat. Enpresek, une batzuetan, hainbat alternatibaren artean aukeratu behar izaten dute, ez bakarrik sortu beharreko ondasunei eta zerbitzuei dagokienez, baita horiek nola eta norentzat sortzeko alternatibari dagokienez ere. Merkatuko eskariak enpresei orientazioa ematen die, sortu eta saldu ahal dituzten ondasunei eta zerbitzuei buruz, baina zenbait alternatiba aurkezten zaizkie beti, eta horien artean aukeratu behar izaten dute. Esate baterako, nekazariek, une jakinen batean, erremolatxaren eta ekilorearen arteko aukera egin behar izaten dute. Hartutako erabakiak, gizabanakoek, enpresek eta Estatuak sortutako eskariari jarraituz, erantzuna emango dio gizarteak, bi ondasunon kantitateari dagokionez, hartu beharreko erabakiari. Estatuak: Estatuak ondasunen eta zerbitzuen produkzioan dituen alternatibak arlo askoren barruan sartzen dira: garraioa, osasuna, hezkuntza, herri-segurtasuna, justizia, errepideetan egindako inbertsioa, urtegiak, eta abar. Halaber, Estatuak ondasunak eta
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
zerbitzuak sortzeko lan eta kapital gehiago edo gutxiago erabiltzea aukeratu behar du: gainera, maila teknologikoaren arabera, soldatak eta kapital-ondasunen kostuak erabakiko ditu (baliabide horien zer konbinazio egingo duen), ondasunok eta zerbitzuok sortzeko moduari erantzuna emanez. Halako erabakien adibide bat osasunari, justiziari eta abarri lotutako zerbitzuen informatizazioa da. Gizarte guztietan, lan egiteko eta oinarrizko beharrizanak asetzeko dirusarrerak lortzeko arazoak dituzten gizabanakoak daude (langabetuak, gaixoak, zaharrak, umeak eta gazteak, eta abar); horrenbestez, Estatuak gizabanako horiei dirusarrerarik eman ala ez, horien zenbatekoa eta zerbitzu batzuen (besteak beste, hezkuntza eta osasuna) doakotasun-maila aukeratu beharko du. Estatuak zerga eta gizarte-prestazio (langabezia, erretiroa) handiagoak edo txikiagoak aukeratu behar ditu, eta horrek eragina izango du produkzioaren onura “nork” jasoko duen aukeratzeko orduan. 1.3.3.1 Nola aukeratu: Beharrizanak asetzeko baliabide nahikorik eduki ezean, hautaketa hori modu ahalik eta zentzuzkoenean egin behar da: Beharrizanak garrantziaren arabera antolatuz Beharrizanak asetzeko baliabide kantitate ahalik eta txikiena erabiliz Gizabanakoek beharrizanak asetzeko modua aukeratuz 1.4 GIZARTEAREN OINARRIZKO ARAZO EKONOMIKOAK Beharrizanak baliabide urrirekin asetzeari loturiko arazo ekonomikoa konpontzeko, gizarteek antolaketa ekonomikoa edo sistema ekonomikoa sortu dute. Antolaketa ekonomikoa gizarte bakoitzak arazo ekonomikoari erantzuna emateko duen sistema edo modua da; horrenbestez, alternatiben artean zentzuz aukeratzeko mekanismoak eskaintzen ditu. Hau da, gizarteen arazo ekonomiko nagusia gizarte guztiek erantzun beharreko oinarrizko hiru arazo ekonomikotan banatzen da: “zer” ondasun eta zerbitzu mota sortu; ondasunok eta zerbitzuok “nola” sortu; eta “norentzat” sortu. – –
–
ZER SORTU: gizarte batzuek nahiago zerbitzu bat, besteek beste bat (osasunzerbitzuak edo errepide hobeak …) NOLA SORTU: Ondasunak eta zerbitzuak sortzeko zer baliabide erabiliko den, zer teknika erabiliko den eta nork sortuko dituen (energia > gizaki edo animalien indarra, egurra, ikatza, petrolioa, ura …) Teknologiak funtsezko eginkizuna dauka “nola” sortu deritzonari erantzuna emateko orduan. NORENTZAT SORTU eta nola banatu : banaketarako mekanismoak ezartzea garrantzitsua da. (gizarte oso edo gutxi batzuen esku, ume eta zaharrekin zer …)
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.5 EKONOMIAREN DEFINIZIOA, ERAGILEAK ETA FAKTOREAK Eragile ekonomikoak: familia, enpresa eta estatua Faktore ekonomikoak: lurra, lana eta kapitala Definizioak: – Ekonomiak eragile ekonomikoek (familia, enpresa eta estatua) ondasunak eta zerbitzuak sortzeko dituzten baliabide urriak erabiltzeko modua aztertzen du, baita ondasun eta zerbitzuok gizarteko kideen artean banatzeko modua ere, beharrizanak ase ahal izateko. – Baliabide urriak administratzeko zientzia da. – Aberastasuna eta hori sortzeko nahiz banatzeko legeak aztertzen dituen zientzia da. 1.5.1. Makroekonomia eta mikroekonomia: Ekonomiaren bi adar dira; arlo berberak aztertzen dituzten arren, horietako bakoitzak jokabide ekonomikoen azterketa zehatza egiten du, horien eremua kontuan hartuz. –
Mikroekonomia : familia edo kontsumitzaile eta enpresen jokabidea ikertzen duen adarra (erosteko/saltzeko merkatuak eta erosleen/saltzaileen arteko harremana ere bai). Produktu zehatz batzuen (ibilgailuak, esaterako) prezioen beherakada/igoera (horien eskariak behera/gora egitean) azaltzen dugunean, mikroekonomiako azterketa egiten ari gara.
–
Makroekonomia : ekonomiaren jokabide orokorra ikertzen duen adarra da. Produkzioaren, inbertsioaren nahiz lanpostuen jokabidea edo prezioen bilakaera eta aldagai horien bilakaeraren zergatia aztertzen dugunean, azterketa makroekonomikoa egiten gabiltza. 1.5.2. Ekonomia positiboa eta ekonomia arautzailea: Balio ekonomiko positiboak Ekonomiaren adar honetan sortzen diren baieztapen positiboek iraganeko, oraingo eta etorkizuneko errealitatea azaltzeko aukera ematen dute, baita jokabide ekonomikoek izandako aldaketen ondorioak aurreikusteko aukera ere. “Soldaten igoerak prezioen igoera ekarriko duela” edo “kontsumoko zergen gorakadak kontsumoa murriztuko duela” esatea proposamen positiboak egitea da. Halako esaldiak egiaztatu egin daitezke, jokabideak esaldietatik ateratzen direnak ote diren ikusita.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
Balio ekonomiko arautzaileak Gizarteak, une jakinean, jubilatuek pentsio handiagoak jaso behar dituztela erabakitzen badu (balioen aldaketan oinarrituriko erabakia), aldaketak proposatzen dituen Ekonomiaren adarra Ekonomia arautzaile edo arauemailea da. Ekonomia arautzailea balioei dago lotuta, eta errealitate ekonomikoa une bakoitzean arautzeko arauak eskaintzen ditu; horrenbestez, “izan behar” duenaren zientzia ekonomikoa da. “Inflazioa langabezia baino hobea” edo “zuzentasuna eraginkortasuna baino hobea” dela esatea balio-iritziak adierazten dituen proposamen arautzailea da, eta, beraz, ezin daiteke errealitatera jo, horiek egiaztatzeko. 1.6 EKONOMIA, ZIENTZIA ETA METODO ZIENTIFIKOA 1.6.1. Metodo zientifikoa eta ekonomia: Zientzia guztiek metodo zientifikoa erabiltzen dute (ekonomiak ere bai). Ekonomian, hainbat metodo erabili izan dira eta oraindik ere erabiltzen dira, eta metodo horiek nagusitasun handiagoa edo txikiagoa izan dute, garaien arabera. Metodorik aipagarrienak induktiboa eta deduktiboa dira. –
Metodo induktiboa: Fenomeno zehatzen behaketan oinarrituz, jokabide ekonomikoari buruzko teoriak edo legeak sortzeko aukera ematen duten hipotesiak egiten ditu. Metodo hori aplikatzen denean, partikularretik (azterturiko fenomenoak) orokorrera (hipotesiak, teoriak edo legeak) joaten da. Esate baterako,, Espainiako enpresetako arduradunen heziketa ezagutzeko, 1000 inkesta egiten badira, eta, lortutako emaitzetatik, Espainiako enpresetako profesional horien heziketa txikia dela ondorioztatuz gero, metodo induktiboa aplikatuko dugu, 1000 inkestaren emaitzetan oinarrituz, ondorio orokorra atera dugulako.
–
Metodo deduktiboa: Fenomeno orokorren behaketan oinarrituz, jokabide ekonomikoaren hipotesiak, teoriak edo legeak egiten ditu. Metodo hau aplikatzean, orokorretik partikularrera goaz; jokabide guztiak aztertu eta hipotesiak formulatu edo teoria nahiz lege orokorrak egiten dira. Adibidez, produktuen prezioak gora egitean eskariak behera egin duela ikusiz gero, lege ekonomiko orokorra atera daiteke, hau da, ondasun edo zerbitzu baten prezioak gora
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
egitean horren eskaria beti murriztuko dela, eta, horrela, azukrearen prezioaren gorakadak horren eskariaren beherakada eragingo duela iragar daiteke.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.6.2. Informazio iturriak: Ekonomian metodo zientifikoa aplikatzeko, beste zientzia batzuen kasuan gertatzen den bezala, ikertu beharreko gertaerak ezagutu behar dira; horrenbestez, informazio-iturriek berebiziko garrantzia dute metodo hau aplikatzeko orduan. Jokabideak edo gertaerak ezagutzeko aukera ematen duen informazioa, jatorriaren arabera, bi motatakoa izan daiteke: iturri zuzenak eta zeharkako iturriak edo landuak. –
–
Zuzenak: Ikertu beharreko gertaeretan eta fenomenoetan parte hartzen duten eragileetatik, datuak estatistika eran lantzen dituzten erakundeetatik edo jatorrizko dokumentuak zaintzen dituzten erakundeetatik zuzenean lortzen direnak dira. Zeharkakoak: Beste ikerketa batzuetatik, liburuetatik, prentsa ekonomikotik edo txostenetatik lortutakoak dira. Zeharkako informazio-iturriak erabiltzen direnean, informazioak ondo bereizi behar dira iritzietatik eta iragarpenetatik.
Teoria edo hipotesi kontrastatua izateko, gertaerak edo jokabideak betetzen dituela egiaztatu behar da. Horretarako, ezinbestekoa da ondorengo kontzeptuen bereizketa: – –
–
Informazioak: gertaeren, fenomenoen edo jokabideen neurketa kualitatiboak edo kuantitatiboak eskaintzen ditu, eta, gehienetan, iturri zuzen batetik eta landutako beste iturri batetik ateratzen da. Iritzia: egileak azterturiko jokabide edo fenomeno ekonomikoei buruz egindako interpretazioa da, eta azterketa ekonomikoetan eta kontrastaturiko edo kontrastatu gabeko hipotesi zientifikoetan euskarrituta egon daiteke. Azken kasu horretan, emandako iritziak ez direla zientifikoak esaten da, nahiz eta arrazoibide logikoa izan. Iragarpenak: kontrastaturiko hipotesietan euskarrituta dauden iragarpen zientifikoak dira.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.6.3. Informazio estatistikoa aurkezteko prozedurak: estatistikak, mapak eta grafikoak. Estatistikak
Mapak:
Grafikoak:
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.6.4. Analisirako teknikak: Ikerketa ekonomikoaren funtsezko tresnen artean, matematika eta estatistika daude; horiek neurketak nahiz erregistroak egiteko eta datuak zein adierazleak lantzeko aukera ematen dute, eta erabilitako deskripzio- eta iragarpen-ereduen oinarriak dira. Esate baterako, eredu batek –soila zein konplexua izan- jokabide ekonomikoak ekuazioen bitartez adierazten ditu. Errealitatea aztertuta, erosten den motozikleta bakoitzeko bi automobil eskuratzen direla ondorioztatzen badugu, jokabideok Y=2X ekuazioaren (X= automobil kopurua, ea Y= motozikleta kopurua) bidezko eredu sinple batekin adierazteko modukoak dira, eta ekuazio hori X= Y/2 eran ere adieraz daiteke. 1.7 AUKERA KOSTUA Beharrizan mugagabeak eta horiek asetzeko dauden baliabide urriak kontuan hartuta, hainbat alternatibaren artean aukeratu behar izaten dugu beti. Eragile ekonomikoek (gizabanakoek, enpresek edo Estatuak) gastuaren aukeren artean eta enpresek nahiz Estatuak ondasun batzuk edo beste batzuk sortzeko erabakien artean egiten duten hautaketa aukera-kostua da. Oro har, gizabanakoek, enpresek eta Estatuak zenbait alternatibaren arteko bat aukeratu behar dutenean, hartutako alternatibaren aukera-kostua lotuta dago baliabideak beste modu batera erabiliz aseko liratekeen beharrizanekin. 1.7.1. Gizabanakoen aukera-kostua: Gizabanako edo familia batentzat, aukera-kostua dituen diru-sarrerekin egin ditzakeen gastuen aukeretan ageri da: ondasun edo zerbitzu batzuk edo beste batzuk erosi. Esate baterako, koadroan ikusten denez, X familiak beharrizanak honela betetzea erabaki du: AURREKONTUEN HIPOTESIA Janariak
Etxebizitza
Garraioa
Jantziak eta oinetakoak
Kultura eta aisialdia
GUZTIRA
400 €
300 €
100 €
70 €
130 €
1000 €
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
Aukera-kostua 1000 eurokoa da, hau da, 1000 euroko balioa duten eta kontsumitzen ez diren ondasun eta zerbitzu guztiak. X familiak janaritan gehiago gastatu nahi badu, murriztu egin beharko ditu etxebizitzan, garraioan, jantzi nahiz oinetakoetan eta kulturan edo aisialdian egindako gastuak. 1.7.2. Enpresen eta estatuaren aukera-kostua: Era berean, enpresek gastuari buruzko erabakiak hartzen dituzte, eta horiek ere aukerakostua dute. Automobilak fabrikatzen dituen enpresa batek erabaki bat hartu beharko du: gehiago gastatu eta, horrela, banaketa-sarea hobetu; edo instalazioa eta makinak berritu. Harturiko erabakiak aukera-kostu jakina izango du, eta horrek aukeratu ez diren alternatibak adieraziko ditu. Gobernuek hartzen dituzten erabakiek ere aukera-kostua dute, eta hori aukeratu ez diren gastu-aukeretan adierazten da. Ondasun eta zerbitzu batzuk eta ez beste zenbait kontsumitzearen aukera-kostua familia, enpresa eta gobernu bakoitzaren gastuaren aukeretan adierazten da. berdin (60 milioi euroko aurrekontua duen gobernuak autopista bat, zazpi kirol-instalazio edo bost ikastetxe eraikitzearen artean aukeratu behar du.) Beraz, ondasun edo zerbitzu batzuk kontsumitzearen aukera-kostua, beste batzuen kontsumoa ukatzearen kostua da.
AUKERA KOSTUAREN HIPOTESIA Aukera Ekilorea Erremolatxa Aukera-kostua* A 0 6,5 B 1 6 6,5 – 6 = O,5 C 2 5,5 6 - 5,5 = O,5 D 3 5 5,5 – 5 = O,5 E 4 4 5–4=1 F 5 3 4–3=1 G 6 0 3–0=3 * Ekilore unitate gehigarri bat sortzeko sortu behar ez diren erremolatxa unitateak.
MAITE GOÑI EIZMENDI 2007-08 ikasturtea 1go unitatea sozialak eta ekonomia
Harreman
1.7.3. Aukera-mugaren kurba: Enpresek produkzioaren alternatibatzat duten aukera-kostua aukera mugaren kurbaren bitartez adierazten da, beheko grafiko honetan ikusten denez; grafiko honetan, aurreko orrialdeko koadroan adierazitako aukera-kostua islatu da.
EKILOREA
Produkzio-aukeren mugak bi produktuen gehieneko kantitatea adierazten du, hau da, nekazariaren baliabideekin eta teknologiarekin lor daitekeen gehieneko kantitatea, eta, horrenbestez, nekazariak ekilorea sortzeko erremolatxa-produkzioan egin behar duen ukapena adierazten da. Gizarte bakoitzak, hautaketa eginez, oinarrizko arazo ekonomikoei ematen dien erantzunak aukera-kostua dauka beti, erabaki hori irizpide batzuetan oinarrituz hartuko baita beti; irizpide nagusiak honako hauek dira: –
Ondasun eta zerbitzu jakin batzuk sortzea, eta ez beste batzuk, eragile ekonomikoen lehentasunen arabera.
–
Ondasuna eta zerbitzuak baliabide batzuekin sortzea, eta ez beste batzuekin. Ondasunak eta zerbitzuak, oraingo teknologia kontuan hartuta, lana eta kapitala konbinatuz sor daitezke, eta horrek lotura estua dauka bi faktoreok sorturiko unitate bakoitzeko duten kostuarekin. Lana eta kapitala banatzeko moduak eragina dauka erabakian, eta, horrela, gizarteak aukera-kostua dauka.
–
Produkzioa norentzat izango den erabakitzea. Gizartearen lana eta irizpidea banatzeko moduak, gizartearen balioen arabera, lanik egin ezin dutenei ordainen bat emateko (umeei, zaharrei…), aukera-kostu jakina dakarkio gizarteari.